Bertsolarien kantaera eta sormena
Azalpena
Kantaera bertsoaren garrantzizko osagaia da. Bistakoa da, edo entzumenekoa, kantaera landua dutela goi-mailako hainbat bertsolarik, ekintza komunikatiboan duen eraginaren jakitun. Aldiz, bertso eskoletan oro har, ez da propio lantzen den alderdia. Eskas hori osatzen hasteko lehen urratsa izan daiteke ikastaldi hau. Ainhoa Aizpuruak egungo hainbat goi mailako bertsolariren kantaeren ezaugarriak emango ditu. Itziar Navarrok kantaera denboran zehar nola aldatu den esplikatuko du, eta Maialen Lujanbiok berriz, bera bezalako bertsolari batek doinua eta kantaera nola landu eta garatu dituen kontatuko du.
Ikastaroaren bigarren gaia bertsolarien sormena izango da: ahozkotasunak bertsolarien sormenean duen isla azalduko du Eñaut Agirrek; hedabideen gaitegiaren eragina gai-jartzaile eta bertsolarien sormenean zenbatekoa den adieraziko du Oihana Iguaranek; eta azkenik, bertsolarien bizipenak bertsolaria bertsoa kantatzen hastear den une zehatz horretan nolakoa den esplikatuko du Jon Martinek.
Programa
2017-08-24
“Bertsolaritzaren prosodia: hitza eta musikaren arteko harremana ulertzeko gakoak“
- Ainhoa Aizpurua Insausti EHU - Doktore gai
“Bertsolarien kantaeraren bilakaera denboran zehar. Oiartzungo kasua“
- Itziar Navarro Ibañez Mintzola - Ikertzailea
Atsedena
“Zer da doinua, zer da kantaera bertsolariarentzat?“
- Maialen Lujanbio Zugasti Bertsozale Elkartea - Bertsolaria
Atsedena
Mahai ingurua: “Mahai ingurua: Bertsolarien kantaera“
- Karlos Aizpurua Etxarte Mintzola Ahozko lantegia - Ikerkuntza eragilea (Moderatzailea)
- Ainhoa Aizpurua Insausti Euskal Herriko Unibertsitatea - Doktore gai
- Itziar Navarro Ibañez Mintzola Ahozko Lantegia - Ikertzailea
- Maialen Lujanbio Zugasti Bertsozale Elkartea - Bertsolaria
2017-08-25
“Ahozko hizkera dominatzeak zenbateko garrantzia dauka bertsolarien jardunean?“
- Eñaut Agirre Goia Euskal Herriko Unibertsitatea / Mintzola Ahozko Lantegia - Doktore gai
“Bertsoaren agenda. Bertsogintza eta hedabideak“
- Oihana Iguaran Barandiaran Euskal Herriko Unibertsitatea - Doktore gai
Atsedena
“Jarioa da sormenaren gakoa“
- Jon Martin Etxebeste Euskal Herriko Unibertsitatea / Mintzola Ahozko Lantegia - Doktore gai
Atsedena
Mahai ingurua: “Mahi ingurua: Bertsolarien sormena“
- Karlos Aizpurua Etxarte Mintzola Ahozko Lantegia - Ikerkuntza eragilea (Moderatzailea)
- Eñaut Agirre Goia Euskal Herriko Unibertsitatea / Mintzola Ahozko Lantegia - Doktore gai
- Oihana Iguaran Barandiaran Euskal Herriko Unibertsitatea - Doktore gai
- Jon Martin Etxebeste Euskal Herriko Unibertsitatea / Mintzola Ahozko Lantegia - Doktore gai
Zuzendariak
Karlos Aizpurua Etxarte (Oiartzun, 1.971). Euskal Filologia (Deustuko Unibertsitatea) eta Enpresa ikasketak (EHU) egin zituen. Mondragon Unibertsitateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioko ikasketak egin zituen eta UNEDen Idazle Eskola gradu-ondokoak. Oso gaztetatik bertsolaritzaren hainbat esparrutan aritu da: bertsolari, gai-jartzaile, Hitzetik Hortzera saioko erredaktore, Bertsolari Txapelketa Nagusiko langile; bertsogintzako iruzkingile (Euskadi Irratia, Gara, Euskaldunon Egunkaria eta Berria)... 1989tik 2010era bertsolaritzaren irakaskuntzan aritu zen, Oarsoaldean lehenik, eta, 1998az geroztik Ipar Euskal Herrian gaindi. Iparraldean bertsolaritza irakasle aritzeaz gain, transmisioari lotutako aisialdiko proiektuak diseinatu eta kudeatu zituen. Iparraldeko ikastoletan bertsolaritza irakasteko modu berria aplikatu zuen eta ondorioz hamaika bertso eskola eta bertsolari sortu ziren. 2.010az geroztik Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza eragilea da.
Hizlariak
Eñaut Agirre Goia
Euskal Filologian lizentziatua da. Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra egina du. Arabako Ikastolen Elkartean aritu zen lanean Bertsolaritza eta Ahozkotasuna proiektuko arduradun gisa. Hamalau urtez Hernaniko Kronikan aritu zen kazetari bezala. Dobera Euskara Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin aritu zen lanean, Hernaniko hizkuntza eta natura ondarea biltzen. Burbunak eta etsayak: Hernaniko natura eta ahozko ondoreari tiraka laneko gidoigile eta Ziraba hezkuntza proiektuan koordinatzaile ere aritu zen. 2015ean Mikel Laboa Katedrako Ikerketa proiektu saria jaso zuen eta iaz, Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak deitzen duten bertsolaritza ikerketa kontratua lortu zuen, «Ahozko hizkeraren ezaugarriak bertsolarien bat-bateko jardunean» izeneko tesia gauzatzeko.
Ainhoa Aizpurua Insausti
Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan egin zuen musikako erdi mailako gradua, zeharkako txirulako modalitatean. Euskal Ikasketetan graduatu zen EHUn. Irakasleen Prestakuntzarako masterra (EHU) burutu zuen gero, eta irakasle masterra egin bitartean aritu zen Mintzolak eta Mikel Laboa Katedrak (EHU) emandako ikerketa proiektu saria gauzatzen: bertsolaritzaren prosodian esanguratsu diren zenbait osagairi buruzko ikerketa-lan monografikoa. Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterra (EHU) bukatu zuen aurreko urtean, eta gaur egun doktoretza egiten ari da bertsolaritzaren prosodiaz.
Oihana Iguaran Barandiaran
Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin zituen Leioan eta kazetari gisa jardun zuen lanean. Gizarte Komunikazio Masterra egin zuen EHUn. Haur zela gerturatu zitzaion bertsolaritzari eta azken urteotan bertsozale ez ezik bertsolari bezala dabil askotan. Etengabe marraztu ditu ofizioaren eta afizioaren arteko loturak, eta beharbada horregatik ari da doktoretzako ikerketan. Egiten ari den doktore tesiaren baitan, bertsoaren agenda edo gaitegia zein den deskribatu nahi du, hedabideek bertsolaritzan duten eraginetik abiatuta.
Maialen Lujanbio Zugasti
Arte ederretan lizentziatua da. Gazte-gaztetik hasi zen bertsotan plazan eta geroztik ez da geratu, ez bertsotan, ezta bestelako sorkuntzetan, hitz, hots eta musikazkoetan. 2003an Gipuzkoako txapeldun izan zen; 2009an Euskal Herriko txapeldun eta 2013an txapeldunorde izan zen. Bere bertsogintza berrituz eta eraldatuz joan da. Bilakaera eta lanketa horren emaitza arrakastatsua izan da, bertsogintza orokorrari ekarpen berritzaileak txertatzeraino. Eraldaketa horretan leku nabarmena du doinua kantatzeko erak, urteetan zehar eraldatzen joan dena, hain segur, egindako gogoeta, bidea eta lana lagun.
Haur Hezkuntzan graduatua da; eta Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua ere bada. Gainera psikodidaktikako masterra egina du. Une honetan Xabier Leteren lanari buruzko doktoretza tesia egiten dihardu Mikel Laboa Katedrak, EHUk eta Mintzola Ahozko Lantegiak esleitutako ikerketa kontratu bati esker. Hori baino lehen hainbat hedabidetan aritu da lanean, eta gidoilari izan da ETBko Mihiluze saioan. Komunikazio teknikari lanak egin ditu Ekogunean eta Errenteriako Udalean. Hezkuntza Arautuan bertsolaritza klaseak eman ditu eta zenbait Eskola Libretan kolaboratu du. Seaskan eta Orereta ikastolan Haur Hezkuntzako irakasle izan da
Itziar Navarro Ibañez
Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian burutu zituen interpretazio ikasketak gitarra espezialitatean. Jose de Azpiazu musikagileari buruzko ikerketarengatik karrera amaierako ohorezko aipamena jaso zuen. 2014an Musikologia Kulturaleko master ikasketak egin zituen Georg-August-Universität-ean (Göttingen, Alemania). 2016an, berriz, Grezian izan zen TEI Epirus-eko Herri-musikarako departamentuan, Erasmus programaren baitan. Gaur egun Soinuenea Herri Musikaren Txokoan ari da lanean eta Oiartzungo bertsolarien kantaeraren bilakaerari buruzko ikerketan dabil. Aipatu ikerketaren proiektuak Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak urtero plazaratzen dituzten sarietako bat jaso zuen iaz.
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2017-05-31 arte | 2017-08-24 arte |
---|---|---|
60,00 EUR | 70,00 EUR | |
35,00 EUR | - | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
35,00 EUR | - | |
50,00 EUR | - | |
- | 35,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa