Biharko mugikortasunaren gakoak
Lurraldea, digitalizazioa, herritarrak
Azalpena
Bizitzak bide desberdinetatik eramaten zaitu: aldapan gora, behera, aurrera, atzera… Batzuetan lehun-lehun, errepidean joango bazina bezala eta bestetan aldiz, astindu ederrak eramanez. Bizitza mugimendua da. Eta barrenak mugitzen dizkizun horrek marrazten du zure patua. Hiriekin gertatzen den bezalaxe.
Espazio publikoak eta bide azpiegitura sareak gure herrien nerbio sistema dira eta mugikortasuna hauetan zehar doazen inpultso elektrikoak, bizitza ematen diena. Baina mugikortasuna ez da pertsonak edo merkantziak desplazatzeko tresna soil bat, gure herritarrei hezkuntza, lan, kultura edo aisialdira iristea posible egiten dien sarea baizik. Horrela, ekonomiaren sostengu eta biztanleen ongizatearen bermatzaile bilakatzen da.
Behin pandemia pasata, Normaltasun Berrira iritsi garen honetan trafiko ilarak eta kutsadura mailak pandemia aurreko zenbakietara ari dira bueltatzen, ezer gutxi ikasi dugunaren seinale. Orain hiriek inoiz baina gehiago behar dituzte teknologia, negozio eredu eta kudeaketa sistema iraultzaileak, inor atzean utzi gabe biharko mugikortasun berrira jauzi egiteko.
Honek, mugikortasun adimentsu, elektriko, partekatu eta autonomoak duten potentziala erabiltzea esan nahi du, eskaripeko (mobility on demand) eta mugikortasuna zerbitzu bezala (mobility as a service) bezalako tresnen bitartez hiri plangintza berriak ezarriz klima aldaketari aurre egiteko. Baina teknologia ez da guztia, ezinbestekoa izango da herritarren sentsibilizazioa eta ohitura aldaketa bat ekuazioan sartzea benetako iraultza bat osatu nahi badugu.
Nola egin diezaiokete aurre hiriek tamaina honetako erronka bati, jasaten ari garen energia eta klima krisi egoeran? Zein tresna dituzte landa-ingurune eta landa auzoek egoerari aurre egiteko? Zein paper jokatzen dute, lurralde antolakuntza, digitalizazio eta herritarrek prozesu honetan? Beasainen ospatuko den Uda Ikastaro hau foro pare gabea izango da galdera hauei erantzuten saiatu eta etorkizuneko mugikortasunaren ikuspegia berdefinitzeko.
Helburuak
Gure hirietako espazio publikoaren ezinbesteko transformazioaz hausnartzea, krisi klimatiko eta mugikortasun modu jasangarriagoen baldintzetara egokitzeko.
Eskaripeko Mugikortasuna, Mugikortasun Partekatua edota Mugikortasuna Zerbitzu Bezala (MaaS) oinarritzat duten azken teknologien berri ematea.
Landaguneetako mugikortasunaren erronketaz eztabaidatu eta aplikagarriak diren teknologiak azaltzea.
Euskadin mugikortasun adimnetsu eta konektatua testatzeko martxan jarriko diren ekimen desberdinenak zabaltzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Metodología tradizionalez gain, ikastaroan parte hartuko dutenek, bertan zabalduko diren inkesta eta galderei erantzuteko aukera izango lukete "Slido" izeneko App-aren bitartez. Horrela, QR kode bat irakurrita norberak plataforma bateratura izango du sarrera non modu errazago batean parte hartu ahal izango duten, publikoki galdera egin edo mikroa hartu behar izan gabe.
Programa
2023-09-14
Erregistroa / Registro
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Leire Artola Ugalde | Beasain - Alkatea
- Itziar Alkorta Idiakez | Uda Ikastaroak Fundazioa - Zuzendari Akademikoa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Adur Ugartemendia Leunda | Beasaingo Udala - Lurraldea Saileko Lehendakaria
“La ciudad de 15 minutos desde la perspectiva de la accesibilidad (ACC<15')“
- María Teresa Baquero Larriva | Universidad Politécnica de Madrid - Posdoctoral Researcher
“Movilidad y vertebración territorial“
- Ignacio Alcalde Marcos | City Focus - CEO
“La Movilidad como Servicio - MaaS“
- Bruno Espinar Pérez | Renfe - Head of Mobility 4.0 and Digital Innovation
Mahai ingurua: “Territorio y movilidad“
- Adur Ugartemendia Leunda | Beasaingo Udala - Lurraldea Saileko Lehendakaria (Moderatzailea)
- María Teresa Baquero Larriva | Universidad Politécnica de Madrid - Posdoctoral Researcher
- Ignacio Alcalde Marcos | City Focus - CEO
- Bruno Espinar Pérez | Renfe - Director de Movilidad 4.0 y Transformación Digital
Atsedena
“Bizkaia Connected Corridor como vehículo para el desarrollo de la innovación en las carreteras bizkaínas“
- Abel Capelastegui Lasso | Tecnalia - Head of Laboratory of Digital Services
“Infraestructura inteligente para la seguridad en entornos urbanos y rurales“
- Alfonso Brazalez Guerra | CEIT - Head of Sustainable Transport & Mobility
“Euskadiren aukera Europako CCAMen Living Lab handiena izateko“
- Sara Ahetze Puignau | basqueCCAM - Koordinatzaile teknikoa / Coordinadora técnica
Mahai ingurua: “Euskadi como laboratorio de testeo para la movilidad del futuro“
- Adur Ugartemendia Leunda | Beasaingo Udala - Lurraldea Saileko Lehendakaria (Moderatzailea)
- Alfonso Brazalez Guerra | CEIT - Head of Sustainable Transport & Mobility
- Abel Capelastegui Lasso | Tecnalia - Head of Laboratory of Digital Services
- Sara Ahetze Puignau | basqueCCAM - Koordinatzaile teknikoa / Coordinadora técnica
Atsedena
Sintesia
Amaiera instituzionala
- Leire Artola Ugalde | Beasaingo Udala - Alkatea
- Zigor Urkiaga | Eusko Jaurlaritza - Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaria
jarduera irekia / Actividad abierta: 15 minutuko hiria: herritarrak jomuga dituen hiri-plangintza eta mugikortasuna / La ciudad de 15 minutos: los ciudadan@s en el centro del planeamiento urbano y la movilidad
Zuzendariak
Adur Ugartemendia Leunda
Beasaingo Udala
Adur Ugartemendia Leunda, Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan formatutako Arkitektoa da (2011) eta Zuzendaritza Komertzial eta Marketing-ean du Unibertsitate Masterra - UDIMA (2016). Halaber, Hirigintza Ekologikoan eta Hiri eta Toki Jasangarritasunaren Estrategian prestakuntza du Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (2012). Hainbat urtez eraikuntza aurrefabrikatuko eta arkitekturako start-up 'etan nazioarteko komertzial gisa aritu ondoren, enpresa pribatuan egin zuen azken denboraldian, LANIK ingeniaritza donostiarraren arduradun komertziala izan zen Ekialde Hurbilerako. 2020ko abendutik, Beasaingo Udaleko alkateorde eta Lurraldea Batzordeko Lehendakaria da. 2022an, "Smart Mobility: mugikortasun adimentsu eta jasangarri bateruntz" izeneko EHU-ko Uda Ikastaroaren zuzendari izan zen.
Hizlariak
Sara Ahetze Puignau
Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria, Hiri Garraio eta Zerbitzuetan eta Ingeniaritza Konputazionalean espezializatua. 10 urteko esperientzia du garraioen berrikuntzan eta mugikortasun adimendunean. Ingeniari gisa, hiri-mugikortasunari eta garraio-ereduei buruzko proiektuekin hasi zen lanean, trafikoaren simulazioarekin, mugikortasun-datu berrien azterketarekin eta eskari-ereduekin lotuta zeudenekin. Mugikortasun partekatuko zerbitzu berrietan eta horiek garraio publikoan integratzean zentratu zuen ikerketa. Geroago, garraio-sistemetan espezializatu zen, hala nola Ustiapenerako Laguntza Sisteman (SAE), Bidaiariari Informazioa Emateko Sistemetan (SIV) eta Ticketing-ean, eta bere datuen eragiketan eta ustiapenean. Duela gutxi, BasqueCCAM elkarteko koordinatzaile tekniko gisa sartu da. Elkarte horretan, I+G eta berrikuntzako ekosistema bat sortzeko lan egiten du, Mugikortasun Konektatu, Kooperatibo eta Autonomorako (CCAM) teknologiak eta irtenbideak sustatzeko.
Ignacio Alcalde Marcos
Hiru hamarkada baina gehiagoko esperientzia duen arkitekto urbanista da, hiri transormazio eta lurralde garapenean aditua. Espainiako "Nueva Agenda Urbana"-ren idazketan parte hartu du eta San Pablo CEU Unibertsitateko Hirigintza Masterreko zuzendari izan da. Nazio Batuen Hábitat edo Tecnalia bezalako erdakundeekin lan egiteaz gain, aholkulari lanak egiten ditu beste erakunde eta enpresekin hiri-estrategiak aurrera eramateko. Arduradun bezala aritu den lanketa desberdinek sari internazionalak jaso dituzte, besteak beste, Europako Hirigintza Saria, Smart City Expo 2015eko proiektu berritzaileenaren saria edo Hirigintza Elkargo Internazionalak saritutako hirigintza proiektu hoberena, 2017an.
Leire Artola Ugalde
Beasaingo Udala
Leire Artola Ugalde, Zuzenbidean lizentziatua da eta Ekonomian du espezializazioa, Deustuko Unibertsitatea (1999). Komertizial gestore bezala esperientzia zabala du, 15 urtez Nafarroako Rural Kutxan aritu zen ardura hauekin. 2011 eta 2015 bitartean bere jardun profesionala politikarekin uztartzen hasi zen, Beasaingo Udaleko zinegotzi bezala. 2015etik politikari profesionala da, lehen urteak alkateorde eta Lurraldea saileko lehendakari bezala egin zituelarik, 2020ko abenduan Beasaingo lehen alkate andere izendatua izan zen. Aldi berean, Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide ere bada.
María Teresa Baquero Larriva
Cuencako Unibertsitateko (Ekuador) arkitektoa eta Hiri-berroneratze eta Jasangarritasunean doktorea da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Gaur egun, ABIO ikerketa-taldeko kide da, UPCko Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Sailaren barruan, "Accessibility Planning for the 15-Minute City (ACC < 15 ') proiektua garatzen ari delarik. Hurbiltasun hiri ereduen inklusibotasunean eta ekitatean aztertzean zentratzen da bere lana, bai eta biztanleria-talde guztien beharrak integratzeko moduan ere, adinekoak eta desgaitasuna duten pertsonak barne, hauen beharrak politika eta plangintzen barruan txertatuak izan daitezen. 14 argitalpen baino gehiago ditu, horien artean azpimarratzekoa da "± 15-Minute City: Human-centred planning in action Mobility for more liveable urban spaces", EIT Urban Mobility erakundearentzat garatutako ikerketa-proiektua, Technical University of Munichen egindako egonaldiaren eskutik.
Alfonso Brazalez Guerra
Ceit
Nafarroako Unibertsitatean Fisikan doktorea. 25 urte baino gehiagoko ikerketa-esperientzia du garraio sistema adimentsuetan. Gaur egun, mugikortasun kooperatibo konektatu eta autonomoarekin lotutako ikerketetara bideratua.
Abel Capelastegui Lasso
Tecnalia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako arkitekto teknikoa da eta UPC-ko Proiektu Aurreratuak Kudeatzeko Graduondokoa du, baita EADA-ko Eraldaketa Digitaleko Graduondokoa ere. Gaur egun, Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Integraleko masterrean formatzen ari da doktoretza egin aurretik. 10 urteko esperientzia du eraikuntzarekin eta mugikortasunarekin lotutako ikertzaile-taldeen lidergoan. Tecnaliako Zerbitzu Digitalen Laborategia eta Bizkaia Connected Corredor living lab zuzentzen ditu, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan.
Bruno Espinar Pérez
Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua, Enpresa Kudeaketako masterra du EOIn eta Mugikortasun Adimentsuko graduondokoa Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du teknologian eta negozio-aholkularitzan, sektore pribaturako eta administrazio publikorako nazio eta nazioarteko proiektuetan diziplina anitzeko talde teknikoak gidatzen, kudeatzen eta motibatzen. Gaur egun, Renfeko 4.0 Mugikortasun eta Berrikuntza Digitaleko zuzendaria da. Konpainia horretan garatu ditu azken 15 urteak profesional gisa, non besteak beste, Saudi Arabiarako Abiadura Handiko Proiektua gidatu duen. 2022an bere taldearekin batera DOCO aplikazioa aurkeztu zuen, Mobility as a Service (MaaS)-erako aplikazio digitala, garraiobide guztiak tresna bakar batean integratzea bilatzen duena, mugikortasun intermodal jasangarria sustatzeko.
Zigor Urkiaga
Zigor Urkiaga Eusko Jaurlaritzako Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria da. Zuzenbidetzan lizentziatua, espezializazio juridiko-ekonomikoa du, 15 urte baina gehiagoko esperientziarekin banka internazionalean.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2023-05-31 arte | 2023-09-14 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 33,00 EUR | |
- | 47,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 33,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 40,00 EUR |
Online zuzenean | 2023-05-31 arte | 2023-09-14 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 33,00 EUR | |
- | 47,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 33,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 40,00 EUR |
Kokalekua
Igartzako Jauregia
Igartzako Monumento Multzoa. Peategi z/g. 20200 Beasain
Gipuzkoa
Igartzako Jauregia
Igartzako Monumento Multzoa. Peategi z/g. 20200 Beasain
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
7 - Energia irisgarria eta ez kutsagarria
Pertsona guztiek energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa izango dutela bermatzea. Gai gakoak: eskuragarritasun unibertsala, energia garbien proportzioa handitzea, energia eraginkortasuna, ikerketa, energia azpiegituretan eta teknologia garbietan inbertsioa sustatzea, energia zerbitzu moderno eta jasangarriak.
Informazio gehiago9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura
Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta berrikuntza bultzatzea. Gai gakoak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusibo eta jasangarria, modernizazioa, teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak, ikerketa zientifikoa eta gaitasun teknologikoaren hobekuntza, IKTetarako sarbide unibertsala.
Informazio gehiago11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago13 - Klimaren aldeko ekintza
Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.
Informazio gehiago