Bikaintasuna Euskal Ikasketetan: nolako irakaslea, halako ikaslea?
Azalpena
Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 35 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 28 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 12 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Uda Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du eta, horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditugu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIV” izenburua.
Helburuak
Nazioartean edo testuinguru eleanitzetan, oro har, hizkuntzak eta humanitateak (eta, zehatzago, euskara eta euskal kultura) irakasten ari direnei, edo etorkizunean horretan ariko direnei, ikasleak motibatzeko proposamenak eta tresnak aurkeztea.
Hizkuntza eta humanitateetako ikasleen irakaskuntzarako tresna metodologiko esanguratsuen berri ematea.
Eskolako jardunaren baitan irakasteak eta ebaluatzeak izan behar lukeen lotura estuaz ohartaraztea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Ikastaroa presentziala izango da eta motibazioa, metodologia eta ebaluazioa izango ditugu hizpide, betiere hizkuntzei eta humanitateei lotuta.
Lankidetza
Programa
2024-07-10
Hitzaldia
Jardueraren aurkezpena
- Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua - Euskara sustatzeko eta hedatzeko zuzendaria
- Junkal Gutierrez Mangado | UPV/EHU - Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea
“Motibazioa pizteko poxpoloak“
- Naiara Arriola Garicano | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea
“Euskara atzerriko hizkuntza: irakasteko proposamen erakargarriak“
- Mikel Babiano López de Sabando | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea
“Literatura jardueren diseinu esanguratsua“
- Idurre Alonso Amezua | Mondragon Unibertsitatea - Irakaslea
Atsedena
“IKTen eragina hizkuntza ikasleen motibazioan “
- Mikel Iruskieta | HiTZ zentroa, EHU - Irakaslea
- Unai Atutxa Barrenetxea | HiTZ zentroa, EHU - Irakaslea
“Ebaluazioa aspergarria? Proposamen batzuk“
- Neus Sanmartí Puig | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa - Irakasle emeritua
Itxiera
- Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua - Euskara sustatzeko eta hedatzeko zuzendaria
Zuzendariak
Monika Madinabeitia Medrano
Etxepare Euskal Institutoa
Monika Madinabeitia irakasle titularra da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatean, Espainian. Bere ikerketa arlo nagusiak e/immigrazioa dira, Amerikako mendebaldeko euskal diaspora nabarmenduz.
Hizlariak
Idurre Alonso Amezua
Huhezi Koop.E
Berrikuntza eta esku-hartzea testuinguru kulturanitz eta eleanitzetan taldeko kidea da Mondragon Unibertsitatean. Irakasle- ikerlari hau Euskal Ikasketetako doktorea da. Egun, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatean dihardu Euskal Kulturgintzaren Eragiletza masterrean eta Bigarren Hezkuntzan Irakasle gisa aritzeko Masterrean irakasle. Esteka honetan ikus daitezke argitaratu dituen artikuluak, txostenak eta egindako ikerketak. https://www.mondragon.edu/es/grado-educacion-primaria/profesorado/-/profesor/idurre-alonso-amezua
Naiara Arriola Garicano
UPV/EHU
Psikologian lizentziaduna eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU), bertan irakaslea da Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta hauen Garapen sailean. Eusko Jaurlaritzako “Ikaskuntza eta Ezagutza” talde bateratuan eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako “Inhibizio Latentea eta Ikaskuntza Inhibitzailea” proiektuari esker, arreta, pertzepzioa, ikaskuntza eta motibazioa oinarrizko prozesuak ikertzen ditu. Honekin batera Gipuzkoako arreta gabezia eta Hiperaktibitatea/gabe Nahastea (ADAHIgi) elkartearekin lankidetzan dabil oinarrizko prozesuen ikaskuntzan lortutako ezagutza esparru aplikatuago batera transferitzeko asmoz
Unai Atutxa Barrenetxea
Hitz Zentroko IXA ikerketa-taldearen kidea. Formakuntzaz doktorea Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamendua programan (Euskal Herriko Unibertsitatean, 2022); nazioarteko tesiarekin, egonaldia Mexikon eginda. Aurrez, Lehen Hezkuntzako graduduna (EHU), 2016an, eta, ondoren, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Unibertsitate Masterra burututakoa (Donostia, 2016-2018). 2017-2019 urteen bitartean, irakasle aritu nintzen Zornotzako Barnetegian eta Barakaldoko Udal Euskaltegian. Egun, Irakasle Laguntzaile Doktore ari naiz, ordezko gisa, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (HEFA), Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, hain zuzen. Horrekin batera, ikertzaile dihardut IKER-GAITU proiektuan, Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailean
Mikel Babiano López de Sabando
UPV-EHU
Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua naiz (EHU, 2007) eta IGZ/CAP titulua (Salamancako unibertsitatea, 2009), Literaturari eta Idazketa Sortzaileari buruzko masterra (Idazle Eskola-UNED, 2015) eta Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritzako graduondokoa ditut (EHU, 2019). EHUko doktoregaia naiz euskal ikasketen arloan. Lizentziaturan ari nintzela, alemana Leipzigen (2005) eta errusiera San Petersburgon (2007) ikasteko bekak jaso nituen. Horiez gain, beste hizkuntza batzuk ere ikasi ditut. 2007tik hona zenbait itzulpen lan egin dut (literaturarekin eta saiakerarekin lotutakoak, batik bat) eta hizkuntza irakasle aritu naiz, bai unibertsitatean bai DBH eta Batxilergoan. Unibertsitateari dagokionez, Nürnberg-Erlangeneko unibertsitatean (2009-2010), Berlinen (2010-2012) eta Frankfurten (2012-2013) euskara atzerriko hizkuntza gisa irakatsi dut. Berlin nahiz Frankfurten kasuetan, Etxepare Institutuaren bidez jardun nuen. 2018tik 2024ra bitartean, EHUn alemana irakatsi dut atzerriko hizkuntza gisa. DBH eta Batxilergoari dagokienez, euskara, ingelesa eta alemana irakatsi ditut (2014-2018), Donostiako Deutsche Schule-Colegio Alemanean (2015-2017), besteak beste. Kasu horretan, euskara saileko koordinatzailea ere izan nintzen.
Junkal Gutierrez Mangado
UPV/EHU
M. Juncal Gutierrez Mangado (Andoain, 1968), Ingeles Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (1997) eta Filologia Ingelesean doktorea UPV/EHUn (2005). Gaur egun irakasle agregatua da Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio Sailean (Vitoria-Gasteiz). Bertan, graduan zein graduondoan irakasten du, eta bi ikerketa seiurteko ditu. Bere ikerketa hizkuntzen jabekuntzaren gainean kokatzen da eta bost liburu (egilekide bezala) eta 20 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu estatuko eta nazioarteko aldizkari espezializatuetan. 10 ikerketa-proiektu lehiakorretan hartu du parte eta hainbat doktore-tesi zuzentzen ari da. UPV/EHUko Language Acquisition in Multilingual Contexts (LAMS) masterreko eta Theoretical and Experimental Linguistics doktorego programako batzordeko kidea da. Eusko Jaurlaritzak A motako Language and Speech (LASLAB) Ikerketa Talde egonkortuko kidea ere bada. UPV/EHUko Mugikortasuneko zuzendaria izan da. Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea
Mikel Iruskieta HEZikt Berezko Tituluko (UPV/EHU) zuzendaria da. Euskal Filologian (2001) eta Filosofian (2007) lizentziatua eta doktorea 2014an Euskal Filologian. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea 2008tik eta Hizkuntzaren Analisia eta prozesamendua (UPV/EHU) master ofizialeko irakaslea. Halaber, IXA Taldeko ikertzailea eta CLARIN-ERIC-eko kide. IXA-CLARIN-K Humanitate Digitalen ikerkuntzarako hizkuntza teknologia garatzeko ikerketa-azpiegitura koordinatzen du.
Monika Madinabeitia Medrano
Etxepare Euskal Institutoa
Monika Madinabeitia irakasle titularra da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatean, Espainian. Bere ikerketa arlo nagusiak e/immigrazioa dira, Amerikako mendebaldeko euskal diaspora nabarmenduz.
Neus Sanmartí Puig
Zientzia kimikoan doktore eta gaur egun Zientzien Didaktikako ohorezko katedradun, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ere irakasle izana da eta honako arloak landu izan ditu: zientzien ikaskuntza, hizkuntzen irakaskuntza ezagutzaren esparruan eta, gaur egun, ebaluazioa. Ikasgelako jardunaren, ikerketaren eta irakasleen prestakuntzaren arteko hartu emanak optimizatzea interesatzen zaio, ikaskuntza esanguratsua izan dadin jakintzaren arlo guztietan, baita gizartearentzat adierazgarri eta atsegingarri ere. Bi liburu argitaratu ditu ebaluazioaren inguruan: Evaluar para aprender. 10 ideas clave, eta Evaluar y aprender: un único proceso. Zuzendari izana da Enseñanza de las Ciencias aldizkarian nahiz UABeko Hezkuntza Zientzien Institutuan. Rosa Sensat Pedagogia Saria jaso zuen eta UABeko LIEC (Zientzien Hizkuntza eta Irakaskuntza) ikerketa taldeko kide da.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2024-05-31 arte | 2024-07-10 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 28,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 34,00 EUR | |
- | 28,00 EUR | |
- | 34,00 EUR | |
- | 34,00 EUR |
Online zuzenean | 2024-05-31 arte | 2024-07-10 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 28,00 EUR | |
- | 40,00 EUR | |
- | 34,00 EUR | |
- | 28,00 EUR | |
- | 34,00 EUR | |
- | 34,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa