Kultura eta Artea
Hezkuntza
Uda ikastaroa
Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIII: Euskal kultura nazioartean eta eremu eleanitzetan irakasteko lantegia

Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIII: Euskal kultura nazioartean eta eremu eleanitzetan irakasteko lantegia

Uzt. 19 - 20. Uzt, 2023 Kod. K11-23

Ikastaroak hitzaldiak eta taldekako lan saioak izango ditu

Azalpena

Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 34 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 28 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 12 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du eta, horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIII” izenburua.

Aurtengo Bikaintasuna Euskal Ikasketetan ikastaroa lantegi formatuan izango da hein handi batean. Bi zati nagusi izango ditu: alde batetik, sarrera gisako hitzaldi labur batzuk; bestetik, taldekako lan-saioak, hasierako proposamen horietatik eta norberak dakarrenetik abiatuta. Guztiok elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko gogoa izango da arrakastaren gakoa.

Ikastaroan parte hartzeko 2 modu daude:

Hitzaldiak bakarrik:

Hitzaldiak eta lantegia, aurrez aurre:

  • Dinamika: taldeka
  • Antolaketa: gaika (ikus egitaraua)
  • Partaidetza: aktiboa
  • Beharrezkoak: norberaren ordenagailua
Irakurri gehiago

Helburuak

Nazioartean euskara eta euskal kultura irakasten ari(tu) direnen curriculum proposamenak ezagutzea, ondorengo arloetan: euskal kultura oro har, euskararen didaktika, literaturaren irakaskuntza, zinema eta ingurumen humanitateak.

Entzundako proposamenetatik abiatuta egoera eta herrialdeen araberako proposamenak lantzea, taldekako lanaren bidez.

Euskal kulturaren kanona eta didaktizazioa lantzea testuinguru eleanitzak gogoan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, ikastaroaren zati bat online bidez nonahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da. Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxara sartzeko.

Aurtengo Bikaintasuna Euskal Ikasketetan ikastaroa lantegi formatuan izango da hein handi batean. Sarrera gisako saio labur batzuk entzun ahal izango ditugu, proposamen zehatz batzuk aurkeztera bideratuko direnak. Ondoren, proposamen horietatik eta norberak dakarrenetik abiatuta, taldeka egingo dugu lan, taldeak saioetako gaien inguruan antolatuta. Amaieran, talde bakoitzak landutako emaitza partekatuko du gainerako taldeekin. Guztiok elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko gogoa izango da arrakastaren gakoa.

Irakurri gehiago

Lankidetza

  • Etxepare Euskal Institutua
  • Euskal Herriko Unibertsitatea

Programa

2023-07-19

09:00 - 09:15

“Erregistroa“Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Garbiñe Iztueta Goizueta | Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea
  • Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua - Euskara sustatzeko eta hedatzeko zuzendaria
09:15 - 09:30

Girotze dinamika eta taldekatzea

09:30 - 10:00

“Euskal gramatika metodo kognitiboan oinarrituta irakasteko adibideak“

  • Maddalen Subijana Puelles | Freie Universität Berlin / Etxepare Euskal Institutua - Irakurlea
10:00 - 10:30

“Euskal literatura testuinguru globalean: Boise State Unibertsitatearen kasua“

  • Ziortza Gandarias Beldarrain | Boise State University / Etxepare Euskal Institutua - Irakaslea
10:30 - 11:00

“Maletan zer eraman atzerrian euskal kultura irakasteko“

  • Xabier Payá Ruíz | - - Sortzailea, kultur kudeatzailea eta irakurle ohia (Zoom bidez parte hartuko du)
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 12:10

Taldekatzea

12:10 - 13:30

Lantegia. Talde txikitako lana.

13:30 - 13:35

Itxiera

15:30 - 17:30

Lantegia. Talde txikitako lana

17:30 - 18:00

Lantegia. Talde handian partekatzea.

2023-07-20

09:30 - 10:00

“Natura eta kultura Euskal Herrian: ingurumen-humanitateen ikuspuntua“

  • Maitane Ostolaza Esnal | Université de Perpignan - Irakaslea
10:15 - 10:45

“Euskal zinema atzerrian kitzikagarri egiteko gida laburra“

    Harkaitz Cano bideo bidez; Unai Zaballa zuzenean

    • Harkaitz Cano Jauregi | - - Idazlea
    • Unai Zaballa Clares | UNAM / Etxepare Euskal Institutua - Irakurlea
    11:00 - 11:30

    Atsedena

    11:30 - 13:30

    Lantegia. Talde txikitako lana.

    15:30 - 17:00

    Lantegia. Talde txikitako lana.

    17:00 - 18:00

    Lantegia. Talde handirako ekarpenak.

    18:00 - 18:15

    Sintesia

    Zuzendariak

    Garbiñe Iztueta Goizueta

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakaslea

    Garbiñe Iztueta Aleman Filologian eta Ingeles Filologian lizentziatua da, eta Filologia Modernoan doktorea, literatura konparatuan. 2017tik 2023 urtera Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria da Etxepare Euskal Institutuan. Aurretik Euskal Herriko Unibertsitatean egin du ibilbide luzea, Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza saileko irakasle gisa (1998-2017 eta gaur egun), baita Aleman Filologiako koordinatzaile (2014-2017) eta Letren Fakultateko Nazioarteko Harremanetarako eta Mugikortasun Programetarako dekanorde (2007-2011) moduan ere. Honako gaiak izan ditu hizpide eta aztergai bere proiektu eta argitalpenetan: Alemania eta Euskal Herriaren arteko kulturartekotasuna, Euskal Herriaren irudia alemanezko bidaia-deskribapenetan, espazioa, emozioa, aberria eta oroimen-lekuak Ekialdeko alemaniar literaturan, botere espazioak Herta Müller idazlearen prosan eta identitatea Alemaniar Batasunaren ondorengo literaturan.

    Monika Madinabeitia Medrano

    Etxepare Euskal Institutoa

    Monika Madinabeitia irakasle titularra da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultatean, Espainian. Bere ikerketa arlo nagusiak e/immigrazioa dira, Amerikako mendebaldeko euskal diaspora nabarmenduz.

    Hizlariak

    Harkaitz Cano Jauregi

    Idazlea

    Harkaitz Cano (Donostia, 1975). Zuzenbidean lizentziatua EHUn, idaztea izan du beti ogibide, ia literatur jenero guztiak landuz: poesia, eleberria, antzerkia... Prentsan zein "Zinea eta literatura: begiaren ajeak" (2008) saiakeran bildu ditu ikus-entzunezkoekiko bere hausnarketak. Telebista, irrati eta komiki gidoilari lanetan aritu da. Diziplina ezberdinen arteko bidegurutzeen zale, euskal talde eta bakarlari askorentzat idatzi ditu kantuen letrak. Hanif Kureishi, Anne Sexton edo Allen Ginsberg bezalako egileak euskaratu ditu. "Fakirraren ahotsa" (2018) da bere azken eleberria. Bere lana dozena bat hizkuntzatara itzulia izan da.

    Ziortza Gandarias Beldarrain

    Boise State

    Formakuntzaz Euskal ikasketetan doktorea da University of Nevada, Reno Unibertsitatetik (AEB) eta baita Euskal Herriko Unibertsitatetik, UPV-EHU. Doktoretza ikasketak Estatu Batuetan, Renon, burutu nituen 2014 eta 2018 bitartean. Doktoradutza egiten hasi baino lehen lau urtez aritu zen DBHko euskarazko irakasle moduan (2010-2014). Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (2009). Bertan atera nuen IGZ CAP (2009) agiria eta Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza aplikatuko masterra egin zuen EHUn (2009-2011). 2018az geroztik dabil Boise State University-n euskal ikasketen irakasle bezala lanean, irakurle bezala lehen urtean eta 2019az geroztik irakasle atxiki bezala.

    Maitane Ostolaza Esnal

    Maitane Ostolaza Espainiako Historia eta Zibilizazio Garaikideko irakaslea da Perpinyako Unibertsitatean. Historian doktorea, Florentziako (Italia) Europako Unibertsitate Institutuan defendatu zuen bere doktoradutza tesia 1999ean. Hainbat urtez Paris-Sorbona Unibertsitatean ihardun du lanean. Bertan, 2015ean, Euskal Ikasketen Programa jarri zuen martxan, Etxepare Institutuarekin lankidetzan. Bere ikerketak erlijioaren, hezkuntzaren eta modernizazioaren arteko harremanei buruzkoak dira, herri kultura XIX. mendean, Europako nazionalizazio prozesuak eta, azken aldian, ondare eta paisaiari buruzkoak, historia kulturalaren ikuspegitik landuak. Hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu, bai Frantzian, bai Espainian, besteak beste, paisaia eta ondarearen gaiarekin loturikoak.

    Xabier Payá Ruíz

    (Bilbo, 1982) Itzulpengintzan eta interpretazioan lizentziaduna. Hiru master ditu honako arloetan: Komunikazio multimedia, Europako Kultura Modernoak, eta Enpresa Zuzendaritza eta Administrazioa. Ingelesetik, frantsesetik eta gaztelaniatik euskaratu ditu hainbat lan: Desio izeneko tranbia, Peter Pan eta jaka eskarlata, Maite nuen, Herria, Bizitza amets... Artikulugintzan urte ugari jardundakoa da, bai irratian, bai prentsa idatzian: Euskadi Irratian, Bizkaie.biz agerkari digitalean, Gaur8-n eta Berria-n

    Unai Zaballa Clares

    Unai Zaballa Claresek Hizkuntza Modernoetako gradua ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta horren ostean, bi urte igaro zituen Illinoiseko Estatu Unibertsitateko Hizkuntzalaritza, Literatura eta Kultura masterra egiten, baita espainoleko eta euskarazko eskolak ematen ere. Lauro Ikastolan sei urtez hizkuntzak irakasten aritu ondoren, 2022tik Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan euskara eta euskal kultura irakurle dabil Etxepare Institutuarekin. Horrez gain, urte horietan guztietan euskara sustatzeko hainbat ekimenetan parte hartu du, eta bere eskualdeko euskara eta ohiturak batzen dihardu. Aipatzekoa da 2021ean zuzendutako Yauri Etxalde dokumentala.

    Maddalen Subijana Puelles

    Maddalen Subijana Puellesek Itzulpengintza eta Interpretazioko gradua ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, baita Itzulpengintza eta Kulturarteko Ikasketen Masterra ere, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2015etik 2021era itzultzaile gisa aritu da lanean hainbat administraziotan eta testu liburuak eta material pedagogikoa itzultzen ere badu eskarmentua. 2021az geroztik euskara eta euskal kulturako irakurlea da Berlingo Freie Unibertsitatean. Bertan euskarako A1 eta A2 mailak irakatsi ditu eta Euskal Herriko historian, soziolinguistikan eta literaturan ardaztutako kultur ikastaroak eman ditu. Hori dela eta, aleman hiztunei bideratutako glotodidaktika materiala prestatzeko zereginari heldu behar izan dio. Berlingo Euskal Etxean eta Volkshochschule Spandau helduentzako formakuntza eskolan ere irakasten ari da 2022az geroztik.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2023-05-31 arte2023-07-19 arte
    25,00 EUR59,00 EUR
    - 84,00 EUR
    - 71,00 EUR
    - 59,00 EUR
    - 71,00 EUR
    - 71,00 EUR
    - 71,00 EUR
    - 71,00 EUR

    Kokalekua

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    43.3148927,-1.9985911999999644

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa