Boteretu (2021)> Mujeres al mando: Comunicación y Liderazgo
Azalpena
Covid-19ren pandemiak uzten digun ikasketa ugarietako bat da emakume gehiago behar ditugula agintean. Gaur egun, emakumeek 18 herrialde eta 545 milioi pertsona gobernatzen dituzte mundu osoan. Munduko biztanleriaren % 7 da, hain zuzen ere, Fortune 500 zerrendako CEO emakumeen ehuneko bera.
Aditu batzuen arabera emakumeek, oro har, prestatuago egon behar dutela lider bihurtzeko. Gizonek baino estandar askoz altuagoak bete behar dituzte; izan ere, emakumeei gutxitan uzten zaie gizonek bezainbeste huts egiten.
Lehen ministro australiar ohiak, Julia Gillardek, 2019an honako hau idatzi zuen: “Denbora luzez esan izan da emakume batek lan bikoitza egin behar duela eta adimen bikoitza izan behar duela gizon batek lortzen duen ospearen erdia lortzeko”. Familia harreman eta “babes” maskulinorik gabe, egia da kristalezko sabaia haustea askoz konplexuagoa dela eta ez dago kaskarkeriarako leku haundirik.
Nolanahi ere, tamalez emakume liderrak politikan anomalia estatistikoak dira oraindik ere eta ezin da korrelaziorik garatu. Dudarik gabe esan daitekeena da lidergo inklusiboago bat, bai gizon bai emakumeek izan dezaketena, baliagarriagoa dela bizitzen ari garena bezalako egoeren kudeaketarako, eta, seguruenik, baita egoera honen ondoriozko etorkizunerako ere.
Online ikastaro honek bederatzi prestakuntza-modulu planteatzen ditu astean behin egongo diren banakako tutoretzetan arreta berezia jarriz. Tutoretza horiek hogei minutukoak izango dira eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesu honetako emakume guztiekin egingo dira. Donostiako UPV/EHU Uda Ikastaroetan era presentzialean egin zen Boteretu (2019) "Mujer y liderazgo: ¿qué te impide avanzar" ikastaro arrakastatsuan parte hartu zuten emakumeek egindako eskaeretatik abiatuta eratu da metodologia.
Helburuak
Ohiko ereduak berrikustea, emakumeen blokeo-mekanismoak nola eraikitzen diren identifikatu eta ulertzeko.
Komunikazio estrategikoa eta emakumeen lidergo gaitasunak entrenatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Boteretu (2021) prestakuntzari "Mujeres al mando: Comunicación y Liderazgo" izena jarri diogu eta Internet bidezko prestakuntza honetarako, ostiralero 15.30etatik 18.30etara bat egingo dugu ostiralero. Streamerrak izango gara zuzenean elkar-ikusteko Otsailaren 19tik Martxoaren 26ra dauden bost ostiraletan. Ez da asteroko idatzizko lanik egin beharko baina Boteretu (2019) baino prestakuntza sakonagoa izango da. Martxoak 19 jaieguna denez ez da saiorik egingo eta Martxoaren 26an bat egingo dugu norberaren hausnarketa proiektuaren azalpenarekin bukatzeko.
Bost aste hauek zuretzat gordetzen badituzu, asterik astera ikusiko duzu bi modulu zabaltzen ditugula ostiralero. Zoom aplikazioaren bidez hiru orduko zuzeneko konexioa egingo dugu beti. Horrez gain, banakako tutoretza eskeintzen da. Ez da idatzizko lanik garatu beharko baina erreferentziazko testuak eta bideoak eskura izango dira. Bostgarren astean norberaren aurkezpenari dagokio eta horrekin bukatuko da prestakuntza. Ebaluaketa jarraitua eta banakakoa izango da asteroko zuzeneko konexioetan garatzen denaren arabera.
Programa
2021-02-19 / 2021-02-26
Boteretu (2021)> Mujeres al mando: Comunicación y Liderazgo
“Módulo 1. Liderazgo femenino / Módulo 2. El liderazgo es fruto de una decisión”
1/ Reconocer y gestionar los enemigos del liderazgo femenino. Poner el foco en el cambio del modelo mental para desarrollar aspectos diferentes para convertirlos en una ventaja diferencial.
2/ Autoevaluación para la reflexión. Conocer el potencial de cada participante. El "factor M" en la Innovación y el tipo de liderazgo. Mujeres y liderazgo auténtico.
- Miren Gabantxo Uriagereka
- Esther Torres Eustaquio
2021-02-26 / 2021-03-05
Boteretu (2021)> Mujeres al mando: Comunicación y Liderazgo
“Módulo 3. Proyecto personal y profesional / Módulo 4. Comunicación eficaz ”
3/¿Qué me impide avanzar? Principales obstáculos para las mujeres profesionales (y cómo vencerlos). Motivación intrínseca y extrínseca. Fórmula para el desempeño.
4/ Claves para una comunicación eficaz: confianza, empatía y audiencia. El papel de la escucha y la narración.
- Miren Gabantxo Uriagereka
- Esther Torres Eustaquio
2021-03-05 / 2021-03-12
Boteretu (2021)> Mujeres al mando. Comunicación y Liderazgo
“Módulo 5. Liderazgo y comunicación online/ Módulo 6. Estrategias de narración”
5/ Cómo hablar en público delante de una cámara. Aspectos técnicos: colocación del dispositivo, encuadre, iluminación, pose, indumentaria.
6/ Cómo crear presentaciones memorables. Argumentación y presentación de un guion. Experimentar diferentes técnicas
- Miren Gabantxo Uriagereka
- Esther Torres Eustaquio
2021-03-12 / 2021-03-19
Boteretu (2021)> Mujeres al mando: Comunicación y Liderazgo
“ Módulo 7. Comunicación con propósito / Módulo 8. Acción”
7/ Comunicación Verbal y No verbal. La importancia de la respiración y la voz. Recursos de comunicación oral en diferentes situaciones
8/ Plan de impacto personal para maximizar la influencia y lograr un cambio significativo dentro de su red.
- Miren Gabantxo Uriagereka
- Esther Torres Eustaquio
2021-03-19 / 2021-03-26
Boteretu (2021)> Mujeres al mando: comunicación y liderazgo
“Semana de evaluación y cierre. ”
Presentación individual de los proyectos personales como fruto del curso Boteretu (2021) Mujeres al mando. Comunicación y Liderazgo
- Miren Gabantxo Uriagereka
- Esther Torres Eustaquio
Zuzendariak
Miren Gabantxo-Uriagereka (Bermeo, 1966). Irakasle eta ikertzaile iraunkorra (UPV/EHU). Kazetaria eta Komunikazioan Doktorea da UPV/EHUn. Interneten Garapenerako Masterra egin zuen Mondragon Unibertsitatean. Zinegotzia da ere Bermeko Udalean. Campuseko Kultur Zuzendaria izanez EHUkultura programazioa egiteko eta (2008-2013) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Medialab proiektu teknologikoaren Dekanordea. EITBn kazetaria izan zen 90.eko hamarkadan. 1996an hilabetea egin zuen bi atunontzi izoztatzaileetan, Indiako Ozeanoan, Seychelles irlen inguruan, Hilario bere aitaren bizitza dokumentatzeko –Atlantiar eta Indiar Ozeanoetan tunaren arrantza industrialean aurrendaria izan baita bera-. Arrantzaleen artean bizitako esperientzia horren ondoren idatzi zuen “Atuneros congeladores, el cambio generacional y la transmisión del conocimiento tradicional” [Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía (25) : 33-36 (2003)].
Esther Torres Eustaquio
Socia-Directora en Dobla Pro
Esther Torres Eustaquio, es Licenciada en Publicidad y Diplomada en Estudios Avanzados en Comunicación Audiovisual en UPV/EHU. En los años 80 se dedicó al deporte del alpinismo y está entre las primeras mujeres en participar en expediciones de alta montaña a la cordillera del Himalaya y a los Andes. Trabajó como cámara de televisión y como editora para los Servicios Informativos de TV3 y como Jefa del Área de Sociedad en los Servicios Informativos del grupo vasco de comunicación EITB. Actualmente es gerente de la Asociación de Directivos de Comunicación DIRCOM. Y es socia directora de la empresa Dobla Pro y desarrolla planes estratégicos y de marketing en organizaciones del Tercer Sector relacionadas con la educación y con énfasis en el ámbito universitario [www.dobla.pro]
Matrikula prezioak
Matrikula | 2021-02-20 arte |
---|---|
103,00 EUR | |
88,00 EUR | |
72,00 EUR |
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago