Corresponsabilidad de todos los agentes educativos para la educación inclusiva del alumnado con enfermedades raras
Azalpena
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170034 kod.) unibertsitatez kanpoko irakasleentzat.
Ikastaro hau sortu da zabalkundea emateko “Jardunbide egoki inklusiboen sistematizazioa gaixotasun arraroak dituzten ikasleei hezkuntza arlotik erantzuteko (2018-2020)” ikerketa proiektuaren bidez bildutako informazioari, helburua izanik hezkuntza erantzun arrakastatsu bat ematea gaixotasun arraroak dituzten ikasleen eskolaratzeari. Aztergai ditu gaixotasun arraroak dituzten ikasleekin erabilitako jardunbide egokiak, senideen eta hezkuntza arloko profesionalen ikuspuntutik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi ikastetxetako esperientzia arrakastatsuak jasotzen ditu, baita beste 10 erkidegotako ikastetxeetako beste eredu batzuk ere. Ikastaroan zehar, gainera, estatuko eta nazioarteko proiektuak eta egitasmoak aurkeztuko dira, baita eskola eta gizarte ingurune inklusiboek sustatzen dituzten lan ereduak ere, hezkuntzaren, osasungintzaren eta gizarte arloaren arteko koordinaziotik abiatuta. Gaixotasun arraroak dituzten pertsonen senideek eta profesionalek ikastaroan parte hartzeak, baita inklusio prozesuen alderdi kritikoei buruzko gogoetak eta analisiak ere, ikastaroa aberasteaz gainera, jardunbide egokien lankidetza eredua sendotzeko balioko dute.
Helburuak
Gaixotasun arraroak dituzten ikasleen eskolaratze ereduak aztertzea, Espainiako estatuko eta nazioarteko ereduak.
Ikasle hauekin erabiltzen diren jardunbide egokiak aztertzea, familien eta ikastetxeetako profesionalen planteamenduetatik abiatuta.
Hezkuntzaren eta gizarte konpromisoaren ikuspegi humanitarista bat duten lan ereduen garrantzia ulertzea, elkarteek, Ikaskuntza Diseinu Unibertsalak eta Ikaskuntza-Zerbitzuak dibertsitatearen arretan bultzatzen dituzten ereduak.
Hezkuntza arloko profesionalen diziplinarteko ikuspegi bat aurkeztea, gaixotasun arraroen gaiari diziplinarteko ikuspegi inklusibo batetik ekiteko balio duena.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Familias
Metodologia
Moodle plataformako baliabideak erabiliko dira parte-hartzea errazteko eta parte-hartzaileen artean konfiantzazko giroa sortzeko. Hasiera batean, kasu praktikoak eta jarduerak proposatuko dira, aurretiko ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, parte-hartzaileen itxaropenak ezagutzeko eta, horrela, ikastaroaren abiapuntua eta garapena adostu ahal izateko.
Dokumentazioa: irakurtzeko materialak emango dira, baita gaiari buruzko ezagutza teorikoak zabaltzeko ikus-entzunezko beste baliabide batzuk ere. Ezagutza horiek lan-esperientziarekin bat osatzeko jarduerak proposatzen dira.
Hausnarketa: parte-hartzaile bakoitzak taldea aberasteko egiten dituen ekarpenek duten garrantzia abiapuntutzat hartuta, esperientzia pertsonala trukatzeko espazioak sustatuko dira.
Elkarlaneko lana: praktika inklusiboen analisia eta elkarrizketa proposatzen da, testuingurutik abiatuta irtenbide arrazoituak garatzeko gaixotasun arraroak dituzten ikasleentzat eta, azken batean, ikasle guztientzat. Horretarako, funtsezkoa da era guztietako galderak, zalantzak, eztabaidak, egoera zehatzak edo arazo espezifikoak, materialak eta baliabideak partekatzea. Parte-hartzaile bakoitzak bere erronka pertsonala ezarriko du proposatutako baliabideak eta jarduerak lantzeko, landutako edukiei dagokienez. Lankidetza-metodologiarekin bat etorriz, nahitaezkoa izango da eztabaidetan eta foroetan parte hartzea. Ikastaroaren amaieran, gaixotasun arraroak dituzten ikasleen hezkuntza-premiei erantzuten dieten praktika inklusiboen ereduak jasotzen dituen talde-txostena emango da.
Programa
2020-11-09 / 2020-11-15
Sistematización de Buenas Prácticas Inclusivas en la Respuesta Educativa al Alumnado con EERR
“Diseño universal de aprendizaje ”
- Zuriñe Gaintza
2020-11-16 / 2020-11-22
Desde la identificación de las necesidades del alumnado con EERR a la inclusión social y educativa
- Luis Miguel Aras
2020-11-23 / 2020-11-29
Desarrollo de proyectos compartidos, participación y trabajo colaborativo entre la escuela como comunidad y contextos
- Nagore Ozerinjauregi
2020-11-30 / 2020-12-06
Mejora de la calidad de vida del alumnado con EERR a partir de la metodología de ApS y el voluntariado
Zuzendariak
Nagore Ozerinjauregi Beldarrain
UPV/EHU
Psikologian dotorea eta irakasle atxikia UPV/EHUko Hezkuntza Filosofia eta Antropologia Fakultateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza sailean. 13 urteko esperientzia unibertsitate irakaskuntzan eta irakasle agregatuaren akreditazioa Gizarte Zientzien arloan. Egun, Pedagogia eta Gizarte Hezkuntzako graduetan baita Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterrean eta Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketa Masterrean eskolak ematen. 7 urteko lan esperientzia erakunde hezitzaile, soziosanitario eta aisialdi elkarte desberdinetan hezitzaile eta formatzaile gisa. Ikerketa ekintza: hezkuntza Inklusiboa, haurtzaroko tratu txarrak eta desabantaila eta gizarte arrisku egoera larrien arloetan; ikerketa kontratu eta proiektu desberdinetan parte hartuz. 20 artikulu zientifiko, liburu eta liburu kapitulu baino gehiagoren egile.
Hizlariak
Luis Miguel Aras Portilla familia medikuntzan espezialista den mediku espainiarra da. Zaintza aringarrietan aditua eta azken urteetan ospitaleko eta ospitalizazio aurreko larrialdietan lan egin duena. Bere alaba txikiari Draveteko Sindromea diagnostikatu ondoren, larrialdietan duen lanbidea neurozientziako ikerketa bultzatzen duten gaixoen elkarteen kudeaketarekin uztartzen hasten da. Beste elkarteetan parte hartu ondoren, 2015eko maiatzaz geroztik, ApoyoDravet elkarteko zuzendaria da. Elkarte honek zehaztasuneko medikuntzan proiektuak martxan jartzen dihardu, gaixoengan arreta jarrita eta baita aurrerakuntza sozialetan ere. Guzti honen helburua, kaltetuen eta hauen familikideen bizi-kalitatea hobetzea da, halaber Draveteko Sindromearen sendabidea bilatzea ere bada. INDRE ikerketa sarea koordinatzen du, hainbat enpresetan, ikerketa zentroetan eta eremu zientifikoan nahiz eremu teknologikoan diharduten beste elkartetan aholkularitza emanez.
Igone Aróstegui Barandica
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea eta UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle atxikia. 10 urteko esperientzia unibertsitateko irakaskuntzan, eta agregatuaren akreditazioarekin. Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterreko irakaslea da. Esperientzia pedagogia terapeutikoko irakasle gisa 10 urtez, eta desgaitasuna duten pertsonen eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonen enplegurako prestakuntzan. Ikerketa-jarduera hezkuntza inklusiboaren, gizarte desabantaila eta arriskuko egoeretan dauden pertsonen laneratzeko prozesuaren prestakuntzan eta, ikerketa-proiektuetan eta kontratuetan parte hartuz. INKLUNI ikerketa-taldeko kidea.
Naiara Berasategi
Susana Carrey Braum
Nire izena Susana Carrey da. 2011. urteko maiatzetik Epidermólisis Bullosa Distrófica Recesiva (Piel de Mariposa edo Tximeleta-Azala) duen ume baten amatxu naiz. Ordurarte sekula entzun gabe nuen ez ohikotzat jotzen den gaixotasun bat da. Honen ondorioz, ahizpa eta lagun talde batek Berritxuak fundatu genuen, gaixotasun arraroak ezagutzera eman eta ikerketa proiektu desberdinak babesteko dirua lortzen aritzen den irabazi asmorik gabe elkarte bat. Berritxuak elkarlanean aritu da: Debra Tximeleta-Azala nazioarteko elkartearekin; Apoyo Dravet elkartearekin; Stop San Filippo elkartearekin, CIEMAT-UC3M-IISFJD1 eta La Paz ospitalerakin batera Tximeleta-Azalaren tratamendurako elkarlanean burututako saiakuntza kliniko batean; Euskal Herriko Unibertsitateko INKLUNI ikerketa taldearekin gaixotasun arraroan dituen ikasleen eskolaratze inklusiboaren gaineko artikulu zientifikoen publikazioan…
Leire Darretxe Urrutxi
Universidad del País Vasco
Pedagogian Doktorea, Pedagogoa, Hezkuntza Bereziko Masterra eta Haur Hezkuntzako Diplomatura. Hurrengo formakuntza ere jaso du: Heziketarako Psikomotrizitate Praktikan Formatzeko bi urteko ikastaroa eta Arreta Goiztiarreko Espezializazio-Ikastaroa. 2005etik Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea eta ikerlaria da. Bere ikerketek hezkuntza eta gizarte inklusioaren esparruan sakondu dute, zehazki, ekintza komunitarioan eta zaurgarritasun-egoeran dauden taldeetan, esate baterako, babesgabetasun-egoeran dauden umeak eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonak. Hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du (Hezkuntza, Kultura eta Gizartea Prestakuntza eta Ikerketa Unitatea; Eusko Jaurlaritzako Ikerketa Taldea (KideOn); I+D+i; Unibertsitatea-Gizartea; Erasmus+; Transferentzia eta Berrikuntza IETB) eta hezkuntza-berrikuntza proiektu desberdinetan. Egonaldi desberdinak egin ditu Espainian (Sevila, Vigo), Erresuma Batuan (Sheffield, Exeter, Southampton), Holandan, Ekuadorren eta Txilen.
Odet Moliner García
Odet Moliner García Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Doktorea da, irakasle titularra Castellóko Universitat Jaume I unibertsitateko Gizarte Zientzien Pedagogia eta Didaktika, Lengoaia eta Literatura sailean. Irakaskuntza Psikopedagogiako Masterrean eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Graduetan oinarritua. Universitat Jaume I unibertsitateko MEICRI (Hezkuntza Hobekuntza eta Hiritartasun Kritikoa) ikerketa taldeko kidea, hezkuntza inklusiboko ikerketa lerroa koordinatzen. LISIS (Laboratoire International sur l’inclusion scolaire) taldeko ikertzailea.
Javier Monzón González
licenciado en Pedagogía con especialización en Pedagogía Terapéutica por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea y doctor en Ciencias de la Educación por la misma universidad. Profesor titular del Departamento de Didáctica y Organización Escolar en la Facultad de Educación, Filosofía y Antropología, sección de Magisterio, actualmente es director de Innovación y Desarrollo en Campus de Gipuzkoa y director del Centro Carlos Santamaría en la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea Tanto la labor docente como investigadora se centra en la escuela inclusiva, servicios de apoyo a la escolarización, el asesoramiento educativo y la formación de profesorado.
Sebastià Verger Gelabert
UIB
Hezkuntza Zientzietan doktorea, Pedagogia Aplikatua eta Hezkuntzaren Psikologiako saileko irakaslea Balear Uhartetan, ikertzaile nagusia GREID ikerketa taldean (Hezkuntza Inklusiboa eta Aniztasuna), Arreta Goiztiarreko graduondoko espezializazioko zuzendaria eta INEDITHOS proiektuko ko-zuzendaria. Ikerketa lerroak hezkuntza inklusibo eta ospitaleko pedagogian oinarritua. I+D+I deialdien bidez finantzatutako hainbat ikerketa proiektuen partaide, aipagarriak: “Gaixotasun kronikoak dituzten umeen hezkuntza analisi eta esku-hartzea” eta “Gaixotasun arraro bat duen umearen bizitza kalitatea hobetzeko hezkuntza irtenbideak ikuspegi diziplinarteko berritzaile batetik”.
Federico R. Waitoller
Federico R. Waitoller Chicago Illinois Unibertsitateko irakaslea da Hezkuntza Bereziko sailean. Ikerketa lerroa hezkuntza inklusiboan eta ezgaitasuna duten ikasleen arraza oinarritzen du. Puntako aldizkarietan publikatu du, hala nola, Review of Educational Research, Teaching and Teacher Education, Teacher College Record, Harvard Educational Review, Journal of Special Education, Remedial and Special Education, y Journal of Disability Policy Studies. Inclusive Education: Examining Equity in Five Continents de Harvard Education Press-en koeditorea da eta bere azken liburuak "Excluded by Choice: Urban Students with Disabilities in the Education Marketplace" du izenburu. 2011ean Hezkuntza Ikerketako Elkarte Estatubatuarrak (AERA) bere doktoradutza tesisgatik saritu zuen eta 2019an Chicagoko Illinois Unibertsitatearen eskutik 2018. Gizarte Zientzietako Urteko Ikertzaile saria. 2020. urtean Fulbright dirulaguntza eskuratu du.
Matrikula prezioak
Matrikula | 2020-11-11 arte |
---|---|
20,00 EUR | |
20,00 EUR | |
20,00 EUR | |
0 EUR | |
0 EUR |
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago