!!Covid19: Preparándonos para un Otoño caliente!!
Azalpena
Covid19: geure burua prestatzen udazken bero baterako!!
Osasun sistema on bat dugu medikuntza akuturako, baina osasun sistema publiko ahula (epidemiologia, alerta sistema, alertak, testak, arakatzea, lehen mailako arreta, etab.). Biak behar ditugu epidemia ondo kontrolatzeko.
Sistema indartu behar dugu azkar azken hamarkadetako udazken eta negu “beroenei” aurre egiteko.
Etorkizunari begira, pentsatu behar dugu aurtengoa entsegu orokor bat besterik ez dela izan. Birus are kutsagarriago eta hilgarriago baten aukera benetakoa da.
Fitxa honen bidez, hitzaldia Miramar Jauregian bertatik bertara jarraitzeko izena eman dezakezu, lekua bete arte. Gainera, hitzaldia online zuzenean emango da ZOOM bidez. Modalitate honetan parte hartu nahi baduzu, eman izena online zuzenean klik eginez.
Streaming bidez jarraitu nahi baduzu (parte-hartzerik gabe), sartu www.donostiasustainabilityforum.eus webgunean (sarbidea egun berean argitaratuko da).
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Programa
2020-09-10
“!!Covid19: Preparándonos para un Otoño caliente !!“
- Rafael Bengoa Rentería | SI-Health - Instituto de Salud y Estrategia - Co Director
Hizlariak
Rafael Bengoa Rentería
SI-Health, Co Director
Rafael Bengoa sendagilea da, eta Osasun Komunitarioan espezializatuta dago Londresko Unibertsitatean. Ibilbide profesionala Estatuan nahiz nazioartean egin du. Bere aztarna profesionala politika sozialeko eta osasun kudeaketako hainbat dokumentutan ikus daiteke (Abril txostena, ESADE txostena), Espainiako Parlamentuari eta Eusko Legebiltzarrari zuzenduta. Gainera, hamabost urtez Osasunaren Mundu Erakundean lan egin du, eta 2007ra arte Osasun Sistemen Zuzendaritzaren buru izan zen bertan. 2009an, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoko sailburu izendatu zuten, eta handik zuzendu zuen Osasunaren eraldaketa, paziente kronikoen beharretan oinarritutako eredu jasangarriago eta proaktiboago baterantz. Gaur egun, Patricia Arratibelekin batera Institute for Health and Strategy (SIHealth) aholkularitza zuzentzen du, hainbat herrialdetan gobernuari eta osasun eta gizarte erreformei babesa emateko asmoz. Harvardeko Senior Fellow da.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa