Uda ikastaroa
Cuidados de Larga Duración; reto de las sociedades avanzadas

Cuidados de Larga Duración; reto de las sociedades avanzadas

Eka. 10 - 11. Eka, 2021 Kod. G02-21

Azalpena

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Iraupen luzeko zainketen etorkizuneko ereduari buruzko hausnarketa egiteko beharra azken urteetan egiaztatutako errealitate demografiko batetik abiatzen da; izan ere, azken urteotan euskal biztanleriaren zahartzeak Euskadi eta, bereziki, Bizkaia Europako gizarte zaharrenen artean kokatu ditu.

Azken 4 hamarkadetan, 65 urteko eta hortik gorako biztanleria biderkatu egin da; hala, lurraldeko biztanleriaren % 8tik % 23ra igo da, eta horrek, bizi itxaropenaren etengabeko hazkundearekin eta kronikotasunaren prebalentziarekin batera, egoera berri batean kokatzen gaitu. Egoera berri horretan, adinekoen eta mendeko pertsonen beharrei eta zaintzei aurre egiteko orain arte eraiki dugun eredua eta eman ditugun erantzunak egokitu behar ditugu.

Era berean, azken urteetako aldaketa demografikoez gain, adinekoen itxaropenak eta beharrak ere aldatu egin dira, eta, horrela, adinekoei zuzendutako zerbitzuak eta baliabideak eraldatzeko erronka eta beharra sortu da, haien nahiei eta beharrei erantzuteko.

Beraz, iraupen luzeko zainketen arreta beharren testuinguru berri batean gaude, eta hori onartu, baloratu eta aurreikusi behar dugu, gure zerbitzuak eta erantzunak egokitzeko. Horrela, aurre egin ahal izango diegu hainbat egoerari, hala nola mendekotasun egoeren igoera, adinekoen etxean geratzeko nahia, familiako ingurunean zaintzarako aukera urria, eta gizarte arretaren eta osasun arretaren arteko interakzioaren beharra, egungo erronkei erantzungo dien arreta eta zaintza sistema bat edukitzeko.

Azken urtean COVID-19ak eragindako pandemiaren testuinguruak are gehiago azaleratu du gure gizartearen zainketen eta laguntzen ereduan gogoeta egiteko eta erantzun berriak planteatzeko beharra.

Uda ikastaro honen bidez, hausnarketa bat sustatu nahi da profesionalen artean eta herritarren artean, etorkizun hurbilean nahi dugun zaintza ereduari buruz, erantzunak egokitzeko beharrari buruz eta eremu horretan etorkizuneko garapenaren gakoei buruz.

Irakurri gehiago

Helburuak

Egungo eta etorkizuneko erronkak aztertzea, zaintza ereduan.

Etorkizuneko arreta eredu baten gaineko gogoeta partekatzea. Eredu bat, epe luzeko zaintza eta laguntza beharko duten adinekoen gaur egungo eta etorkizuneko beharrak jasoko dituena.

Nazioarteko zaintzaren arloko jardunbide eta joera egokiak ezagutzea.

Profesionalen eta sektoreen arteko truke eta gogoeta esparru bat sustatzea, non sentsibilitateak, konpromisoak eta interes komunak ezagutza eta esperientziak partekatzeko aukera emango duten, gaur egungo gizartearen beharretara egokitutako iraupen luzeko zaintzen eredu baterantz aurrera egiteko.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Diputación Foral de Bizkaia

Programa

2021-06-10

09:00 - 09:15

Registro

09:15 - 09:30

Inaugurazio instituzionala

  • Gorka Moreno Márquez UPV/EHU - Vicerrector del Campus de Bizkaia
  • Sergio Murillo Corzo Diputación Foral de Bizkaia - Diputado de Acción Social
  • Lourdes Zurbanobeaskoetxea Laraudogoitia Diputación Foral de Bizkaia - Jefa de Servicio de Valoración y Orientación
09:30 - 10:00

“Presentación“

  • Sergio Murillo Corzo Diputación Foral de Bizkaia - Diputado de Acción Social
10:00 - 11:30

“Cambios sociales y demográficos actuales en el contexto europeo: el marco de derechos humanos y las políticas europeas en el ámbito de los cuidados“

  • Nena Georgantzi AGE Platform Europe - Coordinadora de proyectos - Esta ponente intervendrá Vía Zoom
  • Borja Arrue Astrain AGE Platform Europe - Coordinador de proyectos - Este ponente intervendrá Vía Zoom
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:30

Mahai ingurua: “Principales retos y buenas prácticas en el ámbito de los cuidados de larga duración: sistemas de cuidados integrados y coordinados; organizaciones, centros y servicios que respetan derechos; cuidarnos en comunidad“

  • Ana Bustinduy Bascaran Osakidetza - Subdirectora de Coordinación en Atención Hospitalaria
  • Teresa Martínez Rodríguez Doctora ciencias salud. Psicóloga gerontóloga. Consejería de Derechos Sociales y Bienestar. Principado de Asturias
13:30 - 15:00

Atsedena

15:00 - 17:00

Mahai ingurua: “La perspectiva de las personas y familias cuidadoras“

  • Begoña Rueda Ruiz Osakidetza - Doctora en Psicología. Psicóloga Especialista en Psicología Clínica, en el Hospital de Galdakao.
  • Izko Cardenal Solar Bizitzen Fundazioa - Coordinador General

2021-06-11

09:00 - 10:00

“Atención centrada en la persona y desarrollo de proyectos de vida“

  • Marije Goicoechea Iturregi Universidad de Deusto - Doctora en Derechos Humanos, Profesora de Ética de la Universidad de Deusto y miembro del Comité de Ética de Intervención Social de Bizkaia.
10:00 - 11:30

Mahai ingurua: “La perspectiva de las personas con necesidades de apoyo y cuidados“

  • Manuel Merino Pastor Consejo de Personas Mayores de Bizkaia - Presidente
  • Maria Villaescusa Peral Universidad de Deusto - Doctora en Innovación Educativa y Aprendizaje a lo largo de la Vida. Profesora en la Facultad de Psicología y Educación
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Perspectiva intergeneracional en los cuidados“

  • Javier Yanguas Lezaun Fundación «La Caixa» - Doctor en Psicología Biológica y de la Salud, experto en geriatría. Director científico
13:00 - 13:30

Itxiera

  • Lourdes Zurbanobeaskoetxea Laraudogoitia Diputación Foral de Bizkaia - Jefa del Servicio de Valoración y Orientación

Zuzendariak

Lourdes Zurbanobeaskoetxea Laraudogoitia

Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua. Bartzelonako Unibertsitateko Gizarte Gerontologia Aplikatuko masterduna eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Bioetikako masterduna. Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko (Mendetasuna eta Desgaitasuna) burua eta koordinatzaile soziosanitarioa da. Gizartean Esku Hartzeko Bizkaiko Etika Batzordeko burua, Euskadiko Etika Batzordeen Koordinazio Batzordeko kidea eta irakasle lankidea UPV/EHUko zein Deustuko Unibertsitateko hainbat masterretan, arlo hauetan: arlo soziosanitarioa eta gizarte-zerbitzuetakoa, adinekoak, mendetasuna eta desgaitasuna eta etika.

Sergio Murillo Corzo

Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Gizarte Ekintzako foru diputatua. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila. Aldaketa Demografikoaren Europako Elkarteko lehen lehendakariordea eta Bizkaiko Gizarte Berrikuntzako Hazi Kapitaleko Funtsaren Inbertsioen Batzordeko burua. Orueko —Amorebieta-Etxanon (Bizkaia) egoitza eta tutoretzapeko apartamentuak dituen gune soziosanitarioko— zuzendaria (eszedentzian), Bizkaiko Foru Aldundian ardurak hartu arte: Gizarteratzea Sustatzeko zuzendari nagusi gisa lehenengo, eta Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusi gisa gero, 2019ra arte. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua eta Zuzendaritza Garapeneko masterduna (Deustuko Unibertsitate Komertziala).

Hizlariak

Borja Arrue Astrain

AGE Platform Europe

Borja Arrue Astrain Europako gizarte-politikan espezializatua dago. Duela 7 urtetik AGE Platform Europe-n lan egiten du. Bertan, iraupen luzeko zainketen eta adinekoen aurkako tratu txarren esparruko eragin politikoko lanaren arduraduna da. Kargu horretan, zahartze duinari buruzko AGE lantaldea koordinatzen du, eta sarea ordezkatzen du Europako Batzordearekin eta Europako Parlamentuarekin egindako kontsultetan eta bileretan, besteak beste. AGEk zainketen eta tratu txarren arloetan egindako lanean lagundu du, Nazio Batuek adinekoen eskubideei buruz egindako konbentzio berri baten inguruko prozesuan. Zainketei buruzko Nazio Batuen Adituen Taldearen bileran parte hartu zuen 2017an. Aurretik, esperientzia izan zuen EBko gizarte-politikan Europako Batzordean eta Europako Gizarte Behatokian (EGB). Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen eta Sciences Po Parisen master bat lortu zuen Frantziako gobernuaren eta La Caixa Fundazioaren beka batiekin.

Ana Bustinduy Bascaran

Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean. (1983-1989). Familia- eta Komunitate-arretako espezialista 1992tik 1994ra Gurutzetako Ospitalean. Ekialdeko eskualdeko hainbat osasun-zentrotan familia-mediku gisa lan egin dut 1995eko ekainetik 2018ra arte. 2018an hasi nuen kudeaketaren arloko ibilbide profesionala, ekialdeko eskualdeko Osasun Kudeaketaren Arloko arduradun gisa; ondoren, ekialdeko eskualdeko (geroago, Gipuzkoako eskualdeko) zuzendari mediko gisa jardun dut, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Asistentziaren zuzendari gisa, eta Debagoiena Erakunde Sanitario Integratuko Asistentziaren zuzendari mediko gisa. 2019ko urritik, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian lan egiten dut, Ospitaleen Koordinaziorako zuzendariorde gisa.

Izko Cardenal Solar

Izko Cardenal Solar: Bizitzen Fundazioko koordinatzaile nagusia 2016tik. Deustuko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako Diplomatura dauka, graduaren parekoa. Hiru master ditu (Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Masterra eta Berrikuntzaren eta Ezagutzaren Kudeaketa Masterra, biak UPV/EHUkoak, eta Enpresa Zuzendaritzako Masterra, Juan Carlos Erregea Unibertsitatekoa). 14 urtez lan egin du esku-hartze sozialaren eremuan. 2013an irakasle-ikertzaile moduan lanean hasi zen UPV/EHUko Sinnergiak Social Innovation Centre zentroan, baita irakasle moduan ere UPV/EHUko Gizarte Berrikuntza Masterrean eta Deustuko Unibertsitateko Gerontologiako Masterrean. Zaintzarekin eta zaintzaileen senideekin lotutako hainbat proiektu eta zerbitzu garatu eta abian jarri ditu (Zainduz, Zaintza Eskola, Jakiten familiako zaintzaileentzako arreta eta aholkularitzako doako telefono-zerbitzua eta abar).

Nena Georgantzi

Nena Georgantzi, giza eskubideetan eta babes sozialean espezializatutako abokatua eta adinekoen eskubideetan aditua. 10 urte baino gehiagoko esperientzia du GKEen sektorean, giza eskubideen defentsa estrategikoan, ikerketan eta politiken azterketan zentratuz. AGE Platform Europe adineko pertsonak ordezkatzen dituen EBko sare handieneko politiken koordinatzailea. Doktore tesia giza eskubideek zahartzaroan duten esanahiari eta NBEren itun berri baten balioari buruzko ikerketa enpiriko konparatibo bat izan zen. Europako Kontseiluak adinekoen eskubideei buruz egindako gomendioa idazten parte hartu du, eta Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoaren aholkularia izan da. Nazio Batuen Erakundearen adineko pertsonen eskubideei buruzko konbentzio berri baten inguruko prozesu politikoan aktiboki parte hartzen du, eta Adinekoen Eskubideen aldeko Munduko Aliantzaren presidenteordea izan da.

Marije Goicoechea Iturregi

Universidad de Deusto

Marije Goikoetxea. Giza Eskubideak: erronka etiko eta sozialak gaiko doktorea, tesi honi esker: tratu txarrak mendekotasun egoeran dauden pertsonei: ikuspegi etikoa. Giza Eskubideak: erronka etiko eta sozialak programako doktoregoa. Deustuko Unibertsitateko Gizarte Eraikuntzarako etikako unibertsitate-masterra. Deustuko Unibertsitateko Erlijio Zientzietako Ikertzaile-Nahikotasuna eta Teologiako lizentziatura. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Bioetika Sanitarioko irakaslea. Teologia sistematiko eta Teologia moraleko hirugarren zikloko ikasketak. Teologia Fakultatea. Deustuko Unibertsitatea. Deustuko Unibertsitateko Teologiako Batxilergoa. Deustuko Unibertsitateko Psikologia Klinikoko lizentziaduna. Gaur egungo jarduera profesionala: Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) dedikazio osoko irakasle eta ikertzailea (2001etik). Psikologo klinikoa (2001etik), Europako osasun-gaikuntza ofiziala duena. Irakasle laguntzailea hainbat master eta graduondokotan.

Teresa Martínez Rodríguez

Teresa Martinez Rodriguez. Osasun-zientzietako doktorea. Psikologo gerontologoa. Gizarte Eskubideen eta Ongizatearen Saila. 33 urteko ibilbide profesionalean, zentroetako zuzeneko arreta eta Asturiasko Printzerriko Gizarte Ongizateko Sailaren adineko pertsonentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako arreta-zerbitzuen planifikazioari eta kalitatea hobetzeari buruzko hainbat erantzukizun tekniko eta politiko tartekatu ditu. Gerontologia sozialeko eta arretako graduondoko ikastaroetako eta masterretako irakaslea. Irakasleentzako arreta zentralari buruzko ikastaroak eskaini ditu hainbat irakaskuntza-administrazio publikotan, eta aholkulari teknikoa izan da Iberoamerikarekiko hainbat lankidetza-proiektuetan, IMSERSOrekin, AECIDekin eta CEPALekin (Nazio Batuak) eta hainbat herrialdetako gobernu eta unibertsitateekin lankidetzan. Gerontologia garatzeko hainbat proiektutan parte hartu izan du Argentina, Txile, Costa Rica, El Salvador, Guatemala eta beste hainbat herrialdetan.

Manuel Merino Pastor

Manuel Merino Pastor. Filosofia eta Informazio Zientzietako lizentziatua. Enpresa Zuzendaritzako Masterra. Bizitza profesionala irakaskuntzarekin eta hirugarren sektorearen esparruko gizarte-zerbitzuen sustapenarekin lotuta. Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko zuzendaria (1989-98). Caritas Euskadiko lehendakaria (1992-1997). Portugaleteko Aspaldiko Fundazioaren sustatzailea eta zuzendaria (1998-2016). Lares – Irabazi-asmorik gabeko adinekoen Euskadiko egoitzen elkartea- Euskadiko lehendakaria (2005-2017). Gaur egun, Bizkaiko Adinekoen Foru Kontseiluko presidentea da.

Begoña Rueda Ruiz

Colegio Psicologia Bizkaia, Decana

Mª Begoña Rueda Ruiz, Psikologiako doktorea. Psikologia Klinikoko psikologo espezialista, Galdakaoko Ospitalean. Ibilbide profesionalaren lehen etapan desgaitasuna duten pertsonen esparruan (1992-2002) eta gizarte-bazterkeriaren aurrean esku hartzeko eta laneratzeko programetan (2003-2013) lan egin du. 2013az geroztik, osasun-arloko esku-hartze klinikoa eta asistentziala egiten du lan nagusiki, Galdakaoko Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuaren barruan, Osakidetzan. Denbora batez (2016-2018) Deusto Psych-eko taldeko kide izan zen, Deustuko Unibertsitateko laguntza psikologikoko zerbitzuan. 2019tik Galdakaoko Ospitaleko OSI Barrualdeko Etika Asistentzialeko Batzordeko kide da. Bere ibilbide profesionalean zuzeneko arreta proiektuen kudeaketarekin, prestakuntza-jarduerarekin eta ikerketarekin uztartu dut. Graduondoko programako prestakuntzan, etengabeko prestakuntzan eta egoiliarren prestakuntza espezializatuko programan parte hartu du.

Maria Villaescusa Peral

Hezkuntza Berriztatzeko eta Bizialdi Osoko Ikaskuntzako doktorea. Gizarte-hezitzailea eta psikopedagogoa. Gizarteratzeari eta Desgaitasunari buruzko Unibertsitate Masterra egin zuen, eta adimen- eta/edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen familien bizi-kalitatearen azterketaren inguruko doktorego-tesia egin zuen. Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Bilboko eta Donostiako campusetan. Bere irakaskuntza-jarduera Gizarte Hezkuntzako graduan eta Gizarte Hezkuntza + Gizarte Laneko Ikasketa Ofizialen Programa Bateratuan (IOPB) oinarritzen da, eta Bitartekaritza eta Komunikazio trebetasunak eta Desgaitasuna duten Gazteen eta Helduen Gizarteratzea irakasgaiak ematen ditu. Praktiken koordinatzailea, Gradu Amaierako Lanen irakaslea (eus-cas) eta Graduko tutorea. Master amaierako lanen irakaslea: Gizarteratze eta Ezintasuneko Unibertsitate masterrean eta Hezkuntza Premia Berezien masterrean. Deustuko Unibertsitateko "Gizarteratzea eta Bizi-kalitatea" Ikerketa Taldeko kide da.

Javier Yanguas Lezaun

Doctor en Psicología Biológica y de la Salud, experto en geriatría., Director científico Programa Mayores

"La Caixa" Banku Fundazioa, Adinekoak Programaren (Donostia) zuzendari zientifikoa. Psikologiako doktore-titulua lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Neuropsikologia Klinikoko masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Estatistika Metodo Aurreratuen unibertsitate-aditua Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean-UNED eta MBA Deustuko Unibertsitatean. 10 urtez Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egogain Gerontologia Zentroan lan egin du, eta 20 urtez Donostiako Maria Fundazioan, I+Gko zuzendari eta Matia Gerontologia Institutuko zuzendari gisa. Gaur egun, “La Caixa” Gizarte Ekintzako Adinekoen Programako zuzendari zientifikoa da, eta International Association of Gerontology and Geriatrics for the European Region erakundeko Gizarte Zientzien eta Portaeraren Saileko zuzendaria. Nazioko eta Europako hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu, eta hainbat unibertsitatetako irakaslea da.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2021-03-08 arte2021-06-10 arte
0 EUR -
- 20,00 EUR
Online zuzenean2021-03-08 arte2021-06-10 arte
- 20,00 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea