Uda ikastaroa

CURSO ONLINE EN DIRECTO: Revisando a Ignacio Zuloaga: su pintura y su tiempo en los 150 años de su nacimiento

Uzt. 06 - 08. Uzt, 2020 Kod. X24-20

Azalpena

2020an ospatzen dugu Ignacio Zuloagaren (1870-1945) jaiotzaren 150. urteurrena. Une aproposa da margolariaren ibilbidea berrikusi, haren gaiak aztertu eta utzi zigun obraren alderdi garrantzitsuenetako batzuk berraztertzeko, alor honetan azken urteetan egin diren berrikuntzei erreparatuta.

 

Ikastaroaren helburua da bi diziplina bateratzea (historia eta artearen historia) ikuspegi osoago bat edukitzeko, ez bakarrik Zuloagaren pinturari buruzkoa, baita haren garaiari buruzkoa ere. Hori horrela, aztergai izango dugu Zuloagaren ibilbide biografikoaren testuinguru historikoa. 1870ean jaio zen, Eibarren, oraindik industrializazio aroa hasi ez zenean. Handik gutxira, industria zabaltzen hasi zen, eta, horrekin batera, kultura politiko modernoak (hala nola sozialismoa). Bestetik, nazioarteko testuingurua ere aztertuko dugu, boheme-ren Paris, “98ko desastrearen” Espainia eta mugimendu erregenerazionistaren sorrera, saiatu zena Europatik oso urrun zegoen herrialde atzeratu, goseti eta superstizioso baten sentimenduak adierazten. XX. mendean ere barneratuko gara: aurrerapenak, prozesu ideologikoak, mundu bat betirako lurperatu zuen Lehen Mundu Gerra, Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila. Testuinguru historiko horrekin batera, Zuloagaren obraren elementu nagusiak aztertuko ditugu; besteak beste, herri kulturaren inguruan egin zuen berrikuspena, aurretik beste artista batzuk ere egiten saiatu zirena (Velazquez, Zurbaran edo Goya), eta kultura hori XX. mendeko Espainiako errealitatera egokitzea. Bestetik, margolariaren koadroen errepasoa egin eta azken urteetan haren pinturaren inguruan azaleratu diren berrikuntza batzuk aztertuko ditugu.

Horrela, hainbat konferentziaren bidez, modu zabalago batean murgilduko gara Zuloagaren obran, haren ideiak ulertuko ditugu hobeto, margotuko zituen gaiak eta kolektiboak aukeratzeko zituen motibazioak, hori guztia haren obraren ikuspegi holistikoago bat edukitzeko.

Irakurri gehiago

Helburuak

Ignacio Zuloagaren irudi historikoan sakontzea.

Oro har euskal pinturaren eta bereziki Zuloagarenaren ezagutza zabaltzea.

Artearen historiaren eta historiaren diziplinak bateratzea, hobeto ezagutzeko Zuloagaren pintura.

Zuloagaren bizitzako alderdi ezezagunak argitzea: Gerra Zibilean izan zuen jokabidea, errealitateari buruzko haren ikuspegi soziala edo “Zuloaga auzia” deritzona.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Dirección  General de Cultura de la Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Fundación Zuloaga

Programa

2020-07-06

09:00 - 09:15

Inaugurazio instituzionala

  • Harkaitz Millan Etxezarreta Diputación Foral de Gipuzkoa - Diputado de Cultura, Cooperación, Juventud y Deportes
  • Itziar Alkorta Idiakez Cursos de Verano UPV/EHU - Directora
  • Juan Pablo Fusi Aizpúrua Universidad Complutense Madrid - Catedrático
09:15 - 10:05

“El tiempo histórico de Ignacio Zuloaga, 1870-1945“

  • Juan Pablo Fusi Aizpúrua Universidad Complutense Madrid - Catedrático
10:05 - 10:25

Atsedena

10:25 - 11:15

“La pintura de Ignacio Zuloaga vista desde la historia del arte“

  • Leticia Bermejo De Rueda Fundación Zuloaga
11:15 - 11:25

Atsedena

11:25 - 12:15

“Zuloaga y el País Vasco“

  • Ismael Manterola Ispizua Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea - Profesor

2020-07-07

09:00 - 09:50

“la conciencia social de Ignacio Zuloaga“

  • Sara Hidalgo García de Orellán Universidad del País Vasco
09:50 - 10:10

Atsedena

10:15 - 11:00

“Santiago Etxea. Obra de arte y lugar de encuentro“

  • Margarita Ruyra de Andrade FundaciónZuloaga

2020-07-08

09:00 - 09:50

“Mundo cultura de la generación del 98 “

  • Jon Juaristi Linacero Universidad Alcalá de Henares - Catedrático
09:50 - 10:10

Atsedena

10:15 - 11:00

“Más de un siglo de la "cuestión Zuloaga". “

  • Ignacio Suarez-Zuloaga Fundación Zuloaga - Presidente
11:00 - 11:10

Atsedena

11:15 - 12:00

“Zuloaga en tiempos de guerra“

  • Javier Novo González Museo Bellas Artes Bilbao

Zuzendariak

Juan Pablo Fusi Aizpúrua

Universidad Complutense Madrid

Sara Hidalgo García de Orellán

Universidad del País Vasco

Licenciada en Historia Contemporánea por la Universidad de Deusto y doctora en Ciencias Políticas por la Universidad de Santiago de Compostela. Sus líneas de investigación se centran en el movimiento obrero en Vizcaya y en el partido socialista vasco, desde sus orígenes a finales del siglo XIX hasta la actualidad. Por otra parte, en la búsqueda de las causas de la dinámica social y política, ha estudiado los procesos de politización de emociones en la izquierda vasca. Fruto de este interés en las emociones como elementos del cambio político han sido sus estancias investigadoras en la Universidad de Duke (EE UU). Autora de "Los resistentes: relato socialista sobre la violencia de ETA (1984-2011)" (2018).

Hizlariak

Leticia Bermejo De Rueda

Jon Juaristi Linacero

Ismael Manterola Ispizua

MHLI. UPV/EHU

(Zumaia, 1966). Arte Historian lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean eta doktoregoa EHU/UPVn gauzatu zuen Arte Historian. Egun EHU/UPVko Arte Ederren Fakultatean Artearen Historia irakasten dihardu. Egunkarian, Berrian eta Garaegunkariko Mugalari gehigarrian arte kritika idatzi du. Gure Artea 2006 (2006) eta Bilbea eta Hari askeak: euskal artearen bi bildumen arteko elkarrizketa (2014) izeneko erakusketak antolatu ditu. Bere agitalpenen artean daude, besteak beste, 2012an UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren eskutik kaleratutako Raemaekersen Marrazkiak: Britainiar propaganda Espainian eta Euskal Herrian Lehen Mundu Gerranliburua eta Autonomía e ideología (2016) liburuko “Compromiso o especifiicidad del medio. Arte en el País Vasco en las últimas décadas del siglo XX” atala.

Javier Novo González

Margarita Ruyra de Andrade

Fundacion Zuloaga

Ignacio Suarez-Zuloaga

Banc Sabadell

Matrikula prezioak

MATRIKULA2020-07-06 arte
65,00 EUR
55,00 EUR
55,00 EUR
20,00 EUR

Kokalekua

Online zuzenean

Online zuzenean