Drogomenpekotasuna eta beste adikzioak. Ezagutu eta ekin.
Azalpena
Droga kontsumoa egungo gizartean presente dago pertsonen bizitzan eraginez. Online kurtso honen bitartez drogamenpekonasuna eta beste adikzioen inguruko informazio espezializatua hedatu nahi da baita arlo honetan esku-hartzeko gaitasunak garatu ere. Adikzioen eremuan ezagutzan oinarritutako estrategiak burutzea du helburutzat.
-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)
-Hasiera: 2019/11/04 Bukaera: 2019/12/01
-Tarifa bakarra: 80 euro
-Hizkuntza ofiziala: euskara
Ebaluaketa: Ikasketa prozesua astero ebaluatuko da foroan planteatzen diren galdera detonatzaileei ikasleak ematen dien erantzunaren bidez. Bestalde, kurtso amaieran bakarka mapa mental bat eraikitzea eskatuko da kurtsoan zehar landutako kontzeptuak eta hauen arteko erlazioa islatzen duena.
Guztira: %100
1. Galdera detonatzaileari erantzuna foroan (%40)
- %10 galdera/aste bakoitzeko
- Foroko parte hartzean gaira ondo egokitu eta emandako erantzuna gaitasun kritikoarekin eta ebidentzian oinarrituz landu izana ebaluatuko da.
2. Mapa mentala (%60): kurtso amaieran formatu elektronikoan entregatuko da (eskuz eratzea onartuta dago). Kurtsoan landutako kontzeptuak diagrama eran adieraztea eskatuko da non adikzioen eremuko kontzeptuak eta hauen lotura zein elkarrekintza erakutsiko den.
Helburuak
Drogomenpekotasuna eta beste adikzio batzuen inguruko oinarrizko kontzeptuen ezagutza.
Adikzioen arloko esku-hartzeen kalitatea hobeto jokabide jarraibideen bitartez eta gaitasunak trebatuz.
Droga kontsumoarekiko babes faktoreak indartu prebentzioan eta hezkuntzan oinarritutako bizi estilo osasuntsua hedatuz.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Programa
2019-11-04 / 2019-11-10
Drogomenpekotasunaren oinarrizko kontzeptuen ezagutza
- Drogomenpekotasuna historian zehar gaur egungo egoera arte - Drogomenpekotasunaren oinarri neurobiologikoak. Sari Sistema. - Drogomenpekotasuna: fenomeno multifaktoriala2019-11-11 / 2019-11-17
Droga talde nagusiak eta sustanzia gabeko adikzioak
- Amaia Cuesta Zigorraga
2019-11-18 / 2019-11-24
Drogomenpekotasunaren interbentzioa
- Prebentzioa - Tratamendu akutua - Errehabilitazioa - Arrisku eta min gutxitze programak- Amaia Cuesta Zigorraga
2019-11-25 / 2019-12-01
Drogomenpekotasunaren abordatze psikosoziala
- Amaia Cuesta Zigorraga
Zuzendariak
Amaia Cuesta Zigorraga
UPV/EHU
Erizaintzan eta Psikologian graduatua, drogomenpekotasunean espezializatua (Drogamenpekotasuna eta beste adikzioen Unibertsitate Masterra). Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) erizaintzako graduan irakasle 2018 urtetik. Buru osasunaren eta adikzioen arloan asistentzian urtetako esperientzia.
Hizlariak
Amaia Cuesta Zigorraga
Matrikula prezioak
Matrikula | 2019-11-06 arte |
---|---|
80,00 EUR |