Education for Sustainability, Sustainable Education
Salman Khan
Khan Academyren sortzailea eta zuzendari exekutiboa
Azalpena
Planetarekiko errespetua eta maitasuna zeharka aintzat hartzen dituen hezkuntzarik gabe, guztion giza eta ingurumen eskubideekiko errespetua naturaltzat hartzen duen hezkuntzarik gabe, jasangarritasuna ezinezkoa izango da.
Nazio Batuek onartutako Garapen Jasangarrirako Helburuetan (GJH) laugarrena da kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea denentzat. Salman Khanek, 2019an Nazioarteko Lankidetzaren Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuenak, azalduko digu nola egin duen apustu ikaskuntza pertsonalizatuaren, giza interakzioaren eta pentsamendu alternatiboaren alde. Salman Khanek aro digitalean ikasleekin konektatzeko moduari buruz hitz egingo digu, gizarte jasangarriago baten oinarri gisa hezkuntza sustatzeko moduari buruz, jokabide jasangarriagoak bultzatzeko hezkuntzak susta ditzakeen aldaketei buruz eta teknologiak zeregin horretan laguntzeko moduari buruz; azalduko digu gazteak ezinbesteko elementua direla garapen jasangarrirako, eta lankidetzak garrantzi handia duela jasangarritasunerantz aurrera egiteko. Azken batean, Salman Khanek bere ikuspegia azalduko digu, jasangarritasuna irakaskuntzan integratzeko moduari buruz eta teknologiak mundu osoko hezkuntzan izan dezakeen eta izan behar duen funtsezko paperari buruz.
Agintarien aurkezpen instituzionala euskaraz eta gaztelaniaz izango da, eta euskarara, gaztelaniara eta ingelesera itzuliko da.
Salman Khan eta Javier Aizpuruaren arteko solasaldia ingelesez izango da eta Itzulpen zerbitzua egongo da jarduera euskaraz eta gaztelaniaz ere jarraitu ahal izateko
Hitzaldia online emango da zuzenean. Parte hartu eta aldibereko itzulpena nahi baduzu, mesedez, izena eman ZOOM bidez sartzeko. Streaming bidez jarraitu nahi baduzu (parte-hartzerik eta itzulpenik gabe), sartu www.donostiasustainabilityforum.eus webgunean (sarbidea egun berean argitaratuko da).
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Profesionalak
- Irakasleak
- Publiko orokorra
Kolaboratzaileak
Programa
2020-09-03
“Inauguración institucional: Donostia Sustainability Forum 2020 aurkezpena / Presentación Donostia Sustainability Forum 2020 / Donostia Sustainability Forum 2020 presentation“
- Nekane Balluerka Lasa | Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco / University of the Basque Country - Errektorea / Rectora / Rector
- Eneko Goia Laso | Donostiako udaletxea / Ayuntamiento de Donostia/San Sebastián / Town Hall - Alkatea / Alcalde / Mayor
- José Ignacio Asensio Bazterra | Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoa / Medio Ambiente y Obras Hidráulicas de la Diputación Foral de Gipuzkoa / Environment and Hydraulic Works of the Provincial Council of Gipuzkoa - Foru Diputatuta / Diputado / Provincial Deputy
- Representante de Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente | Ihobe
- Rafael Pardo Avellaneda | BBVA Fundazioa / Fundación BBVA / BBVA Foundation - Zuzendaria / Director / Director
- Itziar Alkorta Idiakez | UPV/EHUko Uda Ikastaroak / Cursos de Verano de la UPV/EHU / Summer Courses - Zuzendaria / Directora / Director
Hitzaldia
- Salman Khan | Khan Academy
- Javier Aizpurua | CFM, Centro Física de Materiales (CSIC-UPV/EHU) – DIPC
Hizlariak
Salman Khan
Founder and CEO of Khan Academy, a nonprofit educational organization that offers free lessons in math, sciences and humanities in multiple languages, as well as free tools for parents and teachers to track student progress
Salman Khan Matematika, Ingeniaritza eta Informatika Zientzietan lizentziaduna da Massachusetts Institute of Technology-n, eta Enpresen Zuzendaritzako masterra egin zuen Harvardeko Unibertsitatean. Ondoren, analista finantzario gisa hasi zen lanean. Ikuspegi pedagogiko berritzailearekin, 2008an Khan Academy sortu zuen: irabazi asmorik gabeko erakundea bat, 190 herrialdetan hirurogei milioi erabiltzaile baino gehiago dituena eta, hogeita hamar hizkuntza baino gehiagotan, ariketa praktikoak, bideo hezigarriak eta ikaskuntza panel pertsonalizatu bat eskaintzen dituena; horri esker, ikasleek beren erritmoan ikas dezakete, ikasgelan nahiz handik kanpo. Horrela, Salman Khanek apustua egiten du hezkuntzaren unibertsaltasunaren eta txikitatik pertsonak ahalduntzearen alde.
Javier Aizpurua
Ikerbasque, Profesor
Ikerbasqueko Ikerketa irakaslea Donostia International Physics Centerren, DIPCen, eta itzal handiko ikerlaria Euskal Herriko Unibertsitatean, bertan, “Nanofotonika Teoria” taldea zuzentzen du. 1998an, Fisika Zientzietako doktoregoa lortu zuen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU); elektroi azkarren eta nanoegituren elkarreraginari buruzkoa, hain zuzen ere. Doktorego aurreko etaparen ondoren, doktorego ondoko ikertzaile moduan bi egonaldi egin zituen; bata, Chalmers Teknologia Unibertsitatean (Göteborg, Suedia), eta bestea, National Institute of Standards and Technology (NIST) izenekoan (AEB). 2004an, Donostiako International Physics Center-ren (DIPC) sartu zen, Fellow ikertzaile gisa, eta, bertan, Nanofotonikako talde bat osatzen hasi zen. 2008an, zientzialari titularraren plaza lortu zuen CSICen, eta Fotonika lerroaren arduradun izendatu zuten Donostiako Materialen Fisika Zentroan; ordutik, 2023.era aritu da garatzen ibilbide profesionala. Urte horretan Ikerbasqueko kide bihurtu da. 2022ko Ikerketa Euskadi sariduna da, eta 2023tik, Basque Quantum estrategiaren zuzendaria da.
Kokalekua
Online zuzenean (ZOOM)
Online zuzenean (ZOOM)