Elaboración de UNIDADES DIDÁCTICAS adaptadas al Marco Heziberri. Preparación para la OPE en Infantil, Primaria y Pedagogía Terapéutica
Azalpena
30 orduko online prestakuntza; gida egituratuen eta Hezkuntzako material eguneratu ofizialaren eta osagarriaren bidez, parte-hartzaile bakoitzak Heziberri esparru pedagogikoa ezagutu ahal izango du, bai eta eskolako lankidetza-eredu berriari buruz hausnartu ere. Horrela, PTko, haur-hezkuntzako edo lehen hezkuntzako espezialitateko UNITATE DIDAKTIKO bat diseinatu ahal izango du, ikuspegi inklusibo, kalitatezko eta ekitatibo batetik, Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala oinarri hartut eta konpetentzien garapenera zuzenduta. Hasieratik pertsonalizatutako jarraipena eta feedbacka jasoko da, lanketa hobetzeko orientabideekin. Norberaren ikaskuntza eta hausnarketa sustatuko dira, baita errubriken bidezko autoebaluazioa ere.
4 gidoi egituratu, adibide, txantiloi, eredu eta azalpen-bideo ditu, unitate didaktikoa diseinatu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea eskatu dugu unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.
Prestakuntza 4 bloketan banatuko da. Bloke bakoitza aste osoan zehar landuko da, eta asteburua izango da zeregina entregatzeko aldia.
1. BLOKEA: lege- eta teoria-esparru basikoa.
Gai hauei buruzko material didaktiko ofizial eta osagarria; arazo-egoerak, gaitasunetan oinarritutako metodologia, Hezkuntzako dokumentazioa, aniztasunari arreta ematea, metodologia inklusiboak, administrazio-dokumentu bakarrak... Laburpenak eta irakurketa materialak. Taldearen zalantzak eta hausnarketak ebaztea.
2. BLOKEA: unitate didaktiko eta praktiko baten egitura: unitate didaktiko osoaren eredua, teoria eta atal bakoitzaren adibide praktikoak dosier baten bidez azaltzea eta atal bakoitzaren bideoa. Unitatearen faseen azalpena eta dosierra. Unitate didaktiko baten berezko zuzenketarako errubrika. Unitate didaktikoaren talde-elaborazioa, arazo-egoera batetik abiatuta.
3. BLOKEA: unitate didaktiko bat egitea. Unitate didaktiko baten berezko elaboraziorako taulen (txantiloien) bi adibide. Baliabide eta ideien bateria. Feedback pertsonalizatua.
4. BLOKEA: unitate didaktiko bat defendatzeko jarraibideak eta orientabideak. Gidoiak, ideiak, orientabideak UDa defendatzeko. Hausnartzeko materiala. Jardunbide egokiak. UD baten garapenaren feedbacka.
Helburuak
- Dokumentazio eta gida zehatzak izatea, LEP prozesurako integratutako arazo-egoera batean oinarritutako unitate didaktiko inklusibo eta berritzaile bat diseinatzeko lan pertsonalerako.
- Unitate Didaktikoen defentsa epaimahaiaren aurrean prestatzeko jarraibideak eta orientabideak ezagutzea.
- Unitate didaktikoaren (Index For Inclusion, administrazio-dokmentu bakarra, Dekretua eta arazo-egoerak) diseinuak oinarri izan behar duen esparru pedagogikoa, teorikoa, praktikoa eta legala ezagutzea.
- Hezkuntza Sailak gure esku-hartze didaktikorako beharrezkoak diren dokumentu ofizialak ezagutzea.
- Atal desberdinak lantzeko material praktikoa eta ideiak edukitzea: helburuak, edukiak, lorpen-adierazleak, gaitasunak...
- Eskolako lankidetza-ereduari eta irakaslearen funtzioari buruz hausnartzea, problema-egoeren bidez.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Publiko orokorra
Metodologia
Online metodologia, bideoen bidez eta, batez ere, hausnarketa eta ikaskuntza pertsonalerako beharrezko jarraibideak jasotzen dituzten gida eta dosierren bidez, Hezkuntzaren egungo materialarekin eta material osagarriarekin batera, ikasle bakoitzak urratsez urrats unitate didaktikoa diseinatu ahal izan dezan. Banakako tutoretzen bidez, feedback pertsonalizatua jasoko da, entregatzeko jarduera bakoitza hobetzeko orientabideekin. Atal eta fase guztien edukia lantzeko eredua, txantiloiak, praktikak eta ideiak. 4 gida/dosier, unitate didaktikoaren atalak lantzeko, eta dossier-gida bat, tribunalaren aurreko ahozko defentsa prestatzeko. Dinamizazioa eta ekarpenak foroen bidez. Bi tutore-prestatzaile gara, funtzionarioak eta LEP prozesuko laguntzaileak.
Jjarraipen eraikitzailea egingo da. Taldekako edo banakako aste bakoitzean egin beharreko zereginak proposatuko dira (bideo-saioaren eta material ofizial eta/edo osagarriaren irakurketaren ondoren), eta feedback pertsonalizatua egingo da programazioaren atalak hobetzen joateko. Feedbacka jasotzeko ezarritako entrega-epea errespetatu beharko da. Prestakuntzan zehar zalantzak argituko dira foroen bidez. Prestakuntzan gai izatea lortzeko, ezinbestekoa da ataza bat edo Unitate Didaktiko bat egitea eta, gutxienez, foroetan parte hartzea (ideia eta gogoeta eraikitzaileak).
Programa
2020-11-16 / 2020-12-13
Elaboración de UNIDADES DIDÁCTICAS adaptadas al Marco Heziberri. Preparación para la OPE en Infantil, Primaria y Pedagogía Terapéutica
Elaboración de UUDD inclusivas integradas en situaciones problemas basadas en el Marco Heziberri 2O2O y encaminadas al logro de competencias. Acompañamiento en el proceso de OPE de INFANTIL, PRIMARIA y PEDAGOGÍA TERAPÉUTICA. Modalidad online y seguimiento individual y grupal. A través de guiones y dossieres estructurados, modelos, plantillas, buenas practicas y vídeos explicativos. Las 30 horas se dividirán en 4 bloques. Mediante los foros compartiremos ideas, ejemplos, reflexiones y dudas.Zuzendariak
Estefania Puelles Mate
pt.eskolainklusiboa
FORMACION OFICIAL: magisterio en infantil y audición y lenguaje; licenciatura en psicopedagogía, licenciatura en pedagogía, mater en orientación educativa, especialización en PT, guía Montessori. EXPERIENCIA: funcionarias desde 2017 en escuela pública como PT en infantil, primaria, secundaria (aula estable y aula ordinaria), Preparadoras de oposiciones a magisterio infantil y PT en proyecto personal y academia. Asesoría Berritzegune.
Irati García Román
pt.eskolainklusiboa
Hizlariak
IRATI GARCIA ROMAN
ESTEFANIA PUELLES MATE
Matrikula prezioak
Matrikula | 2020-11-18 arte | 2020-11-19 arte |
---|---|---|
88,00 EUR | - | |
- | 103,00 EUR | |
- | 88,00 EUR | |
- | 20,00 EUR | |
- | 88,00 EUR |