Elkanoren oroitzapena: ondorioak eta galdera berriak
Azalpena
Juan Sebastian Elkano eta bere lehen mundubiraren kommemorazioa landu du hiru urtez Elkano Fundazioak eta bada garaia ibilbide honetan ikasitakoa eta bildutakoa gizarteratzeko. 2019tik hona ezagutza berri asko bildu da baita galdera berri asko. Horietako bat funtsezkoa da: zer oroitzen dugu, zergatik, nola, nortzuk, zertarako?
Galdera horien azterketa sakona egiteko antolatu nahi izan dugu Uda Ikastaro hau. Halaber, duela 500 urte gertaturiko horiek gaurko gure munduarekin zein gizartearekin duten lotura aztertzeko. Horrela, batetik bestelako begiradak eta kontaerak” deituriko hitzaldi eta solasaldi sortak deskolonizazioa eta mundializazioa izango ditu hizpide; bestetik, “itzuli berri bat munduari” izeneko blokeak egungo gizarteen erronkak errepasatuko ditu, hala nola gobernantza, justizia… Azkenik, laugarren blokean transmisioari eta oroitzapenei helduko diogu baina gerora begiratuz: zer nolako begiradak iraganari, zer transmititu?
Helburuak
Lehen mundubiraren kommemorazio honetan ikasitako eta gizarteratutakoaren inguruan galdera berriak sustatzea.
500 urte gertaturiko horiek gaurko gure munduarekin zein gizartearekin duten lotura aztertzea eta hausnarketa egitea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Programa
2022-07-07
Erregistroa / Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Ion Irurzun --- | Elkano 500 Fundazioa - Zuzendaria
Mahai ingurua: “Zer, nola, zertarako... oroitzapen egin? / ¿qué, como y para qué conmemorar?“
10:30 – 11:15 > Elkarrizketa / galderak / Debate/preguntas
- Igone Mariezkurrena Fernández | Antropologa eta kazetaria / antropóloga y periodista (Moderatzailea)
09:50 - 10:10 > Lehen hizlaria / Primera presentación
- Agustín Arrieta Urtizberea Arrieta Urtizberea | UPV/EHU - Filosofian doktorea / Doctor en Filosofía
10:10 – 10:30 > Bigarren hizlaria / Segunda presentación
- Bernadette Borda | Idazlea / Escritora
Atsedena
Mahai ingurua: “Bestelako begiradak eta kontaerak / Otras miradas y puntos de vista“
12:30 – 13:15 > Elkarrizketa / galderak / Debate/preguntas
- Igone Mariezkurrena Fernández | Antropologa eta kazetaria (Moderatzailea)
11:50 - 12:10 > Lehen hizlaria / Primera presentación
- Sirio Canós Donnay | INCIPIT - Arkeologa / Arqueóloga
12:10 – 12:30 > Bigarren hizlaria / Segunda presentación
- Nelson Aguilera Águila | Universidad Austral de Chile - Antropologoa / Antropologo
“Ahozko komunikazioak / Presentaciones orales (15’)“
1. komunikazioa / Comunicación 1
- Daniel Zulaika --- | Comision Asesora. Elkano 500 Fundazioa
2. komunikazioa / Comunicación 2
- Imanol Sánchez Díez
3. komunikazioa (Bideo bidez) / Comunicación 3 (En video)
- Virginia Garcia Pena | Aranzadi Zientzia Elkartea
Itxiera / Cierre
2022-07-08
Hasiera eta egunaren aurkezpena / Inicio y presentación de la jornada
Mahai ingurua: “Itzuli berri bat munduari / Una nueva vuelta al mundo“
10:30 – 11:15 > Elkarrizketa / galderak / Debate/preguntas
- Ander Izaguirre Olaizola | idazlea eta kazetaria / Periodista y escritor (Moderatzailea)
09:50 - 10:10 > lehen hizlaria / Primera presentación
- Álvaro Aragón Ruano | UPV/EHU - Historia doktorea / Doctor en Historia
10:10 – 10:30 > Bigarren hizlaria /Segunda presentación
- Agus Morales Puga | Revista 5W aldizkaria
Atsedena
Mahai ingurua: “Iraganetik gerora, zer transmititu? / Del pasado al presente ¿qué transmitir?“
12:30 – 13:15 > Elkarrizketa / galderak / Debate/preguntas
- Ander Izaguirre Olaizola | Idazlea eta kazetaria (Moderatzailea)
11:50 - 12:10 > Lehen hizlaria / Primera presentación
- Carlos Daniel Ciriza Ciriza Mendivil | Universidad Pública de Navarra
12:10 – 12:30 > Bigarren hizlaria / Segunda presentación
- Xabier Kerexeta Erro | Gipuzkoako Foru Aldundia - Gordailua - Etnografoa / Etnógrafo
Ondorioak Igone Mariezkurrena eta Ander Izagirreren eskutik / Conclusiones de la mano de Igone Mariezkurrena y Ander Izagirre
Ikastaro amaiera / Cierre del curso
Zuzendariak
Ion Irurzun ---
ELKANO 500 Fundazioa
Hizlariak
Nelson Aguilera Águila
Álvaro Aragón Ruano
UPV/EHU
Alvaro Aragón Ruano (Oiartzun, 1969-11-09) 1992. urtean Historian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta 2000. urtean doktore titulua eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, non Irakasle Agregatua da. Hasiera batean, bere ikerketa lana baso eta abeltzaintza historian kokatu bazuen ere, azken urteetan, lerro hori baztertu gabe, Euskal Herriko merkataritzaren historiarekin partekatu du. Eremu horretan nazioarteko zein Espainia mailako aldizkarietan argitaratu ditu bere ikerketak (Atlantic Studies, International Journal of Maritime History, Journal of European Economic History, Obradoiro de Historia Moderna, Studia Historica, e.a.), batik bat, euskal merkatarien presentzia, euskalduntasuna eta identitatea nazioarteko merkatuetan aztertuz. Honekin batera, egun, alde batetik, Espainiar zein Frantziar Estatuen barruan euskal foru lurraldeek garatutako muga eta identitate diskurtsoak ari da aztertzen, eta bestetik, merkataritza elite horien jatorri lehen mundu globalizazioaren kontestuan.
Agustín Arrieta Urtizberea Arrieta Urtizberea
Agustin Arrieta Urtizberea Errenteria, 1962 Ik. https://eu.wikipedia.org/wiki/Agustin_Arrieta_Urtizberea Filosofian lizentziatua eta doktorea. Informatikan lizentziatua. Azken urteotan, bere argitalpenak pluralismoari, objektibismoari eta erlatibismoari buruzko eztabaiden inguruan kokatu dira, hainbat arlotan: bereziki, moralaren, estetikaren eta zientziaren esparruan. Halaber, David Hume filosofoaren pentsamenduari buruzko lan batzuk argitaratu ditu. Zenbait liburu argitaratu ditu: Literatura • Istripuak. Irun: Alberdania, 2008. • Irlak eta beste kontakizun batzuk. Donostia: Erein, 2015. Filosofia • Gaueko eztabaidak. Donostia: Erein, 2022. • Gogoeta-bide irekiak. Bilbo: EHUko argitalpen zerbitzua, 2019. • Zientziaren argi-itzalak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), 2017. • Filosofiarako sarrera bat. Bilbo: EHUko argitalpen zerbitzua, 2016. • Arimak eta balioak. Donostia: Jakin Irakurgaiak, 2013 • Sinesmenak eta usteak. Irun: Alberdania, 2010. • Filosofiaren historia (beste egile batzuekin batera). Donostia: Elkar, 2008. • David Hume: ekintzak, sentimenduak eta balioak. Donostia: Jakin irakurgaiak, 2006. • Zertaz dihardu filosofiak? Donostia: Jakin irakurgaiak, 2002. • Egia Motak. Bilbo: EHU, 2001.
Bernadette Borda
Itxaro Borda (1959, Baiona) idazlea da, poeta eta kronika egilea ere bai, hainbat euskal hedabideetan. Ipar ala hego Euskal Herriko kantari askorentzat letrak izkiriatu ditu. Herria astekarian hasi zen publikatzen duela kasik mende erdia. Maiatz aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta ordutik hona Maiatz, Susa, Elkar eta Alberdanian plazaratu ditu nobelak, olerki bildumak eta saioak. Amaia Ezpeldoi detektibe pertsonaiarekiko hainbat nobela beltz sortu ditu. Susmaezinak eleberria publikatu zuen 2019an Alberdanian eta 2020an Abaro poema bilduma, Balea Zuria etxean.
Sirio Canós Donnay
Carlos Daniel Ciriza Ciriza Mendivil
Carlos D. Ciriza es profesor ayudante doctor del Departamento de Ciencias Humanas y de la Educación. Imparte su docencia en el Grado de Maestro en Educación Primaria, en el Grado International in Primary Education, en el Máster Universitario de Formación del Profesorado y en el Grado de Historai y Patrimonio. Es doctor en Historia por la Universidad del País Vasco con premio extraordinario por la tesis "Vidas Indígenas, Más Allá de las Apariencias. Dinámicas y vínculos sociales de los indígenas Quito en el siglo XVII". Forma parte de distintos proyectos de investigación histórica como el proyecto internacional "Historia de los oficios en las sociedades indianas" de la Universidad Nacional Autónoma de México, del grupo de investigación "País Vasco, Europa y América: Vínculos y Relaciones Atlánticas" de la Universidad del País Vasco, del Seminario de Investigación en Historia Moderna de América (SIHMA) de la Universidad Complutense de Madrid, pero también forma parte de proyectos de investigación en la didáctica de la Historia como el proyecto del MINECO "El patrimonio en la educación", el Grupo ARGOS de la Universidad de Zaragoza o el proyecto de innovación, "El Modelo TPACK para la enseñanza de la historia"
Virginia Garcia Pena
Ander Izaguirre Olaizola
Xabier Kerexeta Erro
Gordailua
Geografia eta Historian Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea). Kultur ondare historiko eta etnografikoaren balioa agerrarazteko lan askotarikoak egin ditu: ikerketak, zabalpena, kudeaketa, erakusketak, webguneak, eta abar: ondare etnografikoaren tratamendu instituzionalerako jarraibideen azterketa Eusko Jaurlaritzarentzat, Balea-Irla euskal baleazaleen ondareari buruzko weberako edukiak, Gipuzkoako museo birtuala, Badiaren Bidea material didaktikoen eta seinaletikaren edukiak Bidasoa-Txingudi Partzuergoarentzat… Lan horiek egin ditu hainbat museotan (Zumalakarregi, San Telmo, Baionako Euskal Museoa...) eta enpresatan (K6 Kultur Gesioa, luberri commuinic.actiom, autonomo gisa Kalegoi izenez). 2017az geroztik Foru Aldundiaren Etnografiako Goi-Teknikaria da Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan.
Igone Mariezkurrena Fernández
Agus Morales Puga
Es escribidor, o sea, mal escritor, y director de 5W. Le gusta contar historias africanas, árabes y orientales. Lo hizo para la Agencia EFE como corresponsal en la India y Pakistán y luego para Médicos Sin Fronteras dando vueltas por África. Ahora es periodista independiente. Se doctoró en Lengua y Literatura con una tesis sobre la poesía última y la pintura de Rabindranath Tagore, tema de extraordinario interés público. Ha escrito sobre la muerte de Osama bin Laden, la epidemia de ébola en África Occidental y la población refugiada.
Imanol Sánchez Díez
Daniel Zulaika ---
Comisión Asesora, ELKANO 500 Fundazioa
Daniel Zulaika (Zarautz, 1951) Osakidetzako medikua. Doktorego tesia: “Madinaveitia doktorearen bizitza eta lana "(1981). Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua Nafarroako Unibertsitateko Artes Liberalesen Institutuan graduatua. "Euskaldunak eta lehen mundubira" bere gradu-amaierako lana da. 2018ko maiatzaren 2an irakurri zuen, kalifikazio gorena lortuz. Lehen mundubirari artikuluak argitaratu ditu eta hitzaldiak eman ditu. ELKANO 500 Fundazioko Aholku Kontseiluko kidea
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2022-07-07 arte |
---|---|
0 EUR |
Online zuzenean | 2022-07-07 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Carlos Santamaría Zentroa
Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia
Gipuzkoa
Carlos Santamaría Zentroa
Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia
Gipuzkoa