Doako jarduera
Jarduera irekia
Espezie berriak euskadiko akuikultura jasangarrirako: korrokoiaren erronka eta aukera / Itsas energiak, erronkak energia trantsiziorako bidean

Espezie berriak euskadiko akuikultura jasangarrirako: korrokoiaren erronka eta aukera / Itsas energiak, erronkak energia trantsiziorako bidean

Uzt. 19 - 19. Uzt, 2022 Kod. W12-22

Jarduera hau irekia eta doakoa da eta "Itsasora begiratzen duen Unibertsitatea: ezagutzan zehar nabigatzen Saltillo eskola-ontzian" Uda Ikastaroaren barruan kokatzen da

Azalpena

MANU SOTO

Egungo elikagaien eskariaren hazkundeak, ikuspegi berriak eskatzen ditu. Akuikultura arrantzaren osagarri da eta hazkunde jasangarri baterantz bideratzen da. Hazkunde horretan, espezie berriak gure ekosistemaren parte izango dira, aurrean ditugun erronka berriei aurre egiteko.

Akuikultura eta arrantza gaur egungo elikagaien eskari gero eta handiagoaren erronkari aurre egin behar dioten bi jarduera osagarri dira. Baina, bi jardueren egoerak desberdinak dira, akuikulturaren erronkak hazkunde jasangarrirantz eta gizadiaren elikadurarako etorkizunerako proiekzio bikaina duen jarduera gisa finkatzera bideratzen diren bitartean, arrantzak zenbait kasutan aldi baterako gainditutako ekoizpen-sabaiaren azpitik egon behar du. Akuikultura elikadura jasangarrian ezinbesteko lerro estrategikoetako bat izan dadin, ikerketan indartu eta inbertitu behar da, produktu gehiago garatzeko eta Euskadin jarduera ekonomiko eta enplegu berria sortzeko. Berton, erakunde eta ikerketa-zentro desberdinak hainbat urte daramatzate elkarrekin lanean mugilidoak hazteko sistema jasangarri bat garatzeko asmoz, eta bizi-zikloa ixten denetik hazkuntzarako baldintza egokietararte aztertuz. Etorkizun handiko jarduera da, eta epe laburrean onuragarria izan daiteke.

JON LEKUBE

Energia berriztagarrien garapena ezinbestekoa izango da datozen hamarkadetan bi arrazoi nagusik bultzatuta: klima aldaketa eta energia-mendekotasuna. Bide horretan nahitaezkoa izango da energia iturri berriak ustiatzeko ahalegina egitea, eta testuinguru honetan itsasoko energiek paper garrantzitsua jokatzea espero da. Horretarako beharrezkoa izango da gaur egun eskura daukagun teknologia erabat garatzeaz gain beste zenbait aspektu garrantzitsuetan arreta jartzea ere: ingurunearekiko inpaktuan, itsasoko eremuaren antolakuntzan erabilera berrietarako, azpiegitura eta lanpostu berrien sorreran… Erronka guzti hauei datozen urteetan erantzun egoki bat eman ahal izatea da gaur egun itsas-energien sektorearen helburu nagusietako bat.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

Programa

2022-07-19

10:45 - 11:00

Registro / Erregistroa

11:00 - 12:15

Hitzaldia

    Acuicultura sostenible con nuevas especies de peces en Euskadi: el muble o korkon

    • Manuel Soto Lopez | UPV/EHU - Subdirector

    Las energías marinas, retos hacia la transición energética

    • Jon Lekube Garagarza | Ente Vasco de la Energía (EVE), Área de Energías Renovables y Aprovechamiento de Recursos – UPV/EHU, - Departamento de Ingeniería de Sistemas y Automática
    12:15 - 13:15

    Mutrikuko olatu plantara bisita gidatua / Visita guiada a la planta undimotriz de Mutriku (plaza mugatuak - plazas limitadas)

    Hizlariak

    Manuel Soto Lopez

    Biologia Zelularreko katedraduna (UPV/EHU, 2011). Euskal Herriko Unibertsitateko Biologiako eta Itsas Bioteknologiako Ikerketa Zentroko (Plentziako Itsas Estazioa) zuzendariordea (2012-). Ingurumen Toxikologiako Zelulen Biologiako Ikerketa Talde kontsolidatuko (CBET) ikertzailea. 1983tik, CBET taldeak ikerketa- eta irakaskuntza-jarduerak egiten ditu ingurumen-toxikologiaren inguruan. Doktoretza aurreko eta ondoko ikerketa-ikasketak: Univ of Wales (Aberystwyth), Univ Innsbruck (Austria), Univ Azores (Portugal) eta University of Wales (Cardiff). 7 doktore-tesi zuzendu ditu eta beste 3 bidean. Uretako eta lurreko organismoetan (zizareak, moluskuak, poliketoak, arrainak) metalekiko esposizioaren aurkako efektu-biomarkatzaileak garatzeko eta aplikatzeko interesak, zelula-kokapena eta ioi metalikoen kuantifikazioa, zunda molekularrak xede-konpartimentu zelularretan eta metalen (forma urtsuak, forma masiboak eta nanopartikulak), plastikoak eta beste kutsatzaile batzuk.

    Jon Lekube Garagarza

    Telekomunikazio Ingeniaria Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU, 2012), Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan Masterra (UPV/EHU, 2014) eta Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotikan Doktoretza (UPV/EHU, 2018) ere burutu zituen. Bere tesiaren ardatza ur zutabe oszilatzailean (OWC) oinarritutako olatuen energia-bihurgailuen kontrol-estrategiak hobetzea izan zen. 2017an, Energiaren Euskal Erakundean (EEE) hasi zen lanean, Energia Berriztagarrien eta Baliabideen Ustiapenaren Atalean. Hainbat proiektutan parte hartu du, hala nola itsas energien arloko Europako zein nazio mailako proiektu garrantzitsuenetan. Gaur egun Mutrikuko Olatuen Plantako arduraduna ere bada, zeinak olatuen energia aprobetxatzeaz gain gailu berriak probatzeko aukera ere ematen duen teknologian aurrera egiteko xedeaz. UPV/EHU-ko Irakasle Elkartua ere bada Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Sailean.

    Kokalekua

    Zabiel Kultur Etxea

    Erdikokale Kalea, 28, 20830 Mutriku, Gipuzkoa

    Gipuzkoa

    43.30722134562425,2.38588333247973

    Zabiel Kultur Etxea

    Erdikokale Kalea, 28, 20830 Mutriku, Gipuzkoa

    Gipuzkoa