Doako jarduera
Uda ikastaroa
Etorkizuna Eraikiz: kultura politiko berria

Etorkizuna Eraikiz: kultura politiko berria

Ira. 05 - 05. Ira, 2019 Kod. G21-19

Azalpena

Krisia hasi zenetik, pixkana-pixkana beherantz doa herritarrek erakundeengan eta alderdi politikoengan duten konfiantzaren indizea. Egungo sistema politikoak, dagoen-dagoenean, jada ez ditu herritarrak ilusionatzen. Jende askok sentitzen du erabaki politikoetatik kanpo edo oso urrun dagoela. Jada ez da nahikoa herritarrek lau urtean behin botoa emanez politikan parte hartzea. Guk nahi dugun gizartea eraikitzeko, erabakiak modu kolektiboan hartzeko aukera garatu behar dugu, guztiok parte har dezagun gure lurraldeak dauzkan arazo sozial, ekonomiko eta ingurumenekoen irtenbideen diseinuan.

Nahiz eta herritarrak urrunduta dauden sistema politiko-instituzionaletik, gero eta interes handiagoa dute politikan, eta parte hartzeko mekanismo alternatibo ez-konbentzionalak aukeratzen dituzte. Herritarrek politikan parte hartzea funtsezko elementua da sistema demokratikoetan.

Ikastaro honen bidez, hurbilagotik ezagutuko dugu gure gizarteetan sortzen ari den kultura politiko berria; sakonago aztertuko dugu herritarrek politikari buruz duten iritzia, eta politikan parte hartzeko modu berri horiek ezagutuko ditugu. Testuinguru horretan, Etorkizuna Eraikiz ekimenak politika egiteko modu berriak sustatzeko beharrari erantzuten diola ikusiko dugu.

Irakurri gehiago

Helburuak

Zergatik gero eta ohikoagoa den gai eta kezka politikoak herritarren partaidetza zabalago batetik eta erakunde politiko hierarkizatuenen egitura instituzionaletatik bereizita aztertzea.

Partaidetza politikoak eraldaketa kualitatibo eta kuantitatibo nabarmena izan duela ulertzea.

Herritarrek ekintza politikoarekiko duten jarrera berriak aldaketa handia ekarri duela partaidetza politikorako moduetan, zeinak ez diren lehen bezain konbentzionalak aztertzea.

Politika gero eta gehiago garatzen dela soilik politikoak ez diren espazioetan ulertzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Diputación Foral de Gipuzkoa/ Gipuzkoako Foru Aldundia

Programa

2019-09-05

09:00 - 09:15

Entrega de documentación / Dokumentazio banaketa

09:15 - 09:45

Inaugurazio instituzionala

  • Markel Olano Arrese Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoako Foru Aldundia - Gipuzkoako diputatu nagusia / Diputado General de Gipuzkoa
  • Nekane Balluerka Lasa UPV/EHU - Errektorea / Rectora
09:45 - 10:30

“La nueva cultura política / Kultura politika berria“

  • Anton Losada Trabada Universidad Santiago de Compostela / Done Jakue Konpostelako Unibertsitatea - Politólogo / Politologoa
10:30 - 11:15

“La experiencia práctica de la nueva cultura política. Luces y sombras / Kultura politika berriaren experentzia praktikoa: argiak eta itzalak“

  • Carolina Bescansa Hernández Universidad Complutense de Madrid / Madrilgo Complutense Unibertsitatea - Profesora de Metodología / Metodologia Irakaslea
11:15 - 11:45

Pausa café / Kafe etenaldia

11:45 - 12:30

“La relación de la ciudadanía con la política / Herritaren politikarekiko harremana“

  • Jose María San Segundo Encinar Análisis e Investigación / Analisia eta Ikerketa
  • Rosa Gómez García Análisis e Investigación / Analisia eta Ikerketa
12:30 - 13:15

“Etorkizuna Eraikiz: expresión de la nueva cultura política / Etorkizuna Eraikiz: kultura politiko berriaren adierazpena“

  • Xabier Barandiaran Irastorza Diputación Foral de Gipuzkoa / Gipuzkoako Foru Aldundia
13:15 - 14:15

Diálogo entre los ponentes / Hizlarien arteko solasaldia

14:15 - 14:30

Clausura / Amaiera

Zuzendariak

Xabier Barandiaran Irastorza

Responsable de Estrategia de Etorkizuna Eraikiz

Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren Kabineteko arduraduna. Soziologian doktorea. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua. Ibilbide profesional eta politikoa: - Irakaslea. Gizarte eta Giza Zientziak. Deustuko Unibertsitatea (2011-gaur arte). - Ikertzaile bisitaria Oxford Unibertsitateko Kellog Collegen (2012-2014). - EITBko Administrazio Kontseiluko kidea. EITB. EAJ-PNV - TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren Administrazio Kontseiluko kidea. EAJ-PNV - Diputatu Nagusiaren Kabinete Burua. Gipuzkoako Foru Aldundia (2007-2011). EAJ-PNV - Garraio eta Obra Publikoen departamentuko kabinete burua. Eusko Jaurlaritza (2005-2007). EAJ-PNV - Irakaslea. Deustuko Unibertsitatea (1998-2005). - Formakuntza teknikaria. CONFEBASK (1997-1998). Beste organo edo entitateetan dituen kargu edo ordezkaritzak: - Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa SA-ko,TABAKALERAko Administrazio Kontseiluko kidea

Alfonso Unceta Satrústegui

Sinnergiak - UPV/EHU, Director / Zuzendaria

Soziologian doktorea eta Soziologian katedraduna da UPV/EHUn. Bere ikerkuntza lanari esker, hirurogeitik gora ikerketa eta kanpo kontratutan parte hartu du. Gainera, hirurogeita hamar argitalpenetik gora egin ditu. Bere lan ildo nagusiak Gizarte Berrikuntza, Gobernantza eta Parte Hartzea eta Hezkuntza dira. 2004an Ikerketaren Euskoiker saria lortu zuen Giza eta Gizarte Zientzien arloan, bai eta Jesús María Leizaola saria ere. 2007tik 2013ra bitarte Berrikuntzaren eta Ezagutzaren Kudeaketa Masterraren zuzendari izan zen. Esperientzia handia du kudeaketa postuetan. Unibertsitateetako zuzendaria eta Hezkuntzako sailburuordea izan da Eusko Jaurlaritzan, bai eta Soziologia II Saileko zuzendaria eta Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren Fakultateko dekanoa ere. 2011z geroztik Euskampusen integratuta dagoen Sinnergiak zentroko (UPV/EHU) zuzendaria da. Eta 2013ko irailaz geroztik Esperientzia Geletako (Bilbon) zuzendaria.

Hizlariak

Carolina Bescansa Hernández

Profesora e investigadora en Sociología y Ciencias Políticas en la Univ. Complutense de Madrid, donde se doctoró con una tesis sobre el sistema de los discursos ideológicos. En 1994 siguió el curso de especialista en Derecho Constitucional y Ciencia Política en el Centro de Estudios Constitucionales, obteniendo el premio a la mejor memoria de investigación de su promoción. Desde 1998, desarrolla una intensa actividad investigadora en estudios sociales y políticos. En 2014 formó parte del equipo promotor de la fundación de Podemos y desde Octubre de ese año a Febrero de 2017 fue miembro de la dirección estatal de Podemos y responsable de tres secretarías. Entre 2015 y 2019 fue secretaria general del grupo parlamentario de Unidos Podemos-ECP-EM, miembro de la Diputación Permanente del Congreso, de la Comisión Constitucional y de la subcomisión para la reforma del sistema electoral y portavoz de su grupo parlamentario en la Comisión de Investigación sobre la financiación ilegal del PP.

Rosa Gómez García

Psikologian lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Lanaren Psikologia espezialitatean. 20 urtetik gorako esperientzia du ikerketa kualitatiboen eta kuantitatiboen aholkularitzan, eta aditua da lineako metodologia kualitatiboetan. Besteak beste analisi sozio-politikoarekin edo genero analisiarekin erlazionatutako hainbat argitalpenetan parte hartu izan du. Proiektuko zuzendari bazkidea da analisian eta ikerkuntzan, bai eta kalitateko zuzendarikidea ere.

Anton Losada Trabada

Santiago de Compostelako Unibertsitateko Zientzia Politikoaren Saileko Zientzia Politikoko irakasle titularra da 2002az geroztik. - Galiziako Xuntako Presidenteordetzako idazkari nagusia izan zen 2005etik 2007ra bitarte. - Europako doktorea da Zuzenbidean, 1998ko martxoaren 5ean tesia aurkeztu zuenetik Santiago de Compostelako Unibertsitateko Soziologia eta Zientzia Politikoa Sailean. Tesia, “POLITIKEN ERAGINA AUTONOMIAREN KONTSOLIDAZIO INSTITUZIONALEAN: Galiziako arrantza politikaren analisia” izenekoa, Ramón Máiz (Santiago de Compostelako Unibertsitatea) eta Joan Subirats (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) katedradunek zuzendu zuten. - Kudeaketa Publikoan Masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, 1991-92 eta 1992-93ikasturteetan, Administrazio Publikoaren Ministerioko Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalaren bekarekin. - Zuzenbidean lizentziaduna da Santiago de Compostelako Unibertsitatean (1982-1988). -Visiting Researcher izan zen Georgetowneko Unibertsit

Jose María San Segundo Encinar

Jose María San Segundo Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Enpresen Antolakuntzan doktorea Juan Carlos I.a Erregea Unibertsitatean. San Segundo Analisi eta Ikerketa Enpresen Taldeko presidentea eta MERCOko (Korporazio Ospearen Enpresa Monitorea) CEOa da. ESICeko irakasle izan da, Aldagai Anitzeko Merkataritza Ikerkuntza irakasgaian. Gainera, irakasle gisa kolaboratzen du hainbat unibertsitate eta negozio eskolatan.

Matrikula prezioak

MATRIKULA2019-09-05 arte
0 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa