Etorkizuneko belaunaldien ingurumen-babesa: garapen jasangarrirako beharrezko oinarria
Ingurumena babestea da egungo gizateriak etorkizuneko gizateriarentzat duen erronka garrantzitsuenetako bat.
Doako jarduera irekia 18:00etan
Hizlaria: Manuel Castañón del Valle
Ingurumenaren zuzenbidean espezializatutako abokatua
Azalpena
Gaur egun bizi direnek hartzen dituzten erabakiek eragin handia izan dezakete hemendik urte, hamarkada edo mende askotara jaioko direnen bizitzan eta eskubideetan. Horregatik, etorkizuneko belaunaldiak babestea eta defendatzea egungo gizartearen betebehar morala da. Planetan etorkizunean biziko diren belaunaldiek ingurumen osasuntsua izateko eskubidea dute. Horri esker, planetan existitzen jarraitu ahalko dute, edo Lurreko baliabide naturalak ez dira agortuko, beren bizitza bete-betean garatzen jarraituko dute, edo kontrako klima erasokorrak mehatxatuko ez duen bizi-kalitate ezin hobea izango dute, iraganean planetan bizi izan ziren gizakien ekintzen ondorioz.
Etorkizuneko belaunaldien ingurumen-babes juridikoa egungo ingurumen-zuzenbideak landu behar duen proiektu handia da, eta, ziur asko, munduko herrialde askotako ingurumen-politika legegileen ardatz nagusietako bat izango da epe laburrean.
Etorkizuneko belaunaldien eskubideak babesteko eta defendatzeko, erabakiak hartzeko prozesuek bilakaera izan behar dute, justizia eta jasangarritasuna kontuan hartu eta bermatzeko, hainbat denbora-eskalatan zehar: oraina, epe labur eta ertaina eta etorkizun urruna.
Politika legegileek, egungo interesak etorkizunean proiektatzeko gai izateaz gain, etorkizunak orainari egiten dizkion eskariak antolatzeko beharrari ere heldu beharko liokete. Horregatik, beharrezkoa da lege-korronte oso bat sustatzea, planetan etorkizunean biziko diren belaunaldiak eskubideen subjektu gisa aintzat hartzeko.
Oinarrizko giza etikaren babesean, aitortu behar da oraindik jaio ez direnek ezin dutela beren burua defendatu, eta, horregatik, poliki-poliki, belaunaldien arteko justiziak eztabaida morala gainditu dezan bultzatu behar da, eztabaida juridikoan finka dadin.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Programa
2024-11-21
“La protección del medio ambiente es uno de los retos más importantes de la humanidad del presente para la humanidad del futuro“
- Manuel Castañón del Valle | Departamento de Derecho Ambiental del Ilustre Colegio de Abogados de Sevilla - Abogado especializado en Derecho del Medio Ambiente
Eva Caballero kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con el ponente una vez finalizada la conferencia
Hizlariak
Manuel Castañón del Valle
Ingurumenaren zuzenbidean espezializatutako abokatua
Ingurumenaren zuzenbidean espezializatutako abokatua 1995etik. Sevillako Abokatuen Elkargoko Ingurumen Zuzenbideko Departamentuko zuzendaria 2000etik. Etorkizuneko belaunaldien ingurumen-babes juridikoari buruzko hizlaria nazioarteko jardunaldi, mintegi eta biltzarretan. El Defensor de las Generaciones Futuras (2018) eta La protección Jurídico Ambiental de las Generaciones Futuras (2023) liburuen eta etorkizuneko belaunaldien ingurumen-defentsari buruzko artikulu ugariren egilea. Etorkizuneko Belaunaldien Babeserako eta Defentsarako Fundazioko presidentea. “Etorkizuneko Belaunaldien Giza Eskubideei buruzko Maastricht Printzipioak” nazioarteko tresnaren lanketan parte hartu du. Ingurumenaren aldeko Abokatuen Munduko Ligako Europar Batasunerako ordezkaria 2010etik. Ingurumen Zuzenbideko irakaslea Europa, Latinoamerika eta Karibeko unibertsitate eta erakunde publiko eta pribatuetan 2005etik. Nazio Batuen Ingurumen Programako (NBIP) kolaboratzailea 2007tik 2010era. Ingurumen zuzenbideari buruzko nazioarteko kongresuetako hizlaria 2001etik. NKNBko (Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasuna) Ingurumen Zuzenbideko Batzordeko Espezialista Juridikoen Taldeko kidea 2008tik. info +: https://labur.eus/B9BVZ
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa