Euskal sortzaileak: Teresa Del Valle, bidegile eta gidari
Azalpena
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
Teresa del Valle antropologoaren ibilbidean jorratutako arloak, eta bereziki berak zuzendutako "Mujer Vasca: imagen y realidad" liburu ezinbestekoa izango ditu ikastaro honek jomugan. Bereziki, euskal emakumezkoari buruzko azken ikerlan eta hausnarketak geureganatu nahiko genituzke, antropologia feminista, literatur ikerketak, historia edo bertsolaritza bezalako arloak jorratuz. Genero ikuspuntutik egindako ikerlanen gaurkotasun eta erakarmena aitortuz, Del Vallerekin berarekin berbisitatuko ditugu azken hamarkada hauetan euskal emakumearen errealitateaz kaleratu diren irudi eta gogoetak. Ikastaroa bi egunetan dago antolatuta eta egun bakoitzak ardatz tematiko bat izango du. Lehenengo egunean Teresa del Valleren ibilbidea eta genealogia landuko dira. Bigarrenean, berriz, Teresa del Valleren ondarea.
Helburuak
Teresa del Valle antropologoak zuzendutako Mujer Vasca: Imagen y Realidad (1985) liburua gaurtik irakurtzea
Genero ikuspuntutik hainbat diziplinetan euskal emakumeeei buruzko ikerketan egin diren ekarpenez jardutea.
Teresa del Valleren lanaren maila intelektuala, pedagokikoa eta gidaritzako aitortu.
Uda Ikastaroan jorratuko diren arloekin eta ekarpenekin argitalpen bat egin EHUren Argitalpen Zerbitzuan
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Programa
2021-07-05
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Mari Jose Olaziregi Alustiza UPV/EHU - Zuzendarikidea
“Mujer Vasca: imagen y realidad. Emakumeen boterea Euskal Herrian. Irudia eta Errealitatea“
- Carmen Díez Mintegui UPV/EHU - Irakaslea
- Margaret Louise Bullen UPV/EHU - Irakaslea
“Andamios para una nueva ciudad. Gizarte berrirako aldamioak: genero eta espazioaren azterketa“
- Miren Urquijo Arregui UPV/EHU - Irakaslea
- Beatriz Moral Ledesma Free lance - Antropologoa
Atsedena
“Korrika. Rituales de la lengua en el espacio. Euskararen eta generoaren topaguneak“
- Jone Miren Hernández García UPV/EHU - Irakaslea
- Jaime Altuna Ramírez UPV/EHU - Irakaslea
Mahai ingurua: “Genealogia: Teresa del Valle, irakasle eta mentore“
- Jose Miguel Apaolaza Beraza UPV/EHU - Irakaslea
- Maribel Egizabal Suarez UPNA - Irakaslea
- Paloma Fernández Rasines UPNA - Irakaslea
- Elixabete Imaz Martinez UPV/EHU - Irakaslea
2021-07-06
“Euskal emakumeen memoria, (auto)biografia eta historia“
- Leyre Arrieta Alberdi Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea
- Helena González Fernández Universidad de Barcelona UB - Profesora
“Euskal emakumeen irakurketa literarioak“
- Mari Jose Olaziregi Alustiza UPV/EHU - Irakaslea
- Mariasun Landa Etxebeste UPV/EHU - Idazlea
Atsedena
“Teresa del Valle: etortzear dagoen antropologiaren eragile“
- Mari Luz Esteban Galarza UPV/EHU - Irakaslea
- Maria Carmen Gregorio Gil Universidad de Granada - Profesora
Zuzendariak
Mari Jose Olaziregi (Donostia, 1963) Euskal Filologian doktore da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Titularra (Letren Fakultatea, Vitoria-Gasteiz). Hainbat unibertsitatetako irakasle gonbidatu izan da (University of Nevada, Reno; University of Chicago; City University of New York; Universität Konstanz...).Bi master ere eginak ditu, bata Ramon Llull Unibertsitatean (Bartzelona, 1998) eta bestea East Angliako Unibertsitatean (Erresuma Batua, 2007). Euskaltzaindiko kide urgazle da, 2004 urteaz gero, Basque Literature Series bildumaren editore da, Center for Basque Studies-en. 2010-2016 artean Etxepare Euskal Institutuko Euskara Zuzendaria izan zen. Bere argitalpenen artean, Euskal eleberriaren historia ( 2002), Waking the Hedhegog: Universe of Bernardo Atxaga (2005), edo editatutako BAsque Literary History (2012) aipa daitezke. 2013tik MHLI Ikertalde Kontsolidatua eta beronek aurrera daramatzan proiektuak zuzentzen ditu.
Pio Jose Perez Aldasoro
UPV/EHU
(Pasai Donibane, 1963). Filosofian lizentziaduna (1986) eta Gizarte Antropologian doktorea (2000). Egun UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropología saileko zuzendaria da. Azken urteetan, memoriaren antropologiaren eta euskal kulturaren inguruko auziak izan ditu ikerketa egitasmotan. Besteak beste, narrazio biografikoak, testigantzaren garrantzia, horiekin loturiko traumak eta gizarteek gogoratzeko edo ahazteko dituzten moduak landu ditu, gehienbat 1936ko gerra zibila ardatza hartuta. Hainbat Masterretan eskolak eman ditu; gaur egun, Genero eta ikasketa feministen Unibertsitate Masterrean eta Gizarte Antropologia masterrean.
Hizlariak
Jaime Altuna Ramírez
UPV/EHU
Gizarte Antropologian graduatua EHUn eta “Ikasketa Feministak eta generokoak” masterra burutua. Ibilbide profesional luzea (1994. urtetik aurrera) garatu du haur eta gazteen heziketarako programetan, mota ezberdinetako lanak burutuz: kale antzerkia haurrentzat, telebistako haur saioen produkzio lana, ipuin kontalaritza, irakurketa sustatzeko programak, udalekuak, aisialdi zerbitzuen antolaketa eta kudeaketa, aisialdiko begiraleen formazioan... Une honetan ikerketa lana egiten du: Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean doktoregai da eta AFIT-eko (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea) kidea da. Lan esparru horretan azken urtetan ikerketa hauetan parte hartu du: “Euskara generoaren ispiluan barrena: hizkuntza praktikak, bizipenak eta gogoetak Lezo eta Pasai Donibaneko gazteen artean” (2016), “D ereduko kirola: ikerketa-ekintza proiektua” (2016-2018), ”Gu gazteok: 12-14 urteko gazteen hizkuntza egunerokotasunera hurbiltzeko ikerketa partehartzailea” (2016).
Jose Miguel Apaolaza Beraza
UPV/EHU
Gizarte Antropologian doktorea eta EHUko irakasle erretiratua
Leyre Arrieta Alberdi
Universidad de Deusto, Directora del Departamento de Comunicación
Leyre ARRIETA ALBERDI es Doctora en Historia Contemporánea y profesora titular de Historia Contemporánea en la Universidad de Deusto. Ha investigado, tanto en solitario como en equipo, temas relacionados con nacionalismo vasco, exilio y europeísmo, historia de medios de comunicación y discurso de género en el nacionalismo vasco. Sus principales trabajos son: Estación Europa. La política europeísta del PNV en el exilio (1945-1977) (2007), La historia de Radio Euskadi (2009), Fondo Gobierno de Euzkadi: historia y contenido (2011) y la edición crítica y estudio introductorio de La Causa del Pueblo Vasco de F. J. Landaburu. Ha publicado numerosos artículo y ha participado en publicaciones conjuntas, tales como Diccionario ilustrado de símbolos del nacionalismo vasco (2012), Héroes y villanos de la patria (2021) y El laberinto de la representación.
Margaret Louise Bullen
UPV/EHU
Margaret Bullen (Nedging, Suffolk, Erresuma Batua, 1964) 1991. urtetik Euskal Herrian bizi den antropologo britainiarra da. Filologia Hispanikoa eta Frantsesean lizentziatua (University of Bristol, 1987), Gizarte Antropologian doktorea (Institute of Latin American Studies, University of Liverpool, 1991). Euskal Herriko Unibertsitatean 2005etik gizarte antropologia irakasten du eta egun Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen dekano-ordea da, Practicuma eta Garapenerako Lankidetza koordinatzen duena. Farapi, antropologia aplikatuaren kontsultarako kide fundatzailea da. University Studies Abroad Consortium (USAC) patzuergoan kolaboratzeailea da eta Renon argitaratutako Basque Gender Studies (2003) egilea. Iker lerroak genero, jaiak eta erritualak alde batetik; immigrazioa, hizkuntza eta aniztasuna bestetik. Azken urteotan, Gipuzkoako jaietan emakumeek bultzatu diren aldaketen inguruan ikertu du (Bidasoaldeko Alardeak, Antzuolako Mairuaren Alardea, Donostiako Danborrada…).
Carmen Díez Mintegui
EHU/UPV
Profesora de Antropología Social en la UPV/EHU, hasta mi jubilación en el año 2013. Hasta mayo de 2017 he continuado Colaboradora honorífica. En el año 1981, participé en el equipo que bajo la dirección de Teresa del Valle realizó el estudio de Mujer Vasca. Imagen y Realidad (Barcelona: Anthropos, 1985). Defendí mi Tesis Doctoral Relaciones de Género en Donostialdea y en la Ribera de Navarra. Actividad Laboral y Cambio, en la UPV/EHU en el año 1993. Mis investigaciones posteriores, tanto de forma individual como en proyectos colectivos, han sidoen temas relacionados, con el poder, el cambio, los procesos de socialización, figuras mitológicas, conflictos relacionados con demandas de igualdad y el deporte.
Maribel Egizabal Suarez
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua eta Gizarte Antropologian doktoratua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHUn). Hirugarren postuan izendatua 2014eko Marqués de Lozoya Kulturarako Ikerkuntza Sarian ( Zientzia eta Kultura Ministerioa) . Gizarte gaiak , hirigintza, espazio publikoa, feminismo, gizarte mugimenduak eta memoria historikoan oinarritutako ikerketak bideratu ditu. Liburu eta aldizkari espezializatuetan argitaratu ditu bere lanak . Gaur egun freelance gisa lan egiten du.
Mari Luz Esteban Galarza
UPV/EHU, Irakasle titularra
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu (EHU, 1983) eta Familia Plangintza zentro batean lan egin zuen Basaurin (Bizkaia). 1993. urtean Kultur Antropologian doktore titulua lortu zuen Bartzelonako Universitat-ean. 1998tik aurrera EHUn lan egiten du, non Gizarte Antropologia irakasle titularra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego programako, eta AFIt-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea den. Bere argitalpenen artean hauexek nabarmen daitezke: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Edicions Bellaterra, 2004), Crítica del Pensamiento Amoroso (Edicions Bellaterra, 2011) eta Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Susa, 2017). Bi poema-liburu ere idatzi ditu: Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013) eta Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019). AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea da.
Paloma Fernández Rasines
Paloma Fernández-Rasines es Doctora en Antropología Social por la Universidad del País Vasco,1998. Ha realizado también docencia e investigación Universidad Autónoma de Barcelona, Facultad Latinoamericana de Ciencias Sociales, FLACSO-Quito, Ecuador; y Duke University, en EEUU. Su actividad investigadora se ha desarrollado principalmente en antropología social del parentesco y familia. El estudio de los procesos migratorios y las relaciones de género han sido parte importante de su actividad docente e investigadora, así como el estudio de las identidades emergentes en torno a las minorías LGBTIQ+.
Helena González Fernández
Directora de ADHUC—Centro de Investigación Teoría, Género, Sexualidad en la Universidad de Barcelona, profesora titular de Estudios Gallegos y Portugueses y académica correspondente de la Academia Galega. Su investigación se articula alrededor de la crítica literaria feminista, la cultura popular y la teoría de las emociones. Ha publicado numerosos artículos, capítulos de libro sobre cultura gallega (Rosalía de Castro, Manuel Antonio, Luís Seoane, Xohana Torres, Luz Pozo, María Mariño, Ana Romaní, Chus Pato, Margarita Ledo, Teresa Moure, María Reimóndez), autoras brasileñas (Carol Bensimon, Hilda Hilst), las escritoras-testimonio de la represión franquista y nazi (Mercedes Núñez, entre otras) y las relaciones entre las culturas gallega i catalana (Basilio Losada, Maria-Mercè Marçal, Maria Antònia Salvà). Desde 2014 coordina, junto con Mariám Mariño, A Saia, hemeroteca digital de publicaciones feministas i LGTIBQ+ Más info: https://www.ub.edu/adhuc
Maria Carmen Gregorio Gil
Profesora Titular de Antropología social en la UGR, imparto docencia en Grado, Máster y Doctorado, he dirigido un número significativo de TFMs/DEAS (65) y de tesis doctorales (15) en el Programa de Doctorado en “Estudios de las Mujeres y de Género". Mis líneas de investigación: 1) Desigualdades de género, raza, parentesco y sexualidad en el contexto de la globalización y las migraciones 2) Metodologías feministas 3) Organización social de los cuidados. Tengo una dilatada experiencia en la dirección de proyectos de investigación. Dirijo el grupo de investigación “Otras. Perspectivas Feministas en Investigación social”. Publicaciones recientes: Pérez Sanz, P. y Gregorio Gil, C. (2020). El derecho a la ciudad desde la etnografía feminista: politizar emociones y resistencias en el espacio urbano. Revista INVI , 35(99), 1-33. Gregorio Gil, C. (2019)Explorar potencialidades y posibilidades de una etnografía feminista, Disparidadeshttps://dra.revistas.csic.es/index.php/dra/article/view/595
Jone Miren Hernández García
UPV/EHU
Jone M. Hernandez Gizarte Antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskara, euskal kultura, gazteria, aisialdia eta kirolari loturiko gaiak aztertu izan ditu, genero ikuspegia eta teoria feminista erabiliz gehienetan. Egun, emozioak eta gorputza bezalako gaiak ditu interesgune. Horretan ari da garatzen bere begirada, bai bertsolaritzari, bai euskal kulturari orokorrean. https://www.ehu.eus/eu/web/filosofia-hezkuntza-zientziak/hernandez-garcia-jone-miren
Elixabete Imaz Martinez
Licenciada en Ciencias Políticas y Sociología por la Universidad Complutense de Madrid (1992) y Doctora en Antropología Social por la UPV/EHU (2008). Sus ámbitos de investigación prioritarios son la antropología feminista y las relaciones de género, en especial las transformaciones en las representaciones, los modelos y el ejercicio de la maternidad, tema sobre el que publicó la monografía Convertirse en madre. Etnografía del tiempo de gestación, Madrid, Feminismos-Cátedra. Actualmente su tema de investigación es la evolución de las formas familiares y las nuevas parentalidades (especialmente la homoparentalidad), así como el papel que las tecnologías reproductivas en las representaciones del parentesco. También ha trabajado en otras áreas relacionadas con cuestiones de género como por ejemplo la problemática de las mujeres gitanas encarceladas en España (miembro del Equipo Barañi). Ha sido investigadora visitante en University of Nevada (Reno); Université de Toulouse-Le Mirail.
Mariasun Landa Licenciada en Filosofía y Letras, ha sido profesora titular de Didáctica de la Literatura de la Universidad del País Vasco, UPV/EHU. Autora versátil, articulista y conferenciante. Sus obras de Literatura Infantil y Juvenil han sido traducidas a más de quince idiomas entre los que se encuentran el árabe, el coreano o el ruso. Entre otros premios ha recibido el Premio Euskadi (1991) y el Premio Nacional (2003) de Literatura Infantil y Juvenil. Por su contribución y proyección de la cultura vasca fue galardonada con el Premio Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa de Humanidades, Cultura, Artes y Ciencias Sociales 2014. Es miembro de Jakiunde (Academia de las Ciencias, las Artes y las Letras).
Beatriz Moral Ledesma
Antropologian doktorea UPV/EHUn. Teresa del Valleren dizipulua. Mikonesian landa lana egin eta EHUn ikerketa eta irakaskuntzan jardun ondoren, antropologia aplikatuaren ibilbideari ekin nion neure kontsultoria irekiz. Harrezkero, txosten eta ikerketa ugari egin ditut hainbat erakunderentzat, gehienak genero ikasketen inguruan. Era berean, UPV/EHU eta beste unibertsitatekin zenbait lanetan parte hartu dut irakaskuntzan zein ikerkuntzan. Egun, zenbait ikerketetan parte hartzen dut, adibidez, EHUko Arkitektura Departamentuarekin espazio komunen inguruan.
Miren Urquijo Arregui
DISLEGI
Miren Urquijo qualified as a teacher in 1980 and graduated in Social Anthropology at the University of the Basque Country (UPV/EHU) in 1999. She then went on to write her doctoral thesis "Dramatizations of economic and gender culture in Basque agritourism. The case of Tolosaldea"( 2011) in which she introduced a dramaturgical perspective on social life. Her connection with the theatre has been another constant in her professional life, both as a teacher and playwright and she obtained the Advanced Diploma in Dramatic Arts from the Royal School of Dramatic Art (R.E.S.A.D. Madrid, 1986). In 2003 she co-founded Farapi SL., the first consultancy in applied anthropology in the Basque Country, and in 2005 she set up a business as a freelance professional in qualitative research in the socio-cultural sphere (www.ethnotek.net), which she has combined with her work at the University of the Basque Country UPV/EHU, where she was made a Lecturer in March 2013.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2021-07-05 arte |
---|---|
55,00 EUR | |
45,00 EUR | |
39,00 EUR | |
45,00 EUR | |
45,00 EUR | |
45,00 EUR | |
0 EUR |
Online zuzenean | 2021-07-05 arte |
---|---|
55,00 EUR | |
45,00 EUR | |
39,00 EUR | |
45,00 EUR | |
45,00 EUR | |
45,00 EUR | |
0 EUR |
Kokalekua
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago