Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan
Azalpena
Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxara sartzeko.
Azken lau hamarkadetan aurrerapen handiak izan dira euskarazko komunikazioaren eremuan: euskara hutsezko lau aldizkari eta tokiko irrati bat izatetik, hamar bat telebista kanal (nazionalak zein tokikoak), dozena bi irrati (nazionalak zein tokikoak), egunkari bat, hirurogei aldizkari baino gehiago, eta hamarnaka webgune izatera pasatu gara. Horiei, euskara hutsezkoak izan ez arren beren edukietan euskara ere darabilten komunikabide eta euskarriak gehitu behar zaizkie.
Hazkunde horrek euskararen biziberritzerako berebiziko garrantzia izan badu ere, ez da nahikoa izan euskara gutxitasun egoeratik ateratzeko. Euskarazko komunikazioaren eskaintza hazi den bezalatsu, erdarazkoa ere hazi da (erdara ezberdinetan). Bestalde, egoera soziolinguistikoan izandako irabaziek eremu berri bat ireki diote euskarazko komunikazioari: batetik, hiztun komunitate hertsiaz harago doan publiko bat sortu da; bestetik, eskolak euskaldundutako milaka eta milaka pertsonek komunikabideak izan litzakete euskararen unibertsoan sozializatzen jarraitzeko eragile.
Lau hamarkadetako hazkundea hainbat eragile eta erakunderen kemenari zor zaie gehiago, aldez aurretik diseinatutako plangintza bati baino. Unea heldu da aurrera begira jarri, eta gogoeta partekatua egiteko, hurrengo hamarkadan euskarazko komunikazioak jauzi handi bat eman dezan. Komunikazioan gertatzen ari diren aldaketa handiek eta euskarak egun dituen aukerek horretara bultzatzen gaituzte.
Helburuak
Euskarazko komunikazioan zeresana duten hiru eragile nagusi elkartu, gogoeta partekatua egiteko: komunikabideak, administrazioa eta unibertsitatea.
Euskarak zein euskarazko komunikazioak hurrengo hamarkadan izango dituen erronka nagusiak aztertu.
Erdaraz soilik edo nagusiki erdaraz aritzen diren komunikabideak euskarazko komunikazioaren inguruko gogoetara erakarri.
Eragileen arteko lankidetzarako giroa indartu.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Programa
2020-09-14
Harrera eta dokumentazio banaketa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Itziar Alkorta Idiakez Uda Ikastaroak - Zuzendaria
- Libe Mimenza Castillo BEHATEGIA - Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea
- Josu Amezaga Albizu UPV/EHU - NOR Ikerketa Taldeko zuzendaria
- Igor Astibia Teiletxea HEKIMEN - Hekimen elkarteko zuzendaria
“Komunikazioa euskaraz lau hamarkada eta gero: irakurketa kritikoa “
- Josu Amezaga Albizu UPV/EHU - Soziologian doktorea. Irakaslea, ikertzailea eta NOR Ikerketa Taldeko zuzendaria.
“Euskara hutsezko komunikabideen kartografia“
- Libe Mimenza Castillo BEHATEGIA - Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea
Atsedena
“Del broadcast al broadband: el nuevo ecosistema audiovisual, lengua, cultura y soberanía“
- Enric Marín Otto Otto Universitat Autònoma de Barcelona - Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea, "Departament de Mitjans, Comunicació i Cultura" (UAB)
“Solasaldia: Bingen Zupiria Gorostidi (Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua) eta Mikel Irizar (Euskalgintzako eragilea)“
- Bingen Zupiria Gorostidi Eusko Jaurlaritza - Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
- Mikel Irizar Intxausti Euskalgintzako eragilea
“Hekimen, euskal hedabideen sektorearen gogoeta“
- Igor Astibia Teiletxea HEKIMEN - Hekimen elkarteko zuzendaria
Mahai ingurua: “Komunikazioa eremu digitalean: daukaguna eta datorrena“
- Leire Palacios Egiguren PuntuEUS (Moderatzailea)
- Lorea Arakistain Aizpiri PuntuEUS - Kazetaria
- Josu Azpillaga Labaka Codesyntax - Industria ingeniaria
- Josu Aztiria Urtaran Elhuyar - Hizkuntza eta teknologia unitatea
2020-09-15
Mahai ingurua: “Euskarazko komunikazioa prentsa elebidunean“
- Elixabete Garmendia Lasa MODERATZAILEA
- Iñaki Soto Nolasco NAIZ - Zuzendaria
- Eduardo Iribarren Eleizegi Noticias taldea - Noticias de Gipuzkoa egunkariko zuzendaria
“Solasaldia: Miren Dobaran Urrutia (Hizkuntza Politikarako sailburuordea) eta Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba (Soziolinguista)“
- Miren Dobaran Urrutia Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politikarako sailburuordea
- Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba UPV/EHU - Soziolinguista
Atsedena
“Solasaldia: Bernadette Soulé (Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria) eta Garbine Ubeda Goikoetxea (Kazetaria, diseinatzailea, idazlea) “
- Bernadette Soulé Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria - (Zoom bitartez parte hartuko du)
- Garbine Ubeda Goikoetxea Idazlea - Kazetaria, diseinatzailea, idazlea
Mahai ingurua: “Euskarazko komunikazioaren berezko espazioa“
- Pilar Kaltzada González (Moderatzailea)
- Martxelo Otamendi Egiguren BERRIA - Zuzendaria
- Maite Iturbe Mendialdua EITB - Zuzendaria
- Iban Arantzabal Arrieta TOKIKOM - Zuzendaria
Zuzendariak
Libe Mimenza Castillo
UPV/EHU
Libe Mimenza Castillo (Elorrio, 1988) kazetari, komunikazioaren ikertzaile eta hedabideetako iritzi-emaile euskalduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen kazetaritza, eta ondoren Multimedia Komunikazioko eta Gizarte Komunikazioko masterrak egindakoa da. Komunikazio digitalean eta transmedia alorrean egin du lan eta ikerketa, NOR ikerketa taldean, besteak beste. 2016tik hona, Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea da.
Hizlariak
Itziar Alkorta Idiakez
Uda Ikastaroak / Cursos de Verano, Zuzendari akademikoa / Directora académica
Zuzenbidean doktorea eta EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra. Bere ikerketaren ildo nagusia bioetika da eta gai horren inguruan hainbat monografia, artikulu zientifiko eta dibulgaziokoak argitaratu ditu. VI eta VII Europako Programa Marko-ko 4 ikerketa-proiektutan parte hartu du, baita Programa Nazionaleko hainbat ikerketa-proiektutan ere. New Yorkeko Hastings Center for Bioethics, Filadelfiako Unibertsitateko Center for Bioethics eta Bordeleko Unibertsitateko irakasle bisitaria izan da. Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusia izan zen, eta ondoren Jakiundekoa, Zientzia, Arte eta Letren Akademiakoa. UPV/EHUko irakaskuntzako kalitate eta berrikuntzako errektoreordea 2008 eta 2012 urteen artean, eta hezkuntza-ereduaren garapenaz, kalitate-programez eta unibertsitateko irakasleen prestakuntza eta ebaluazioaz arduratzen da. 2013 eta 2015 urteen artean, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea izan zen.
Josu Amezaga Albizu
UPV/EHU
Josu Amezaga Albizu (Caracas, 1960) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, 1987tik eta NOR Ikerketa Taldeko burua. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko zuzendaria izan zen. Soziologian lizentziatua eta Soziologia Politikoan doktorea, Paulo Iztuetak zuzendutako euskal kulturari buruzko tesiari esker. Ibilbide akademikoan hizkuntza, kultura, komunikazioa eta nortasunaren bueltan ibili da, euskarari bezainbeste Europako eta munduko beste hizkuntza gutxitu askori ere erreparatuz: hala lurralde bati lotutako hizkuntzei nola migrazioaren hizkuntzei ere. EiTBko eta Berriako Administrazio batzordekide izan da.
Lorea Arakistain Aizpiri (Eibar, 1983). PuntuEUS Fundazioko marketin arduraduna da 2014tik. Komunikazio arloko profesionala, kazetari bezala hasi zuen ibilbide profesionala (Herri Irratia, Euskadi Irratia...) eta zientziare eta teknologiaren gizarteartzean aritu zen Elhuyarren. Ingurune digitalak sortzen zituen aukerak erakarrita komunikazio estrategikoaren eta marketin digitalaren arloan egin ditu azken 10 urteak. Euskarazko marketin digitalaren erronkari aurre egiteko bideak bilatzen ere aritzen da.
Hasierako ikasketak zientzietatik , baina magisteritzan lehenengo eta EHUko euskal filologian gero, letrak ezagutu zituen. Gerora bueltatu zen, behin lanean hasi ostean, zenbakietara. Horrela egin zituen "Kooperatiba enpresetako kudeaketan kurtso aurreratua” MUn, Enpresa zientzietan; ondoren, MBA Executive masterra Mondragon Taldearen Otalora eraikinean. Gaur egun kudeaketa du ofizio Goiena Komunikazio Taldean eta pozik dago kooperatibako lan bazkide eta jabekide izateaz. Talde handixeagoan, Tokikomeko parte da, 76 toki komunikabide dituen enpresako presidente. Bestelakoetan ere jardun du: 2deo euskarazko ikus-entzunezkoen laborategiaren sorreran urte bi, Espaloia kafe Antzokian 10 urte kooperatibako presidente, Euskaliteko ebaluatzaile, Irrati programa bi Arrasate irratian, Euskal Herriko Ahotsak (ahotsak.com) zuzendaritzan, Badihardugu elkartean, Goibeko euskaltzaleen topagunea Zuzendaritzan, Topagunean 10 urte zuzendaritzan egona, Susa literatura, Gaztelupeko Hotsak, Hekimen...Beste enpresa batzuetako zuzendaritzetan Goiena ordezkatuz: Alea, Batura mobile, Batu banatu, Abao komunikazio agentzia, Arteman
Igor Astibia Teiletxea
Hekimen
Igor Astibia Teiletxea HEKIMEN elkarteko zuzendaria da. HEKIMEN elkarteak herri ekimenetik sortutako euskal hedabideak biltzen ditu bere baitan eta sektorea indartzeko eta hobetzeko dihardu lanean.
Josu Azpillaga Labaka
Josu Aztiria Urtaran
Elhuyar Fundazioa
Humanitateak-enpresa lizentziatuta. Bi master ditu kudeaketan: Antolamendu eta kudeaketa aurreratuan; eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko erakundeen kudeaketa. Elhuyar Fundazioan Adimen Artifiziala unitateko zuzendaria da, eta adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiekin lotutako I+G proiektu nagusien koordinatzailea. 4 urte eman ditut Hizkuntza eta Teknologia unitateko zuzendari bezala Elhuyarren, 7 urte Elhuyar Fundazioko Hizkuntza Zerbitzuak saileko arduraduna izan da eta 3 urtez Donostiako Ilazki Euskaltegiko zuzendaria Elhuyarreko zuzendaritza-talde kidea da eta Euskal Herriko Hizkuntzen Industria biltzen duen Languneko zuzendatzitzako kidea ere bada.
Miren Dobaran Urrutia
Elixabete Garmendia Lasa
Eduardo Iribarren Eleizegi
Mikel Irizar Intxausti
Euskalgilea, batez ere toki komunikabideetan aritua, kudeaketa eta sustapen lanetan (Arrasate Komunikabideak, EITB, Goiena, TOKIKOM). Euskaltzaleen Topaguneko presidente izana da eta Gipuzkoako Foru Aldundian Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari. Kargu honetan bultzatu zuen Gipuzkoa Berdinago ekimena, Jendaurrean erabili ikerketaren baitan.
Maite Iturbe Mendialdua
Pilar Kaltzada González
Linking Ideas , Bazkide zuzendaria
Kazetaria eta komunikatzailea da eta gaur egun, aholkularitza estrategikoan dihardu komunikazioaren esparruan, “Linking Ideas” agentziako bazkide sortzailea delarik. 25 urtetik gorako esperientzia du kazetaritzaren esparruan, prentsa idatzian, irratian eta telebistan zuzendaritza, aurkezpen eta produkzio-ardurak izan dituelarik. Bestalde, aholkularitza eta komunikazioren kudeaketan, enpresa pribatu zein erakunde publikotan lan egina da. Bere jardun-esparruak dira, besteak beste, erakunde-komunikazioa, harreman instituzionalak, berrikuntza, genero-berdintasuna eta hizkuntza-normalkuntza. Finantza erakunde, industria, kultura eta gizarte-erakundeetan lan egina da, eta horietan guztietan komunikazio-egituren ardura izan du. Bestelako gizarte-ekimeneko zereginei dagokienez, Espainiako Save The Children (www.savethechildren.es) erakundeko presidenteordea da..
Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba
Martxelo Otamendi Egiguren
Enric Marín Otto Otto
Professor de Departament de Mitjans, comunicació i cultura. Universitat Autònoma de Barcelona. Ha centrat la docència en teoria i història de la comunicació i el periodisme (grau), i en la societat de la informació, les indústries comunicatives i les identitats culturals (postgrau). Va fer la tesi doctoral sobre el periodisme català de la Segona República. L’any 1997 va fer una estada d’investigació a la Ohio University. Amb posterioritat, ha centrat l’esforç investigador al voltant del canvi social i tecnològic i les polítiques comunicatives. Fou degà de la Facultat de Ciències de la Comunicació (1991-95), Secretari General de la UAB (1998-2002), Secretari de Comunicació de la Generalitat de Catalunya (2004-06) i president del Consell de Govern de la Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals (2010-12).
Leire Palacios Egiguren
PuntuEus Fundazioa
Leire Palacios Eguiguren (Bilbo, 1986) Ikus-Entzunezko Komunikazioan eta Giza Zientzietan Lizentziaduna da. Master ikasketak egin ditu Enpresa Nazioartekotze arloan, Irakaskuntzan eta Humanitate Digitaletan Kultur arloko hainbat proiektutan militatzen du. Humanitate Digitalak eta berrikuntza uztartuz egiten du lana, hizkuntza, kultura eta esperimentazioa ardatz ingurune digitaleko proiektuen sorkuntza eta kudeaketan. Enpresa alorrarekin paraleloan egiten du komunikazion ibilbidea. Lan egin du hedabide digitaletan, paperezko prentsa idatzian, irratian, eta telebistan.
Garbine Ubeda Goikoetxea
Euskal filologian izena eman berritan hasi zen komunikabideetan lanean, eta horretan kolaboratzen dihardu geroztik, filologia utzita. Lehen urteetan idazketa eta lan grafikoa uztartu zituen, batez ere Argia aldizkarian, Euskaldunon Egunkaria-n eta hainbat argitaletxetan. Grafikagintzan, besteak beste, aldizkari, disko eta liburuen azalak, kartelak eta aldizkari eta egunkarien diseinua landu zituen. Idazketan, berriz, kazetaritza artikuluak. Geroztik, idazketari heldu dio batik bat. Literatur lanez gain, komunikazioaren munduan iritzi artikuluak, zutabeak, kronika fikzionatuak eta narrazio laburrak sortu izan ditu, betiere, kazetaritza eta literaturaren arteko hibridazioa bilatuz. Kolaborazioak ere egiten ditu Euskadi Irratian, Euskal Telebistan, Berria egunkarian, Aiurri aldizkarian eta Euskaltzaindian.
Gara egunkariko zuzendaria da 2011ko urtarrilaren 30etik. Ordura arte, egunkari bereko iritzi saileko arduraduna izan zen. Ikasketaz, filosofian lizentziaduna da, eta ildo horretan lan batzuk idatzi ditu, Miguel Unamunoren biografia bat, esaterako. (Iturria: Wikipedia)
Bernadette Soulé
Bingen Zupiria Gorostidi
Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Gobernuaren bozeramailea
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2020-09-13 arte | 2020-09-14 arte |
---|---|---|
0 EUR | - | |
- | 77,00 EUR | |
- | 65,00 EUR | |
- | 20,00 EUR | |
- | 65,00 EUR | |
- | 65,00 EUR |
Kokalekua
Elbira Zipitria zentroa
Ondarreta pasalekua, 18. 20018 Donostia
Gipuzkoa
Elbira Zipitria zentroa
Ondarreta pasalekua, 18. 20018 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago