Uda ikastaroa
Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrena: atzeranzko begirada

Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrena: atzeranzko begirada

Urr. 26 - 27. Urr, 2020 Kod. G13-20

Azalpena

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE ZUZENEAN gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxan sartzeko.

2020an Eusko Legebiltzarraren 40 urteurrena ospatuko da. Lau hamarkada hauen ondoren, dagoeneko luzea den ibilbide honetan izandako une garrantzitsu guztiak aztertu nahi dira. Gure Autonomia Erkidegoaren lege estrukturalen sorkuntza, bizitza politikoan emakumeen partaidetzaren aurrerakuntza handia (egungo arku parlamentarioan argi eta garbi ikusten dena, kide gehienak emakumeak baitira), jarduera parlamentarioaren gardentasunari dagokionez emandako urrats handiak, aurrerapen teknologiko geldiezinak eragindako aldaketak... Alderdi horiek guztiak eta beste asko, hala nola euskararen erabileran izandako aurrerakada, zuzenbide parlamentarioaren eta bere praktikaren eboluzioa, baita Administrazio parlamentarioaren garapena ere, aztertuko dira Uda Ikastaro honetan.

Beste alde batetik, Ikastaroa ez da soilik etapa oso hori deskribatzeko izango. Une hauetan garrantzitsua da ere etorkizunari begira lan egitea, ondorioak ateratzeko zenbait alderdiri buruz: zer Legebiltzar nahi dugun, nola eboluzionatu behar duten funtzio parlamentarioek eta nola antolatu behar den herritarren ordezkaritza. Iraganari buruzko analisiak eraman behar gaitu gure Ganberaren etorkizunari modu errealistan, eta idealistan ere, aurre egitera, berrikuntzari irekitako ikuspegiarekin eta ikusmolde berriekin.

Irakurri gehiago

Helburuak

Eusko Legebiltzarraren bizitzaren errepaso historikoa egitea, erakundearen lorpenak dibulgatzeko, azken finean gure gizartearen lorpenak baitira.

Eusko Legebiltzarraren bilakaera islatzen duten alderdien bidez, euskal gizartearen beraren bilakaera aztertzea.

Legebiltzarreko instituzioari buruzko gogoeta egitea, oro har, bai eta erakunde horrek urteetan izan duen bilakaera eta etorkizunerako dituen aukerak ere.

Emakumeek politikan duten parte-hartzea, garapen teknologikoa parte-hartze politikoko prozesuetan, euskararen erabileraren bilakaera eta abar ikertzea, hori guztia legebiltzarraren esparrura mugatuta.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco

Programa

2020-10-26

09:45 - 10:00

Registro

10:00 - 10:30

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Bakartxo Tejeria Otermin | Eusko Legebiltzarra-Parlamento Vasco - Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria
  • Montserrat Auzmendi del Solar | Eusko Legebiltzarra-Parlamento Vasco - Legelaria / Letrada. Azterlanen Zuzendaria / Directora de Estudios
10:30 - 11:15

“El papel de la mujer en la política vasca en los últimos 40 años“

  • Izaskun Bilbao Barandika | Presidenta del Parlamento Vasco en la VIII legislatura, parlamentaria en el Parlamento Europeo
11:15 - 12:00

“El papel del Parlamento de Gasteiz en la política vasca (1980-2020)“

  • Alberto Figueroa Laraudogoitia | Ex Letrado Mayor del Parlamento Vasco
12:00 - 12:30

Atsedena

12:30 - 13:15

“Euskararen ibilbide parlamentarioa“

  • Iñaki Friera Urbistondo | Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco - Itzulpen, zuzenketa eta interpretazioko teknikaria
13:15 - 13:45

Debate

16:00 - 17:30

Mahai ingurua: “Hitos informativos del Parlamento Vasco en sus 40 años de vida“

  • Juan Mari Gastaca Sobrado | Periodista y consultor (Moderatzailea)
  • Lourdes Pérez Rebollar | El Diario Vasco
  • Iker Rioja Andueza | Eldiario.es
  • Iñaki Iriondo Telleria | Gara
  • Marta Martín Fernandez | Diario de Noticias de Alava
  • Josea Antonio Diaz Muñoz | El Mundo del País Vasco
  • Pedro Gorospe Lafuente | El País

2020-10-27

09:30 - 10:15

“Reforma del Parlamento y mejora de la legislación (Este ponente intervendrá vía Zoom)“

  • Ignacio Astarloa Huarte-Mendicoa | Letrado de las Cortes Generales, ex Letrado Mayor del Parlamento Vasco
10:15 - 11:00

“Retos del sistema multinivel de derechos fundamentales (Esta ponente intervendrá vía Zoom)“

  • Yolanda Gómez Sánchez | Directora del Centro de Estudios Políticos y Constitucionales, catedrática de Derecho Constitucional de la UNED
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:15

“El Parlamento, entre la subordinación y el control al Gobierno (Este ponente intervendrá vía Zoom)“

  • Marc Carrillo López | Universitat Pompeu Fabra - Catedrático de Derecho Constitucional
12:15 - 13:30

Mahai ingurua: “Beste 40 urtera bidean: Eusko Legebiltzarraren indarguneak eta ahulguneak / Caminando hacia otros 40 años: fortalezas y debilidades del Parlamento Vasco“

  • Juan Mari Gastaca Sobrado | Periodista y consultor (Moderatzailea)
  • Joseba Egibar Artola | Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos
  • Eba Blanco de Angulo | EH Bildu
  • Eneko Andueza Lorenzo | Socialistas Vascos–Euskal Sozialistak - (Este ponente intervendrá vía Zoom)
  • Miren Gorrotxategi Azurmendi | Elkarrekin Podemos-IU
  • Carmelo Barrio Baroja | Vasco Popular-Ciudadanos /Euskal Talde Popularra-Ciudadanos
16:00 - 16:45

“Why strong regional government requires a stronger European Union (Por qué los gobiernos regionales fuertes requieren una Unión Europea más fuerte) (Este ponente intervendrá vía Zoom)“

  • Bruce Ackerman | Sterling Professor’ de Derecho y Ciencia Política de la Universidad de Yale

Zuzendariak

Montserrat Auzmendi del Solar

Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco, Azterlanen zuzendaritza/Dirección de Estudios

Zuzenbidean lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (1998) Kutxaren saria bere promozioko espedienterik onenari. - Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, Zuzenbide Fakultateko Erromatar Zuzenbideko Sailean 1998-1999 ikasturtean, eta Administrazio eta Konstituzio Zuzenbideko Sailean 2001-2002 eta 2002-2003 ikasturteetan. - Eusko Legebiltzarreko legelari-plaza lortu zuen 2000. urtean, oposizio-lehiaketa bidez, bat zenbakiarekin. - 2004an erakunde horretako Antolaketa eta Giza Baliabideen zuzendari izendatu zuten, eta 2009ra arte bete zuen kargu hori. - Eusko Legebiltzarreko Legelari Nagusia 2009ko maiatzetik 2012ko abendura. - Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren Aholku Kontseiluko kidea 2010etik. - Eusko Legebiltzarreko Azterlanen zuzendaria 2017tik, gaur egun betetzen duen kargua - Erakunde horretako datuak babesteko ordezkaria eta Parlamentuetako Datuak Babesteko Ordezkarien Elkarteko lehendakaria. - Eusko Legebiltzarreko Aldizkariaren zuzendaria – LEGAL-. - Hainbat kongresu eta jardunalditan hizlari izan da, baita arlo bereko artikuluen egile ere, aldizkari espezializatuetan eta obra kolektiboetan.

Hizlariak

Bruce Ackerman

Biographical statement: Bruce Ackerman, Sterling Professor of Law and Political Science, Yale University Bruce Ackerman is the author of nineteen books in political philosophy, constitutional law, and public policy. He is a Commander of the French Order of Merit, a member of both the American Law Institute and the American Academy of Arts and Sciences. The American Philosophical Society has awarded him the Henry Phillips Prize for lifetime achievement in Jurisprudence. He has been named a Leading Global Thinker by Foreign Policy Magazine (USA) in 2010 and The Progressive Magazine (UK) in 2020. His most recent book, Revolutionary Constitutions 2019), begins a multi-volume inquiry into the ideological, institutional, and legal roots of the current world-wide constitutional crisis. The Post-Franco Spain will be a central case-study in the next volume in this series.

Eneko Andueza Lorenzo

Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua (UPV/EHU). Euskal Sozialistak taldeko Legebiltzarkidea (2016tik) Ordiziako Udaleko zinegotzia (2004-2006). Eibarko Udaleko zinegotzia eta alkateordea (2008-2016). Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea (2011-2016). Eibarko Talde Sozialistako idazkari nagusia (2009-2017). Gipuzkoako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia (2017). PSE-EE-PSOEko Euskadiko Batzorde Betearazleko kidea. PSOEren Batzorde Federaleko kidea.

Ignacio Astarloa Huarte-Mendicoa

Zuzenbidean Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, Bilbo Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua Comillaseko Unibertsitatean (ICAI-ICADE), Madril 1978tik irakaskuntzan aritua, Zuzenbide Konstituzionala irakasten du Comillaseko Unibertsitatean (ICADE), eta irakasle aritu da Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean eta Madrilgo Carlos III Unibertsitatean. Gorte Nagusietako letradua, oposizio bidez, 1983tik. Diputatuen Kongresuko idazkari nagusia eta Gorte Nagusietako letradu nagusia 1988ko irailetik 1996ko urrira arte. Legelari nagusia eta Eusko Legebiltzarreko idazkari nagusia 1985 – 1987. Gaur egun, aholkulari gisa dihardu CMS Albiñana & Suárez de Mezo abokatu-bulegoan. Justiziako idazkariordea, 2000-2002 Segurtasuneko Estatu idazkaria, 2002-2004. Alderdi Popularreko Askatasun Publikoen, Segurtasunaren eta Justiziaren idazkari exekutiboa, 2008ko ekainera arte. Diputatua Bizkaiko Diputatuen Kongresuan, 2011-14

Carmelo Barrio Baroja

Eusko Legebiltzarra

Zuzenbidean Lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea). Kooperatiben Zuzenbideari eta Ekonomiari buruzko Goi Mailako Ikastaroa. Arabako Abokatuen Elkargoaren Praktika Juridikoko Eskola ikastaroa. Jarduera politikoa: Euskadiko PPko idazkari nagusia 1996-2008. Euskadiko PPren Hauteskunde Batzordeko presidentea (gaur egun). Jarduera profesionala: Abokatua. Arabako Abokatuen Elkargoko kidea. Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea (1987-1990). LEGEBILTZARKIDEA 1990etik. Eusko Legebiltzarreko lehen lehendakariordea (1998-2001). Bigarren lehendakariordea (1994-1998, 2001-2005). 1. Idazkaria (1990-1994, 2005-2009). Honako batzorde hauetan parte hartu du: presako Legegintza Batzordea, Kultura, Osasuna, Drogamenpekotasuna, Ekonomia, Ogasuna eta Aurrekontuak, Europako Gaiak eta Kanpo Harremanak. Legebiltzarrean txostengile izan da hainbat legetan, hala nola Euskadiko Kooperatiben Legean eta haren erreformetan, Euskadiko Ondareari buruzkoan, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legean, elkargo p

Izaskun Bilbao Barandika

2009tik-: Europako Parlamenturako diputatua Zuzenbidean lizentziaduna (EHU) Enpresen Kudeaketako Masterra - EHU Karrera politikoa 1987-1991: Bermeoko Udaleko zinegotzia, Hirigintza eta Kultura Saila 1998-2001: VI. Legegintzaldia - Nekazaritza eta Arrantza Batzordeko lehendakaria; Erakunde eta Herrizaingo Batzordeko, Ekonomia eta Aurrekontu Batzordeko eta Emakume eta Gazteria Batzordeko kidea 2001-2005: VII. Legegintzaldia - legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean; Nekazaritza eta Arrantza Batzordeko lehendakaria; Erakunde eta Herrizaingo Batzordeko, Industria, Merkataritza eta Turismo Batzordeko, Emakume eta Gazteria Batzordeko eta Erreserbatutako Gastuak Kontrolatzeko Batzordeko kidea 2005-2009: VIII. Legegintzaldia - Eusko Legebiltzarreko lehendakaria 2009-07/04: Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea. 1989-1994: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Zerbitzu zuzendaria 1996-1998: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Zerbitzu zuzendaria

Eba Blanco de Angulo

Kazetaritza Itzultzailea Eh Bildu taldeko Legebiltzarkidea 2012ko azaroaren 20tik Eusko Legebiltzarreko lehen lehendakariordea (2016-2020) Eusko Legebiltzarreko bigarren lehendakariordea (2020 -)

Marc Carrillo López

Pompeu Fabra Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna. Diploma d 'Études Approfondies del Institut d' Études Politiques de Paris (Fondation National des Sciences Politiques). Hainbat unibertsitatetako irakasle bisitaria. Pompeu Fabra Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Doktoretza Ikastaroko zuzendaria izan da (1992-2008). Egungo ikerketa-ildoak honako hauek dira: eskubideen eta askatasunen araubide juridikoa; Europako zuzenbidea eta Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean eskumenak banatzeko sistema. Hainbat monografia eta Konstituzio Zuzenbideko artikulu idatzi ditu. Honako hauetako kontseilaria izan da: Kataluniako Berme Estatutu-bermeen Kontseilua (2009- 2019); Kataluniako Generalitatearen Aholkularitza Kontseilua (2005-2009); Kataluniako Generalitatearen Aholku Batzorde Juridikoko kidea (1991-2005); Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentraleko kidea (1994-1997) eta Kataluniako Informazio Kontseiluko kidea (sortu zenetik 2009ra arte).

Josea Antonio Diaz Muñoz

Joseba Egibar Artola

Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldeko legebiltzarkidea 1990etik. IV. legealditik gaur egunera arte aukeratu dute (XII). Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos talde parlamentarioaren bozeramailea. EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko lehendakaria. EAJren Euzkadi Buru Batzarreko kidea.

Alberto Figueroa Laraudogoitia

Eusko Legebiltzarreko legelari nagusia izan da urte askoan, Zuzenbideko irakasle ere izan da eta gai horri buruzko hainbat liburuki idatzi ditu. Karrera profesional sendoa egin du abokatuen arloan. Legebiltzarrean lan egiteaz gain, irakasle izan da Bergarako UNEDen, Sarrikon (EHU), IVAPen eta Arabako Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoko Eskolan.

Iñaki Friera Urbistondo

Euskal Filologiako lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean. Irakaslea, helduen euskalduntzean eta hezkuntza arautuan 9 urtez Itzultzailea, Eusko Jaurlaritzako sail batzuetan 10 urtez (denbora horretan hizkuntza-normalizazioarekin zerikusia duten lanak ere egin zituen) Itzultzaile, interprete eta zuzentzailea, Eusko Legebiltzarrean azken 20 urteotan (denbora horretan hizkuntza-normalizazioarekin zerikusia duten lanak ere egin ditu). Idazlea, haur eta gazte literaturako eta helduen literaturako zenbait liburu idatzi ditu.

Juan Mari Gastaca Sobrado

EHUko Informazio Zientzietan lizentziatua EL Comercio egunkariako zuzendaria ABC eta Diario Vascoko zuzendariordea El País egunkariak Euskadin duen ordezkaria BeCobfluenceko bazkide-zuzendaria

Yolanda Gómez Sánchez

Zuzenbide Konstituzionaleko katedraduna UNEDen eta Jean Monnet, ad personam katedraduna EBn. Ehun lan akademiko baino gehiago argitaratu ditu eta hainbat kongresu eta mintegi zientifikotan parte hartu du Espainian eta beste herrialde batzuetan. Lehentasunezko ikerketa-ildoetako bat Europako oinarrizko eskubideei buruzkoa da. Jean Monnet katedraren bidez garatu du, eta, haren barruan, ikerketa ugari egin ditu biomedikuntzan eta ikerketa biomedikoan inplikatutako oinarrizko eskubideak aztertzeko, eta bertan ekarpen zientifikoak egin ditu. Gaur egun, zerbitzu berezietako administrazio-egoeran dago, Ikasketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroko zuzendari nagusi gisa. Jurisprudentziaren eta Legeriaren Akademiako akademikoa da. Aldizkari zientifikoetako aholku-batzorde ugaritako kide da, eta ebaluatzailea izan da akademia-kalitatea ebaluatzeko hainbat agentziatan.

Pedro Gorospe Lafuente

Informazio Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. (1979 – 1984) Bere karrera La Gaceta del Norte-n hasi zen, non hiru urtez (1984-1987) erredakzio lanak egin zituen. Gaur Expres enpresako ordezkaria 1989an 1987tik 1991ra Diario Deia egunkarian kolaboratu zuen. EITBko RIFIRAFE saioko ekoizlea izan zen 1992tik 1995era. 1987an hasi zen El País egunkariarekiko lotura, lehenengo kolaboratzaile gisa eta 1996tik aurrera erredaktore gisa. Gizon polifazetikoa. Bere burua honela definitzen du: musikaria, pianista eta konpositore frustratua; telebistako ekoizle ohia, argazkilari amateurra; asteburuko okin ohia eta planeta-proportzioen bitxia; pilotu pribatua 700 orduko hegaldia agintean eta gauez hegan egiteko gaitzen duena (h24). 2015ean El inconformismo de Koldo Saratxaga. Semilla del éxito en Irizar Group y Net Group liburua argitaratu zuen.

Miren Gorrotxategi Azurmendi

Zuzenbidean lizentziatua Konstituzio Zuzenbideko irakaslea Podemoseko senataria eta diputatua XII. Legealdia • Elkarrekin Podemos-IU Taldeko Legebiltzarkidea (2020-08-03 / )

Iñaki Iriondo Telleria

Gaur egun, "Gara" egunkariko berriemaile politikoa da. Radio Euskadiko eta ETB2ko solasaldietan parte hartu dut. Informazio Zientzietan lizentziatua EHU. Egin-eko erredaktorea 1984tik. 1989an Eusko Legebiltzarraren informazioa jasotzen hasi nintzen 1992tik, "Egin" eko erredaktore burua. 1998ko uztailaren 15ean Baltasar Garzonek langabeziara bidali gintuen, baina egun horretatik aurrera "Euskadi Información" kalera atera genuen. 1999ko urtarriletik, "Gara" -ko iritzi-erredaktore burua 2000tik aurrera informazio politikora itzuliko naiz Gasteizen Arnaldo Otegiri egindako "Mañana Euskal Herria" liburuaren egileetako bat, Ramon Solarekin batera (2005) “Ibarretxe, entre el querer y el poder” liburuaren egilea (2008)

Marta Martín Fernandez

Kazetaritzan lizentziaduna naiz Leioako kazetaritza fakultatean, eta eskarmentu handia dut komunikabideetan, albiste-agentzietan eta Noticias taldean bertan. Gaur egun, Diario de Noticias de Álava egunkariko zuzendaria naiz. 1997an hasi nintzen lanean, Radio Vitorian (Radio Euskadi), eta komunikabide askotatik igaro naiz, besteak beste, dagoeneko desagertuta dagoen Canal Gazteiz, Deia-ren Arabako edizioa (2001-2007), Europa Press agentzia (2000-2002) eta Onda Vasca (2009-2016). Azken horien bidez, hurbiletik ezagutu dut Eusko Legebiltzarraren jarduera.

Lourdes Pérez Rebollar

Diario Vasco egunkariko zuzendariordea. Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatua. Antena 3 Irratian, Radio Bilbao-Cadena Ser irratian eta Radio Euskadin prestakuntza-aldi bat egin ondoren, 1995ean El Correo egunkariko erredakzioan sartu nintzen, Bilbon. Politika ataleko erredaktore izan nintzen hamarkada batez, Eusko Jaurlaritzaren eta ETAren Legebiltzarraren, auzitegien eta terrorismoaren jardueran zentratuta. 2006ko abenduan, iritzi-buru izendatu zuten Vocentoko Argitalpen Edukien Zuzendaritzan, eta taldearen eskualdeko hamabi egunkarietako artikuluen eta argitalpenen ekoizpenari buruzko erantzukizuna hartu zuen. 2010eko otsailean El Diario Vasco egunkariko erredakzio-buru izatera pasa zen, eta zuzendariorde izendatu ninduten 2018ko otsailean. Egunkariko ohiko artikulugilea naiz. Noizbehinkako hizlaria eta Alzheimerra eta zahartzea ardatz dituen Aubixa Fundazioko patroia.

Iker Rioja Andueza

Experiencia profesional resumida El Mundo Unidad Editorial Información Regional (El Mundo del País Vasco) Desde julio de 2008 hasta septiembre de 2008 Y desde julio de 2009 hasta julio de 2016 Redactor para los formatos de papel y digital de El Mundo en su cabecera del País Vasco. Edición y coordinación de contenidos. Áreas de especialización: política vasca, seguridad y Policía, tribunales y reportajes de investigación. elDiario.es Desde julio de 2016 Redactor para la franquicia vasca de elDiario.es. Áreas de especialización: política vasca, salud, seguridad y Policía, tribunales y reportajes de investigación. Edición de contenidos en Internet, elaboración de formatos multimedia, posicionamiento SEO y gestión de redes sociales. Desde septiembre de 2020 Director de las ediciones de Euskadi y de Navarra de elDiario.es. Más información: https://www.eldiario.es/autores/iker_rioja_andueza/

Matrikula prezioak

MATRIKULA2020-06-01 arte2020-10-26 arte
0 EUR -
- 77,00 EUR
- 65,00 EUR
- 20,00 EUR
- 65,00 EUR
- 65,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa