Uda ikastaroa
Excellence in Basque Studies VII. Genero ikasketak.

Excellence in Basque Studies VII. Genero ikasketak.

Uzt. 10 - 11. Uzt, 2017 Kod. G6-17

Azalpena

Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 35 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 29 irakasle ditu. Horiez gain, 8 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko sei urteetako bide beretik. Hortik “Excellence in Basque Studies VII” izenburua.

Aurtengoan, genero ikasketak izango dira hizpide eta genero ikasketek beste disziplinekin dituzten harremanak landuko dira, besteak beste, literaturarekin edo nazionalismoarekin. Genero ikasketek nazioartean duten garrantzia ere mintzagai izango da.

 

Irakurri gehiago

Kolaboratzaileak

  • UPV/EHU
  • Etxepare  Euskal Institutua

Programa

2017-07-10

09:15 - 10:30

“Txapelatik gobarara. Emakumeak, feminismoa eta genero ikasketak azkenengo hiru hamarkadetan.“

  • Jone Miren Hernández García EHU - Irakaslea
10:45 - 12:00

“Genero gatazka Euskal Herrian“

  • Mikel Elorriaga Urretavizcaya Elorriaga Urretavizcaya - - Idazlea
12:15 - 13:30

“Nacionalismo Vasco y roles de mujer“

  • Miren Llona Gonzalez Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea
16:00 - 16:45

“Genero Ikasketak Estatu Batuetan: ahalegin akademikoak eta kontraesan sozialak.“

  • Diana Palenzuela Rodrigo Chicagoko Unibertsitatea - Irakaslea
17:00 - 17:45

“Euskal kulturaren aratusteaz. Genero-kritikarako ohar batzuk.“

  • Asier Amezaga Etxebarria Brnoko Unibertsitatea - Irakaslea

2017-07-11

09:15 - 10:30

“Euskal literatura genero ikasketen ikuspuntutik.“

  • Mari Jose Olaziregi Alustiza Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea
10:45 - 12:00

“Políticas de género en el cine vasco“

  • María Pilar Rodríguez Pérez Deustuko Unibertsitatea - Irakaslea
12:15 - 13:30

“Género, inmigración y diversidad cultural.“

  • Maya Amrane Chami - - Teknikaria
16:00 - 17:00

Mahai ingurua: “Emakumeen lekua(k) XXI mendean“

  • Mari Jose Olaziregi Alustiza Euskal Herriko Unibertsitatea - Irakaslea (Moderatzailea)
  • Barbara Goenaga Bilbao Aktorea
  • Naroa Agirre Kamio Kirolaria
  • Miren Karmele Azkarate Villar Donostiako Udala - Zinegotzi ordezkaria

Zuzendariak

Mari Jose Olaziregi Alustiza

UPV/EHU, IRAKASLEA

Mari Jose Olaziregi (Donostia, 1963) Euskal Filologian doktore da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Titularra (Letren Fakultatea, Vitoria-Gasteiz). Hainbat unibertsitatetako irakasle gonbidatu izan da (University of Nevada, Reno; University of Chicago; City University of New York; Universität Konstanz...).Bi master ere eginak ditu, bata Ramon Llull Unibertsitatean (Bartzelona, 1998) eta bestea East Angliako Unibertsitatean (Erresuma Batua, 2007). Euskaltzaindiko kide urgazle da, 2004 urteaz gero, Basque Literature Series bildumaren editore da, Center for Basque Studies-en. 2010-2016 artean Etxepare Euskal Institutuko Euskara Zuzendaria izan zen. Bere argitalpenen artean, Euskal eleberriaren historia ( 2002), Waking the Hedhegog: Universe of Bernardo Atxaga (2005), edo editatutako BAsque Literary History (2012) aipa daitezke. 2013tik MHLI Ikertalde Kontsolidatua eta beronek aurrera daramatzan proiektuak zuzentzen ditu.

Hizlariak

Naroa Agirre Kamio

Asier Amezaga Etxebarria

Euskal Herriko Unibertsitatea

Asier Amezaga Etxebarria (Getxo, 1986) Soziologian doktorea EHUn, bere tesian oinarrituta, Inor ez delako profeta bere mendean (Erein 2018) saiakera liburua argitaratu du, Gabriel Arestiren oihartzun garaikideak aztertzen ditu bertan. Masaryk Unibertsitatean (Brno, Txekiar Errepublika) aritu da euskara eta euskal kultura irakurle eta orain EHUko Soziologia 2 Sailean dabil lanean. Indaga gizarte-ikerketa kooperatibako kidea da.

Maya Amrane Chami

Miren Karmele Azkarate Villar

Mikel Elorriaga Urretavizcaya Elorriaga Urretavizcaya

Barbara Goenaga Bilbao

Jone Miren Hernández García

UPV/EHU

Jone M. Hernandez Gizarte Antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskara, euskal kultura, gazteria, aisialdia eta kirolari loturiko gaiak aztertu izan ditu, genero ikuspegia eta teoria feminista erabiliz gehienetan. Egun, emozioak eta gorputza bezalako gaiak ditu interesgune. Horretan ari da garatzen bere begirada, bai bertsolaritzari, bai euskal kulturari orokorrean. https://www.ehu.eus/eu/web/filosofia-hezkuntza-zientziak/hernandez-garcia-jone-miren

Miren Llona Gonzalez

Miren Llona Historia Garaikideko irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ahozko Historiaren Artxiboaren Fundatzailea eta lehendakaria (AHOA), gaur egun, Emakumeen Historia Ikertzeko Espainiako Elkarteko (AEIHM) lehendakaria da. Haren ikerketa-lanak hiru arlo interesgarri ditu ardatz: nortasun garaikideen eraikuntza Euskal Herrian, nazio-ikuspegitik, klase-ikuspegitik eta genero-ikuspegitik; ahozko historia eta memoriaren azterketa kultura-ikuspegitik, eta genero-historia eta gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanen azterketa.

Diana Palenzuela Rodrigo

María Pilar Rodríguez Pérez

Universidad de Deusto

Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saileko irakasle titularra eta Aisialdia, Kultura eta Giza Garapenerako Komunikazioa doktoregoko zuzendaria. Harvardeko Unibertsitatean doktorea da (Cambridge, AEB). 2002ra arte irakasle izan zen Columbiako Unibertsitatean (New York, AEB). Literatura, zinema, kultura eta genero ikerketei buruz luze eta zabal argitaratu du (zazpi liburu, zortzi liburu argitaratu, berrogei liburu kapitulu eta hogeita bost artikulu aldizkari indexatuetan). Eusko Jaurlaritzak aitortutako Komunikazio Taldeko ikertzaile nagusia da, a kategoriarekin eta finantzaketarekin. Bulletin of Hispanic Studies, Hispanic Review edo Journal of Spanish Cultural Studies bezalako lehen mailako aldizkari akademikoen ebaluazioetan parte hartu ohi du. European Visual Cultures argitaletxeko kide da eta Feminismo (s) -eko erredakzio kontseiluko kide.

Matrikula prezioak

MATRIKULA2017-03-01 arte2017-05-31 arte2017-07-10 arte
0 EUR - -
- 60,00 EUR70,00 EUR
- 35,00 EUR -
- 20,00 EUR20,00 EUR
- 50,00 EUR -
- - 35,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa