Doako jarduera
Uda ikastaroa
EZKO: Harmonizazio fiskala Euskadin, 30 urte

EZKO: Harmonizazio fiskala Euskadin, 30 urte

Uzt. 19 - 19. Uzt, 2019 Kod. E07-19

Azalpena

Lurralde historikoetako eskudun erakundeek esleituta daukate beren lurraldearen barruan zerga-araubidea eduki, ezarri eta erregulatzeko gaitasuna, eta foru-aldundiei dagokie beren zerga-sistema osatzen duten tributuak ordainaraztea, likidatzea, ikuskatzea, berrikustea eta biltzea.

Hala ere, lurralde historikoen erakundeen artean koordinatzea, zergak harmonizatzea eta lankidetzan aritzea da Euskadiko zerga-sistemaren printzipio bereizi orokorretako bat, eta Autonomia Estatutuan nahiz Ekonomia Itunean dago jasota.

Printzipio hori ikuspegi eragile batetik gauzatzeko, duela 30 urte, Eusko Legebiltzarraren Zergapideen Elkaregokitasun, Erakidetasun eta Lankidetasuneko maiatzaren 30eko 3/1989 Legearen esparruan, Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa (EZKO) sortu zen. Bada, Legearen arrazoien azalpenean adierazten den moduan, eremu horretan garatu beharreko ekintzak gidatuko zituen elementu giltzarria izateko eratu zen.
Sortu zenetik, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak beren ordezkariak izan dituzte EZKOn, baina 2016ko irailetik aurrera, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen bidez 3/1989 Legea aldatu ondoren, Euskadiko udalerrien ordezkaritza bat sartu da, eta jorratzeko gaiak toki-tributuen ingurukoak direnean hartzen du parte.

Foru-aldundien artean –beren eskumenen erabileran– harmonizazioa, koordinazioa eta lankidetza sustatzea da EZKOren xede nagusia, zerga-kudeaketa eraginkorragoa izateko asmoz. Adibidez, erakundearteko organo horren baitan sortu dira, koordinatuta eta azkenengo 30 urte hauetan, funtsean harmonizatuta dauden zerga-sistema foralak ekarri dituzten zerga-erreforma nagusiak.

Ikastaroan, Euskadiko zerga-harmonizazioaren gaia jorratuko da, EZKOren lanaren iraganean, orainean eta etorkizunean ibilbide jarraitua eginez. Horri begira, zerga-eremuko koordinazio-, harmonizazio- eta lankidetza-agertokian aktore nagusi izan direnek edo direnek parte hartzea aurreikusi da; hau da, hasieran protagonistak izan zirenak, lehenengo urteen ostean aritu zirenak, ondorengo garapenean parte hartu dutenak eta gaur egun erakundearteko organo horretan lan egiten dutenak ikastarora ekartzea pentsatu da.

Irakurri gehiago

Helburuak

Beren jarduera atzera begira baloratzea.

Egoera aztertzea.

Etorkizunera begirako erronken eta aukeren inguruan hausnartzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Ogasun eta Ekonomia Saila. Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Zuzendariak

Ane Etxenausia Aramburuzabala

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco

Matrikula prezioak

MATRIKULA2019-07-19 arte
0 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa