Gaixotasun mentala, ezintasuna eta bizi-kalitatea
Azalpena
Iraganean buruko gaixotasuna zutenek ez zuten ahotsik izan gizartean. Gaixoek eta beren familiek ez zuten parte hartzen erabakietan buru-osasuneko zerbitzuetara jotzen zutenean. Oraindik orain eriek gizartetik baztertzeko eta bizitzako jarduera arruntetan haien erabakimena gutxiesteko arriskua dute. Buruko osasunaren testuinguruan ahalduntzea estrategia nagusi bihurtzea da erronka; gaixoak bere terapian eta bizi-jardunean duen erabakimen maila indartzea, alegia. Ahalduntze prozesuan aurrera egiteko gaixoari jartzen zaizkion eragozpen formal eta informalak kentzen ahalegindu behar dugu, batetik, eta, bestetik, norbanakoen, gizarte-zerbitzuen, osasun-zerbitzuen eta administrazioen arteko botere orekak birpentsatu behar dira bide berriak urratzeko. Jardunaldi hauetan buru- osasunaren inguruan zeresanik duten operadoreak bildu nahi dira: adituak, profesionalak, senitartekoak, eta abar. Haiekin batera eta gaiaren inguruan dauden azken esperientziak eta berriak partekatuz, ahalduntze prozesuan aurrea egiteko urratsak adostu ahal izateko.
Helburuak
Jardunaldi hauetan gaixo mentalaren inguruan zeresanik duten operadoreak bildu nahi dira: adituak, profesionalak, zein senitartekoak, haiekin batera eta gaiaren inguruan dauden azken esperientziak eta berriak partekatuz, ahalduntze prozesuan aurrea egiteko urratsak adostu ahal izateko.
Osasun-mentalaren testuinguruan ahalduntzea estrategia nagusi bihurtzea da helburu. Gaixoak bere terapian eta bizitzaren jardueran duen erabakimen maila igotzea sustatu nahi da, alegia. Ahalduntze prozesuan aurrera egiteko gaixoari jartzen zaizkion eragozpen formal eta informalak kentzen ahalegindu behar dugu, batetik, eta, bestetik, norbanakoen, gizarte- eta osasun-zerbitzuen eta administrazioen arteko botere orekak birpentsatu behar dira bide berriak urratzeko.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Kolaboratzaileak
Programa
2016-07-07
Dokumentazio banaketa
“Osasun mentala artatzearen egungo erronkak“
- Imanol Querejeta Ayerdi | Donostiako Hospitalea eta UPV/EHU
“Buru-gaixoaren konpetentziak“
- Agustin Larrazabal | Pskiatra
Atsedena
“"Salud mental y calidad de vida"“
- Maria Jose Cano Mesias | FEDEAFES - Directora
2016-07-08
“Buru-gaixoaren eskubideak“
- Itziar Alkorta Idiakez | UPV/EHU - Zuzenbide Zibileko irakasle titularra
“Buru-osasuna espetxe-arloan“
- Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta | Arartekoa
Atsedena
Mahai ingurua: “Buru-osasuna artatzeko adostasunerantz urratsak“
- Itziar Alkorta Idiakez | UPV/EHU - Zuzenbide Zibileko irakasle titularra
- Imanol Querejeta Ayerdi | Donostiako Hospitalea eta UPV/EHU
- Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta | Arartekoa
- Maria Jose Cano Mesias | FEDEAFES - Directora
- Aurora Elosegui Sotos | Epailea
Zuzendariak
Itziar Alkorta Idiakez
Uda Ikastaroak / Cursos de Verano, Zuzendari akademikoa / Directora académica
Zuzenbidean doktorea eta EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra. Bere ikerketaren ildo nagusia bioetika da eta gai horren inguruan hainbat monografia, artikulu zientifiko eta dibulgaziokoak argitaratu ditu. VI eta VII Europako Programa Marko-ko 4 ikerketa-proiektutan parte hartu du, baita Programa Nazionaleko hainbat ikerketa-proiektutan ere. New Yorkeko Hastings Center for Bioethics, Filadelfiako Unibertsitateko Center for Bioethics eta Bordeleko Unibertsitateko irakasle bisitaria izan da. Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusia izan zen, eta ondoren Jakiundekoa, Zientzia, Arte eta Letren Akademiakoa. UPV/EHUko irakaskuntzako kalitate eta berrikuntzako errektoreordea 2008 eta 2012 urteen artean, eta hezkuntza-ereduaren garapenaz, kalitate-programez eta unibertsitateko irakasleen prestakuntza eta ebaluazioaz arduratzen da. 2013 eta 2015 urteen artean, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea izan zen.
Imanol Querejeta Ayerdi
Licenciado en medicina y cirugía (1978), especialista en psiquiatría (1982), Doctor en medicina (Parasuicidio en Guipúzcoa.1995). Profesor asociado de la UPV/EHU (asignatura de psiquiatría). Diplomado en Sanidad, Escuela Nacional de Sanidad (1981). Diplomado en Bioestadística (UAB, 1982-1983). Especialista Universitario en Psiquiatría Forense (UNED, 2007). Curso sobre “introducción y la enseñanza de la psiquiatría basada en la evidencia” (Oxford, 2001). Ha trabajado en las tres redes de salud mental de la comunidad autónoma. Jefe de Servicio en funciones del Servicio de Psiquiatría del Hospital Universitario Donostia (OSI Donostialdea). Colaborador con la Organización Mundial de la Salud (alcoholismo y lconducta suicida) y con la Comisión para las Comunidades Europeas en Bruselas (Concerted action on management of attempted suicide patients, by general hospitals facilities: a quantification of Medical and Psychological services, in selected European Centres (1989-1990)).
Hizlariak
Maria Jose Cano Mesias
Aurora Elosegui Sotos
Agustin Larrazabal
Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2016-05-31 arte | 2016-07-07 arte |
---|---|---|
60,00 EUR | 70,00 EUR | |
35,00 EUR | 46,00 EUR | |
35,00 EUR | 46,00 EUR | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
0 EUR | - | |
- | 35,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa