Gaza
Etengabeko gatazkaren ondorioak
Azalpena
Pasa den urrian Hamaseko milizianoek, Israelgo hegoaldean egindako atentatuak, Gaza erre zuen eta Ekialde Ertain osoan tentsioa areagotu zuen. Israelen erantzuna, espero zena bada ere, beldurgarria izaten ari da, sortutako heriotz eta suntsipenarengatik. Gatazka eskualde osora zabaltzeko dagoen arriskua, ez da txikia.
Mahai-ingurua osatuko duten eta gai honetan adituak diren hizlariek, gatazka eta haren ondorioak ikuspuntu juridiko, politiko eta humanitario ezberdinetatik aztertuko dute.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Lankidetza
Programa
2024-07-11
“Mesa Redonda“
- Antonio Remiro Brotons | UAM - Catedrático
- Asier Garrido Muñoz | The Hague University of Applied Sciences - Profesor de Derecho Internacional Público y de la Unión Europea
- Bárbara Ruiz Balzola | UNRWA - Delegada en Euskadi
Hizlariak
Antonio Remiro Brotons
Asier Garrido Muñoz
Nazioarteko zuzenbide eta Europar Batasuneko zuzenbideko irakaslea Haya Hiriko Unibertsitatean (Zientzia Aplikatuen arloan), eta Salamancako Unibertsitateko Zuzenbideko doktorea (2011), bertan Irakasle laguntzaile doktore gisa aritu zen 2015era arte. Nazioarteko Justizia Auzitegiko abokatua izan zen (2015-2019), eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren Idazkaritzako Lege Gaietarako Bulegoko abokatua (2023, bere funtzio akademikoetatik eszedentzian). Hitzaldiak edo gonbidatu irakasle gisa irakatsi du, besteak beste, Haya Hiriko Nazioarteko Zuzenbide Akademian, Leiden Unibertsitatean, Bartzelonako Eskola Diplomatikoaren Nazioarteko Ikasketa Zentroan eta Pariseko Unibertsitatean. Bere ikerketa arloak nazioarteko auzitegien praktikan, erantzukizun nazioartekoan eta nazioarteko erakundeen zuzenbidean oinarritzen dira. Gaur egun, "The Law and Practice of International Administrative Tribunals" izeneko tratatua amaitzen ari da, Cambridge University Press argitaletxearekin kontratuan dagoena, eta 2025ean argitaratzea espero da. El País egunkariak Haya Hiriko auzitegiei eragiten dieten gaietan aldizka kontsultatzen du.
Bárbara Ruiz Balzola
UNRWA Euskadi
Licenciada en Derecho y profesional de la cooperación internacional para el desarrollo y educación para la ciudadanía global, especializada en gestión de proyectos y con experiencia en terreno. Más de 10 años de trabajo en ONG, Organismos Internacionales y Administración Pública.
Kokalekua
Montehermoso Kulturunea
Fray Zacarías Martínez kalea, 2, 01001 Vitoria-Gasteiz
Araba
Montehermoso Kulturunea
Fray Zacarías Martínez kalea, 2, 01001 Vitoria-Gasteiz
Araba