Gazte Ekoliderrak
Egin bidea. Eragin aldaketa
Azalpena
Klima larrialdia eta gizarte krisia denon ahotan daude egun. Etorkizun jasangarria lehen mailako erronka da. Gizartea aktibatzea ezinbestekoa da. Krisi egoera honen aurrean, ikusle ala eragile izan nahi duzu?.
20-35 urte badituzu, eman izena!
Gazte Ekoliderrak jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan oinarritzen den formakuntza eta bizitza ibilbidea da. Gazteak gizarte eraldaketaren sustatzaile izatea nahi dugu. Aktibista izatea. Ekolider bilakatzea.
Murgildu 6 hilabeteko eta 120 orduko formakuntza honetan (azaroa-apirila). Jasangarritasunaren 5 gai bloketan sakonduko dugu, 12 saio presentzialetan eta 3 egonaldi trinkotan parte hartuz eta erakunde baten erronka erreal bati irtenbidea emanez. 30 gazte elkarrekin, talde gidari eta bidelagunekin batera.
Trebatu jasangarritasunean eta lidergoan.
Ekin eta pasa ideietatik ekintzetara.
Izan gizarte eragile eta Ekolider sareko kide.
Helburuak
Jasangarritasunaren ezagutzan sakondu eta ikuspegi holistikoa landu.
Lidergo kontzientearen konpetentziak landu.
Ekiteko ahaldundu: ideietatik ekintzetara igarotzea bultzatu.
Kontzientzia, pentsamendu kritikoa eta komunitatea sustatu.
Jarduera nori zuzenduta
- ikastaroa gazteei zuzenduta dago
Zuzendariak
Amaia Otazo Aseginolaza
Kutxa Ekogunea
Gazte Ekoliderrak-eko zuzendaria eta koordinatzailea. 2012. urtetik 6 aldiz koordinatu du jasangarritasuna eta lidergoa lantzea helburu dituen programa hau. Kutxa Ekoguneko Kontsumo eta Ohitura jasangarri eta solidarioen arduraduna da. Ingurumen zientzietan lizentzitua da. Bere ikasketak Italian bukatu ondoren batez ere ingurumen hezkuntzako kanpainetan aritu da lanean. Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak enpresan, Eskolako Agenda 21a eta kontsumo ohitura jasangarriak bultzatzeko merkatu eta kanpainetan egin du lan batik bat. E
Kokalekua
Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43, 20009 Donostia, Gipuzkoa
Gipuzkoa