GAZTE EKOLIDERRAK - Jasangarritasun eta eraldaketarako lidergoan formakuntza ibilbidea
Azalpena
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170027 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.
Jasangarritasunaren erronkei erantzuteko lidergoa hartzeko ahaldunduta, formatuta eta saretuta egongo den gazte talde bat bultzatzea helburu duen formakuntza da. Horretarako, hautatuak izango diren 30 gazte parte hartzaileak jasangarritasunaren ikuspegi sistemikoan eta lidergo eredu eraldatzaileetan trebatu eta konpetentzia horiek barneratzeko eta praktikan jartzeko ibilbidea.
Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Ekogunearen elkarlanaren eskutik, Etorkizuna Eraikiz programaren baitan kokatzen da.
Zergatik Gazte Ekoliderrak?
Etorkizun jasangarria lortzea erronka urgente eta handia da egun dugun sistema ekonomikoa, politikoa eta kulturala kontuan edukita. Horri erantzuteko beharrezkoa da pentsamendu kritikoa eta konplexua duen gaztedi kontzientziatua, lidergoari heltzeko prest egongo dena. Ideia berritzaileak inplementatu eta paradigmen aldaketzeko gai direnak. Gazte hauek, besteak beste, klima larrialdia eta bioaniztasunaren galeraren egoera, berrikuntza soziala, ekonomia zirkularra, energiaren eraldaketa, kontsumo jasangarria eta gobernantza eredu desberdinak arakatu eta barneratuko dituzte. Ikus programa.
Bi ardatz ditu programak: Jasangarritasuna eta lidergoa
JASANGARRITASUNA
Jasangarritasunaren ezagutzan sakontu eta ikuspegi holistikoa garatzea da helburua. Hala, jasangarritasunaren 3 dimentsioak lantzeko orduan hurrengo gai zehatzak landuko dira bakoitzaren inguruko azalpen kontzeptuala, erronka eta martxan dauden proiektu interesgarriak ezagutu eta guztiaren inguruan hausnartuz:
- Inguruneari dagokionez, lurralde antolamendua, hirigintza ereduak, naturaren kudeaketa eta artifizialiazioa, transizio ekologikoa.
- Alor sozialean, hiri bizigarrien esperientziak (etxebizitza komunitarioak / 15’ hiria / hirigintza parte hartzailea), ekofeminismoa, ekodepentzia.
- Eta ekonomikoan, eraldaketa energetikoa, ekonomia zirkularra, fiskalitate berdea, elikadura katea eta kontsumo ereduak.
LIDERGOA:
Lidergo eraldatzailerako bide bat, gaur egungo metodologietan eta pentsamendu-korronteetan oinarritua. Autoaurkikuntza-bidaia batera eramango gaitu, munduak behar duen lider izateko. Bidaia hasteko, gure bizi-asmoa aztertuko dugu: nor naiz ni eta zer eman dezaket? Lidergo kolektiboari buruz ikasten jarraituko dugu. Lankidetzazko lidergo hori areagotu egiten da ikuspegi eta ikuspuntu desberdinekin lan egiten ikasten denean, gatazka ikasteko aukera gisa ikusten denean eta taldeei adimen kolektibora iristen laguntzen dieten tresnak erabiltzen direnean.
Azkenik, bidaiak gidaritza eraldatzailera eramango gaitu, beste batzuk ahalduntzen dituena, kaosean lan egiten dakiena, baina, batez ere, zerbait handiagoaren zerbitzuan jartzen dakiena, planeta. Hainbat metodologia erabiliko ditugu, besteak beste, “Dragon Dreaming”, “Dialogue”, “U teoria”, “Systems Thinking”, “Ekologia sakona” eta “The power of ahultity”.
ZEINTZUK IZANGO DIRA HURRENGO GAZTE-EKOLIDERRAK?
-Hautatutako 30 gazte.
-18-30 urte tartekoak.
-Jasangarritasunean interesatuak
-Motibatuta eta aktiboak
-Elebidunak: euskararen ulermena eskatzen da.
-Ez da oinarrizko formakuntzarik eskatzen.
MATRIKULA PREZIOA
390€ (Aurrez hautaketa prozesuan parte hartze doan)
Helburuak
Jasangarritasunaren ezagutzan sakondu eta ikuspegi holistikoa landu
Lidergo sistemikorako konpetentziak entrenatu
Ekiteko ahaldundu; ideietatik ekintzetara igarotzea bultzatu.
Kontzientzia, pentsamendu kritikoa eta enpatia sustatu.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorra
Metodologia
Hiru metodologia: Trebatu + Ekin + Izan
TREBATU. Jasangarritasunean eta lidergoan trebakuntza
Gazteei eskainiko zaien formakuntza programari egiten dio erreferentzia. Hitzaldi, praktika- egokien, talde dinamiken eta tailerren bidez gauzatuko da formakuntzaren lehen fasea.
Pentsamendu konplexua eta kritikoa sustatu nahi da eta horretarako, korronte desberdinak ezagutu, norbanako hausnarketak sustatu, talde-dinamiken bidez debatea piztu eta gai guztiak modu holistikoan landu egin behar dira.
Trebakuntza eskaintza esparru anitzetarako adituekin landuko da: unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, elkarteak, aktibistak, eta herri mailako ekintzaileak.
EKIN. Trebakuntzan zehar ikasitakoaren praktika
Partaideek taldekako proiektu bat diseinatu eta ezagutzera eman beharko dute.
Ekin dimentsioan, etorkizuneko erronkei erantzuteko, berrikuntza sozialaren testuinguruan irtenbideak proiektu gisa planteatzean datza. Helburua erronka erreal eta motibazio pertsonalek erantzutea izango da. Materializazioa, identifikatutako jasangarritasun erronketan oinarritutako proiektuak asmatu edo ideiatu, diseinatu, planifikatu, prototipatu eta aurkeztea izango da.
IZAN: partaideek gizarte eragile bihurtzeko bideari ekiten diote.
Gazte ekoliderrak, eraldaketako agenteak bihurtu behar dira. Izan dimentsioa lidergotza eta jasangarritasunaren inguruko lanketa uztartzeko eremua izango da.
Batetik, esperientzia inspiratzaileak aurkeztuko dira. Honek, jasangarritasunaren inguruko berrikuntza soziala alor ezberdinetatik gauza daitekeela egiaztatzeko eta esperimentatzeko balioko du: aktibismoa, politika, administrazioaren kudeaketa, komunitate mailako mugimendua edota proiektuen garapena.
Bestetik, ibilbidean zehar ahalduntzen joateko, iritzi, hausnarketa eta eztabaidak kaleratzera animatuko ditugu gazteak, norbanako mailan eta baita ere kolektiboki, sare sozialetan, artikuluen publikazioak eginez, elkarrizketak hedabideetan eskainiz, Think tankeko saioetan aurkezpenak eginez, eta abar.
Taldearen aniztasunari esker prozesuan eztabaidatzea edo hartu beharreko erabakietan adostasunetara iristea, elkarrengandik ikastea, saretuz elkarrekin ekitea “izan”-en lehen praktikak moduan bultzatuko dira. Perfil, motibazio eta konpetentzia ezberdinek elkarreragin eta sarea indartuz, komunitate eraldatzaile baten parte bihurtuko dira Gazte Ekoliderrak eta saretzeko aukera emango zaie.
Programa
Aurrez aurreko egitaraua
2021-10-07
“Aurkezpen ekitaldia: Garapen Jasangarri Kutxa Ekogunean eta GFAn . Gazteak Klimaren alde Thint Tank-a. trebatu + ekin + izan. Taldearen aurkezpena“
- José Ignacio Asensio Bazterra Gipuzkoako Foru Aldundia - Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako Diputatua
- Ander Aizpurua Susperregui Kutxa Fundazioko Zuzendaria
- Itziar Alkorta Idiakez Cursos de Verano/ Uda Ikastaroak - Zuendaria
Mahai ingurua Jasangarritasunaren kontzeptua : Zer da zuretzat garapen jasangarria?
2021-10-21
“Klima larrialdiaren egoera “
- Dorleta Orue-Echevarria Iglesias Naturklima
- Dafne Mazo Ekoliderra, Ihobe
2021-11-05
1. konbibentzia. Lidergo pertsonala (I)
2021-11-06
1. konbibentzia. Lidergo pertsonala (II)
2021-12-11
“Naturarekin berriz konektatzea / Ingurumen hezkuntza / Ingurumen hezkuntza.“
- Mikel Subiza Pérez EHU, Biodonostia
- Maialen Sistiaga Poveda Kutxa Ekogunea
- Irati Andoño Erdozain Kutxa Ekogunea
2022-02-04
“2. konbibentzia asteburua: Ideaziotik prototipaziora“
- Joxean Hernandez Gómez Impact HUB
- Verena Hammes Impact HUB
2022-02-05
“2. konbibentzia asteburua: Ideaziotik prototipaziora“
- Joxean Hernandez Gómez Impact HUB
- Verena Hammes Impact HUB
2022-03-12
Proiektuen aurkezpena
2022-03-25
“3. konbibentzia asteburua (ULIAko Aterpetxean): Munduarentzako liderra. “
- Julia Ramos Puente
- Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri
2022-03-26
“3. konbibentzia asteburua (ULIAko Aterpetxean): Munduarentzako liderra. “
- Julia Ramos Puente
- Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri
2022-04-02
Ekoliderren topaketa
2022-04-21
“Lehen sektorearen erresilientiza / Elikadura subiranotasuna “
- Amalia Virto Kutxa Ekogunea
2022-05-07
Ekintza kolektiboa
2022-05-28
Itxiera ekitaldia
Online egitaraua
2021-10-14 / 2021-10-14
SAIO SINKRONIKOAK (online zuzenean)
18:00h Biodibertsitatea arriskuan
Jorge Estramina (Un bosque para el planeta Tierra).
19:00h Ekozentrizmoa / Antropocenoa
Victor Viñuales (Ecodes).
- Jorge Estramina
- Victor Viñuales
2021-10-25 / 2021-10-29
SAIO ASINKRONIKOAK
Zaintzak erdigunean.
Joseba Zalakain (SIIS)
Idoia Azaldegui (WAS)
- Joseba Zalakain
2021-11-08 / 2021-11-12
SAIO ASINKRONIKOAK
Gobernantza
Cristina Monge, soziologa eta politologa.
- Cristina Monge Lasierra
2021-11-11 / 2021-11-11
SAIO SINKRONIKOA (online zuzenean)
18:00h-19:30h Talde hausnarketa
Amaia Otazo (Kutxa Ekogunea).
- Amaia Otazo Aseguinolaza
2021-11-18 / 2021-11-18
SAIO SINKRONIKOA (online zuzenean)
18:00h-19:30h Glasgowko goi bilera gertutik
Imanol Goenaga (Ekoliderra, EJ).
2021-11-22 / 2021-11-26
SAIO ASINKRONIKOAK
Eraldaketa energetikoa
2021-11-29 / 2021-12-03
SAIO ASINKRONIKOAK
Klima aldaketa: Pobrezia eta migrazioa.
Ur ekosistemen egoera eta uraren eskubidea.
2021-12-06 / 2021-12-12
SAIO ASINKRONIKOAK
Lurralde antolamendua / urbanismo eta paisaia
2021-12-23 / 2021-12-23
SAIO SINKRONIKOA (online zuzenean)
18:00-19:30h Mundu mailako ingurumen inguruko mugimenduak
2022-01-03 / 2022-01-03
SAIO ASINKRONIKOAK
Gune naturalak eta artifizializazioa/ Red Natura 2000/Ley del 94 de protección de EN/ Plan de infraestructuras verdes
2022-01-10 / 2022-01-10
SAIO SINKRONIKOA (online zuzenean)
18:00-19:30h Talde lidergoa I
2022-01-17 / 2022-01-17
SAIO SINKRONIKOA (online zuzenean)
18:00-19:30h Erronka-proiektua
2022-01-27 / 2022-01-27
SAIO SINKRONIKOA (online zuzenean)
18:00-19:30h Talde lidergoa II
2022-02-07 / 2022-02-12
SAIO ASINKRONIKOAK
Hiri bizigarriak
SAIO SINKRONIKOA: Proiektu taldeen jarraipena
2022-02-14 / 2022-02-18
SAIO ASINKRONIKOAK
Berrikuntza soziala
2022-02-21 / 2022-02-25
SAIO ASINKRONIKOAK
Kontsumo berde eta zirkularra. Ekoizpenetik kontsumora
2022-03-03 / 2022-03-03
SAIO SINKRONIKOA (online zuzenean)
17:30h-20:00h Talde lidergoa III
2022-03-14 / 2022-03-18
SAIO ASINKRONIKOAK
Aukerazko gaia
2022-04-25 / 2022-04-29
SAIO ASINKRONIKOAK
Fiskalitate eta finantza berdeak
2022-05-09 / 2022-05-13
SAIO ASINKRONIKOAK
Ingurumena eta digitalizazioa
2022-05-16 / 2022-05-20
SAIO ASINKRONIKOAK
Aukerazko gaia
Zuzendariak
Amaia Otazo Aseginolaza
Talde gidaria Kutxa Ekoguneko Kontsumo eta Ohitura Iraunkorren arloko koordinatzailea da. Ingurumen Zientzietan lizentziatua (2001-2004). Italian amaitu zituen ikasketak, eta harrezkero ingurumen-hezkuntzaren arloan, herritarren partaidetzari buruzko proiektuetan (Agenda 21) eta sentsibilizazio-kanpainetan lan egin du. Ekoliderrak sareko kidea da eta taldearen gida hiru ediziotan
Hizlariak
Arantza Acha
Unesco Etxea
Licenciada en Biología por la Universidad del País Vasco y tiene un Máster en Conservación y Desarrollo Rural por la Universidad de Kent (Reino Unido). Ha trabajado durante 7 años con la Unidad de Ciencias Ambientales de la Oficina de la UNESCO en Indonesia, dos años como beneficiaria del programa de becas de UNESCO Etxea y Gobierno Vasco y posteriormente como consultora. Su trabajo se centró en promover el desarrollo sostenible en Indonesia, Timor Oriental, Filipinas y Vietnam. Para ello ha trabajado en programas de ecoturismo, formación, lucha contra el cambio climático y promoción cultural, colaborando estrechamente con gobiernos naciones y locales, comunidades locales, expertos y científicos, diversas agencias de la ONU y organizaciones de la sociedad civil. Desde el año 2014 Arantza es la directora de UNESCO Etxea, el Centro UNESCO del País Vasco, que trabaja en los ámbitos de la sostenibilidad, la educación, la cultura y los derechos humanos en el País Vasco.
Ander Aizpurua Susperregui
Kutxa Fundazioa
Rita Aldabaldetreku Gonzalez de Txabarri
Euskaltzaleen Topagunea
Lidergoko bidelaguna Prozesu parte-hartzaileen arloko arduraduna da, eta Gipuzkoako hizkuntza-elkarteen sustatzailea. Masterra Strategic Leadership towards Sustainability (2016)”-n. Impact Hub Donostiako ULABeko partaide eta dinamizatzaile izan da, eta lidergo- eta partaidetza-metodologietan trebatu da
Itziar Alkorta Idiakez
Uda Ikastaroak / Cursos de Verano, Zuzendari akademikoa / Directora académica
Zuzenbidean doktorea eta EHUko Zuzenbide Zibileko irakasle titularra. Bere ikerketaren ildo nagusia bioetika da eta gai horren inguruan hainbat monografia, artikulu zientifiko eta dibulgaziokoak argitaratu ditu. VI eta VII Europako Programa Marko-ko 4 ikerketa-proiektutan parte hartu du, baita Programa Nazionaleko hainbat ikerketa-proiektutan ere. New Yorkeko Hastings Center for Bioethics, Filadelfiako Unibertsitateko Center for Bioethics eta Bordeleko Unibertsitateko irakasle bisitaria izan da. Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusia izan zen, eta ondoren Jakiundekoa, Zientzia, Arte eta Letren Akademiakoa. UPV/EHUko irakaskuntzako kalitate eta berrikuntzako errektoreordea 2008 eta 2012 urteen artean, eta hezkuntza-ereduaren garapenaz, kalitate-programez eta unibertsitateko irakasleen prestakuntza eta ebaluazioaz arduratzen da. 2013 eta 2015 urteen artean, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea izan zen.
Jesús Alquézar Sabadie
Europako Batzordeko Ingurumenerako Zuzendaritza Nagusiko analista sozioekonomikoa. Zientzia Politiko eta Soziologian eta Ekonomian lizentziaduna, Europako Politikan eta Ikerketa Sozial Aplikatuan graduondoko tituluekin.
Irati Andoño Erdozain
Kutxa Ekogunea
Kutxa Ekoguneko Baso-eskola teknikaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.
José Ignacio Asensio Bazterra
Diputación Foral de Gipuzkoa
1966an jaio nintzen. Tolosarra eta euskalduna naiz. Ekonomia Zientziak eta Enpresaritza ikasketak egin nituen, eta master bat daukat enpresa eta finantza publikoen kudeaketan. Patxi Lopez lehendakariaren agintaldian, Eusko Trenbideetako zuzendari nagusi izan nintzen. Orobat, irakasle izan naiz Zaragozako Unibertsitatean, baina lan esperientzia ia osoa enpresa pribatuan izan dut. 2011tik zinegotzia naiz Tolosan Alderdi Sozialistarekin. Jarduera horrek aukera ematen dit nire herriaren egunerakoarekin harremana izateko. Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua naiz.
Ingurugiro zientziatan lizentziaduna da. Ikerketa eta lankidetza proiektuak kudeatzen ibili da azken urteetan. EHUn energia trantsizioei buruzko doktoretza egiten hasitakoa, Brasilgo kasua du aztergai, eta Rioko unibertsitatean egin du azken ikastaroa: “Energia eta gizartea gaur egungo kapitalismoan” izenekoa. Azken urteetan Mugarik Gabeko Ingeniaritzarekin eta Ekologistak Martxanekin egon da elkarlanean. Euskal Herriko zein atzerriko hainbat txokotan trantsizio energetikoa egoera demokratikoago eta justuago batean egiteko ikaspenak elkarbanatzen aurki dezakezue. Taldean egindako azken lanak TRADENER (https://tradener.wordpress.com/) blogean aurki ditzekezue eta hausnarketa pertsonalagoak berriz hementxe: https://izaroblog.com/
Begoña Caballeiro García
Ama naiz batez ere, eta istorioen kontalaria. Gazte batek storytelling-eko espezialista gisa ulertuko lukeena. Emaús FSko komunikazio-arduraduna. Ingurumen-sentsibilizazioan eta -hezkuntzan eta sare sozialetan aditua
Jorge Estramina
Espainiako korridore ekologikoen zuzendaria
Sergio Gallego
Txundituta dago natura eta haren harremanak gaztetatik ikusi eta ikastean. Ingurumen Zientzietako lizentziaduna. 2019az geroztik, aktiboki dihardu lanean Lurgaian, basoak eta prozesu ekologikoak berreskuratzen laguntzeko.
Imanol Goenaga
Eusko Jaurlaritzako ingurumen-arloko aholkularia. Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean egiten du lan. Arkitekturako lizentziaduna. Gazte Ekoliderrak 2011 programako kide eta Ekoliderrak sareko kide izan da.
Verena Hammes
Verena Hammes
Biologian lizentziatua. 2017tik, U teoriako hezitzailea Impact Hub Donostian eta HUBemprendedorAs eta Proiektuen Azokako programen bideratzailea. Seiurteko esperientzia du KLJB München und Freising gazteen antolakuntzan taldeak errazten.
Joxean Hernandez Gómez
Impact Hub Donostiaren sortzaileetako bat eta zuzendaria. Industria ingeniaria da, eta 10 urteko esperientzia du gizarte-berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin, kulturarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektuak diseinatzen eta gauzatzen.
Joxean Hernandez Gómez
Impact Hub Donostiaren sortzaileetako bat eta zuzendaria. Industria ingeniaria da, eta 10 urteko esperientzia du gizarte-berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin, kulturarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektuak diseinatzen eta gauzatzen.
Beatriz Marticorena San Agustin
Diputación Foral de Gipuzkoa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Iraunkortasun Ataleko burua. Biologian lizentziaduna.
Beatriz Marticorena San Agustin
Diputación Foral de Gipuzkoa
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Iraunkortasun Ataleko burua. Biologian lizentziaduna.
Dafne Mazo
Ihobeko proiektu teknikaria - Klimaren aldeko ekintzetan, gaur egun URBANKLIMA proiektuan ari da lanean besteak beste. Gazte Ekoliderren sareko kidea. Ingurumen Zientzietan Lizentziatua.
Cristina Monge Lasierra
Universidad de Zaragoza, Globernance, ItdUPM y BC3
Politologoa da, Zaragozako Unibertsitateko soziologia-irakaslea. Haren intereseko arloak iraunkortasuna eta kalitate demokratikoa dira, eta, bereziki, trantsizio ekologikorako gobernantza. Gai hori Globernance, BC3 eta itdUPM bezalako ikerketa-zentroetan lantzen du, baita Ecodesen ere, non aholkulari gisa aritzen baita. “15M : gizartea demokratizatzeko mugimendu politikoa (2017)” -ren egilea da, eta baita “Politika hackeatu (2018)” eta “Aragoiko Uraren Gatazken Bitartekaritzarako Gizarte Ekimena (2019)” koegilea. Gainera, Más Cultura Política, Más Democracia bildumako editore da, eta analista politikoa da El País, Cadena SER eta Infolibre-rentzat eta RTVErentzat.
Raul Olivan
Hamarkada bat baino gehiago berrikuntza-ekosistemak eraikitzen, sareak ehuntzen eta elkarrizketak sustatzen. Orain, LAABtik. "Frena la Curva"ren bultzatzailea.
Dorleta Orue-Echevarria Iglesias
Fundación de Cambio Climático, Naturklima
Naturklimako Klima Aldaketaren Behatokiko koordinatzailea. 5 urteko esperientzia datu ozeanografieorologikoak prozesatzen eta aztertzen.
Dorleta Orue-Echevarria Iglesias
Fundación de Cambio Climático, Naturklima
Naturklimako Klima Aldaketaren Behatokiko koordinatzailea. 5 urteko esperientzia datu ozeanografieorologikoak prozesatzen eta aztertzen.
Amaia Otazo Aseginolaza
Talde gidaria Kutxa Ekoguneko Kontsumo eta Ohitura Iraunkorren arloko koordinatzailea da. Ingurumen Zientzietan lizentziatua (2001-2004). Italian amaitu zituen ikasketak, eta harrezkero ingurumen-hezkuntzaren arloan, herritarren partaidetzari buruzko proiektuetan (Agenda 21) eta sentsibilizazio-kanpainetan lan egin du. Ekoliderrak sareko kidea da eta taldearen gida hiru ediziotan
Julia Ramos Puente
Lidergoko bidelaguna Talde-entrenatzailea eta lidergo-aholkularia eta iraunkortasunerako plangintza estrategikoa. Dragon Dreamingeko hezitzaile ofiziala da 2012az geroztik. Denbora horretan, 4 kontinentetan 300 lagun baino gehiago eraman ditu. Bere bizitzako azken 8 urteak jendeari kontzientzia berri batekin proiektuak sortzen laguntzen eman ditu.
Julia Ramos Puente
Lidergoko bidelaguna Talde-entrenatzailea eta lidergo-aholkularia eta iraunkortasunerako plangintza estrategikoa. Dragon Dreamingeko hezitzaile ofiziala da 2012az geroztik. Denbora horretan, 4 kontinentetan 300 lagun baino gehiago eraman ditu. Bere bizitzako azken 8 urteak jendeari kontzientzia berri batekin proiektuak sortzen laguntzen eman ditu.
Victor Viñuales
ECODES
Soziologoa, Ekologia eta Garapena Fundazioaren (ECODES) sortzaileetako bat eta zuzendaria. Mundu Itunaren Espainiako Sareko presidenteordea, Inditexeko Kontseilu Sozialeko eta Sol Meliáko iraunkortasun adituen paneleko kidea. Ie Business Schooleko Erantzukizun Korporatiboko Zuzendaritzako Goi Programako irakasle elkartua 2007tik. Biodiversidad Fundazioaren Aholku Batzordeko kidea. Triodos Bank Españaren Aholku Batzordeko kidea, Creas Fondo Social Aholku Batzordeko kidea; Espainiako Gobernuaren Ur eta Saneamendurako Lankidetza Funtsaren Aholku Batzordeko kidea, eta Hazloposible Fundazioaren Aholku Batzordeko kidea. Espainiako Greenpeaceko Kontseiluko kidea da. Finantza Arduratsu eta Jasangarrien Zentroko Adituen Kontseiluko kidea eta Espainiako Garapen Iraunkorreko Kontseiluko kidea. Caja de herramientas para los constructores del cambio (2008) liburuaren egilea da, eta "Sabores Próximos" Nekazaritza ekologikoko enpresaren sortzaileetako bat.
Amalia Virto
Kutxa Ekoguneko Landa garapen jasangarriaren arduraduna da. Nekazaritza alorrean Ingeniari teknikoa da eta Hortofrutikultura eta lorezaintzan espezializatua.
Joseba Zalakain ---
SIIS Servicio de Información e Investigación Social
Joseba Zalakain gipuzkoar kazetaria da. Gizarte eta Informazio Zientzietan lizentziatua da, eta SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroaren zuzendaria da. Pobreziari, bazterketari, mendekotasunari eta beste arlo ugariri buruzko ikerketak egin ditu.
Jon Ander Santos
Orona S.Coop.-eko Ingurumen arduraduna. Ingurumen Kimikako Goi Mailako teknikaria
Aitziber Sarobe
Naturkon-eko kidea. Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan Gipuzkoako elkarte naturzale eta kontserbaionistak sortutako taldea.
Ondiz Zarraga
Mugarik Gabeko Ingeniarien Boluntarioa – Prestakuntza-ingeniaritzako doktorea eta bokaziozko dibulgatzailea. Teknologia libreei buruz idazten dut, ingeniaritzaren munduan nire lekua bilatzen dudan bitartean. "Sofware librea" liburuaren egilea
Maialen Sistiaga Poveda
Kutxa Ekogunea, Baso Eskola
Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta egun, Kutxa Ekoguneko Baso-eskola proiektuko arduradunetako bat da. Kutxa Ekogunean Ingurumen Hezkuntzako departamentuan ere egin izan du lan eta EuskalNatura (UEU Natur Zientziak) taldeko kidea da 2007 urtetik. Horrez gain, EHU/UEUko Online Irakaskuntza Masterreko irakaslea da.
Iker Zubimendi Idarreta
DIPUTACION FORAL DE GIPUZKOA
"Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen teknikaria. Biologian lizentziatua eta Ingurumen Ebaluazio eta Berreskurapeneko Unibertsitate Masterra. "
Mikel Subiza Pérez
Instituto Investigación Sanitaria Biodonostia, Investigador postdoctoral
Investigador postdoctoral contratado en la Universidad del País Vasco UPV/EHU y miembro del grupo de Epidemiología Ambiental y Desarrollo Infantil y del Instituto de Investigación Sanitaria Biodonostia. Interesado en en las intersecciones entre el planeamiento urbano, los procesos sociales y la salud humana, especialmente la salud psicológica. Ha desarrollado también trabajos sobre percepción de riesgos ambientales. Autor de 12 publicaciones indexadas en el JCR, de las cuáles 9 pertenencen al primer cuartil y visiting research fellow en la Universidad de Tampere (Finlandia) en 2017 y 2018.
Kokalekua
Aurrez aurreko saioak Ekogunean (Mikeletegi Pasealekua, 45, 20009 Donostia, Gipuzkoa) + Online saioak (online zuzenean +asinkronoak) UIK-ko moodle plataforman
Gipuzkoa