Gizartea
Zientzia eta Teknologia
Arkitektura eta Hirigintza
Gizartea bere espazio publikoen antolakuntza eta eraldaketan

Gizartea bere espazio publikoen antolakuntza eta eraldaketan

Uzt. 08 - 16. Uzt, 2022 Kod. A04-22

Azalpena

Gure egunerokotasunean espazioen garrantziaz ohartzean eta espazioak izan dezakeen botereaz hausnartzean, oinarrizkoa den galdera bat osatzen da: ze ahalmen du espazioaren diseinu eta sorkuntzak? Eta zertan datza espazio ekoizpena?

Galdera hauen inguruan pentsatu, eztabaidatu, ikertu eta ikasi ahal izateko, espazio publikoan esku hartuz, egitura esperimental bat izango dugu helburu. 10 egunez uda eskolako partaideek Zaldibiako herrian, gizarte eragile, elkarte zein norbanakoekin elkarlanean behin-behineko instalazio bat garatzeko aukera izango dute nazioarteko artista eta arkitektoekin batera. Interbentzio honen lehen helburu nagusia, arkitektura eta honen sorkuntza, eztabaida, prozesuak, ikerketak etab. gizartearekin  partekatzea baldin bada ere, behin-behineko “lantegia”, espazio sorkuntza prozesu kolektibo batentzako ezinbestekoa den jakituria irekiaren gune bilakatuko da, hau maila akademiko, ikertzaile eta praktikoarekin uztartuz. 

Udako Eskola eta topaketa izanik, arkitektura, gizarte eta politika zientziak, ekonomia, aktibismoa eta artearen inguruko ezagutzak eta esperientziak bilduko dira, baita arkitektura esperimentala, bizi molde ezberdinak hala nola “utopiak” deritzogun etorkizuneko bisioak ere.

Europako unibertsitate ezberdinen arteko lankidetzarako osatu den RICU sarearen lehen proiektu amankomun bezala, Euskal-Herriko landa eremuko espazio publikoa izango da 2022 urteko ikastaroaren jarduketa eremua.

Irakurri gehiago

Helburuak

Europako unibertsitate ezberdinen arteko lankidetzarako osatuko den (Research Institute for Concrete Utopias) RICU sarearen lehen proiektu amankomun izatea. Elkarrekin hausnartu, disenatu, eraiki eta erabiliz, akademiak, ikertzaileek eta gizarteak komunekoak diren espazioak sortzeko bideak jorratu nahi dira.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Ikastaroak hiru zati izango ditu:

Lehena teorikoa eta Donostiako Miramar jauregian egingo da, jardunaldi formatua izango du eta hitzaldi eta mahai inguru formatua izango du. Zati honetan nazioartean errefente diren esperientzia eta profesionalei espazioa emango zaie beren oinarri teorikoak eta esperientziak azaltzeko. Uztailaren 8an izango da Donostiako Miramar Jauregian.

Bigarren zatia, zati praktikoa izango da. Hau Zaldibia herrian gauzatuko da, nazioarte mailako arkitektura ikasleekin, profesionalekin eta Zaldibiako herritarrekin diseinatu eta gauzatuko den hiri elementu bat eraikitzea izango du oinarri. Zaldibian ikasturte honetan zehar egin diren hausnarketak oinarri harturik identifikatutako behar batzuk asebeteko dituen eraikuntza bat diseinatu eta gauzatuko da, Zaldibia herrian biziz aste batez, Uztailaren 9tik 15era.

Hirugarren zatia Zaldibian gertatutakoaz hausnartzea eta etorkizunerako lan lerroak identifikatzeko bilkura ireki bat izango da. Praktikaren ondorioak berriro Donostiara ekarriko dira, kasu honetan Tabakalerara, uztailaren 16ean. Bertan parte hartu duten ikasle, herritar eta profesionalek gertatutakoaren ebaluazio ireki bat egingo dute.

Beraz ikastaro hau hiru ikastarok osatzen dute, interesgarriena hiru ekintzetan parte hartzea izango da; nazioartetik datozen oinarri teorikoak, Zaldibian gauzatuko den praxia eta praxiaren irakaspenak jasoaz. Dena dela hiru ikastaro hauek bakarka ere egiteko aukera izango da.

Matrikulatzerakoan, aukeratu saio bat edo guztiak.

Irakurri gehiago

Kolaboratzaileak

  • Zaldibiko udala
  • Arkitektura goi eskola teknikoa EHU-UPV
  • Arkitektura saila UPV/EHU
  • Institut für Gestaltung- Studio2 - Architecture Faculty Innsbruck
  • Egoin
  • Rothoblaas
  • Biohaus

Zuzendariak

Koldo Telleria Andueza

UPV/EHU

Koldo Telleria Andueza (Segura, 1972) arkitekturan lizentziatua da EHUn, Hirigintzan diplomatua ere bada eta Sevillako UPOn eta Antropologian Master bat dauka. Hiri Kolektiboa sortu zuen 2002an eta hirigintzarako parte-hartze prozesu ezberdinak diseinatu, zuzendu nahiz gauzatu ditu Euskal Herriko testuinguru ezberdinetan. Saharan, Mozambiken eta Pakistanen aritua da kooperazio lanetan. EHUko arkitektura eskolan irakaslea da. Gaur egun, hirigintza eta lurralde antolamenduan gizartearekin elkar lanean eta ikerketan dihardu.

Xotil Natke Miguez

University of Innsbruck

(Zaldibia 1985) Donostia eta Innsbruck artean bizi den arkitektoa, arotza, argazkilaria eta ekintzaile politikoa. Innsbruck-eko Unibertsitateko Arkitektura Fakultatean (Institue for Design-Studio2) ikertzaile gisa lan egiten du 2018tik, irakaskuntza-metodologia eta diseinuaren teoria irakatsiz. Lan akademikoa partehartze-diseinu-metodologia berrien bilaketan oinarritzen da, prozesu sozial eta politikoak maila akademikoarekin uztartuz. Era berean, hainbat mugimendu sozial eta Europako arkitektura eta arte kolektibo ezberdinetan aktiboa denez, bere lana diseinuaren ikerketatik hasi eta ekoizpen zein eraikuntzaraino luzatzen da.

Hizlariak

jacobo Cayetano Garcia Fouz

Zuloark kolektiboa bulego ireki bat da, 2001ean Madrilen sortua. ondoren beste bulegoak ireki dituena La Coruña, Berlin, Bolonia, Atenas eta La Palman. Bere kideen aniztasunari esker, Zuloark-ek jarduera ugari garatzen ditu, besteak beste, diseinu arkitektonikoa, urbanismo eta parte-hartze taktikoa, ondare kulturala, nazioarteko jaiak, eraikuntza-tailerrak eta gehiago. 2007an Zuloark Zoohaus kooperatiba sortu zuen, nazioarteko ikerketa praktikoa abiaraziz "Inteligentzia kolektiboak". Kolektiboak nazioarteko hainbat sari irabazi ditu, hala nola Nica de Oro edo Arquia Proxima, eta omenaldia egin diote Bienal Española de Arquitectura y Urbanismo XII, Bienal Iberoamericana de Arquitectura y Urbanismo 2012. 2014an, Kolektiboak NBEko Practice Award saria jaso zuen Dubai International Award, UN Habitaten proiekturako. Bere lana mundu osoko hainbat kultur erakundetan erakutsi da, hala nola New Yorkeko MoMA, Berlingo Akademie Der Künste, Lisboako Architecture Triennial eta Matadero Madrilen. Sortu zenetik, Zuloarkek parte hartze aktiboa izan du testuinguru akademikoetan, Madrilgo (Espainia) Arte Ederretako Eskola Politeknikoan, Berlingo Unibertsitatean (Alemania), Monterreyko (Mexiko) Superior Estudie

Jule Goikoetxea

EHUko Zientzia Politikoetako irakaslea eta Oxford Unibertsitateko International Gender Studies institutoko kidea. University of Cambridge Journal of Politics-eko editore elkartua izan da eta gaur egun LISIPE (SUSA) pentsamendu liburu bildumaren editorea da. Bere azken liburuen artean, Peter Lang Oxfordek argitaratutakoa dugu, Privatizing Democracy (2017), Euskal Demokrazia Patriarkala (Elkar, 2020), Estallidos (Bellaterra, 2021) eta Democracia patriarcal (Txalaparta, 2022). BIBA taldeko fundatzaileetako bat.

Maider López Saénz

Maider López (San Sebastián, 1975) desarrolla su trabajo interviniendo en el espacio público y la arquitectura. Sus intervenciones requieren a menudo de la participación del espectador y desvelan reglas de comportamiento impuestas. Su obra ha sido expuesta nacional e internacionalmente, por ejemplo, en las bienales de Venecia, Estambul y Sharjah. Ha realizado proyectos en el espacio público como Ataskoa, Polder Cup o Playa, y ha participado en exposiciones como: Prospect 4. Contemporary Art Triennial. Nueva Orleans (2017); 1645 Tizas. Matadero Madrid (2016); Desplazamiento. Koldo Mitxelena y MARCO (2015), Play Time, 4a biennale d'art contemporain. Rennes. Francia. (2014); Mom, I am Barbarian? 13 Bienal de Estambul (2013); Mountain. Lower Austria Contemporany (2013), Polder Cup, Skor and Witte de With, Holanda (2010), Eclats, Centro Pompidou-Metz (2010), Sharjah Biennial 9, Emiratos Árabes (2009); Line of sight, Zendai Moma Museum, Shangai (2008).

Zaida Muxi Martinez

(Buenos Aires, 1964) es arquitecta y urbanista licenciada en la Facultad de Arquitectura, Diseño y Urbanismo (Universidad de Buenos Aires), doctora por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de Sevilla1 y profesora en la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de Barcelona. Es codirectora junto a Josep Maria Montaner del Máster Laboratorio de la Vivienda del Siglo XXI de la Universidad Politécnica de Cataluña. Colabora en el suplemento Cultura/s de La Vanguardia. Es conocida por su experiencia en cuestiones de espacio y género.

Judith Prossliner

Judith es arquitecta, editora, educadora cualificada y cofundadora de la oficina "die Baupiloten" en Innsbruck. Su interés por los métodos participativos en la arquitectura la lleva a centrarse en proyectos que exploran la interfaz entre la arquitectura y el público. Su trabajo se ha expuesto en eventos internacionales y ha recibido varios premios y becas. Judith imparte clases en la Facultad de Arquitectura de la Universidad de Innsbruck, así como en Bilding. educación arquitectónica para jóvenes.

Eric Sidoroff

Estudió arquitectura en Innsbruck, y en la A A de Londres. Allí se diplomó en 1999 en el Estudio de Diseño de Ben van Berkel. Desde el año 2000 trabaja en la Universidad de Innsbruck, donde tiene una Venia en Diseño de Interiores y Arquitectura en el Instituto de Diseño_Studio2. También ha trabajado como profesor de diseño y construcción en la Universidad de Liechtenstein y ha impartido clases como profesor invitado en Londres, Melbourne, Tiflis y desde 2013 también como profesor en el MCI de Innsbruck. En su investigación, se ocupa de la percepción y los efectos espaciales y de la interrelación entre los seres humanos y el entorno diseñado, centrándose en los ámbitos públicos, la arquitectura de uso cultural y los entornos de aprendizaje. Escribió su tesis doctoral sobre el tema "Desarrollo de las posibilidades de los museos operativamente integrados". Su tesis posdoctoral, "A Narrative Undertaking", se centró en una comprensión narrativa y performativa de la escenografía y el diseño espacial. Es miembro fundador de PULS_ un grupo de desarrollo e investigación que opera a nivel internacional y que explora las prácticas culturales de aprendizaje, la experiencia del diseño y los procesos institucionales.

Matrikula prezioak

A BLOKEA - uztailak 8 - Miramar Jauregia, Donostia2022-07-08 arte
25,00 EUR
0 EUR
B BLOKEA - uztailaren 9tik 15era, Lantegia Zaldibia2022-07-08 arte2022-07-17 arte
- 50,00 EUR
- 0 EUR
D BLOKEA - Uztailak 16 - Tabakalera2022-07-08 arte2022-07-17 arte
- 0 EUR
A BLOKEA - Online zuzenean ZOOM2022-07-08 arte2022-07-17 arte
25,00 EUR -
0 EUR -

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak