Kultura eta Artea
Hezkuntza
Uda ikastaroa
GORA TELOIA! Antzerkia ikastetxeetan egiteko gida

GORA TELOIA! Antzerkia ikastetxeetan egiteko gida

Uzt. 01 - 02. Uzt, 2024 Kod. K06-24

Haur eta gazteek antzerkia egiteko bideak

Azalpena

Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi dugu, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari diren irakasle edo monitoreei antzerkia erabiltzeko tresnak eskaini nahi dizkiegu, antzerkia modu baikor eta baliogarrian egin ahal dezaten.

Sorkuntza geroz eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerki eta hezkuntza alorrean eskarmentua duten profesionalen eskutik haien esperientziak partekatu nahi ditugu.

Besteak beste, honako gai hauek izango ditugu gogoan:

  • Antzerkiaren garrantzia hizkuntza lantzerakoan, sorkuntzan, baloreen lanketan, inklusioan, elkar-lanean,... 
  • Nola prestatu urte osoko lana: nondik hasi eta nola iritsi jarri den helbururaino, bidean galdu gabe.
  • Nola landu antzerki mota ezberdinak: zirkoa, pailazoa, mimoa, testu antzerkia, esketxak, txotxongiloak…
  • Antzerkiaren alderdi guztiak landu: Ahozkotasuna, hizkuntzaren tresna, gorputz adierazpena, jende aurrean agertzea etab.
  • Sormena garatzeko tresnak,
  • Talde lana egiteko, inklusiorako, baloreak lantzeko, gatazkak bideratzeko… antzerkiaren inguruko tresnak nola erabili
  • Eskolako kurrikuluna antzerkiaren bidez landu eta garatu.

Baita ariketak eta jolasez gain, antzezlan bat garatzeko tresnak eskainiko ditugu, eta hori egin ahal izateko urratsak landuko dira. Taldean sortutako antzezlana ala idatzita dagoen testu bat oinarri izanik. 

Aurtengo ikastaroan gainera landuko da antzerkiaren bidez ikasgaiak nola txertatu ikasketetan. Kurrukuluna nola garatu antzerkiaren bidez. Bi irakasle adituren eskutik, esate baterako memoria historikoa nola landu behar den sakonduko da antzerkiaren bitartez. Memoria eta antzerkia, kultura eta historia. 

Tresna praktikoak, materiala, antzerki mota ezberdinak, gaiak, baloreak, ariketak, irakurketa... 

Antzerkiaren inguruko topiko ezkorrak hautsi! Eta irakurketarako zaletasuna, parte hartzeko gogoa, jakin-mina,... etab berreskuratzea antzerkiaren bidez!

 

Irakurri gehiago

Helburuak

Antzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan antzekia sendotzeko eta kurrikulumean sartzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edo monitoreei tresnak eskaintzea da ikastaro honen helburu nagusia.

Antzerkiari beldurra galtzea, eskaini ditzaken aukerak ezagutaraztea, eta era berean, antzerkia oso "kontu serioa" dela jabetzea.

Materialak, ariketak, jolasak, etab. partekatu eta material horiek errealitate edo behar bakoitzera egokitzeko baliabideak eskaini nahi digutu.

Irakasleak trebatu nahi ditugu, ikastetxeetan antzerkia txertatzen eta zabaltzen joateko. Eta bereziki hizkuntza, ahozkotasuna, gorputza eta talde lanaz gain, sormena eta emozioak lantzeko, kanporatzeko eta partekatzeko.

Ikas materiala antzerkiaren bidez nola landu, barneratu eta partekatu. Antzerkia jakintzaren trasmisore. Ikerketarako bide.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Uda Ikastaroak alderdi teorikoa izango du, baina gehienbat oso praktikoa izango da, beraz jantzi eta oinetako erosoak ekartzea komeni da. 

Bestalde, ikastetxeetako eguneroan sortzen diren arazoekin lagundu ahal izateko komeniko litzateke zuek zalantza eta kezkaz gurekin partekatzea, zuen behar zehatzei ere erantzun ahal izateko.

Lankidetza

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza departamentua
  • Prest_Gara

Programa

2024-07-01

09:00 - 09:15

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • María José Telleria | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Kultura Saileko Zuzendaria
09:15 - 10:30

“GORA TELOIA! Ariketak“

    Zer landu? Nola landu? Testua sortu

    • Aizpea Goenaga Mendiola | Ikastaroaren zuzendaria
    10:30 - 12:00

    “Ikastetxeetan esperientziak: Iurgi Etxebarria Apropox Sormen Iturri eta Estitxu Urretxindorrak ikastetxeko esperientzia: Loraldia “

      Antzerkia eskoletan txertatzeko bideak

      • Iurgi Etxebarria Gutierrez | Apropox Sormen Iturri - Arduraduna
      • Estibaliz Moral Osa | Loraldia eskola - Arduraduna
      12:00 - 12:30

      Atsedena

      12:30 - 14:00

      “Amara Berri eskola sistema: Antzerkia“

        Dramaturgia mota anitzak

        • Juan Larrañaga Michelena | Amara Berri Eskola - irakasle eta antzerki arduraduna
        16:00 - 17:00

        “Antzerkia Kurrikulunean“

        • IDOIA GEREÑU GEREÑU | Irakasle eta antzerki ikerlaria
        17:00 - 18:00

        “Joxerra Fachadorekin eskola antzerkiaz hizketan: Zurriola Antzerki Eskolako esperientzia“

        • Amaia Elizalde Estenaga | Irakasle, ikerlari eta Laboa Katedraren zuzendaria

        2024-07-02

        09:00 - 10:30

        “GORA TELOIA! Literatura dramatikoa. Kontakizunak. Sormena“

          Lanketarekin jarraitu. Antzerkia irakurtzen

          • Aizpea Goenaga Mendiola | GORA TELOIA! Antzerki gidaren egilea
          10:30 - 12:00

          “Aniztasunaren aberastasuna. Kurtso osoaren lanketa“

          • Alaitz Olaizola Borda
          12:00 - 12:30

          Atsedena

          12:30 - 14:00

          “Borobil taldea eta antzerki espazioa“

            Antzerkiaren garrantzia eskoletan

            • Anartz Zuazua Alvarez | Borobil - Aktorea eta zuzendaria
            14:00 - 14:30

            “Konklusioak“

            • Aizpea Goenaga Mendiola | GORA TELOIA! Antzerki gidaren egilea

            Zuzendariak

            Aizpea Goenaga Mendiola

            Aktorea zuzendari eta antzerki idazlea

            Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Magisteritzan eta Arte Eszenikoetan diplomatua da eta interpretazioa, zuzendaritza eta dramaturgia ikasketak ditu. Antzerkiko Ikasketa Aurreratuetako masterra ere egina da. 1978az geroztik film ugaritan nahiz telebistan egin izan du lan aktore, gidoigile edo zuzendari moduan. Antzerki lanak ere argitaratu ditu, baita zuzendu ere, besteak beste, ’Zu(t)gabe’, ’Santxa’, “Ezker-Eskuma” eta ’La Pecera’. Haur eta gazteentzako antzezlanak ere kaleratu ditu. Sariak ere irabazi izan ditu lan horiei esker, hala nola, Serantes saria, Donostia Hiriko Antzerki saria eta Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga saria. 2005ean Atxagaren ‘Zeru Horiek’ egokitu eta zuzendu zuen eta 2009an ‘Sukalde Kontuak-Secretos de cocina’ film luzea. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izan zen. 2017an berriz heldu zien gidoiak eta testuak lantzeari eta zuzendaritza lanari.

            Hizlariak

            Amaia Elizalde Estenaga

            MHLI. UPV/EHU

            (Donostia, 1988). Hispaniar Filologian (2011) eta Euskal Filologian (2012) lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) eta mugikortasun programen bitartez egonaldiak egin ditu Mexikoko UNAMen eta Pau-eko UPPAn. Bordeaux-Montaigne (UBM) unibertsitatean Master Recherche Études Basques gauzatu zuen (2013) eta egun doktoregaia da literaturaren alorrean. Ikerketa-proiektua kotutoretzan gauzatzen ari da EHU/UPV eta UMBrekin. Euskal literaturaren 50-60ko hamarkadetako berpizte eta berritze kulturalaren testuinguruan, Jon Mirande XX. mendeko euskal idazle madarikatu paristarra eta bere Haur besoetakoa (1970) eleberriaren analisia nahiz harrera ditu aztergai. Horretarako, 2014an EHUren “Tesiak Euskaraz egiteko Doktorego aurreko Ikertzaileak prestatzeko kontratazioa” jaso zuen.

            Iurgi Etxebarria Gutierrez

            IDOIA GEREÑU GEREÑU

            Ehu

            Filosofian lizentziaduna (EHU) eta Giza Zientzietan doktorea (2016, Carlos III) Jarrai (1959-1968), euskal teatroaren abangoardiako ikur tesiari esker. XX. mendeko euskal antzerkia ikertzen du eta horren fruitu dira, besteak beste: Antzerti 75 urte ondoren (EtorOstoa, 2007); ´Gure antzerki idatzia 1936ko erbestealdian´ (Hamaika Bide, 2012). ´Teatroaren mututzea XX. mendean´ (Euskera, 2018); ´La supresión en el teatro vasco´ (Peter Lang, 2020); ´Euskal teatro amateurra definitzeko erreferentzia historikoen bilakaerarekiko hurbilpen kritikoa´ (Egan, 2021); ´Living Theatreren Antigone Donostian izan zenekoa´ (Egan, 2023); ´Salbatore Mitxelenaren Erri bat guruzbidean…¨ (UNED, 2023). EHAZEko koordinatzailea eta, EHUn eta UEUn irakaslea izana da. Gaur egun, GANBILA argitalpen-taldeko kidea, KATIUSKA antzerki taldeko zuzendaria eta Bigarren Hezkuntzan Filosofiako irakaslea da.

            Juan Larrañaga Michelena

            Estibaliz Moral Osa

            Alaitz Olaizola Borda

            https://eu.wikipedia.org/wiki/Alaitz_Olaizola Haur zela hasi zen antzerkia egiten, ondoren Antxieta antzerki tandean aritu zen, eta baita Lakrikun antzerki taldean ere. Helduentzat eta gazteentzat antzerki-tailer ugari eskaini ditu. Orain Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerra zuzentzen du. 2001ean Toribio Altzaga Saria irabazi zuen, Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin, eta 2006an berriz ere, sari hori irabazi zuen Joanes: itxaropenaren semea lanekin. 2004an, Donostia Hiria saria Clitemnestraren itzulera antzerki lanarekin. Telebistan gidoilari lanetan aritzeaz gain, helduentzat eta haurrentzat antzerki ugari idatzi, taularatu eta argitaratu ditu.

            Anartz Zuazua Alvarez

            Antzertin, Madrilgo W.Layton antzerki laborategian eta Pariseko J. Lecoq antzerki eskolan burutu zituen ikasketak. Musika ikasketak Donostiako Kontserbatorioan burutu zituen. Klarinetea eta pianoa dira jotzen dakizkien instrumentuak. Zinema eta bideo ikasketak Andoaingo zinema eskolan burutu zituen. Ordutik zuzendari eta aktore bezala lan egin du antzerkian, telebistan eta zinean. Zurriola Antzerki Eskolaren sortzaileetariko bat izan zen eta bertan zazpi urte eman zituen irakasle. Orain zenbait ikastetxetan dabil antzerkia irakasten. 2012. urtean Borobil Teatroa sortu zuen. 2020. urtean Borobil Teatroa Estudioa zabaldu du, bere lanen sormen espazioa eta antzerki ikasketak eskaintzen diren lekua.

            Matrikula prezioak

            Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-07-01 arte
            25,00 EUR59,00 EUR
            - 84,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 59,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 71,00 EUR
            Online zuzenean2024-05-31 arte2024-07-01 arte
            25,00 EUR59,00 EUR
            - 84,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 59,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 71,00 EUR
            - 71,00 EUR

            Kokalekua

            Miramar Jauregia

            Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

            Gipuzkoa

            43.3148927,-1.9985911999999644

            Miramar Jauregia

            Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

            Gipuzkoa