Haur Hezkuntza, bizitzako oinarrien etapa
Azalpena
Haur Hezkuntzak, 0 urtetik 6 urteko etapa bezala, badu bere izena eta ondorioz, izana. Izaera propio hori zertan oinarritzen den, zertan aritzen garen, zertan sakondu behar dugun eta zerk ez duen horrenbesteko garrantzia behatu, manipulatu, esperimentatu, bizi, hausnartu eta erabakiak hartzeko zein pauso emango ditugun zehaztea da hiru saio hauen helburua.
Helburuak
Haur Hezkuntzako etaparen garapena eta ibilbidea zein marko curricularra azaltzea, gure eguneroko jardunarekin bat datozen hausnartzeko eta profesionalak garen heinean, aldaketak egin behar baditugu egiteko eremua izan nahi du.
Curriculumaren zutabeak identifikatzea, etaparekin koherentzia duen aztertu, nondik nora jo behar dugun jakiteko.
Hezitzailearen esku-hartze estiloaren definiziotik abiaturik, norberarenarekin alderatu eta behar izanez gero eraldaketa egiteko.
Markoa, teoria eta praktika uztartzea curriculuma eskolan erabilgarria bezain ezinbestekoa dela jabetzeko eta curriculumean behar diren proposamenak txertatzeko beti ere etapako garapena kontutan harturik.
Programa
2018-09-03
Material banaketa
““Egungo Haur Hezkuntzako curriculuma. Markoa.” “
- Jabier Azpitarte Ariño Durangoko Berritzegunea - HH-LHko aholkularia
- Nere Inda Goikolea Berritzegune Nagusia - Haur Hezkuntza aholkularia
“Markoaren barneko argazkia“
- Mari Seara Eizaguirre Mendaroko Herri Eskola - Haur Hezkuntzako hezitzailea
- Kristina Goñi Etxenike Ezkio-Itsasoko ekola - Haur Hezkuntzako hezitzailea
Atsedena
“Koadroren erakusketa“
- Monika Aranburu Zurutuza Iturzaeta Herri Eskola - Haur Hezkuntzako hezitzailea
- Amaia Dorronsoro Goikoetxea Elizondoko Haurreskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
“Ainguratu eta itxi“
- Jabier Azpitarte Ariño Durangoko Berritzegunea - Haur eta Lehen Hezkuntzako Aholkularia
- Nere Inda Goikolea Berritzegune Nagusia - Haur Hezkuntzako Aholkularia
2018-09-04
Mahai ingurua: “Zenbat ume, hainbat modu“
- Mari Seara Eizaguirre Mendaroko Herri Eskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
- Kristina Goñi Etxenike Baztango Haurreskola - Haurreskolako Zuzendaria
- Amaia Dorronsoro Goikoetxea Ezkio-Itsasoko Herri Eskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
- Monika Aranburu Zurutuza Iturzaeta, Getaria - Haur HezkuntzakoHezitzailea
Atsedena
“Iturri ezberdinetako uren dastaketa“
- Jabier Azpitarte Ariño Durangoko Berritzegunea - Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkularia
- Nere Inda Goikolea Berritzegune Nagusia - Haur Hezkuntzako aholkularia
- Amaia Dorronsoro Goikoetxea Ezkio- Itsasoko Herri Eskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
- Monika Aranburu Zurutuza Iturzaeta, Getariako Herri Eskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
- Mari Seara Eizaguirre Mendaroko Herri Eskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
“Iturri ezberdinetako uren dastaketa“
- Kristina Goñi Etxenike Baztango Haurreskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
- Nere Inda Goikolea Berritzegune Nagusia - Haur Hezkuntzako Aholkularia
“Ainguratu eta itxi“
- Jabier Azpitarte Ariño Iturzaeta Herri Eskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
- Monika Aranburu Zurutuza Zarautzko Berritzegunea - Haur eta Lehen Hezkuntzako Aholkularia
2018-09-05
“Zer eskatzen diegu ikasleei, zeren baitan?“
- Amaia Dorronsoro Goikoetxea Ezkio-Itsasoko Herri Eskola - Haur Hezkuntzako hezitzailea
- Mari Seara Eizaguirre Mendaroko Herri Eskola - Haur Hezkuntzako hezitzailea
“Non kokatzen gara hezitzaileok? “
- Nere Inda Goikolea Berritzegune Nagusia - Haur Hezkuntzako Aholkularia
- Jabier Azpitarte Ariño Durangoko Berritzegunea - Haur eta Lehen Hezkuntzako Aholkularia
Atsedena
“Zer ikusi, hura ikasi“
- Amaia Dorronsoro Goikoetxea Ezkio-Itsasoko Herri Eskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
- Kristina Goñi Etxenike Baztango haurreskola - Haurreskolako Zuzendaria
- Mari Seara Eizaguirre Mendaroko Herri Eskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
- Monika Aranburu Zurutuza Iturzaeta, Getariako Herri Eskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
- Jabier Azpitarte Ariño Durangoko Berritzegunea - Haur eta Lehen Hezkuntzako Aholkularia
- Nere Inda Goikolea Berritzegune Nagusia - Haur Hezkuntza Aholkularia
“Ainguratu, sarea josi auzolanean, jarraitzeko itxi“
- Jabier Azpitarte Ariño Durangoko Berritzegunea - Haur eta Lehen Hezkuntzako Aholkularia
- Nere Inda Goikolea Berritzegune Nagusia - Haur Hezkuntzako Aholkularia
“Ainguratu, auzolanean sarea josi, jarraitzeko itxi. “
- Jabier Azpitarte Ariño Durangoko Berritzegunea - Haur eta Lehen Hezkuntzako Aholkularia
- Monika Aranburu Zurutuza Iturzaeta, Getariako Herri Eskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
- Kristina Goñi Etxenike Baztango Haurreskola - Haurreskolako Zuzendaria
- Nere Inda Goikolea Berritzegune Nagusia - Haur Hezkuntzako Aholkularia
- Amaia Dorronsoro Goikoetxea Ezkio-Itsasoko Herri Eskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
- Mari Seara Eizaguirre Mendaroko Herri Eskola - Haur Hezkuntzako Hezitzailea
Zuzendariak
Haur Hezkuntzan diplomatua, Hizkuntzen Psikopedagogian lizentziatua eta entzumena eta mintzamenean aditua. Nire ibilbide profesionalean etapa eta eremu ezberdinetan lan egin dudan arren ( Gasteizko Haurreskoletan, Boiseko ikastolan, Nafarroako eta EAEko eskola publiko askotan ordezkapenak...). 2013. urtetik EAEko Berritzegune Nagusian nabil Haur Hezkuntzako aholkulari.
Hizlariak
Monika Aranburu Zurutuza
1975-09-30 jaioa. 3 seme-alabetatik bigarrena naiz. Olaberriko Joxe Mari eta Ordiziako Blancaren alaba naiz. Joxe Mari baserrikoa da eta Blanca kalekoa. Asko gustatzen zait kalean jolastea. Igande askotan , udaberri inguruan, Urbasara egun-pasa joateko ohitura daukagu. Mundiala da! Zapaburuak harrapatu, belarretan jolastu….Ekainean goizez klasea dugunean eta uztailean, gurasoak oporrak hartu bitartean, arratsalde askotan, Olaberriko baserrira joaten gara lehengusuekin jolastera. Lastotan salto, gerezik bildu eta mendian aldapan gora eta behera ibiltzen gara. Etxera zikin zikina iritsi eta dutxa bero bat hartu ostean , leher eginda lokartzen naiz. Gurasoak Ordiziako festak bukatu ostean hartzen dituzte oporrak eta Zarautzera joaten gara. Nire aitak, nahiz eta oporrak izan udan lanera joaten da. Bai baserrian eta bai kostaldean izugarri ondo pasatzen dut. Eskolara oso gustura joaten naiz. Handitan uste dut erizaina nahi dudala izan. Oso neska mugitua eta bihurria naiz. Eskolara gustur
Jabier Azpitarte Ariño
Txiki txikitatik dena primeran ulertzen dut. Irakurri gehien bat gustukoena. Entzun, nahi dudana eta esan komeni dena egiten saiatzen naiz.
Amaia Dorronsoro Goikoetxea
Kaixo denoi, nire izena Amaia Dorronsoro Goikoetxea da. Duela urte gutxi Legazpin jaioa, baina gurasoak bata Ataundarra eta bestea Gaztelukoa. Une honetan alaba bakarra naiz zazpi seme-alaben artean eta seigarrena. Duela gutxi anaia txikia jaio da, mutila!!!!!! Argazki hau amaren herrian ateratakoa da Antsoko baserrian. Urtean zehar joaten garenok bizia ematen dioguna. A ze jende pila elkartzen garena!! Heldu eta ume! Gehienak mutil eta zaharragoak, beraz hortxe nabil ni helduen bizigarri eta haurren zirikatzaile. Oraingo honetan uda unibertsitatera gonbidatu naute eta ez dut garbi zertara, helduen edo haurren zirikatzaile. Dena den opor ondorengo egun hauei goxotasuna emateko prest!.
Kristina Goñi Etxenike
NIRE FAMILIA: Bortz lorek osatzen dugu gure lorategia: - Aitatxo Pello - Amatxo Tere - Pedro, anai xaharrena - Eugen, erdiko anaia - Ni, lore ttaiena NIRE BIZITOKIA: Munduko herri politenean bizi naiz, plaza ondoan dagoen etxe handienean. Herritar gutti gaude herrian, denak elkarrekin ez genuke herriko frontoia beteko. Herritar baino ardi, behi eta txerri gehiago ditugu eta gutxitan bisitatzen gaitu eguzkiak. LAGUNAK: Txema, Ana, Itziar eta Jexux dira herriko haur bakarrak eta zortea izan dugu: ederki moldatzen gara gure artean. Hobekien moldatzen naizen pertsonarekin haserretzen naiz gehien, Anarekin eta Txemak du bizikletarik politena. Udan gaueko hamaikak arte jostatzen gara kanpoan eta larunbata da nire asteko egunik gustukoena, egun osoa dugulako elkarrekin jostatzeko. ZER NAHI DUT IZAN HANDITAN?: Amatxo izan nahi dut, baina ez nago ziur non ikasten den horretarako, argi dut Donostian, posible bada, ikasiko dudala. Andereño ere izan nahi dut, haurrak aunitz gustatzen zaizk
Mari Seara Eizaguirre
Mari Seara. Deban jaioa 1972an. Arantxin ta Raulen alaba, amaman izena jarri zidaten, Maria Dolores. Zelako buruko minak eman zizkidan amonaren izenak!!! Mari deitzen hasi ziren eta hala naiz nire herrian. 3 anai arrebetatik nagusiena naiz, lehena. Amak dio , nire aitonaren begietakoa naizela. Edozein eguraldi eginda ere beti beti Heidiren kromoak ekartzen dizkit, edota berari eskutik helduta ateratzen naiz haiek erostera. Debako kale zaharrean asko ibitzen naiz, inguruan bizi zirenekin jolasean: ezkutaketak, txabolak, futbolean, harrapaketan, aita eta amatan,.... Ordu asko eta asko eman ditut kalean,eta etxean nagoenean komiki eta liburu artean ibiltzen naiz nire mundu fantastikoan murgilduta. Eskolan ikasle ona eta txintxoa. Normalean mutil artean ibiltzen naiz,baia, futbolean. Ez nago ziur zer izan nahi dudan nagusitan...
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2018-05-01 arte | 2018-05-31 arte | 2018-09-03 arte |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
- | 81,00 EUR | 95,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | - | |
- | 48,00 EUR | - | |
- | 20,00 EUR | 20,00 EUR | |
- | 48,00 EUR | 62,00 EUR | |
- | 71,25 EUR | - | |
- | 71,25 EUR | - |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa