Herri txikiak aurrera begira: energia burujabetzarako ideiak, ekimenak eta balioak

Ira. 22 - 22. Ira, 2023 Kod. G25-23

Azalpena

Energiaren burujabetza erronka zentrala da gure gizarteetan, XXI. mendeko larrialdi klimatikoari aurre egiteko trantsizio ekologiko eta energetikoaren markoan. Herri txikiei ere zuzenean eragiten dien gaia da hau, baina herri txikiek badituzte zenbait ezaugarri bereziki kontuan hartu beharrekoak: landa eremuan egotea, ingurunearekin harreman ezberdina izatea, kultura landatarra, baso eremuak edukitzea, mugikortasunerako irtenbide kolektiboen mugak, biztanleria talde txikiak, etxebizitzen nolakotasuna, auzolaneko kultura... Asko eta oso modu ezberdinetakoak dira energiaren erronkei erantzuteko herri txikietan kontuan hartu beharreko ezaugarriak eta baldintzak. 

Uda Ikastaro honetan, aurreko urteetako bideari jarraituz, herri txikien etorkizunari begira jarriko gara, baina energia arloan burujabe izateko erronka handiari berariaz erreparatuz. Begirada horretan, ordea, alde inmateriala (kultura, balioak, auzolana...) bereziki azpimarratu nahi da, irtenbide teknikoei eta materialei ez ezik, komunitateen baitako balio eta kulturei trantsizio energetikorako duten ezinbesteko papera aitortuz. Horretarako, ikastaro honetan herri txikietako balio eta ezagutzari buruzko hausnarketak energiari buruzko ezagutza konkretuekin uztartuko dira, eta Euskal Herriko herri txikietako esperientzia aurreratu eta eredugarriak aurkeztuko dira aurrera begirako eztabaida eta gogoeta kolektiboan sakontzeko. 

Irakurri gehiago

Helburuak

Landa eremuko herri txikiak energian burujabe izateko baldintza eta aukerez hausnartzea balioen eta kulturaren ikuspegitik.

Energia arloan esperientzia eta ekimen aurreratu-eredugarriak ezagutzea.

Herri txikien etorkizuneko energia eredu eta moduez eztabaidatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Antolakuntza

  • Zerainlab elkartea

Lankidetza

  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Programa

2023-09-22

09:00 - 09:15

Erregistroa / Registro

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Ion Muñoa Errasti | Deustuko Unibertsitatea - ikastaroaren zuzendaria
09:25 - 10:30

“Energia trantsiziorako erronkak Euskal Herrian: EVE“

  • Iñigo Ansola Kareaga | EVE - Zuzendaria
10:30 - 11:30

“Energia burujabetzari auzolaneko kulturatik begira“

  • José Antonio Rekondo Sanz | Oreki Fundazioa - Historialaria
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 12:45

“Energia komunitateak: Aukerak, erronkak, adibideak eta kontraesanak“

  • Asier Larretxea Barja | Trantsizio energetikoko aholkularia
12:45 - 13:30

“Energia arloan esperientzia aurreratu eta eredugarriak“

    Goiener: Aitzindaritzatik bide egiten

    • Leire Ugarte Diaz | Goiener

    Ekiola: Eredu publiko-pribatutik eguzkia energia sustatzen

    • Amagoia Barandiaran | Ekiola

    Zeraingo energia komunitatea. Hasi berri den proiektua

    • Andoni Alustiza Etxaluze | ZERAINLAB. Zeraingo energia komunitatearen proiektua
    13:30 - 14:00

    Eztabaida irekia

    14:00 - 14:05

    Itxiera / Cierre

    Zuzendariak

    Ion Muñoa Errasti

    Deustuko Unibertsitatea

    Ion Muñoa Errasti Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakasle-ikertzailea da. Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziatua eta Gizarte Zientzietan doktorea da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio graduko irakaslea eta Komunikazio ikertaldeko kidea da. Intereseko gai nagusiak Komunikazio Publikoa, Iritzi Publikoa eta Komunikazioaren eraldaketa dira.

    Hizlariak

    Andoni Alustiza Etxaluze

    Herri txikiko eragilea

    Iñigo Ansola Kareaga

    Íñigo Ansola tiene estudios de ingeniería técnica industrial. Desde 2016 Consejero-Director General del EVE-Ente Vasco de la Energía, Sociedad perteneciente al Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco. Hasta 2016 además de Presidente de la Mancomunidad de Lea-Artibai, fue Director de Aguas y Director de infraestructuras ambientales de la Diputación Foral de Bizkaia y posteriormente, Director General de URA –Agencia Vasca del Agua del Gobierno Vasco. Desde 2016, desarrolla su trabajo en el Grupo EVE, en las áreas de hidrocarburos, recursos geológicos y mineros, eficiencia energética, energías renovables, estudios, planificación e internacional, formando parte de Consejos de Administración de las sociedades: EVE, CADEM, BBE, BBG, SOCIEDAD DE HIDROCARBUROS DE EUSKADI, MICRONATUR, BIMEP, IBIL, ENAGAS TRANSPORTE DEL NORTE, ITSAS GAS, CIC ENERGIGUNE, BIOARTIGAS, CLUSTER DE LA ENERGÍA, GECASA, C.H. HARANA-KONTRASTA, TELUR y BEC SOLAR.

    Amagoia Barandiaran

    Asier Larretxea Barja

    José Antonio Rekondo Sanz

    Oreki Fundazioa

    Leire Ugarte Diaz

    GoiEner

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2023-05-31 arte2023-09-22 arte
    15,00 EUR -
    - 15,00 EUR
    - 15,00 EUR
    - 15,00 EUR
    - 15,00 EUR
    - 0 EUR
    Online zuzenean2023-05-31 arte2023-09-22 arte
    15,00 EUR -
    - 15,00 EUR
    - 15,00 EUR
    - 15,00 EUR
    - 15,00 EUR
    - 0 EUR

    Kokalekua

    Zeraingo eliza

    Zerain Núcleo Gunea, 15, 20214 Zerain, Gipuzkoa

    Gipuzkoa

    43.01298,-2.27371

    Zeraingo eliza

    Zerain Núcleo Gunea, 15, 20214 Zerain, Gipuzkoa

    Gipuzkoa

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    3 - Osasuna eta ongizatea

    Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

    Informazio gehiago
    3 - Osasuna eta ongizatea

    7 - Energia irisgarria eta ez kutsagarria

    Pertsona guztiek energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa izango dutela bermatzea. Gai gakoak: eskuragarritasun unibertsala, energia garbien proportzioa handitzea, energia eraginkortasuna, ikerketa, energia azpiegituretan eta teknologia garbietan inbertsioa sustatzea, energia zerbitzu moderno eta jasangarriak.

    Informazio gehiago
    7 - Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea