Herri txikiak aurrera begira: Nola eragin du pandemiak landa eremuko bizitza eta balio komunitarioetan?
Azalpena
Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.
2020an, Zerainlab elkarteak sustatu eta Kutxa Fundazioak lagunduta, "Herri txikiak aurrera begira: auzolaneko kultura eta balioetatik etorkizunera / Pueblos pequeños y futuro: aproximación de desarrollo desde los valores y la cultura del "auzolan" egin zen Zeraingo elizan. Uda Ikastaroak eta bertan landutako gaiak piztutako interesa ikusita, ikastaro hori kokatzen zen "Auzolantzen" proiektuarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten Zerainlab elkarteko arduradunek eta Deustuko eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek. Horrela, auzolaneko balio eta kultura komunitarioak gure herri txikietan oraindik duen presentzia eta aurrera begira izan dezaketen balioa ikertzen eta lantzen jarraitzen dute. Baina, 2020ko pandemia garaia tarteko, begirada berezia egin nahi diogu pandemiak eta beronen aurka egiteko neurriek zer-nolako eragin izan duten landa-eremuan oro har, eta bereziki, herri txikietako bizitza komunitarioan. Hortaz, Uda Ikastaro honetan, auzolaneko balio eta kulturari begiratuko diogu, baina COVID-19ak eragin duenari buruz hausnartuz eta eztabaidatuz, eta batez ere, aurrera begira ikasi dugunari erreparatuz.
Helburuak
Landa eremuko herrietan COVID-19ak izan duen eraginari buruz gogoeta egitea.
Pandemiari aurre egiteko neurriek bizitza komunitarioan izan duten eragina aztertzea eta eztabaidatzea.
Herri txikien etorkizunerako pandemiatik ikasi dugunaz hausnartzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Profesionalak
- herri txikietako eragileak
Programa
2021-09-10
Erregistroa / Registro
Inaugurazio instituzionala
- Ion Muñoa Errasti Deustuko Unibertsitatea - ikastaroaren zuzendaria
- Eider Mendoza Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundia - Gobernantza Diputatua eta bozeramailea
“COVID 19aren bizipena Gipuzkoako herri txikietako komunitateetan“
- Andoni Eizagirre Eizagirre Mondragon Unibertsitatea - ikertzailea
Mahai ingurua: “Nola bizi izan dugu pandemia Euskal Herriko txoko ezberdinetako herri txikietan?“
- Idoia Aritzala Etxarren Etxauri (Nafarroa)
- Edurne Ayuso Apaolaza Alkiza (Gipuzkoa)
- Aritz Ibañez Ranero Lagran (Araba)
- Koldo Larrea Cenoz Beraskoain (Nafarroa)
Atsedena
BLOKEA: HERRI TXIKIEN GARAPENERAKO ESPERIENTZIA AURRERATUAK
“AUZOLANGIN(L)TZA: XXI. mendeko Gipuzkoaren eraikuntzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza? Tolosaldean saiakera“
- IMANOL OLANO LOPETEGI Tolomendi - Arduraduna
“XXI. mendeko landa eremuaren kontakizunak eta estiloak“
- Arrate Arin Tapia Eusko Ikaskuntza - Arduraduna
- Imanol Esnaola Arbiza Eusko Ikaskuntza - Arduraduna
“"Landa eremuko herri txikiak, klima aldaketa eta herritarren batzarrak" proiektua“
- Naiara Goia Imaz Arantzazulab
Sintesia
Itxiera
- Jon Ander Azpiroz Otegui Gipuzkoako Foru Aldundia - Herri txikietako eta lurralde orekako zuzendaria
Zuzendariak
Ion Muñoa Errasti
Deustuko Unibertsitatea
Ion Muñoa Errasti Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakasle-ikertzailea da. Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziatua eta gizarte zientzietan doktorea da. Ikerkerta arloan, gizartearen eta komunikazioaren eraldaketak ditu aztergai. Testuinguru horretan, azken urteotan herri txikietako garapenari begira kultura komunitarioari buruzko hainbat lanetan parte hartu du.
Hizlariak
Arrate Arin Tapia
Eusko Ikaskuntza
Idoia Aritzala Etxarren
Etxauriko Udala, Alkatea
Edurne Ayuso Apaolaza
Alkizako Udala
Jon Ander Azpiroz Otegui
Mondragon Unibertsitateko Irakasle Titularra. Filosofian Doktorea.
Imanol Esnaola Arbiza
Gaindegiako koordinatzailea. Naziogintzako hainbat eremutan lan luzea egin du, besteak beste Udalbiltzako kidea. Gaindegian azken urteetan hainbat ikerketa jorratu dira lurraldearen antolaketaren inguruan eta nekazaritza gaietan.
Naiara Goia Imaz
Arantzazulab
Aritz Ibañez Ranero
Koldo Larrea Cenoz
Ayuntamiento de Belascoain
IMANOL OLANO LOPETEGI
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2021-09-10 arte |
---|---|
0 EUR |
Online zuzenean | 2021-09-10 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Zeraingo eliza
Zerain Núcleo Gunea, 15, 20214 Zerain, Gipuzkoa
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago17 - Helburuak lortzeko aliantza
Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.
Informazio gehiago