HHren oinarriak finkatzen EPEan garatzeko
Azalpena
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Baliozkotzea izango du (1868170035 Kodea) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.
Haur Hezkuntzarako EPEan parte hartu nahi duten irakasleen prestakuntza eguneratu eta proben simulazioak landu idatziz eta ahoz. 30 ordu akademikoko ikastaroa.
- Hasiera: 2019/02/01 Bukaera: 2018/03/31
- Tarifa bakarra: 80 euro
- Hizkuntza ofiziala: euskera
Metodologia: Ikastaroaren gai bakoitzean landuko den alderdiaren aurkezpen teorikoa, baliabideak eta, bere kasuan, praktika eredugarriak aurkeztuko; ondoren partaideek ikasitakoarekin euren proposamneak defendituko dituzte idatziz eta ahoz.
Ebaluazioa: Gai bakoitzean eskatutako tareak betetzea.
Helburuak
- Haur Hezkuntza etaparen oinarriak eta printzipioak eguneratzea
- Heziberri 2020ren metodologia eta ebaluazio proposamenak ezagutzea.
- Ingurune aberastuak autonomiaz bizitzeko antolatzen ikastea.
- EPE-gaitegiaren antolaketara eta ezagutzara hurbiltzea, lankidetzan.
- Aurkezpen idatzizko zein ahozkoen egiturak ezagutzea.
- Idatzizko eta ahozko aurkezpenak praktikatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Irakasleak
Programa
2019-02-01 / 2019-02-08
Sarrera
Partaideen aurkezpena eta ikastaroaren helburuak, edukiak eta dinamikak ezagutu, eztabaidatu eta egokitu.
- Jose Manuel Lopez Irastorza
2019-02-08 / 2019-02-15
1.- HHren oinarriak eta printzipioak
Hezkuntzaen hasierako etapak duen garrantzia agerian utzi eta zein printzipio eta oinarrietan eraiki behar den aztertu.
- Jose Manuel Lopez Irastorza
2019-02-15 / 2019-02-22
2.- HH Heziberri 2020 proposamen didaktikoan
Haur Hezkuntzari markoa irudikatzen dion legera hurbildu: konpetentziak eta esperientzia-eremuak...
- Jose Manuel Lopez Irastorza
2019-02-22 / 2019-03-01
3.- Ingurune aberastuak zirkulazio autonomorako: baliabide eta antolaketa.
Ikaskuntzaren eremuak ingurune aberastuak autonomiaz bizitzeko bihurtzeko baliabideak eta antolaketa.
- Jose Manuel Lopez Irastorza
2019-03-01 / 2019-03-08
4.- EPEen gaitegiari hurbilketa, lankidetzan.
HH etaparen ezagutza laburbildu nahi duten gaiak ezagutu eta norbereak egin, lankidetza prozesu baten ondorioz.
- Jose Manuel Lopez Irastorza
2019-03-08 / 2018-12-15
5.- Idatzizko zein ahozko komunikazio eraginkor eta aberatsa
Azterketetan eta jendeaurreko agerpenetan jokamolde egokiak sustatu gure ezagutza eta komunikazio-gaitasuna zabaltzeko.
- Jose Manuel Lopez Irastorza
2019-03-15 / 2018-12-22
6.- Idatzizko eta ahozko aurkezpenak praktikatu
Gure komunikazio-praktikak aztertu, ebaluatu eta norberak hobetzeko proposamenak zehaztu
- Jose Manuel Lopez Irastorza
2019-03-22 / 2019-03-29
7.- Ikastaroan zehar erabilitako eta sortutako baliabideen erregistroa
Ikastaroan zehar egindako lanak jaso, antolatu eta gorde norberak eskura izan dezan EPEan garatzeko
- Jose Manuel Lopez Irastorza
Zuzendariak
Prestakuntza: Magisteritza (1980-1983), Biologia (1983-1986) Lan-jardunbidea: Bigarren hezkuntzako irakaslea (1986-2002), hezkuntza-aholkularia (2002-2018). Blog Mateguay blogaren editorea: http://mateguay.blogspot.com.es/ ///// Formación académica: Magisterio (1980-83), Biología (1983-1986) Trayectoria profesional: Profesor de Secundaria (1986-2002) Asesor educativo (2002-2018). Editor del blog: http://mateguay.blogspot.com.es/
Matrikula prezioak
Matrikula | 2019-02-05 arte |
---|---|
80,00 EUR |