HIGA! Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen II Topaketa

HIGA! Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen II Topaketa

Uzt. 16 - 19. Uzt, 2018 Kod. L02-18

Azalpena

Topaketa hauek akademiko-ludikoak zango dira, bai eduki aldetik (soziolinguistika, aisialdia eta kultura), eta baita parte-hartzaileen aldetik ere (ikertzaile, ekintzaile eta artistak) eta 70 gazte inguru erakartzea espero dugu, gerora beraien artean elkarlanean ariko direlakoan.
Goizetan hitzaldi modukoak egongo dira eta arratsaldean, berriz, ekintza kulturalagoak.

Helburuak

  • Gasteizko hizkuntza ekintzaile gazteei (eta Euskal Herriko beste gazte eta erakundeei) aukera eskaintzea munduko hizkuntza aktibistak ezagutzeko eta etorkizunerako harremanak eratzeko.
  • Euskara munduko beste hizkuntza gutxituekin eta hiztunen komunitateekin lotzeko saiakera.
  • Gazteria aktibatzeko programa berezia, hizkuntza gutxituen biziberritzean sakontzeko.

ANTOLAKUNTZA BATZORDEA

  • Modesto Amestoy Roitegui, Gasteizko Udala
  • Beñat Garaio Mendizabal, Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Alex Vadillo Otxoa, Gasteizko Udala
Irakurri gehiago

Kolaboratzaileak

  • Gasteizko Udala (Gazteria eta Euskara Zerbitzuak)
  • EHU-ko Arabako Errektoreordetza (antolatzailea)
  • Oihaneder Euskararen Etxea
  • Garabide Elkartea (Batzorde Akademikoa)
  • Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA (Batzorde Akademikoa)
  • Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra (Batzorde Akademikoa)
  • Soziolinguistika Klusterra (Batzorde Akademikoa)
  • School of Oriental and African Studies (SOAS) (Batzorde Akademikoa)

Zuzendariak

Modesto Amestoy Roitegui

Gasteizko Udala, Gazteria Zerbitzua

Beñat Garaio Mendizabal

Soziolinguistika Klusterra, Elebilab ikerketa Taldea

Doktoretza tesia egiten ari den soziolinguista gaztea da. Bere ibilbidea hizkuntza gutxituen biziberritzearen eta soziolinguistikaren ikerketan (50 aurkezpen eta 30 argitalpen zientifiko inguru ditu) eta bi esparru horien sentsibilizazioa eta sustapen ekintzak antolatzen oinarritu du (Hitz Adina Mintzo, adibidez). Sancho el Sabio Fundazioaren Ikerlari Gazteen Lehiaketa eta IkerGazte 2 Kongresuko Giza Zientzietako poster aurkezpen onena sariak irabazi ditu, besteak beste. 2014-2015 ikasturtean Londreseko SOAS unibertsitatean MA Language Support and Revitalisation masterrean ohorezko matrikula lortu zuen.

Hizlariak

Òscar-Adrià Ibáñez Ferreté

Plataforma per la Llengua, Jefe del Área de Derechos Lingüísticos

Òscar-Adrià Ibáñez Ferreté (Tarragona 1986) Soziologian lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) eta Hizkuntza eta Katalan Literaturan masterra du Balear Uharteetako Unibertsitatean (UIB). Gaur egun, Plataforma per La Llenguan lan egiten du Hizkuntza Eskubideen arloko buru gisa, eta kargu horretan hizkuntza-diskriminazioei eta lege-berrikuntzei buruzko urteko txostenak edo InformeCAT proiektuak koordinatzen ditu. Ikerketa soziolinguistikoak egin ditu Palmako unibertsitarioen hizkuntza-ideologiei buruz (Treballs de Sociollingüística Catalana aldizkarian argitaratua) eta osasun-arloko hizkuntza-politikei buruz (Kanadako Linguistic Minorities and Society /Minorités linguistiques et Société aldizkarian argitaratuko da). Balear Uharteetako Unibertsitateko Soziologia arloko irakasle elkartua da 2010-2011 ikasturteaz geroztik. Gaur egun, Som Connexió telefonia kooperatibaren Kontseilu Errektoreko kide da. Katalunian, Valentzian eta Mallorcan bizi izan da, baita Galizian ere

Iñaki Artola Izaguirre

Paulin Cortial

Morgane Fercot

Kepa Matxain Iztueta

IKASKETAK: 2009-2013: Ikus-entzunezko komunikazioan gradua (HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea) 2011-2012: Erasmus ikasketak, Baltic Film And Media School (Tallin, Estonia) · LAN-ESPERIENTZIA: 2015 – Gaur egun: HIRU DAMATXO IDEIA FAKTORIA (bazkidea) Ikus-entzunezkoen zuzendaritza, gidoigintza, produkzioa eta edizioa. 2015 – Gaur egun: ARGIA aldizkaria Kazetari kolaboratzailea Kultura arloan. 2014 – 2015: EUSKADI IRRATIA Iritzi emaile kolaboratzailea “Arratsean” saioan. 2014 – 2015: BADOK EUSKAL MUSIKAREN ATARIA Kazetari kolaboratzailea. 2014 – 2015: GAROA KULTUR LAB liburu-denda Liburu saltzailea eta komunikazio arduraduna. 2013 – 2014: GARABIDE ELKARTEA Koordinazio eta komunikazio arduraduna.

Neus Mestres Farré

Psikologian lizentziatua Bartzelonako Unibersitate Autonomoan. Erakundeetako formazio iraunkorraren kudeaketari buruzko graduondoko ikasketak Bartzelonako Unibertsitatean eta on line formazioko teknikariarenak Kataluniako Unibertsitate Irekian (Universitat Oberta de Catalunya). "Lideratge de persones i gestió d’equips" egitasmoan parte hartu du, eta baita ESADE Business School-en "Direcció i gestió d’organitzacions no governamentals" egitasmoan. Plataforma per la Llengua-ren sorreran hartu zuen parte 1993. urtean. Giza-baliabideen esparruan, pertsonal aukeraketan eta formazio eta antolaketa alorretan aritu da lanean. 10 urtez, Intermón Oxfam lankidetzarako GKEaren giza-baliabideen esparruan ere aritu da. 2010etik 2015era bitartean, Plataforma per la Llengua-ren giza-baliabideen, antolaketaren eta boluntariotzaren arduraduna izan da. Bestalde, 10 urtez, Kataluniako Unibertsitate Irekiaren aholkularia ere izan da Laneko Zientzien lizentziaturan. 2015etik Plataforma per la llengua-ren zu

Unai Pelayo

Teresa Pradera Goikoetxea

Xavier Vila Moreno

Ane San Miguel Crespo

Gemma Sanginés Saiz

Psikologoa, Salamancako Unibertsitatean litzenziatua. Kirol psikologian (UNED) eta Jokaeraren aldaketan (CENTRO KANTOR, Salamanca) masterrak. Ikertzeko nahikotasuna (Universidad de Salamanca) Hiztun gutxituen jokaeran aditua. Hizkuntza Asertibitatean lan egiten du 2003. urtetik. TELP (Taller d’espai lingüístic personal) sortzailetako bat. Irten Hizkuntzaren armairutik (2015) liburua idatzi du, Ferran Suay-rekin batera.

Alidé Sans Mas

Alidé Sans

Un vendaval indomable de aire fresco baja de las montañas del Valle de Arán para abrazar el escenario. En la carta, Alidé Sans (voz, acordeón diatónico y guitarra) y Paulin Courtial (guitarra y percusiones) traen sinergia artesana y electroacústica entre dos lenguas: música i occitano. Con el estreno de “Henerècla” (Hètaman, 2018), la chispa de los ritmos cálidos e instintivos toma la sala para dejar ver, al natural, una creación hecha desde el empoderamiento propio del artesano que trabaja con mimo su obra única.

Jon Sarasua Maritxalar

Garabide elkartea. Huhezi fakultatea, irakaslea eta kulturgilea

Komunikazio Zientzietan Doktorea da. Kazetaritza eta Soziologia ikasketetan ibilia. Bertsolaritzaren munduan oso gazte hasi zen eta urte askotan bertsolari gisa aritu ondoren, 2000 urtean utzi zion bertsolaritza publikoari. Mondragon Unibertsitatean aritu da hogei urtez, arlo sozioekonomikoan eta kultura arloan. Herrigintzako hainbat alorretan taldeak sustatzen jardun du, Lanki, Garabide, Sorguneak eta Bagara bezalako egitasmoen sorreran. Autoeraketa, gizarte ekonomia eta hizkuntza arloak landu ditu egitasmo horietan, eta berauei lotutako nazioarteko zubiak. Hainbat liburu eta argitalpen egina da hizkuntza nahiz kultura arloan eta gai sozio-ekonomikoetan. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/jon-sarasua

José Luis Sende González

Activista social. Coordenador do Clube da Língua. Profesor de Lingua e Literatura no IES Marco do Camballón, Vila de Cruces. Sociolingüística, co-fundador da Cooperativa de Lingua e Comunicación Tagen Ata. Poeta e narrador de obras como Odiseas, Orixe, Made in Galiza, Viagem ao Curdistám, A República das Palavras... Domador de pulgas no Galiza Pulgas Circus.

Fariba Sheikhan

Ander Solozabal

Matrikula prezioak

MATRIKULA2018-07-19 arte
60,00 EUR
0 EUR

Kokalekua

Letren Fakultatea

Unibertsitateko Pasealekua 5. 01006 - Gasteiz

Araba

42.8403205,-2.6707821999999624

Letren Fakultatea

Unibertsitateko Pasealekua 5. 01006 - Gasteiz

Araba