Gizartea
Hezkuntza
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Uda ikastaroa
Hizkuntza gutxituak globalizazio testuinguruan: zergatik? zertarako?

Hizkuntza gutxituak globalizazio testuinguruan: zergatik? zertarako?

Uzt. 17 - 18. Uzt, 2023 Kod. G12-23

Azalpena

Globalizazioaren dinamika negatiboek eragindako beste esparru batzuek bezala, kultura eta hizkuntza gutxituek ere ez diete haren ondorioei ihes egin. 

Nola egin diezaiokegu aurre hizkuntza gutxituen galerari? Zergatik eta zertarako suspertu hizkuntza gutxituak mundu globalizatu batean? Galdera hauei erantzutea da ikastaro honen asmoa eta, bide batez, euskararen eta beste hizkuntza gutxituen gaineko aldekotasuna bultzatzeko diskurtso-multzo zabalagoa sortzea.

Begirada zabala emango diogu hizkuntza gutxituak suspertzeko gakoei, bai Euskal Herrian, bai beste herrialde batzuetan. 

Irakurri gehiago

Helburuak

Euskararen eta munduko hizkuntza gutxituen berri ematea euskal gizarteari, zehazki, euskalgintzari.

Mundu globalizatuan hizkuntzak babestearen garrantzia eta beharra agerian jartzea.

Hizkuntza gutxituen (euskara barne) aldeko motibazioak eta dinamika berriak hausnartzea.

Hizkuntza gutxituen aldeko diskurtso berria ehuntzea eta eragileen arteko sarea sendotzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Garabide Elkartea

Lankidetza

  • Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Programa

2023-07-17

09:00 - 09:15

Erregistroa / Registro

09:20 - 09:50

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba | Garabide Kultur Elkartea - Lehendakaria
  • Miren Dobaran Urrutia | Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politikarako Sailburuordea
09:50 - 11:30

“Hizkuntza gutxituen gaur egungo pertzepzioa“

  • Asya Zayzaoui | HUHEZI - Ikertzailea
  • Xan Aire Hasket | Plazara - Kidea
  • Jone Miren Hernández García | UPV/EHU - Irakaslea
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:30

Mahai ingurua: “Hizkuntza gutxituen gaur egungo pertzepzioa (II)“

  • Kike Amonarriz Gorria | Euskaltzaleen Topagunea - Lehendakaria
  • Gualberto Quispe | Instituto de Lengua y Cultura Quechua - Elkarteko kidea
  • MIriam Viviana González Garzon | Caucako Plan de Vida nasa proiektua - Kide ohia
15:00 - 17:15

“Hizkuntza gutxituak, zergatik/zertarako suspertu: errelatoak mundu globalizatuan“

  • Yazmin Yadira Novelo Montejo | Yuuyum - Koordinatzailea (Zoom bidez parte hartuko du)
  • Idurre Eskisabel Larrañaga | Euskalgintzaren Kontseilua - Zuzendaria
  • Marleen Haboud | PUCE Unibertsitatea - Irakaslea (Zoom bidez parte hartuko du)

2023-07-18

09:00 - 11:30

“Nola suspertu hizkuntza gutxituak globalizazio-testuinguruan?“

  • Michelle Daveluy | Université Laval - Irakaslea
  • Laurence Alain | Université Laval, Maîtrisante en anthropologie (Zoom bidez parte hartuko du)
  • Jon Sarasua Maritxalar | HUHEZI - Irakaslea
  • Itziar Idiazabal Gorrotxategi | UPV/EHU - Irakaslea
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 14:30

“Gako-ideia batzuk hizkuntzak biziberritzeko “

  • Sandrina Antunes | Coppieters Foundation - Arduraduna
  • Miren Dobaran Urrutia | Gobierno Vasco / Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politikarako Sailburuordea
  • Estitxu Garai Artetxe | UPV/EHU - Irakaslea
14:30 - 14:40

Itxiera

  • Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba | Garabide Kultur Elkartea - Lehendakaria

Zuzendariak

Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba

Garabide Kultur Elkartea

Hizlariak

Xan Aire Hasket

Urepele. 1984. Lizentzia ikasketak frantses eta euskal filologian eginak. Kazetari izana. 2008tik Seaskan eta Ikastolen Elkartean dihardu Hizkuntza Proiektua lantzen, bereziki motibazio sozialaren arloan zentraturik. 2020ko Euskaraldiko lantalde teknikoan parte-hartu du. Erabil Kolektiboan bolondres gisa dabil, soziolinguistika bulgarizazioan. Aldudeko ibarreko libertimenduen antolaketan parte-hartu du.

Laurence Alain

Kike Amonarriz Gorria

Euskaltzaleen Topagunea

1961ean Tolosan jaioa. Euskal Filologian lizentziatua (UPV/EHU). Euskalgintzako hainbat esparru eta erakundetan aritutakoa: Galtzaundi Euskara Taldea, Tolosako Udal Euskara Zerbitzua, Siadeco. Euskararen Aholku Batzordeko partaide eta une honetan Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria. Umoregile gisa aritu izan da eta 4 txiste-kasete eta 6 txiste-liburu ditu argitaratuta. Hainbat telebista-programen zuzendari eta aurkezle. Besteak beste: Hau da A.U., Balinda, Txiskola, Mihiluze edo Tribuaren berbak. Soziolinguistikari buruzko artikulu ugari idatzi ditu. HIZNETeko irakasle. 2019an "Euskararen bidegurutzetik" liburua argitaratu zuen. "Hizkuntzen mundua eta euskara deskubrituz" eta "Hizkuntzarekin jolasean" unitate didaktikoen egilea.

Sandrina Antunes

Sandrina Antunes irakasle laguntzailea da Portugaleko Universidade do Minhoko Zientzia politikoen Departamentuan eta kide zientifikoa Université Libre de Bruxellesen, Belgikan, Zientzia politikoen Departamentuan. Zientzia Politikarako Ikerketa Zentroko kidea da. Lizentziatura dauka Nazioarteko Harremanetan eta PhD bat Zientzia politikoetan. Ikerlari bisitaria izan da Londresko Ekonomia Eskolan, Edinburgoko Unibertsitatean eta Bartzelonako IBEI Unibertsitatean. Nagusiki, erregionalismoa eta nazionalismoa lantzen ditu Europar Batasunean. Interes berezia du Europako alderdi politiko erregionalista eta nazionalisten paradigma eta praktika erregionalistetan. Akademiaz gain, Bruselako Maurits Coppieters Fundazioko kontseilu zientifikoko kide da.

Michelle Daveluy

Mintzairaren soziolinguista eta antropologoa, frantsesa ikasi nuen Montrealen eta gero hirueletasuna Nunaviken eta Nunavuten. Ondoren, lan eremuko hizkuntza erronkak landu zituen, besteak beste Kanadako Itsas Armadan. Frantses hiztun langile mugikorren ikerketa proposatu zuen, horien artean Kanada zeharkatzen dutenak petrolioaren industrian lan egiteko. Orain, Uashat mak Mani-Utenameko Innus-ekin elkarlanean ari da, beren hizkuntza eta kultura antolaketa plagintzarako. UNESCOren 2022-2032ko Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkadarekin lotura duten Amerikako indigenen hizkuntzak lantzen ditu. Ikusleek Quebec eta Frantziako irratsaioetan duten paperaz ere interesatu izan da. Ikerketa hau baliagarria izan da hizkuntzaren (frantsesa) eta kulturen (frantsesa, quebectarra, gazteena edo aspalditik finkatuak eta publikoak direnen) arteko loturetara itzultzeko.

Miren Dobaran Urrutia

Miren Dobaran Urrutia Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Poltikarako sailburuordea da. Euskal Filologian lizentziatua eta Itzulpen eta irakaskuntza masterrak ikasi ditu. Emakume eta gizonen berdintasunerako berezko titulu eskuratu du. Ibilbide profesionalari dagokionean honako jardunetan aritu izan da: Euskaltegiko irakaslea, Euskara Normalkuntzarako teknikaria Uribe Kostako Mankomunitatean, Berangoko alkatea, Eusko Jaurlaritzako Euskara sustapenerako zuzendaria, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari Nagusia eta Lauro Ikastolako euskara irakaslea.

Idurre Eskisabel Larrañaga

UPV/EHU, Irakaslea

Kazetaritzan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna. 'Euskaldunon Egunkaria'-n eta 'Berria'-n urte luzez aritua, egun irakasle EHUko Kazetaritza II Sailean. Medioek nazioekin eta sexu-genero sistemarekin duten uztardura eta soziolinguistika ditu ikergai. Hainbat mediotan kolaboratu du; egun, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin aritzen da. 2019an 'Trikua esnatu da' saiakera liburua argitaratu zuen Lorea Agirre Dorronsorekin batera. Literatur arloan 'Goseak janak' poemategia argitaratu zuen 2018an.

Estitxu Garai Artetxe

Euskal Herriko Unibertsitatea

Estitxu Garai Artetxe doktorea da Ikus Entzunezko Komunikazioan eta Publizitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Aurretik, Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen da eta Gizarte Komunikazioa masterra egin zuen. Ikerlari Bisitaria izan da New York-eko unibertsitate publikoan eta Irlandan, Limerickeko Unibertsitatean. Bere ikerketa jarduna hizkuntza gutxituetan eta feminismoan oinarritu du; ikergai nagusiak publizitate elebiduna eta patriarkatuaren birsortze mekanismoak izan dira. Gaur egun, hizkuntza markagintza aztertzen dabilen taldea zuzentzen du. Berria Taldeko Administrazio Kontseiluko kide izan zen 2016-2020 epealdian. Gizarte mugimendu ezberdinetako partaide da eta analista politiko gisa ere aritzen da euskarazko komunikabideetan: Argia, Berria, ETB1, ETB2, Euskadi Irratia eta Hamaika TB, besteak beste. Horretaz gain, ibilbide profesionalean, enpresa eta erakunde publiko ezberdinen komunikazio-aholkulari gisa dihardu.

MIriam Viviana González Garzon

Marleen Haboud

Jone Miren Hernández García

UPV/EHU

Informazio Zientzietan eta Gizarte eta Politika Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere doktorego tesia 2005. urtean defendatu zuen UPV-EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailean ondorengo izenburua zuelarik: “Euskara, comunidad e identidad: elementos de transmisión, elementos de transgresión”. Lan honek Espainiako Kultur Ministeritzak ematen duen “Marques de Lozoya” delako sari nazionala eskuratu zuen. Aipatutako formazioaz gain, ondoren aipatzen diren arloetan ere graduondoko ikasketak ditu: Euskal kultura, Genero eta berdintasun politikak, Garapen Jasangarria. Gizarte-ikerketako teknikari gisa lan egin zuen, aholkularitza eta merkatu-azterketen esparruan, eta gero berdintasunerako teknikari gisa aritu zen Tolosako Udalean (Gipuzkoa). Hainbat argitalpenen egilea da eta gai ugariko proiektuetan parte hartu du. Dena den, bere ikerketa-ildoak batik bat hizkuntza-antropologiarekin eta antropologia feministarekin daude lotuta. Paradigma hauek erabiliz, hizkuntza (euskara), euskal kultura, gazteria, emakumeen partehartzea, kirola, eta aisialdiari loturiko gaiak aztertu izan ditu. Gaur egun Gizarte Antropologiako irakasle agregatua da UPV/EHUan.

Itziar Idiazabal Gorrotxategi

UPV/EHU

Euskal Filologian katedraduna (1992), Hizkuntzalaritza eta UPV/EHUko Euskal Ikasketak saileko Ohorezko Kolaboratzailea da. Genebako Unibertsitatean doktorea (1983) psikolinguistika alorrean. ELEBILAB ikertaldeko kide da (https://www.ehu.eus/eu/web/elebilab) eta bertan hainbat ikerketa zuzendu ditu haur elebidunen hizkuntza jabekuntzaz, euskararen azterketa diskurtsiboaz, eta irakaskuntza elebidun eta eleaniztunaren inguruan, beti ere hizkuntza gutxitu bat ardatz izanik (ikus Garcia-Azkoaga & Idiazabal, 2015). Alor horietan 15 doktorego tesi zuzendu ditu. UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren sortzailea eta kidea da https://www.ehu.eus/eu/web/mho-unesco-katedra. Bertan, Hizkuntza aniztasuna eta garapen iraunkorrari buruz argitaratu duen azken lana: www.labur.eus/IdiazabalPerezCaurel. Euskaltzaindiako kide urgazlea da.

Yazmin Yadira Novelo Montejo

Sociolingüista, comunicóloga y música, especializada en comunicación intercultural y para el desarrollo; revitalización lingüística y cultural de pueblos indígenas primordialmente del pueblo maya yucateco. Formulación de políticas públicas lingüísticas. Planeación de estrategias culturales para el fortalecimiento de las lenguas y culturas originarias en el campo de la producción cultural, especialmente la música. Es presidenta de la Asociación Civil Yúuyum y dirige el proyecto U Péekbal Waye' (El movimiento de aquí).

Gualberto Quispe

Jon Sarasua Maritxalar

Garabide elkartea. Huhezi fakultatea, irakaslea eta kulturgilea

Komunikazio Zientzietan Doktorea da. Kazetaritza eta Soziologia ikasketetan ibilia. Bertsolaritzaren munduan oso gazte hasi zen eta urte askotan bertsolari gisa aritu ondoren, 2000 urtean utzi zion bertsolaritza publikoari. Mondragon Unibertsitatean aritu da hogei urtez, arlo sozioekonomikoan eta kultura arloan. Herrigintzako hainbat alorretan taldeak sustatzen jardun du, Lanki, Garabide, Sorguneak eta Bagara bezalako egitasmoen sorreran. Autoeraketa, gizarte ekonomia eta hizkuntza arloak landu ditu egitasmo horietan, eta berauei lotutako nazioarteko zubiak. Hainbat liburu eta argitalpen egina da hizkuntza nahiz kultura arloan eta gai sozio-ekonomikoetan. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/jon-sarasua

Asya Zayzaoui

Asya Zayzaoui amazigh kultur mugimenduko kidea da ikasleen eremuan, itzultzailea eta soziolinguistikako doktoregaia Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, Jon Sarasua irakaslearen begiradapean. Bere tesia tarifit hizkuntzaren hizkuntza biziberritzeari buruzkoa da (Rif eskualdean hitz egindako hizkuntza, Marokoko iparraldean), euskararen prozesua adibidetzat hartuta. Tesiaren helburua tarifita dagoen arrisku-egoeraren diagnostiko bat egitea da, UNESCOk proposatutako hizkuntzaren bizitasuna edo arriskua zehazten duten faktoreak aztertuz eta Jon Sarasuaren zuhaitzean oinarrituz, zeinak hizkuntzaren biziberritzea prozesu artikulatu gisa erakusten duen. Diagnostiko hori iturri bibliografikoen, datuen eta akademiko eta adituekin egindako elkarrizketa sakonen bidez egiten ari da. Horrela, zehatz-mehatz identifikatuko dira arriskuan dauden eremuak, eta biziberritzeko lehentasunak zehaztuko dira.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2023-05-31 arte2023-07-17 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
Online zuzenean2023-05-31 arte2023-07-17 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea