Gizartea
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian

Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian

Uzt. 15 - 15. Uzt, 2024 Kod. G12-24

Azalpena

Hizkuntza baten transmisioari, erabilerari eta jarrerei buruzko datuak ematen dituzten heinean, inkesta soziolinguistikoak ezinbesteko tresnak dira hizkuntza politiken eraginkortasuna neurtu ahal izateko. Hain zuzen, bi gai hauek dira egun osoan zehar mugaren bi aldeetako unibertsitateko irakasleek, soziologoek, formatzaileek eta euskalgintza sozialeko eragile desberdinek uztartuko dituztenak. Eta euskarari buruzko azken inkesta soziolinguistikoak datu gazi-gozoak utzi baditu ere, ikusiko dugu fatalitaterik ez dela eta hizkuntza politika egokiak garatuz gero euskararen biziberritze prozesuan urrats sendo berriak eman daitezkeela.

Irakurri gehiago

Helburuak

Hizkuntza politikaren gaia jendarteratzea eta hizkuntza baten biziberritze prozesuan hizkuntza politikak duen garrantziaz ohartaraztea.

Ipar Euskal Herrian hizkuntza politika publikoa eramateko ardura duen Euskararen Erakunde Publikoa berritzen ari diren garai horietan, hobekuntzarako urratsak proposatzea eta ikastaroan izena emanen duten jendearekin kontrastatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Profesionalak
  • Ipar Euskal Herriko hautetsiak eta arduradun politikoak

Zuzendariak

Sébastien Castet

Euskal Konfederazioa

Hizlariak

Maddi Bordagarai

Sozial animazioan diplomatua. Formatzaile. Aisialdi zentroko zuzendari izana. 2011etik Uda Leku elkarteko koordinatzaile.

Idurre Eskisabel Larrañaga

UPV/EHU, Irakaslea

Kazetaritzan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna. 'Euskaldunon Egunkaria'-n eta 'Berria'-n urte luzez aritua, egun irakasle EHUko Kazetaritza II Sailean. Medioek nazioekin eta sexu-genero sistemarekin duten uztardura eta soziolinguistika ditu ikergai. Hainbat mediotan kolaboratu du; egun, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin aritzen da. 2019an 'Trikua esnatu da' saiakera liburua argitaratu zuen Lorea Agirre Dorronsorekin batera. Literatur arloan 'Goseak janak' poemategia argitaratu zuen 2018an.

Hur Gorostiaga Barriola

Lapurtarra. Kazetaritza (Leioan) eta zuzendibide europear (Lille-Frantzia) ikasketak egin ondoren Euskaldunon Egunkariako Iparraldeko ordezkaritza burua izana (1994-2001). Le Journal du Pays Basque egunkariaren sortzeaile eta zuzendari izana (2001-2008). Gaur egun Seaskako zuzendaria da eta Euksal Herriko Ikastolen Elkarteko zuzendaritza kidea. Euskal Konfederazioko zuzendaritza kidea. Eskolim Frantziar Estatuko murgiltze irakaskuntza ereduko 6 sareen federazioko zuendaritza kidea, ISLRF (Institut Supérieur des Langues de la République Française) formakuntza zentroko zuzendaritza kidea, Ipar Euskal Herriko Garapen Konrtseiluko zuzendaritza kidea.

Zilia Heredia-Irigoyen

Euskal Ikasketetako Ikerketa Masterra. Ipar Euskal Herrian Bai Euskarari elkartean euskara teknikari egona. 2022tik Ipar Euskal Herriko Euskaltzaleen Topagunea elkarteko koordinatzaile.

Iñaki Iurrebaso Biteri

EHU

Soziologian doktorea. Donostiako Udalean soziologo lanetan aritua. Aztiker Ikergunearen sortzaile taldeko kide eta bertako zuzendari tekniko. Soziolinguistika gaietan aritua hainbat bezerorentzat lanean (Eusko Jaurlaritza, Soziolinguistika Klusterra...). EHUko Hezkuntza Zientziak saileko irakasle eta ikerlari izana. 2023tik ikerketa teknikari UEMAn.

Peio Jorajuria

Agroelikaduran lizentziatua. Euskalgintzan eta elkarte desberdinetan aritua (besteak beste Ikas euskal pedagogioa zerbituko zuzendariorde egona). Gaur egun Bilketa euskal funtsen atariko teknikari. Seaska ikastolen federazioko lehendakari 2019tik.

Eguzki Urteaga

UPV/EHU

Eguzki Urteaga Soziologiako Irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) eta Ikerlari atxikia Rovira i Virgili Unibertsitateko Social and Business Research Laboratory-n (SBRlab). Soziologian Doktorea eta Lizentziaduna da Victor Segalen Bordeaux 2 Unibertsitatean eta Historian Lizentziaduna Pau et les Pays de l’Adour Unibertsitatean. Dagoeneko 34 liburu argitaratu ditu, hala nola, La Communauté Pays Basque: l’institutionnalisation du territoire (2017), La nouvelle politique linguistique au Pays Basque (2019) ala La politique culturelle au Pays Basque (2021) baita ere artikulu zientifiko ugari Europan zein Hego Ameriketan. Irakasle gonbidatua izan da Europako hainbat Unibertsitateetan, besteak beste, Bordele, Lobaina, Koimbra, Paris ala Rennes-en. Halaber, Euskal Telebista, Berria, Deia eta Gara bezalako komunikabideen kolaboratzailea da.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-07-15 arte
0 EUR

Kokalekua

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania

43.48053049069504,-1.4888416967827416

Cité des Arts. Baiona

3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.

Akitania