I Nazioarteko Biltzarra. Unibertsitate Formakuntza Duala Goi Hezkuntzako Europar Esparruan
Azalpena
KOMUNIKAZIOAK
Komunizio bat aurkezteko proposamena: komunikazioak@uik.eus emailera bidaliko dira 2019ko maiatzaren 10a baino lehen.
Data garrantzitsuak
- Komunikazio proposamenaren aurkezpena irekitzea: 2019ko martzoaren 1a
- Komunikazio proposamena aurkezteko epearen amaiera: 2019ko maiatzaren 10a
- Komunikazioaren onarpena/ukatzearen erantzuna: 2019ko maiatzaren 17a
- Komunikazio testu osoaren bidalketa: 2019ko maiatzaren 31a
Araudia y Proposamenaren eredua
Formakuntza Duala ikastetxearen eta enpresaren arteko prestakuntza-denbora elkarbanatzeko printzipioan oinarritzen da, jarduera profesional bat gauzatzean; horren bidez, ikasten duen pertsonaren prestakuntza- eta nortasun-identitatea forma hartzen joaten da.
Kongresu honetan, Europako bi erakundeen kasuak ezagutzeko aukera izango dugu, hain zuzen ere Formakuntza Dualean esperientzia luzea eta kontrastatua dutenak. Eredu hori gure hezkuntza-ingurunean gero eta zabalagoa eta zabalduagoa den errealitatea bihurtzen ari da.
Era berean, Formakuntza Dualean parte hartzen ari diren enpresen eta ikasleen bizipenak ezagutuko ditugu, eta, azkenik, UPV/EHUk eta Lleidako Unibertsitateek gaurko eta etorkizuneko jarduera-ildoak azalduko dizkigute.
Unibasqek goizeko saioa itxiko du, eta ondoren, Biltzarreko komunikazioek izango dute segida.
Helburuak
Europako unibertsitate esparruko erreferentziazko errealitateak eta esperientziak ezagutzea.
Esperientzia trukea sustatzea eredua garatzeko garaian.
Prestakuntza dualaren errealitatea eta erronkak identifikatzea Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko harremanen testuinguruan.
Kalitateari eta gaur egungo garapen esparruei buruz eztabaidatzea.
Ikerketa eta esperientzia trukea sustatzea, unibertsitateko prestakuntza dualaren kontzeptuen eta alderdi kritikoen inguruan.
Hausnarketarako guneak sortzea, elkarlanean jarduteko eta sarean lan egiteko.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Kolaboratzaileak
Hizlariak
Bernd Bachert
Duale Hochschule Baden-Württemberg Mosbach
Studiendekan Maschinenbau, Studiengangsleiter Maschinenbau (Konstruktion & Entwicklung) und Akademischer Leiter Technik - Ressort Internationales.
Frédéric Sauvage
Formasup, Director
Matrikula prezioak
Matrikula | 2019-06-10 arte |
---|---|
40,00 EUR | |
0 EUR | |
0 EUR | |
0 EUR | |
0 EUR |
Kokalekua
Carlos Santamaría Zentroa
Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia
Gipuzkoa
Carlos Santamaría Zentroa
Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia
Gipuzkoa