Ikasteko kooperatu/Kooperatzen ikasi, ikasgelan
Azalpena
Ikastea norberak garatzen duen ekintza da. Inork ez gaitu ordezkatuko zeregin honetan. Hala ere, horrek ez du esan nahi ikasteko modurik onena era indibidualean egitea denik, ezta era konpetitiboan egitea denik ere. Aitzitik, era kooperatiboan gehiago eta gusturago ikasten dugu, urrutiago iristen gara eta zehar konpetentziak garatzen ditugu: elkarrekin bizitzen ikasi, norbera izaten ikasi, komunikatzen ikasi, ekimena izaten ikasi eta ikasten ikasi.
Hori egia bada ere ez da erraza, ikasi behar da kooperatzen, eta horretarako IK/KI programak bide argia ematen digu, eta ikerketa edo ebidentzia zientifikoetan oinarritzen da.
Helburuak
IK/KI programaren oinarri teorikoak ezagutzea.
IK/KI programaren hiru eremuak ezagutzea eta praktikatzea: A eremuan taldearen kohesioa lortzeko dinamika kooperatiboak, B eremuan arloak edo irakasgaiak ikasteko talde lana eta egitura kooperatiboak, eta C eremuan talde lana egiten ikasteko eta ebaluatzeko talde planak.
IK/KI programa ikastetxean eta irakas taldean partekatzeko eta ikastetxeko curriculumean txertatzeko estrategiak, prozedurak eta tresnak ezagutzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Irakasleak
Kolaboratzaileak
Programa
2019-07-15
Dokumentazio banaketa
“Ikasketa kooperatiboaren oinarri teorikoak eta oinarrizko kontzeptuak“
- JUAN MANUEL NUÑEZ LOZANO Eusko Jaurlaritza - Zuzendaria. Irungo Berritzegunea.
Atsedena
“A eremua. Taldearen kohesioa“
- Maria Victoria Fernandez Roldan Eusko Jaurlaritza - Berritzeguneko aholkularia. Irungo Berritzegunea.
“B eremua. Talde lana eta egitura kooperatiboak erabili eremuak, arloak edo irakasgaiak ikasteko baliabide gisa“
- Jose Luis Alberdi Goenaga Eusko Jaurlaritza - Berritzeguneko aholkularia. Zarautzeko Berritzegunea
2019-07-16
“C eremua: Talde lana eduki gisa landu curriculumaren oinarrizko gaitasunak lantzeko.“
- Maria Victoria Fernandez Roldan Eusko Jaurlaritza - Berritzeguneko aholkularia. Irungo Berritzegunea
Atsedena
“ Ikaskuntza kooperatiboa ikasgelan eta eskolan ezartzeko, zabaltzeko eta finkatzeko prozedurak, baldintzak eta gomendioak. Praktika onak“
- Jose María Arakama Karrera Irakaslea
Mahai ingurua: “A, B eta C eremua praktikatzeko saioa eta praktikan ditugun zalantzak, kezkak eta hausnarketak partekatzeko mahai ingurua. “
- JUAN MANUEL NUÑEZ LOZANO Eusko Jaurlaritza - Berritzeguneko zuzendaria. Irungo Berritzegunea.
- Jose Luis Alberdi Goenaga Eusko Jaurlaritza - Aholkularia. Zarautzeko Berritzegunea.
- Maria Victoria Fernandez Roldan Eusko Jaurlaritza - Aholkularia. Irungo Berritzegunea.
- Jose María Arakama Karrera Irakaslea
Zuzendariak
JUAN MANUEL NUÑEZ LOZANO
Irungo Berritzegunea, Zuzendaria
Lehen Hezkuntzako irakasle eta Pedagogoa. Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle 1980-1988 1988/09/01tik 2004/08/31ra, Hezkuntza Premia Bereziko aholkulari Irungo PAT-COPen eta Berritzegunean. 2004/09/01tik aurrera zuzendari Irungo Berritzegunean Berritzeguneko HPBko mintegiaren arduraduna izandakoa, orain zuzendarien mintegiaren arduraduna eta IK/KI mintegiaren partaidea. UPV-EHUko IK/KI ikastaroetan irakasle eta zuzendari hainbat urtetan.
Hizlariak
Jose Luis Alberdi Goenaga
Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza
ehen Hezkuntzako irakaslea 1982/09/01-2008/08/31 bitartean. 1983/09/01 – 1984/06/30 ikasturtean ikastetxeko ikasketaburu karguan aritua; 1985eko irailetik-1989ko ekainaren 30era bitarteko ikasturteetan ikastetxeko idazkaria karguan aritua; 1989/07/01-1993/06/30 eta 2001/07/01-2005/06/30 bitarteko ikasturteetan ikastetxeko zuzendaria karguan aritua; 2008/09/01 geroztik, Zarauzko Berritzegunean Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkulari lanetan aritzen naiz ( Ikasketa Kooperatiboa, Bizikidetza-Hezkidetza, proiektuen … inguruan aritua) 2014 eta 2015ean, UEUko hainbat ikastaroetan ponentea. GEOGRAFIA ETA HISTORIA karreran, HISTORIA espezialitatean
Jose María Arakama Karrera
LASARTEKO BERRITZEGUNEA
Lehen Hezkuntzako maisu 1979z geroztik. Karguak ikastetxean: zuzendari, ikasketa buru, idazkari, zikloko koordinatzaile. Baita ere, hizkuntz normalizaziorako arduradun tekniko (HNAT), IKT teknologia berrietako arduradun, berrikuntza eta prestakuntza proiektuen arduradun. 2007/09/01tik 2017/08/31ra, Lasarteko Berritzeguneko aholkulari. 2017/09/01etik aurrera, Hezkuntza-ikuskari
Maria Victoria Fernandez Roldan
Berritzegunea
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2019-04-01 arte | 2019-05-31 arte | 2019-07-15 arte |
---|---|---|---|
0 EUR | - | - | |
- | 60,00 EUR | 70,00 EUR | |
- | 35,00 EUR | - | |
- | 20,00 EUR | 20,00 EUR | |
- | 35,00 EUR | 46,00 EUR | |
- | 35,00 EUR | - | |
- | 52,50 EUR | - | |
- | 52,50 EUR | - | |
- | 52,50 EUR | - | |
- | 52,50 EUR | - |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa