Indicadores para la detección de violencia de género observables en chicas jóvenes
Azalpena
Profesionalek zailtasunak izan ohi dituzte bikoteetako genero-indarkeria antzemateko eta, bereziki, bikote gazteetan. Bikotekidearen hasierako portaera menderatzaileek ez dute erasokor itxurarik izaten, menderakuntza eta berdintasun-eza elikatzen dituzten portaera matxistak dira, ordea, neska gatibu dagoen sentimendu-dantza baten baitan.
Bikotean indarkeria jasaten duen gazteak ez du maiz horren berri ematen. Ingurukoei ezkutatzeko joera izan ohi du, beldurra tarteko, eta errudun eta erantzule sentitzen da erlazio-mailako arazoekiko. Hala, isolatu egiten da, eta jokabidea aldatzen du; horiek, maiz, nerabezaroko portaera tipikotzat hartzen ditu familiak, eta ez die asko erreparatzen.
Konferentzia honetan, gazteek pairatzen duten genero-indarkeriaren inguruko susmoa sor dezaketen adierazleak ikusiko ditugu, eta tratu txarrez beteriko harreman batean arriskua baloratzea izango da helburuetako bat. Xede nagusia ez da bakarrik bikote gazteetako genero-indarkeria agerian uztea, baizik eta indarkeriaren biktima diren gazteen arrisku-adierazleak deskribatzea. Gainera, profesionalentzat erabilgarriak izango diren galderak egingo dira, arriskua eta muturreko arriskuaren adierazleak baloratzeko.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Programa
2019-06-25
“Indicadores para la detección de violencia de género observables en chicas jóvenes“
- Veronica Rodriguez Negro | Psicóloga
Kokalekua
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo
Bizkaia