Ingurumen-esposizioak eta garunaren garapena: zer dakigun eta etorkizuneko erronkak
~Doako jarduera irekia
~12:30ean
~Donostiako Miramar Jauregian edo online
Hizlaria: Mónica Guxens, Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko mediku espezialista
Ingurumen Esparru Programa 2030 elkarrizketak
Azalpena
Airearen kutsadura handiagoak eta muturreko tenperaturek garunaren garapenari eragiten diote.
Gero eta urbanizazio handiagoa dago mundu osoan, eta, horren ondorioz, gero eta jende gehiago dago airearen kalitate txarragoa, ingurune zaratatsuagoak eta naturguneetarako sarbide txikiagoa duen hiri-ingurunearen eraginpean. Azkenaldiko lanetan frogatu dugu airearen kutsadurak eta muturreko tenperaturek eragin negatiboa dutela garunaren egituran eta funtzioan haurtzaroan. Gainera, ikusi dugu berdeguneetarako sarbide handiagoa izateak garunaren garapen hoberena sustatzen duela, ibilgailuen zirkulaziotik datorren zaratarekiko esposizioa murrizten delako neurri batean. Aurkikuntza horiek erronka berriak planteatzen dituzte, hala nola toxikotasun gehien izan dezaketen aldiak identifikatzea, prebentzio-neurri efizienteak ezarri ahal izateko, eta epe luzerako alterazio klinikoak edo funtzionalak zehaztea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
Programa
2024-12-05
“Exposiciones ambientales y desarrollo del cerebro: próximos retos“
- Mònica Guxens | ISGlobal - Instituto de Salud Global de Barcelona - ICREA Research Professor en ISGlobal
Eva Caballero kazetariak hizlariarekin elkarrizketa izango du hitzaldia amaitutakoan / La periodista Eva Caballero mantendrá un diálogo con la ponente una vez finalizada la conferencia
Hizlariak
Mònica Guxens
ICREA Research Profesor: Bartzelonako Osasun Globaleko Institutua
Mònica Guxens prebentzio-medikuntzako eta osasun publikoko mediku espezialista da. Lehia nazionaleko hainbat kontratu lortu ditu (Río Hortega 2008an, Miguel Servet I 2013an, Miguel Servet II 2018an, ICREA Research Professor 2024an). 2016an, Health Effects Institute erakundeko (AEB) Walter A. Rosenblith New Investigator Award sari entzutetsua irabazi zuen, haren jardunbide bikainaren eta ibilbide profesional oparoaren aintzatespen gisa. Nazioko eta nazioarteko hainbat proiekturen buru izan da, eta beste hainbatetan ikertzailekide gisa hartu du parte modu aktiboan. Hala, profil bikaina eta nazioan nahiz nazioartean aintzatetsia eraiki du. INMA proiektuaren zuzendaria da; Espainian jaiotako taldea da hori. Europako Epidemiologia Aldizkariko editore elkartua da. Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasle elkartua da, eta 15 doktore-tesi eta 22 master-amaierako lan zuzendu ditu.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa