Irakaskuntzarako bideoak pausoz pauso sortzen

Irakaskuntzarako bideoak pausoz pauso sortzen

Ots. 01 - 21. Mar, 2021 Kod. @2-21

Azalpena

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170037 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren  baliozkotzea ere  dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

Irakaskuntzan, bideoz emandako azalpena ohiko tresna bilakatu da. Irudia, ahotsa eta testua elkarrekin eskaintzen ditu eta tutorial laburretarako oso egokia da. Online edota MOOC ikastaroetan erabiltzen dira gehien, baina ez horietan bakarrik, informazioa era errazean emateko bidea baita bideoa.

Ikastaro honetan bideoak sortzeko gidalerroak emango dira, eta bideoak sortzeko tresna errazak ezagutaraziko ditugu. Aplikazio horiekin bideoak sortzeko behar diren urrats guztiak ikusiko dira: ikastaroa bukatzerako, norberak sortutako bideoa edukiko du ikasleak, bere hezkuntza-testuinguruan erabiltzeko prest.

Irakurri gehiago

Helburuak

Ikus entzunezko ekoizpen batek dituen arloak ezagutzea eta hezkuntzarako egokiak diren bideoak sortzeko irizpide egokiak eraikitzea/garatzea.

Konpetentzia digitalaren DIGCOMP markoak jasotzen duen egile eskubide eta lizentzien inguruko ezagutza eta sensibilizazioa garatzea.

Bideo ekoizpenak dituen 3 pausoez jabetzea: pre-ekoizpena, ekoizpena eta post-ekoizpena.

Bideoak sortzeko eta editatzeko aplikazioen ezagutzan sakontzea.

Nork bere hezkuntza-testuingururako bideo bat sortzea.

Pentsamendu kritikoa lantzea eta norberaren ikaskuntza prozesuaren protagonista aktiboa izatea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Bideo didaktikoak sortzen ikasteko interesa duen edonorentzako

Metodologia

Metodologia: Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza.

Ebaluaketa: Errubrika bidez ebaluatuko den proiektua, taldeka sortutako unitate didaktiko digitala izango da.

Programa

2021-02-01 / 2021-02-07

Sarrera + irizpideak

Erronka aurkeztu.

Irakaskuntzarako bideoak: irizpideak eta gomendiak.

Irakaskuntzarako bideoak ebaluatzeko errubrika.

Zuzeneko online saioa otsailaren 1ean, 18:30-19:30

2021-02-08 / 2021-02-14

Lizentziak

Baliabide bankuak. Egile eskubide eta lizentziak.

2021-02-15 / 2021-02-21

Gidoia

Bideoak egiteko oinarrizko lana: gidoia idaztea

2021-02-22 / 2021-02-28

Online tresnak

Bideoak egiteko online tresnak.

2021-03-01 / 2021-03-07

Bideo editoreak

Bideo editoreak: ekoizpenak.

2021-03-08 / 2021-03-14

Erronka ebatzi + autoebaluazioa

Erronka ebatzi.

Irakaskuntzarako bideoak ebaluatzeko errubrika aplikatuz ebaluazioa.

Autoebaluazioa.

Zuzeneko online saioa martxoaren 8an, 17:00-18:00

2021-03-15 / 2021-03-21

Koebaluazioa eta ebaluazioa

Koebaluazioa bideratu. Irakaslearen feedbacka jaso eta ebaluazioa.

Ikastaroa ixteko astea da.

Zuzeneko online saioa martxoaren 19an, 17:00-18:00

Zuzendariak

Josune Aranguren Mujika

Ikton

Legelari eta ekonomialaria da formakuntzaz (Deustuko unibertsitatea, 2005) eta profesionalki enpresa kudeaketara lotua egon da beti. Enpresa kudeaketan masterduna da (Mondragon unibertsitateko MBA, 2011). IKT ON Hezkuntza-aholkularitzako bazkide sortzailea da eta kontuen kudeaketaz arduratzen da batez ere, erakunde eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin harremanetan. IKT ON-eko irakasle-taldearen koordinatzaile eta arduraduna da. Bere egitekoen artean gustukoen duena, ikastetxeetako formakuntza-plangintzak antolatu eta bertan eman beharreko formakuntza-saioak zuzentzea da.

Hizlariak

Garazi Zabaleta Mendizabal

Telekomunikazio ingeniaritzan graduatua ikus-entzunezko espezialitatean (NUP, Iruñea, 2010). Webguneen programazio eta diseinuan masterduna (CEI, Madril 2012). Teknologian ez ezik Hezkuntzan betidanik izan duenez interesa, Pedagogia ikasketetan jardun du (UHUN, 2016-2019). Musikaria da, Musika Konposizioan graduatua (CSMN, Nafarroa, 2019) eta betidanik eman dio garrantzia norberaren sorkuntza bidea aurkitzeari nahiz bizitzarekiko begirada holistiko bat mantentzeari. Aniztasunaren aberritik, irakasteko ikasten jakitea eta eredu izatea zein garrantzitsua den transmititzen saiatzen da.

Matrikula prezioak

Matrikula2021-02-03 arte
120,00 EUR
102,00 EUR
102,00 EUR
102,00 EUR
102,00 EUR
84,00 EUR