Komunikazioa
Gizartea
Uda ikastaroa
Irrati eta Telebista Europan 2030 eta EITB 40

Irrati eta Telebista Europan 2030 eta EITB 40

Uzt. 22 - 22. Uzt, 2022 Kod. I08-22

Azalpena

Uda Ikastaro honek hiru gai nagusi jorratzen ditu. Lehenik, Europa mailako gogoeta, 2030 urtera begira, ikusentzunezko (irrati, telebista, internet) hedabideen konbergentzia, eraldaketa, eta gizarte-inpaktuaz; bigarrenik, Europako hizkuntz gutxituetako irrati eta telebistek burutu beharreko erronka eta estrategien azterketa, gaur eta etorkizunean, beren zerbitzu publiko erantzukizunak betetzeko; eta azkenik, Euskal Irrati Telebistaren (EITB) garrantziaren aintzatespena –lehen, orain eta etorkizunean– zerbitzu publiko modura, eta 2022an duen 40. urteurrenaren inguruan gogoeta eta eskertza, Gales hizkuntzazko S4C (Sianel Pedwar Cymru) telebistarekin batera.

Egun bateko ikastaro honek, komunikabideetako profesional eta ikasleei zuzendua, soslai bikoitza du: teknikoa, Europar Batasuneko eta irrati eta telebistako adituekin; eta akademikoa, Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako unibertsitateetako komunikazio eta kazetaritzako irakasleen parte-hartzearekin.

Irakurri gehiago

Helburuak

Europa mailako gogoeta, 2030 urtera begira, ikusentzunezko (irrati, telebista, internet) hedabideen konbergentzia, eraldaketa, eta gizarte-inpaktuaz.

Europako hizkuntz gutxituetako irrati eta telebistek burutu beharreko erronka eta estrategien azterketa, zerbitzu publiko izaeraren erantzukizunak betetzeko.

Euskal Irrati Telebistaren (EITB) eta Galesko S4C (Sianel Pedwar Cymru) telebistaren garrantziaren aintzatespena beren 40. urteurrenean 2022an.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

  • Kooperatzailea: zeinaren bidez hizlariek, kultur ikuspegi desberdinetatik, gogoeta eta ekarpenak partekatzen dituzten gai nagusietan gogoeta komun bat bilatzeko.
  • Integratzailea: Europako hizkuntz gutxituetako irrati-telebista zuzendariak elkartuz batetik, eta Euskal Herriko unibertsitate desberdinetako akademikoak ere bateratuz, aniztasunetik abiatuta.

Kolaboratzaileak

  • EITB
  • IBAIA
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Laboral Kutxa
  • Eusko Ikaskuntza

Programa

2022-07-22

09:30 - 09:45

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Itziar Alkorta Idiakez | UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioa - Zuzendaria akademikoa / Directora académica
  • Markel Olano Arrese | Gipuzkoako Foru Aldundia - Gipuzkoako Diputatu Nagusia
09:45 - 10:00

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Iñaki Zabaleta Urkiola | UPV/EHU - HEKA proiektuko zuzendaria / Director proyecto HEKA
10:00 - 11:00

“Irrati, telebista eta Internet Europan 2030: gai eta ikuspegi nagusiak konbergentzia, eraldaketa, eta gizarte-inpaktuaren inguruan / Radio, TV e Internet en Europa 2030: principales cuestiones y perspectivas en torno a la convergencia, transformación y valores sociales“

  • Giuseppe Abbamonte | Europar Batasuneko “Media Policy” / "Media Policy" de la Unión Europea - Zuzendaria / Director
11:00 - 11:15

Atsedena

11:15 - 13:00

Mahai ingurua: “Irrati, telebista eta Internet europar hizkuntz gutxituetan 2030ra begira: erronkak eta estrategiak ikuspegi askotako arrakasta, irismen eta zerbitzu publikoaren kontzeptuaren aurrean / Radio, televisión e Internet en lenguas minoritarias europeas en 2030: desafíos y estrategias para un concepto multilateral de éxito, alcance y servicio público“

  • Tania Arriaga Azkarate | UPV/EHU - ikus-entzunezko irakaslea / Profesora de comunicación audiovisual (Moderatzailea)
  • Unai Iparragirre Torres | Euskal Telebista ETB - Zuzendaria / Director
  • Siân Doyle | Galesezko S4C telebista / Televisión en lengua galesa S4C (Sianel Pedwar Cymru) - Zuzendari Exekutiboa / Director Ejecutivo (Zoom bidez parte hartuko du)
  • Alan Esslemont | Irlanderazko TG4 telebista / TV en idioma irlandés TG4 (TG Ceathair) - Zuzendari Nagusia / Director General
  • Daniel Hernández i Torrent | Oficina de Estrategia y Consejo de Gobierno de la CCMA - Director
  • Alfonso Sánchez Izquierdo | Corporación RTV de Galicia CRTVG - Zuzendari Nagusia / Director General
13:00 - 13:35

“Euskal kultura, gizarte aniztasuna eta EITB Euskal Irrati Telebista: elkarrekintza indargarria / Cultura vasca, diversidad social y Radio Televisión Vasca EITB: interacción fortalecedora“

  • Ana Urkiza Ibaibarriaga | Eusko Ikaskuntza - Presidentea / Presidenta
13:35 - 15:30

Atsedena

15:30 - 17:00

Mahai ingurua: “Irrati eta telebista lineal eta ez-linealeko edukiak eta zerbitzuak audientziaren dispertsioari aurre egiteko: unibertsitateko ikuspegia elkarrekintza, esfera publiko eta gizarte hobe baterako / Contenidos y servicios en radio y televisión lineal y no lineal para afrontar la dispersión de la audiencia: una perspectiva académica para una mejor esfera pública, sociedad y democracia“

  • Izaskun Rodríguez Rodríguez | UPV/EHU - Irakaslea / Profesora (Moderatzailea)
  • Idoia Astigarraga Agirre | Mondragon Unibertsitatea / Universidad de Mondragón - Irakaslea / Profesora
  • Ana Azurmendi Adarraga | Nafarroako Unibertsitatea / Universidad de Navarra - Irakaslea / Profesora
  • Irati Agirreazkuenaga Onaindia | UPV/EHU
  • Ion Muñoa Errasti | Deustuko Unibertsitatea / Universidad de Deusto - Irakaslea / Profesor
17:00 - 17:10

Atsedena

17:10 - 18:00

“1982-2022, EITB Euskal Irrati Telebistaren lehena, oraina eta etorkizuna: 40 urtez euskal gizartea zerbitzatzen / 1982-2022, pasado, presente y futuro de la Radio Televisión Vasca EITB: sirviendo a la sociedad vasca durante 40 años“

  • Andoni Aldekoa | EITB Euskal Irrati Telebista - Zuzendari Nagusia / Director General
18:00 - 18:30

Mahai ingurua: “Gogoeta eta eskertza 40. urteurrenean Euskal Irrati Telebista EITBri eta galesezko S4C telebistari (Sianel Pedwar Cymru) / Reflexión y agradecimiento en el 40º aniversario de la Radio Televisión Vasca (EITB) y la televisión en lengua galesa S4C (Sianel Pedwar Cymru)“

  • Iñaki Zabaleta Urkiola | UPV/EHU - HEKA proiektuko zuzendaria / Director proyecto HEKA (Moderatzailea)
  • Ana Urkiza Ibaibarriaga | Eusko Ikaskuntza - Presidentea / Presidenta
  • Marian Fernández Pascal | IBAIA, Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea / IBAIA, Asociación de Productoras Audiovisuales Independientes del País Vasco - Presidentea / Presidenta
  • Giuseppe Abbamonte | Europar Batasuneko “Media Policy” / "Media Policy" de la Unión Europea - Zuzendaria / Director
  • Francisco Moreno | Irrati eta Telebista Autonomikoen Federazioa /Federación de Organismos de Radio y Televisión Autonómicos) - Presidentea/presidente
18:30 - 18:40

Itxiera

  • Iñaki Zabaleta Urkiola | UPV/EHU - HEKA proiektuko zuzendaria / Director proyecto HEKA
19:30 - 20:30

Harrera Donostiako Udaletxean. Recepción en el Ayuntamiento de Donostia / San Sebastián

Zuzendariak

Iñaki Zabaleta Urkiola

UPV-EHU

Iñaki Zabaleta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) kazetaritza katedraduna da, "Europako Hizkuntz Gutxituen Hedabideak eta Kazetaritza” (HEKA)) ikerketa proiektuko zuzendaria (2001az geroztik) eta Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusia. City University of New York-en (CUNY)doktore-tesia landu ondoren, kazetaritzan doktoretza lortu zuen UPV-EHUn eta telebistako Masterra egin zuen New Yorkeko Brooklyn College-n (1985). Iowako Unibertsitatean (AEB) irakasle bisitaria izan zen 1992an. Artikulu akademiko ugari argitaratu ditu nazioarteko aldizkari ospetsutan, baita komunikazioari buruzko liburuak idatzi ere. Kazetaritza profesionalean, telebistako dokumental sorta bat zuzendu zuen (Urak dakarrena, 1992), CNNrako erreportajeak egin zituen (1990), eta Munduan Paz y Desarrollo (1999-2007) unibertsitate aldizkariaren zuzendaria izan zen, UPV/EHUko Lankidetza eta Garapeneko Masterraren barruan. ORCID: https://orcid.org/0000-0002-3050-2736

Hizlariak

Giuseppe Abbamonte

Giuseppe Abbamonte Europar Batasuneko “media policy” edo komunikabideen politikako zuzendaria da, Komunikazio-Sare, Eduki eta Teknologien Zuzendaritza Nagusian (CNECT), 2016az geroztik. Haren zuzendaritzak hurrengo ataletan du ardura: egile eskubideen legea, irrati-telebista difusioaren legea, MEDIA programa (ikus-entzunezko industria europarrari laguntza finantzarioaz arduratua) eta online desinformazioaren aurkako borroka. Lehenago, datuen europar estrategia prestatzen zuen zuzendaritzaren arduraduna izan zen. Europako Batzordeko Antimonopolio eta Kontsumitzailearen Babeserako sailetan ere lan egin zuen. Zenbait urtez ere lan egin zuen Europar Batzordeko antitrust eta kontsumitaileen babeserako departamentuetan. Europar Batzordean hasi aurretik, nazioarteko abokatu bulego bateko bazkide izan zen Milanen lau urtez (1989-1992), non merkataritza eta konpetibitate legedietan jardu zuen. Hainbat argitalpenen egilea da, batez ere ingeleseko zuzenbide aldizkarietan. Komunikabideen zuzenbidea ere irakasten du Università commerciale Luigi Bocconi-n eta Europako hainbat unibertsitatetan Europako zuzenbideari buruzko hitzaldiak eta aurkezpenak ematen ditu.

Irati Agirreazkuenaga Onaindia

Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea

Irati Agirreazkuenaga Onaindia ikus-entzunezko komunikazioan da lizentziatua (EHU, 2008), gizarte komunikazioan masterduna (EHU, 2010) eta kazetaritzan doktorea (EHU, 2013) hizkuntza gutxituak eta komunikabide publikoak aztertzen dituen nazioarteko tesiarekin. Doktoretza osteko egonaldiak burutu ditu London School of Economics and Political Science unibertsitatean, Media and Communication sailean (2015) eta Glasgow-ko Unibertsitateko Centre for Cultural Policy Research sailean (2014). Euskal Telebistan aritu da erreportari gisa lanean programetan (2015, 2017) eta gaur egun irakasle agregatua da EHUko Kazetaritza Sailean. Argitalpenei dagokienez euskararen egokitzapena eta zabalpena irratian (Media, Culture & Society), migratzaileen narrazioen politika eta poetika (European Journal of Cultural Studies), etorkinen irratietarako komunikazio estrategiak (Journal of Ethnic and Migration Studies; Handbook of Media and Migration) eta Eskoziako independentzia erreferendumean komunikabide publikoek izandako jarrera eta parte-hartzerako zabaldutako aukerak (Social Sciences) dira aipagai, besteak beste.

Andoni Aldekoa

2020ko azaroaz geroztik EITBko zuzendari nagusia da. Aurretik, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako aholkularia eta komunikazio zuzendaria izan zen, 2015-2017 artean. Bilboko Udalaren Promobisa eta Bilbao Next kanpo-sustapeneko sozietateetako presidentea ere izan da. Ikasketei dagokionez, INDESCOn (Bilbao) Irratian eta Telebistan graduatu zen 1991-92 urtean. Ondoren, Komunikazio Politiko eta Hauteskunde Komunikazioko masterra egin zuen Universidad Autónoma de Barcelonan, eta baita Adimen Ekonomikoko eta Segurtasuneko graduondokoa ere ICADEn, 2016an. European Foundation for Quality of Management-eko (EFQM) "Kudeaketarako Arau Estandarrak" ziurtagiria ere eskuratu zuen. Bestalde, George Washington University-ko Gerentzia Publiko graduondokoan irakaslea izan da Latinoamerikarako programetan. Halaber, Kudeaketa Publikoaren eta Komunikazio Instituzionalaren arloko prestakuntza-ikastaroak eman ditu INAP, FEMP, UNED, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean.

Tania Arriaga Azkarate

Tania Arriagak doktoretza titulu bikoitza dauka Garapenari buruzko Ikasketetan, bai Euskal Herriko Unibertsitatekoa (UPV-EHU) bai Nevadako unibertsitateko Basque Studies-ekoa ere (University of Nevada, Reno, AEB). Aurretik, Informazio Zientzietan (EHU/UPV) lizentziatu zen. Egun, Euskal Herriko Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saileko irakaslea da eta HEKA (Europar Hizkuntza Gutxituetako Hedabideak eta Kazetaritza / European Minority Language Media and Journalism) ikerketa taldeko kidea 2017tik. Komunikabideetako lan profesionalari dagokionez, 2010 urtera arte, irrati eta telebistan lan egin zuen. Argitaratu duen azken artikulu akademikoa News Agenda in European Minority Language Online Media: Balanced Coverage, Limited World (Journalism Studies, 2022) da, Iñaki Zabaleta Urkiola eta María González Gorosarrirekin batera.

Idoia Astigarraga Agirre

Idoia Astigarra 1996 eta 2007 urte bitartean Euskal Telebistan saio eta genero desberdinetan produktore, errealizadore eta zuzendari lanetan aritu zen; saiorik ezagunenen artean daude, Wazemank, Goenkale eta Hitzetik Hortzera. Aurretik, Universidad Complutensen CC de la Imagen Visual y Auditiva lizentziatura eskuratu zuen eta Middlesex Universityn (Londres) M.A. Video Masterra. 2007 urtean, Mondragon Unibertsitateko doktorego ikasketei ekin zion, 2017an doktore titulua eskuratu zuelarik. Ordutik, Mondragon Unibertsitatearen Ikus-entzunezko komunikazioaren graduan irakasle eta ikertzailea da, eta graduko koordinatzailea 2018az geroztik. Argitaratutako azken artikulua Youth interaction with television and online bideo content in the digital age da, Journal of Digital Media & Interaction, 2018, aldizkarian I. Pavon eta A. Zuberogoitiarekin batera.

Ana Azurmendi Adarraga

Ana Azurmendi konstituzio zuzenbideko katedraduna da eta komunikazio zuzenbideko irakaslea da, eta ikerketa-dekanordea Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean. Bere ikerketa bi arlotan ardazten da: ikus-entzunezko komunikazio-politikak eta demokraziarako komunikabideak. Lau ikerketa-proiekturen ikertzaile nagusia izan da eta beste zortzi proiektutan ikertzailea, proiektu guztiak erakunde publikoek finantzatuz. Proiektuok ikus-entzunezko zerbitzuetan, horien erregulazioan, erreforman eta gizarteari egindako ekarpenean oinarritu dira. Galiziako Parlamentuko (2010), Mexikoko Senatuko (2014) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Legebiltzarreko (2016) ikus-entzunezko legeen erreformarako parlamentu-batzordeetan aditu gisa kolaboratu du. Argitaratutako azken liburua Media Law in Spain (ed. Wolters Kluwer, 2018) da, azken artikulua The right to be forgotten for children and teenagers (Communication & Society, 2022) eta telebistari buruzko azken artikulua Encuesta y análisis sobre satisfacción, uso y consumo de televisiones públicas en España. La brecha generacional (Revista Latina de Comunicación Social, 2019).

Siân Doyle

Sian Doyle S4C galesezko telebistako zuzendari exekutiboa da gaur egun. Lehenago, Talk to Talk Consumer-eko zuzendari kudeatzailea izan zen, eta 25 urteko esperientzia du minorista alorreko eta telekomunikazioko enpresetan. Zazpi urtez AEBetan eta Kanadan lan egin zuen Rogers eta Comcast enpresan, zeina Sky eta NBC/Universal komunikazio-konpainien jabea den. Doylek Erresuma Batuan zuzendari gisa lan egin zuen Orange, EE eta BT-n eta hamar urte eman zituen Asda/Walmart enpresan ere. Alor digitalean eta bezeroen arretan gaitasun handia du eta lidergoa erakutsi salmenten eraldaketan plataforma digitalen bitartez. Galesko Antzoki Nazionaleko administratzailea da joan deneko bi urte hauetan.

Alan Esslemont

Alan Esslemont irlandar hizkuntzazko TG4 telebista kanalaren zuzendari nagusia da. Braemar-en (Eskozia/Alba) jaio zen. Frantsesezko masterra du Edinburgoko Unibertsitatean eta graduondokoa enpresa-administrazioan (MBA) Erresuma Batuko Open University-n. Frantzian, Suitzan eta Skye uhartean lan egin ondoren, non Eskoziako gaelikoa ikasi zuen, 1984an Irlandan kokatu zen Galwayko University Collegeko irakasle gisa. 1995ean Teilifís na Gaeilge korporazioaren sustatzaile-batzordeko kide izendatu zuten, zeinak irlanderazko TnaG telebista kanala abiarazi zuen 1996ko urrian. Irlandako Zinema eta Telebista Akademiako kide fundatzaile eta diruzain izan zen (1997-2000) eta, 1999an, TnaG kanala TG4 modura berrabiarazteko zereginean paper garrantzitsua izan zuen. Urte bat geroago, 2000an, TG4 telebistako zuzendaria izendatu zuten. 2007ko abenduan Eskoziara itzuli zen BBC ALBA, eskoziar gaelikoko telebista katea, ezartzen eta arrakastaz abiarazten laguntzeko, non edukien arduradun nagusia izan zen ia bederatzi urtez. 2016ko urrian, Irlandara itzuli zen TG4ko zuzendari nagusi kargua hartzeko eta 2019an Celtic Media Festivaleko presidente kargurako aukeratu zuten.

Marian Fernández Pascal

Marian Fernández Pascal Txintxua Films ekoiztetxearen sortzailea eta bere obra guztien ekoizle exekutiboa da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna Universidad de Navarran, Film Certificate-a eskuratu zuen New York Universityn. Irakasle lanetan aritu da Tabakalerako Elias Querejeta Zine Eskolarekin, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio Fakultatearekin eta Larrotxenerekin. Gaur egun, IBAIA Euskal Ekoizleen Elkarteko buru da eta Kulturaren Euskal Kontseiluko eta Gipuzkoako Kultura Kontseiluko kide.

Daniel Hernández i Torrent

Kazetaritzan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Enpresa Komunikazioan graduondokoa Pompeu Fabra Unibertsitatean. 2012tik gaur arte, Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko Kabineteko eta Harreman Instituzionaletako zuzendaria da. Hor, Ikus-entzunezkoen Liburu Zuria koordinatu (Kataluniako sektorearen plan estrategikoa), eta Kataluniako EduCAC eskoletan komunikazioan hezteko programa abiarazi du. Aurretik, Kataluniako Generalitateko Kultura eta Hedabideak Saileko Komunikazio eta Prentsa zuzendaria izan zen (2006-2010), eta LTDrako trantsizioa gidatu zuen.

Unai Iparragirre Torres

Unai Iparragirre ETBko euskal telebista kanalen zuzendaria da 2021etik, Euskal Irrati Telebista (EITB) korporazioaren baitan. 2005-2020 artean Londresen lan egin zuen, Discovery Communications enpresan, Europa, Ekialde Hurbil eta Afrikarako barrutian, goi mailako lanpostuak sail desberdinetan betez, eta Europa eta Ekialde Hurbilerako telebista kanal batzuen zuzendari eta EMEAko eduki-estrategietarako lehendakariordea izanez. Aurretik, 2003-2004an, telebista programen ekoizle eta zuzendaria izan zen Euskal Telebistan, eta baita antzerki aktorea ere Agerre Teatroa konpainian. Informatikan (1992-1998) eta Drama eta Antzerki Ikasketetan (1993-1996) lizentziatu zen UPV-EHUn. Horrez gain, ikastaroak egin ditu hainbat alorretan: kudeaketaren oinarriak (2008), GTD (2010), eraldaketa digitala (2016) eta arazoen ebazpen estrategikoa (2017), besteak beste.

Francisco Moreno

Francisco Moreno Radio Televisión Canaria erakunde publikoaren egungo administratzaile bakarra da, FORTAn integratutako eskualdeko kate publikokoa. 2001-2005 urteetan Kanarietako irrati eta telebistako zuzendari kargua ere izan zuen. Goi-zuzendaritzako lanak egin ditu RTVEn, Antena 3n, eta Prensa Ibérica taldearen ikus-entzunezkoen sailean. Informazio Zientzietan lizentziatua Madrilgo Universidad Complutense-n. Next Business International Schooleko Komunikazio irakaslea. Telebistako Talentuaren Sari Nazionala 2009. 1987an oposizio-lehiaketa bidezko lanpostua lortu zuen Televisión Españolan, eta bertan egon zen 1989ra arte. 1990ean Kanarietako TVEko Eguneroko Albistegien Zerbitzuko buru izendatu zuten; eta, ondoren, Albistegi eta Programen zuzendari kargua eduki zuen 1999ra arte.

Ion Muñoa Errasti

Deustuko Unibertsitatea

Ion Muñoa Errasti Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakasle-ikertzailea da. Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziatua eta Gizarte Zientzietan doktorea da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio graduko irakaslea eta Komunikazio ikertaldeko kidea da. Intereseko gai nagusiak Komunikazio Publikoa, Iritzi Publikoa eta Komunikazioaren eraldaketa dira.

Izaskun Rodríguez Rodríguez

EHU-UPV

Izaskun Rodriguez Rodriguez irakaslea da UPV-EHUko Kazetaritza sailean 2019az geroztik. Kazetaritzan 1999an lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta ikasketak ditu publizitate eta harreman publikoetan. Bere jarduera profesionala Euskal Telebistan garatu du editore, ekoizpen laguntzaile eta programa-zuzendari modura. Bere lanen artean aipa daitezke “Objetivo Euskadi” eta “60 Minutos” erreportaje-programak; eta “Cocina en la cumbre” eta “La decisión de Escocia” dokumentalak. Zuzendari modura ere zuzendu ditu “No es País para Sosos” sukaldaritza-programa eta “3 Txulo” haurrentzako fikzioa.

Ana Urkiza Ibaibarriaga

Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakaria da 2020az geroztik, Informazio Zientzietan lizentziatua, enpresa komunikazioan aditua, eta hainbat komunikabidetako kolaboratzailea. Graduondokoak ditu banka eta komunikazio komertzialean eta giza baliabideen kudeaketan. Bere ibilbide profesionala eremu kooperatiboan eta pribatuan osatu du, bai komunikazioaren eta bai giza baliabideen alorretan. Komunikazio Instituzionalari dagokionean, Deustuko unibertsitateko irakaslea izan denean, profesionalei zuzendutako Komunikazio Ikasgela sortu eta zuzendu ditu eta EITB-Deustoren komunikazio masterraren koordinatzailea ere izan da. Bere literatur lanari dagokionean dozenaka liburu sortu ditu genero gehienetan: poesia, ipuinak, biografia, aforismoak, ipuin hiperlaburrak, haur eta gazte literatura, eta kazetaritza lehengai eta komunikazioa aztergai duten elkarrizketa eta saiakera liburuak. Euskararen Aholku Batzordeko kide izan da urte luzez.

Alfonso Sánchez Izquierdo

Alfonso Sánchez Izquierdo Galiziako irrati-telebistako korporazioaren zuzendari nagusia da 2009az geroztik (Corporación de Radio y Televisión de Galicia, CRTVG) eta FORTAko (Federación de Organismos o Entidades de Radio y Televisión Autonómicos) presidentea izan zen 2009, 2015 eta 2021 urteetan. Kazetaritzan eta Zuzenbidean lizentziatua zen Madrilgo Complutense unibertsitatean. 1983-1987 urte artean La Región de Ourense egunkariaren zuzendaria izan zen eta kontseilari delegatua izan da Atlántico Diario de Vigo eta Agencia Gallega de Noticias-en. 2008an, Asociación Gallega de Gestión de la Comunicación elkarteko lehendakari izendatu zuten. 2005ean, Galiziako Kazetarien elkarteko Diego Bernal saria eman zioten. Diálogo Social en Galicia (2008) liburuaren koautorea da, hainbat unibertsitate eta forotan hizlari, eta baita hedabideen batzordeko kidea Galiziako Hizkuntz Normalkuntzaren Plangintzan.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2022-07-22 arte
45,00 EUR
38,00 EUR
32,00 EUR
38,00 EUR
38,00 EUR
Online zuzenean2022-07-22 arte
45,00 EUR
38,00 EUR
32,00 EUR
38,00 EUR
38,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea