Itsaspeko zinema, gure ozeanoekiko maitasunaren transmisorea.
Azalpena
David Sánchez Carreterok, CIMASUB (Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa) ekimenaren zuzendariak, bere ikuspegia eskainiko du jaialdi horren antolatzaile gisa; eta Enrique Talledo Ruízek -dokumentalista, itsaspeko kameralari eta argazkilaria, eta dibulgatzailea, secretosdeloceano.com proiektuaren arduraduna- bere ikuspegia eskainiko du dibulgatzaile eta CIMASUBen sari ugariren irabazle gisa. Gainera, jaialdian saritutako film labur batzuk proiektatuko dira, bai Enriquerenak eta bai beste autore batzuenak.
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren helburua da itsasoaren hondoa ezagutzera ematea eta haren aldeko errespetua transmititzea. 1975ean sortu zen, Real Sociedaden Subacuáticas taldearen eskutik, hau da, itsasoa eta itsaspeko irudia biziki maite zuen urpekari talde baten eskutik. Denborak aurrera joan ahala, ekitaldi hau itsasoa maitatzeko eta zaintzeko beharraz kontzientziatzeko ekitaldi bilakatu da. Publikoarentzat oso erakargarria den formatu bat erabiliz, hau da, zinemaz eta argazkigintzaz baliatuz, ekitaldiak gure ozeanoek gordetzen duten edertasun eta biodibertsitate osoa erakusten du, eta gizakion jokabide eta jarrerak ekarritako klima-aldaketagatik, itsas kutsaduragatik eta gehiegizko arrantzagatik pairatzen duten egoera larriaren berri ematen du.
Gaur egun, 47 urteko lanaren ostean, itsaspeko zinemaldi zaharrena da planeta osoan. CIMASUB itsaspeko zinemaldien munduko erreferente bat da; izan ere, bere lehiaketarako mundu osoko 250 film labur eta dokumental jaso ditu, 80 herrialde desberdinetatik, azken edizio honetan. Horregatik, berau aukera paregabea da itsaspeko munduaren lanik onenez pantaila handian gozatzeko -onenak bai kalitate aldetik eta bai itsasoari buruzko sentsibilizazioaren eta ingurumen-hezkuntzaren aldetik-.
CIMASUBek bere ahalegin guztiak bideratzen ditu urtez urte hobera egitera, kalitate handiagoko edukiak lortzeko, publikoa sentsibilizatzeko ahalmena handitzeko eta presentzia leku gehiagotan izateko, pertsona gehiagorenganaino iristeko xedez. Gauzatzen dituen jarduera guztiak itsasoaren garrantzia eta ingurumenarekin duen lotura estua ulertzen laguntzen duten gaietan zentratzen dira; horren bidez, pertsonak kontzientziatu, prestatu eta inplikatu nahi ditu itsasoa pairatzen ari den egoera larriaren konponbidean.
Enrique Talledok planetako itsaso askotan egin dituen filmazioez eta edizio-lanez hitz egingo du. Horiek zenbait film labur eta dokumental sortzera eramaten dute, eta horiek telebistan eta zinemaldietan argitaratzen dira geroago, horien artean CIMASUBen, bertan sari batzuk eskuratu baititu; era horretan, hainbat herrialdetako milaka pertsonenganaino iristen da, eta hori lagungarria da ozeanoak zaintzeko beharra ezagutzera emateko, dibulgatzeko eta horretaz kontzientziatzeko.
Jarduera Ireki hau Nola komunikatu ingurumen-gaiak gazteekin eta gazteentzat Uda Ikastaroaren programaren baitan dago.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2023-09-07
Saioa
- David Sánchez Carretero | CIMASUB - Ciclo Internacional de Cine Submarino de Donostia–San Sebastián - Director
- Enrique Talledo Ruiz | secretosdeloceano.com - Documentalista, cámara y fotógrafo submarino. Divulgador
Hizlariak
Director del CIMASUB - Ciclo Internacional de Cine Submarino de Donostia – San Sebastián desde 2016 y vicepresidente de Subacuáticas Real Sociedad desde 2014. Apasionado del mar y de la imagen submarina. Campeón y subcampeón de Euskadi en las últimas ediciones del campeonato de vídeo submarino y quinto lugar en el campeonato de España en su última edición. Profesional del diseño gráfico, el marketing y la comunicación trabajando durante más de 25 años en la agencia Prisma Comunicación y Marketing de Donostia–San Sebastián.
Enrique Talledo Ruiz
Con 29 Expediciones Oceanográficas, publicaciones en National Geographic y más de 100 premios, ha sido campeón de España de caza fotográfica a pulmón y ha documentado aguas de los cinco continentes. Director de proyecto de educación ambiental SECRETOS DEL OCÉANO
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa