Klima-aldaketa eta lurraldea. Ikuspegi geografikoa
Ikastaroko hizkuntza ofizialak española eta frantsesa dira. Itzulpen zerbitzua eskuragarri izango da ikastaroa bi hizkuntzetan jarraitzeko.
Azalpena
Klima-aldaketaren eraginek ez dituzte mugak ulertzen. Etorkizunari begira, lurraldeek, aldaketa globalaren testuinguru honetan, klima-aldaketak eragindako arrisku eta inpaktuei aurre egiteko moduak birpentsatu beharko dituzte. Udako ikastaro honetan, mugaz gaindiko ikuspegi batetik, euskal euroeskualdearen testuinguruan etorkizun hurbilean gerta daitezkeen arriskuetan eragin nahi dugu. Baina, era berean, irtenbideak planteatu nahi dira lurraldearen antolamendutik, hiri-plangintzatik eta Naturan oinarritutako Irtenbideen proposamen berritzailetik. Tresna horiek guztiek lurraldeek izango duten metamorfosiari aurre egiten lagun dezakete, espazioen eta herritarren erresilientzia areagotuz, jarduera sozioekonomikoa erronka berrietara egokituz eta sinergiak indartuz, ahal den neurrian aukera-berdintasuna eta gizarte-ongizatea optimizatzeko. Ondorioz, geografia lurraldearen zientzia, lurralde-iraunkortasunarena, aldaketa globalarena eta lurralde-informazioarena izanik, ikastaroa konponbideak eskaintzera bideratuta egongo da, arriskuaren kudeaketatik, lurralde- eta hirigintza-plangintzatik, klima-aldaketari aurre egiteko, baina gizarte-osagaia ahaztu gabe eta lurralde inklusibo, bidezko eta jasangarri bat lortzeko helburuarekin.
Helburuak
Euskal euroeskualdearen lurraldearen egoera klimatikoarekiko urrakortasuna aztertzea hainbat ildo geografikotatik, eta lurralde-plangintzan eta -kudeaketan kokatzen diren estrategiak eta hobekuntza-ildoak aurkeztea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Zuzendariak
Itziar Aguado Moralejo
UPV/EHU
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna (UPV/EHU), Ekonomian doktorea (UPV/EHU) eta Gizarte Zientzietako Doktorego Sari Berezia (2008). Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailean irakaslea, non hiri geografiaren eta hiri plangintzaren ikasgaiak ematen baititu. Bere ikerketa-lerro nagusiak lurralde- eta hiri-ikasketak, politika publikoen ebaluazioa eta garapen jasangarria dira. Gai horri buruz artikulu ugari argitaratu ditu, batzuk honelako aldizkari hauetan: Papers in Regional Science, Geoforum, European Urban and Regional Studies edo Environment & Planning A. Gobernu eta Marketing Iraunkortasunerako Ikerketa Taldearen kidea da, Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sistemaren barne, eta 'Hiri-bereizketa, erakunde-dentsitatea, gizarte-berrikuntza eta Espainiako hiri handietako jarrera politikoak' proiektuan parte hartzen du.
Julien Rebotier
Hizlariak
nagore Dávila davila
Gemma García Blanco
Eñaut Izaguirre
Jorge Olcina Cantos
Orbange Ormaetxea Arenaza
Caroline Sarrade
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2023-07-20 arte |
---|---|
0 EUR |
Online zuzenean | 2023-07-20 arte |
---|---|
0 EUR |
Kokalekua
Cité des Arts. Baiona
3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.
Akitania
Cité des Arts. Baiona
3 Av. Jean Darrigrand, 64100 Bayonne, Francia.
Akitania