Kohesioa eta bizikidetza eraikitzen: Euskal lurraldeak eta lurraldetasuna XXI. mendean / Construyendo cohesión y solidaridad: territorios vascos y territorialidad en el siglo XXI
Azalpena
Lurraldetasunaz ari garenean, zertaz ari gara? Gure herriari dagokionean, euskal lurraldeen arteko elkarren ezagutza eta sinergia sozio-ekonomiko eta kultural egokiak bideratzeko tresna politiko aproposen sorrerarekin dago lotuta lurraldetasuna. Euskal lurraldeak zeharkatzen dituzten ardatzak asko dira: kulturalak, sozio-ekonomikoak, sinbolikoak, giza-garapenari eta balio kolektibo partekatuei dagozkionak... Euskal lurralde historikoetan eta haratago, teilakatu egiten dira zeharkako ardatz horiek, trinkotasuna maila desberdinaz.
Ziurgabetasunaz, baina era berean, aukeraz beteriko garaia bizi dugu. Testuinguru honetan, hausnarketa inguruabar globalean kokatu beharrean gaude eta Euskal Herria XXI. mendeko munduan egokitzeko behar dituen tresnak, ikusmoldeak, eredu politiko, sozial eta ekonomikoak aztertzeko, eta batez ere, modu partekatuan garatzeko momentuan gaude.
Bestalde, demokratizazioaren aroan gaude. Giza garapena eta honekin lotutako gobernantza ezin uler daitezke kapitalaren, lurraldearen eta herritarren arteko mihizketa berrietan arreta jarri gabe. Aro honetan gizarte zibilean jarri behar dugu ñabardura.
Honetan oinarrituta, Eusko Ikaskuntzak egungo euskal egituraketa sozio-politikoaren baitan funtzionalki eta estrukturalki bizi ditugun aukerak, gabeziak, premiak eta xede berriak deskribatzeko prozesua du abian. Kohesioa helburu eta elkarkidetza medio, lurraldea eta lurraldetasunaz hitz egiteko gakoak identifikatzeko ariketa parte-hartzailea burutu dugu; arlo desberdinetan gurean eta munduan lurraldeari buruz lantzen ari diren kontzeptuen mapa eta, euskal lurradeen kohesioa eta bizikidetzari dagokionean, egoeraren diagnosi partekatua osatu dugu, alegia.
Ikastaro honetan lurraldetasunaren interpretaziorako jasotako kontzeptuen "zoru komuna" eta bide irekien aurkezpena eta hausnarketa bideratzea nahi dugu. Era berean, Euskal Herriko lurraldeetan sortutako ezagutza, nazioarteko komunitate sozial eta akademikoarekin nahi dugu kontrastean jarri mundu mailan gertatzen ari diren hausnarketa, proposamen eta esperientzietatik ikasiz.
¿Qué queremos decir cuando hablamos de territorialidad? La territorialidad está ligada a la generación de herramientas políticas apropiadas para canalizar el conocimiento mutuo y, sinergias culturales y socio-económicas entre los territorios vascos. Son diversos los ejes que actúan sobre los territorios -culturales, socio-económicos, simbólicos- en relación al desarrollo social y los valores colectivos compartidos.
Vivimos en una era de incertidumbre, pero a la vez llena de oportunidades. En este contexto, debemos ubicar el debate en un contexto global y reflexionar en torno a las herramientas que Vasconia necesita para adecuarse este mundo del s. XXI,; en torno a diferentes enfoques, modelos políticos, sociales y económicos. Y, sobre todo, destacando que estamos en un momento para realizar este análisis de un modo compartido.
Por otro lado, estando en la era de la democratización, el desarrollo social y la gobernanza relacionada con ese desarrollo, no se pueden entender sin la observación de los ensamblajes emergentes entre capital, territorio y ciudadanía. En esta era, debemos centrar el foco en la sociedad civil para la búsqueda de nuevos modelos de gobernanza.
Fundamentados en esto, Eusko Ikaskuntza tiene activado un proceso que busca describir los distintos elementos que configuran las oportunidades, carencias, necesidades y nuevas metas de la actual estructuración socio-política atendiendo fundamentalmente a una perspectiva funcional, que coadyuve a un alto nivel de bienestar de la ciudadanía y un importante profundización de la cultura democrática, con vistas a ofrecer una visión lo más completa posible de las posibles soluciones de futuro.
En este curso se abrirá a debate el “suelo común” conceptual y las vías abiertas identificadas para la interpretación de la territorialidad. Además, el conocimiento generado en los territorios de Euskal Herria, se contrastará con la comunidad social y académica internacional para compartir las reflexiones, propuestas y experiencias que a nivel mundial se están produciendo en torno al concepto de territorialidad.
Kolaboratzaileak
Programa
2017-09-13
Euskal lurraldeen artikulazio juridiko-politiko-instituzionala eta Kokapen geoestrategikoa / Articulación jurídico-política-institucional de los territorios vascos y su posicionamientogeoestratégico
Dokumentazio banaketa / Reparto de documentación
“Irekiera / Apertura “
- Nekane Balluerka Lasa UPV/EHU - Errectorea / Rectora
- Iñaki Dorronsoro Plazaola Eusko Ikaskuntza - Presidentea / Presidente
“Euskal lurraldeen liburu berdea: etorkizuneko bide partekatu baterako oinarria. Zoru komuna eta bide irekiak / Libro verde de los territorios vascos: Bases para un proceso compartido. Suelo común y vías abiertas.“
- Beatriz Akizu Aizpiri Eusko Ikaskuntza
- Mario Zubiaga Garate UPV/EHU
“Burujabetza demokratikoaren printzipioak / Principios de la soberanía democrática“
- Zelai Nikolas Ezkurdia Eusko Jaurlaritzako legelaria
- Jule Goikoetxea Mentxaka UPV/EHU
Atsedenaldia / Descanso
“Prozesu eratzaileak eta demokrazia partehartzailea / Procesos constituyentes y democracia participativa“
- Jaume López Hernández Unibersitat Pompeu Fabra
Mahai ingurua: “Lurralde demokratizazioa eta filosofia federala / Democratización del territorio y filosofía federal“
- Zelai Nikolas Ezkurdia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco - Legelaria -Letrada (Moderatzailea)
- Iñaki Lasagabaster Herrarte UPV/EHU
- Jean Baptiste Boloquy Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko Lehendakari ohia
- Jule Goikoetxea Mentxaka UPV/EHU
- Isabel Elizalde Arretxea Nafarroako Gobernua / Gobierno de Navarra - Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilaria / Consejera de Desarrollo Rural, Administración local y Medio Ambiente
Mahai ingurua: “Euskal lurraldeen kokapen geoestrategikoa / Posicionamiento geoestratégico de los territorios vascos.“
- Igor Filibi López UPV/EHU (Moderatzailea)
- Francisco Aldecoa Luzárraga Universidad Complutense de Madrid
- Sabin Azua Mendia B+I Estrategy
- Cristina Astier Murillo Globernance
- Adrian Zelaia --- EKAI Center
Mahai ingurua: “Euskal lurraldeak Historian / Los territorios vascos en la Historia.“
- Mikel Aizpuru Murua UPV/EHU (Moderatzailea)
- Aitzpea Leizaola Egaña UPV/EHU
- Xabier Zabaltza Perez-Nievas UPV/EHU
2017-09-14
Euskal lurraldeen territorioak: kohesioa eta identitateak
“Gizarte kapitala eta kohesioa intersekzionalitatetik / Capital social y diversidad desde la interseccionalidad“
- Lorea Agirre Dorronsoro Jakin
- Idurre Eskisabel Larrañaga UPV/EHU
- Maialen Lujanbio Zugasti Bertsolaria
Atsedenaldia / Descanso
“Aniztasunaren kudeaketa / Gestión de la diversidad“
- Xabier Aierdi Urraza UPV/EHU
- Joseba Leonardo Deustoko Unibertsitatea - Universidad de Deusto
Mahai ingurua: “Gizarte kapitala eta aniztasuna / Capital social y diversidad“
- Xabier Barandiaran Deustoko Unibertsitatea (Moderatzailea)
- Amelia Barquín López HUHEZI_Mondragon Unibertsitatea
- Mari Luz Esteban Galarza UPV/EHU
- Eduardo Ruiz Vieytez Deustoko Unibertsitatea
- Jone Goirigolzarri Garaizar Deustoko Unibertsitatea
“Lurralde eta gizarte aldaketak: Ingurune digitalaren eragina / Cambios sociales y territorio: influencia del entorno digital“
- Koldo Diaz Bizkarguenaga EHU/UPV
“Euskal lurralde(ar)en marka (euskal branding) / Marca del (de los) territorio(s) vasco(s): Euskal branding“
- Naroa Garazi Jaureguizuria Lopategui Erakundetako Komunikazioan aditua
Mahai ingurua: “Euskal lurraldeen liburu berdea: Etorkizuneko bide partekatu baterako oinarria. Zoru komuna eta bide irekiak / Libro verde de los territorios vascos: Bases para un proceso compartido. Suelo común y vías abiertas. ( Bertaratuen ekarpenak jasotzeko dinamika / Dinamica para recoger aportaciones de las y los asistentes) “
- Julen Zabalo Bilbao UPV/EHU
2017-09-15
Euskal lurrak: eremu fisikoa eta giza garapen iraunkorra / Tierras vascas: ámbito físico y desarrollo social sostenible
“Euskal Herria munduan, giza garapen eredu bat / Euskal Herria en el mundo, un modelo de desarrollo social“
- Gorka Espiau Idoyaga Agirre Lehendakaria Center
- Imanol Esnaola Arbiza Gaindegia
“Euskal lurraldeen antolaketa: euskal RIS3 baten bila / Organización de los territorios vascos: hacia un RIS3 vasco.“
- Mikel Zurbano Irizar EHU/UPV
- Miren Estensoro Orkestra Institutua - Deusto Unibertsitatea
Atsedenaldia / Descanso
Mahai ingurua: “Euskal lurrak eta garapen ereduak / Tierras vascas y modelos de desarrollo“
- Unai Fernandez de Betoño Saez de la Cuesta EHU/UPV (Moderatzailea)
- Unai Pascual BC3 ( Basque Center for Climate Change)
- Iñaki Antiguedad Auzmendi UPV/EHU
- Juan Carlos Longás zzz Universidad Pública de Navarra
- Ana Oregi Bastarrika Parlamento Vasco
“Euskal lurraldeen liburu berdea: Etorkizuneko bide partekatu baterako oinarria. Zoru komuna eta bide irekiak / Libro verde de los territorios vascos: Bases para un proceso compartido. Suelo común y vías abiertas. ( Bertaratuen ekarpenak jasotzeko dinamika / Dinamica para recoger aportaciones de las y los asistentes)“
- Andoni Eizagirre Eizagirre HUHEZI-Mondragon Unibertsitatea
Ikastaroaren itxiera: Ondorioak eta Eusko Ikaskuntzaren proiektuaren hurrengo pausuak / Cierre del curso: Conclusiones y próximos pasos del proyecto de Eusko Ikaskuntza
Hizlariak
Lorea Agirre Dorronsoro
Jakin, Zuzendaria
Lorea Agirre Dorronsoro (Beasain, 1968) Informazio Zientzietan lizentziatua da eta Antropologia Kulturalean master duna. Lanbidez, kazetaria da, Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n aritutakoa urte luzez, eta egun, Jakin aldizkariko zuzendaria da. Irakasle ere izan da Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean eta baita EHUn ere. Bere ikerketa gai nagusiak hizkuntza, kultura eta komunitatearen arteko loturak dira, betiere genero ikasketen markoan. 'Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara' (Susa, 2019) da bere azken liburua, Idurre Eskisabel Larrañagarekin lau eskutara idatzia. 'Gezurra ari du. Egunkariaren itxieraren kronika' eta Rosa Luxemburg eta Joxemi Zumalaberen biografia bana ere argitaratuak ditu
Xabier Aierdi Urraza
UPV/EHU, Sociólogo
Licenciado en Sociología y Ciencia Política por la Universidad de Deusto (1980) y en Ciencias de la Información (Periodismo) por la Facultad de Ciencias de la Información de la UPV (1984). Es Doctor por la Universidad del País Vasco en Sociología (1991) y Profesor Titular de Sociología de la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación desde 1994 hasta la actualidad. Ha ocupado puestos de dirección en el Departamento de Sociología, en la Asociación Vasca de Sociología y fundó el Observatorio Vasco de Inmigración, IKUSPEGI. Es especialista en migraciones y etnicidad, temas en los que ha desarrollado gran parte de su actividad investigadora, participando en más de una veintena de investigaciones y en múltiples congresos, tanto como organizador o participante, y tiene un relevante número de publicaciones. En Febrero de 2011 fundó, junto con José Antonio Oleaga, el Laboratorio de Investigación en Inmigración, BEGIRUNE, del que fue Director.
Mikel Aizpuru Murua
Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Saileko irakaslea da, baina gaur egun Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria da. Bere argitalpen aipagarrienen artean: Manual de historia social del trabajo (Madrid 1994), El Partido Nacionalista Vasco en Guipúzcoa (1883-1923) (Bilbao 2000), El otoño de 1936 en Guipúzcoa. Los fusilamientos de Hernani (Irún 2007) El informe Brusiloff (Irun 2009), Barakaldo, una ciudad industrial. (Bilbao 2010) eta La Segunda República y la Guerra Civil (Madrid 2013).
Francisco Aldecoa Luzárraga
Asoc. Cul. EUROCAMPUS
Presidente Del Consejo Federal Español del Movimiento Europeo, pertenece al mismo desde los años 70. Fue anteriormente Secretario General del Consejo Vasco del Movimiento Europeo 1994-2002, Catedrático Jean Monnet de la Unión Europea, Catedrático de Relaciones Internacionales en la Universidad Complutense de Madrid (UCM) desde el año 2000 y anteriormente en la UPV-EU desde 1990 en la que fue Vicerrector y Rector en funciones. En la UCM ha sido decano de la facultad de Ciencias Políticas y Sociología desde 2002 a 2010 y ha sido también presidente de la Asociación Española de Profesores de Derecho Internacional y de Relaciones internacionales (206-2010). Ha sido Director del Centro de Gestión de la UCM (2011-2015).
Iñaki Antiguedad Auzmendi
Iñaki Antiguedad (Bilbao, 1955). Geologian Doktorea eta Hidrogeologian Katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) ari da 1979tik. Irakaskuntzan eta ikerkuntzan beti Ura-Lurralde uztarriari lotutako gaietan jardun du. Eusko Jaurlaritzak onetsitako Ikertalde Kontsolidatu baten (IT1029-16) arduraduna da. Talde honetan Ura ardatz eta Uraren esparruak ikerketa-bide hartzen ditugu. Ibilbide horretan hainbat proiektutan hartu du parte, autonomikoak, estatukoak eta Europakoak, horien ondorioz artikulu zientifiko ugari argitara emanez. Guztira hamabost bat Doktorego Tesi zuzendu ditu. Taldean hauexek dira ikerketa-ildo nagusiak: ur-sistemen dinamika (ibaiak, akuiferoak, hezeguneak) fluxu eta materia aldetik (kutsadura, sedimentuak), etorkizunean izan daitezkeen klima-eszenarioetako ur-eszenarioen aurreikuspena (modelizazioa) lur-rabileraren eragina oinarri hartuta (Ura eta Lurra uztarrian hartuta, Ibai-Arroaren mugartean). Funtsean, saiatzen gara Uraren bidez Lurraldean eragina duten jarduerak aztertzen, eta hau guztia diziplinarteko ikuspegi batetik lantzen. Azkenik, garrantzia ematen diogu jakintzaren hedapenari, eta jardunaldi askoan hartu izan dugu parte gaia sozializatuz, Ura Iraunkortasunaren ardatz hartuta.
Cristina Astier es una doctoranda en Filosofía Política de la Universitat Pompeu Fabra (Barcelona), investigadora en Globernance (Instituto de Gobernanza Democrática de San Sebastián) e investigadora en el grupo multidisciplinar de la Universitat de Barcelona de soluciones matemáticas para empresas (GISME). Licenciada en filosofía por la Universitat de Barcelona y MA en filosofía política por la Universitat Pompeu Fabra. Realizó una estancia doctoral en la University of Oxford en el 2016. Su investigación se centra en cuestiones de ética global, justicia distributiva global, la justicia en el comercio internacional y el consumo y la legitimidad de las instituciones internacionales. De 2012 a 2016 fue parte del equipo de coordinación del proyecto europeo SIforAGE (innovación social para un envejecimiento activo y saludable). Actualmente es parte del equipo coordinador de un project europeo de formación interdisciplinar para profesionales.
Sabin Azua Mendia
Sabin Azua es Socio Director de B+I Strategy, empresa de consultoría estratégica con sede en Bilbao. Es licenciado en CC Económicas y Empresariales por la Universidad de Deusto y MBA por el IESE . Es miembro de la Strategic Management Soviet y miembro del Consejo Editorial del Jornal of Intelectual Capital. Sabin Azua inició su carrera profesional en IDOM como Adjunto al Presidente, donde fue responsable del Departamento de Consultoría y del negocio internacional. Posteriormente se incorporó a KPMG dónde fue miembro del Consejo de Socios, miembro del Comité de Dirección de la Firma, Responsable del Departamento de Consultoría, formando parte del Comité Europeo de Servicios Estratégicos. Fue también Socio Director de Servicios Estratégicos y miembro del Comité de Dirección de Bering Point. Es asiduo participante en seminarios y cursos sobre estrategia empresarial y políticas públicas de promoción de la competitividad. Ha participado en más de 250 proyectos a nivel local e internacional.
Nekane Balluerka Lasa
Psikologian lizentziaduna (1989) eta doktorea (1993) UPV/EHUn, bietan Sari Berezia jaso zuen, eta bertan irakasle izan zen 1989az geroztik. Psikologia Fakultateko dekanordea (2004-2006), Irakaskuntza Kalitate eta Berrikuntzako errektoreordea (2006-2009) eta Graduondoko eta Nazioarteko Harremanetako Ikasketetakoa (2012-2016), Irakaskuntza Ebaluazioko Unibertsitate Batzordeko kidea (2007-2012), eta Ikerketa Batzordeko kidea (2012-2013). EHUko errektorea (2017-2021). Qualiker ikerketa-taldea zuzentzen du (euskal unibertsitate-sistemako A taldea). Ikertzaile bisitaria atzerriko hiru unibertsitatetan. 51 ikerketa-proiektutan partehartu du (14 IP gisa). 124 artikulu zientifiko, 28 liburu eta 10 liburu-kapitulu idatzi ditu, eta 60 hitzaldi gonbidatu eta 200 ekarpen egin ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan. Bere ikerketa-ildoak honako hauetan oinarritzen dira: ebaluazio psikologikorako tresnak kulturen artean prestatzeko eta egokitzeko metodologian, maila anitzeko analisi-ereduetan eta gaitasun sozioemozionalak sustatzeko programen diseinuan, inplementazioan eta ebaluazioan.
Xabier Barandiaran
Xabier Barandiaran Irastorza es licenciado en Ciencias Políticas y Sociología y doctor en Sociología por la Universidad de Deusto. Actualmente es profesor titular del Departamento de Ciencias Sociales y Humanas en la Universidad de Deusto, donde imparte docencia en el campus de Donostia. Su actividad docente se concentra en los ámbitos de la Sociología y la comunicación pública. Sus publicaciones tratan principalmente de innovación política, gobernanza y capital social. Pertenece al equipo de investigación de Comunicación de la Universidad de Deusto. En paralelo a su actividad académica es asesor del Diputado General de Gipuzkoa y es Burukide del EBB y responsable de Innovación Política en EAJ-PNV.
Amelia Barquín filologian doktorea da eta Mondragon Unibertsitatean (HUHEZI fakultatean) irakaslea. “Kulturarteko Hezkuntza” eta “Generoa eta hezkuntza” materiak irakasten ditu bertan (Irakasle Ikasketetan eta EKOMU masterrean). Hainbat testu argitaratu ditu eta hainbat kurtso eta hitzaldi eskaini ditu interesatzen zaizkion gaien inguruan: kulturarteko hezkuntza, ikasle etorkinen trataera, hizkuntzaren erabilpen ez sexista , hezkuntza eta generoa, eta sefardien literatura, besteak beste. Amelia Barquín es doctora en filología y profesora de Mondragon Unibertsitatea (facultad HUHEZI), donde imparte las asignaturas “Educación intercultural”, y “Género y educacion” (en el grado de Magisterio y en el máster EKOMU). Ha publicado diversos artículos y monografías y ha ofrecido cursos y conferencias en los siguientes campos: educación intercultural, intervención educativa con alumnos de origen inmigrante, uso no sexista de la lengua e, educación y género y literatura sefardí.
Jean Baptiste Boloquy
Koldo Diaz Bizkarguenaga
Iñaki Dorronsoro Plazaola
Eusko Ikaskuntza
Mondragon Unibertsitateko Irakasle Titularra. Filosofian Doktorea.
Isabel Elizalde Arretxea
Elizalde Arretxea Aholkulariak
Idurre Eskisabel Larrañaga
UPV/EHU, Irakaslea
Kazetaritzan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna. 'Euskaldunon Egunkaria'-n eta 'Berria'-n urte luzez aritua, egun irakasle EHUko Kazetaritza II Sailean. Medioek nazioekin eta sexu-genero sistemarekin duten uztardura eta soziolinguistika ditu ikergai. Hainbat mediotan kolaboratu du; egun, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin aritzen da. 2019an 'Trikua esnatu da' saiakera liburua argitaratu zuen Lorea Agirre Dorronsorekin batera. Literatur arloan 'Goseak janak' poemategia argitaratu zuen 2018an.
Imanol Esnaola Arbiza
Gaindegiako koordinatzailea. Naziogintzako hainbat eremutan lan luzea egin du, besteak beste Udalbiltzako kidea. Gaindegian azken urteetan hainbat ikerketa jorratu dira lurraldearen antolaketaren inguruan eta nekazaritza gaietan.
Gorka Espiau Idoyaga
Agirre Lehendakaria Center
Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria da. Berrikuntza sozialeko plataformetan aditua. J.W. McConnell Family Foundation 2016-2018 irakasle bisitaria, Montrealeko Centre for Interdisciplinary Research-en (CIRM-McGill University), Young Foundation-eko senior Fellow eta La Caixa Work4progress fundazioaren programako aholkularia. Halaber, Social Innovation Laboratory Koop (SILK) erakundearen kide sortzailea da. Kazetaritzan lizentziatua EHUn. Aurretik, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren aholkulari gisa lan egin zuen Bake eta Bizikidetzaren arloan, eta elkarrizketarako eta adostasunerako gizarte-sareko Elkarriko kide izan da. Hain zuzen, euskal gatazka ardatz duten hainbat dokumentalen egilea da: “Pluja Seca” eta “Parlem els ulls” kataluniar telebistak ekoitzitako dokumentalak, besteak beste.
Mari Luz Esteban Galarza
UPV/EHU, Irakasle titularra
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu (EHU, 1983) eta Familia Plangintza zentro batean lan egin zuen Basaurin (Bizkaia). 1993. urtean Kultur Antropologian doktore titulua lortu zuen Bartzelonako Universitat-ean. 1998tik aurrera EHUn lan egiten du, non Gizarte Antropologia irakasle titularra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego programako, eta AFIt-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea den. Bere argitalpenen artean hauexek nabarmen daitezke: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Edicions Bellaterra, 2004), Crítica del Pensamiento Amoroso (Edicions Bellaterra, 2011) eta Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Susa, 2017). Bi poema-liburu ere idatzi ditu: Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013) eta Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019). AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea da.
Miren Estensoro
ORKESTRA-Instituto Vasco de Competitividad
Unai Fernandez de Betoño Saez de la Cuesta
Igor Filibi López
Eurobasque, Secretario General
Igor Filibi (Bilbo, 1971) Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatu zen (1995) eta Soziologia Politikoan (1997). Bere graduondoko prestakuntzan diplomak integrazio europarrean (1996) eta Zuzenbide Konstituzionalean eta Zientzia Politikoan (Madril, Centro de Estudios Constitucionales, 1997). Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren eta Nazioarteko Harremanen Departamentuko doktorego-programa egin zuen (Hezkuntza Ministerioaren kalitate-aipamenarekin bermatua) eta bere tesia defendatu zuen 2004an, kalifikazio gorena lortuz (bikain cum laude aho batez). Tesiaren gaia integrazio politikoaren prozesuak estaturik gabeko nazioen gatazketan zuen eragina aztertzea zen. Ondoren, EUROREG europar proiektuan lan egin zuen (Europako Batzordeak finantzatua; FP6 506019 kontratua) 2004ko irailetik 2007ko abuztura bitartean. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen Sailean lan egiten du irakasle gisa.
Jule Goikoetxea Mentxaka
Jule Goikoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da eta Oxford Unibertsitateko International Gender Studies Centreko ikertzailea. Gobernantza Masterreko zuzendari eta Cambridge Universityko Journal of Politicseko editore elkartu ohia da. Azken hamarkadan Unibertsitate britaniar eta kanadiarretan ibili da ikertzaile moduan. Gaur egun LISIPE bildumako editorea da (Susa) eta komunikabide ezberdinetako kolaboratzailea (Berria, El Salto, EITB, Pikara, Diagonal, Fabric). Bere azken liburua “Privatizing Democracy: global ideals, European politics and Basque territories” Peter Lang Oxford-ek argitaratu du 2017an. Eskarazko bertsioa Elkarren atera da eta gazteleraz Icariak aterako du 2018ko irailean
Jone Goirigolzarri Garaizar
Naroa Garazi Jaureguizuria Lopategui
Iñaki Lasagabaster Herrarte
Aitzpea Leizaola Egaña
UPV/EHU
Joseba Leonardo
Juan Carlos Longás zzz
Jaume López Hernández
Maialen Lujanbio Zugasti
Arte ederretan lizentziatua da. Gazte-gaztetik hasi zen bertsotan plazan eta geroztik ez da geratu, ez bertsotan, ezta bestelako sorkuntzetan, hitz, hots eta musikazkoetan. 2003an Gipuzkoako txapeldun izan zen; 2009an Euskal Herriko txapeldun eta 2013an txapeldunorde izan zen. Bere bertsogintza berrituz eta eraldatuz joan da. Bilakaera eta lanketa horren emaitza arrakastatsua izan da, bertsogintza orokorrari ekarpen berritzaileak txertatzeraino. Eraldaketa horretan leku nabarmena du doinua kantatzeko erak, urteetan zehar eraldatzen joan dena, hain segur, egindako gogoeta, bidea eta lana lagun.
Zelai Nikolas Ezkurdia
Ana Oregi Bastarrika
Unai Pascual
Unai Pascual (BC3) Ikerbasque Ikerketa Zentroko irakaslea da, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia du ekonomia-ekologistaren alorrean, sistema soziokultural konplexuak ulertzeko gizarte eta natur zientziak bereganatzen. Bioaniztasun eta Ekosistika Zerbitzuetako (IPBES) Multidiscipline Expert Paneleko kidea da. Bere ikerketa nagusiak ingurumenaren aldaketa globalaren eta ekonomiaren arteko interakzioan zentratzen dira, arreta berezia jarriz erakundeen, merkatuen eta ingurumen-gobernantzaren rol ebolutiboari balantzetan zehar. Mundu osoko hainbat herrialdetako ikerketa-proiektuak egin ditu, besteak beste, Europako hainbat herrialde, AEB, Mexiko, Peru, Bolivia, Kolonbia, India, Etiopia eta Malawi. Pascualek irakasle eta irakasle nagusi gisa lan egin du Europako hainbat unibertsitatetan (Cambridge, Manchester, York, Bartzelona, Bilbao) eta Latinoamerikan (Argentina, Dominikar Errepublika, Mexiko, Kolonbia).
Eduardo Ruiz Vieytez
Deustuko Unibertsitatearen Giza Eskubideen Institutoko zuzendari-ohia eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslea. Egun, Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultatearen dekanua da. Arartekoaren lege aholkulari moduan lan egin zuen. Arlo akademikoan, ikerketa egonaldiak garatu ditu zenbait unibertsitatetan: Derby (Ingalaterra), York (Kanada), Monash (Australia) eta Western Cape (Hego Afrika). Aldi berean ikastaro eta mintegiak eman ditu zenbait Europako unibertsitatetan. “Retos socioculturales y derechos humanos en un mundo en transformación” disziplina arteko ikerketa taldearen ikertzaile nagusia da eta IMISCOE (Integration, Migration and Social Cohesion in Europe) Europako sareko zuzendarien kontseiluko kidea. Bere ikerketa arlo nagusiak immigrazio eta integrazio politiken, gutxiengoen babesaren eta aniztasun erlijioso, hizkuntz edo kulturalaren kudeaketaren inguruan kokatzen dira, beti giza eskubideen ikuspegitik.
Julen Zabalo Bilbao
Xabier Zabaltza Perez-Nievas
Adrian Zelaia ---
Ekai Center
Mikel Zurbano Irizar
Matrikula prezioak
MATRIKULA | 2017-05-31 arte | 2017-09-13 arte |
---|---|---|
81,00 EUR | 95,00 EUR | |
48,00 EUR | - | |
20,00 EUR | 20,00 EUR | |
48,00 EUR | - | |
70,00 EUR | - | |
- | 48,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa