Komunikazio digitala ikasgelan; ikasleen ikaskuntza prozesuari laguntzeko teknikak (flipped classroom, gamifikazio digitala eta bideo ekoizpena)
Azalpena
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat (homologazio kodea: 1968170030). Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren homologazioa ere badauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
Ikastaroan zehar 4 gai jorratuko dira
1.- Komunikazio digitalaren mundua.
2.-Multimedia digitalak Flipped classroom-ekin duen erlazioa. Metodologia horretan oinarritutako ikasgai bat prestatzeko teknikak.
3.- Bideoak sortzeko aplikazioak, sarean nola argitaratu eta irakaskuntzarako baliagarriak diren bideo-aplikazioak
4.- Gamifikazioa eta ebaluazioa unitate didaktikoetan txertatzeko.
-30 ordu 4 astetan zehar (astero 7-8 orduko dedikazioa)
-Hasiera: 2019/09/25 Bukaera: 2019/10/24
-Tarifa bakarra: 80 euro
-Hizkuntza ofiziala: euskara
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Ikertzaileak
Programa
2019-09-25 / 2019-10-02
Elementu kurrikularrak
Gai honetan, unitate didaktikoaren elementuak ikusiko ditugu, beti ere ikaslearen ikuspegi aktibo, kritiko eta oinarrizko konpetentzien aldea jorratuz.
2019-10-03 / 2019-10-10
Metodologia soziokonstruktibista gelan
Gai honetan, metodologiaren gakoak landuko dira. Oinarriak, estrategiak, jarduerak eta batez ere baliabide digitalak.
2019-10-18 / 2018-10-24
Unitate didaktikoaren ekoizpena
Hemen ikasleek amaierako proiektua ekoiztuko dute UD eredu batetik abiatuta.
2019-12-10 / 2019-10-17
Konpetentziak ebaluatzeko tresnak
Gai honetan, ebaluazio hezigarriaren buruz jardungo gara eta ebaluatzeko tresnak ere ikusiko ditugu.
Matrikula prezioak
Matrikula | 2019-09-26 arte |
---|---|
80,00 EUR |