Komunikazio digitala ikasgelan; ikasleen ikaskuntza prozesuari laguntzeko teknikak (flipped classroom, gamifikazio digitala eta bideo ekoizpena)
Azalpena
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (1968170053 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren baliozkotzea ere dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
- 30 ordu akademikoak
- Hasiera: 2020/03/05 Bukaera: 2020/04/08
Tarifa bakarra: 80 euro
Hizkuntza ofiziala: Euskera
Ikastaroan zehar 4 gai jorratuko dira
- Komunikazio digitalaren mundua.
- Multimedia digitalak Flipped classroom-ekin duen erlazioa. Metodologia horretan oinarritutako ikasgai bat prestatzeko teknikak.
- Bideoak sortzeko aplikazioak, sarean nola argitaratu eta irakaskuntzarako baliagarriak diren bideo-aplikazioak.
- Gamifikazioa eta ebaluazioa unitate didaktikoetan txertatzeko.
Helburuak
Komunikazio digitalean oinarritzen diren tresnak irakatsiko zaizkie parte-hartzaileei, euren ikasleekin aplikatu ahal izateko.
Ikasleei egokitutako bideo digitalak garatzen ikasi, horien atentzioa errazago lortzeko.
Gamifikazioa ikasgelan erabiltzeko tresnak ezagutu, eta ebaluatzeko eskaintzen dituen aukeretan sakondu.
Flipped classroom deituriko metodologiaren gakoak ezagutu.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2020-03-04 / 2020-03-10
Metodologia eta konpetentzien oinarrizko ezagutzak
2020-03-11 / 2020-03-18
Flipped learning eta gelan aplikatzeko app digitalak
2020-03-19 / 2020-03-26
Bideo ekoizpenak eta gamifikazioa gelan
2020-03-27 / 2020-04-01
Ebaluazio hezigarri digitala
Hizlariak
Virginia Lacarra Escorza
Matrikula prezioak
Matrikula | 2020-03-05 arte |
---|---|
80,00 EUR |
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago