Konpetentzia digitala ikasgelan; ikasleen ikaskuntza prozesuari laguntzeko teknikak (flipped classroom, gamifikazio digitala eta bideo ekoizpena)
Azalpena
Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2268170034 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren baliozkotzea ere dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.
4 gai landuko dira ikastaroan:
1. Konpetentzia digitalaren oinarriak
2. Alderantzizko gela edo flipped classroom. Ikasgai bat prestatzeko teknikak metodologia honetan oinarriturik.
3. Bideo sormena ikaskuntza prozesuari laguntzeko.
4. Gamifikazioa eta unitate didaktikoen ebaluazio digitala.
Hortaz gain konpetentzia hauek ere landuko dira:
- Komunikazioa (ahozkoa eta digitala batez ere).
- Ekimena (sormena, iniziatiba)
- Arte konpetentzia.
- Ikasten eta pentsatzen.
Helburuak
1.- Flipped classroom eta blended learning deituriko metodologien gakoak ezagutzea.
2.- Hezkuntza eredu berriari buruz hausnartzea.
3.- Unitate didaktiko “aktiboak” diseinatzen ikastea.
4.- Ebaluazio hezitzailea integratzeko baliabideak ezagutzea.
5.- Ikasleei egokitutako bideo digitalak garatzen ikastea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Metodologia
Irakasleak ikasleak gidatuko ditu ikaskuntza-helburuak lortzeko. Hainbat lan egingo dira (horietako batzuk boluntarioak). Banakako hainbat lan egingo dira (horietako batzuk boluntarioak) emaitzak lortzeko.
Programa
2023-04-20 / 2023-05-05
Erronka digitalaren abiapuntua eta garapen fasea.
Oinarri teorikoak landuko dira eta erronkari hasiera emango diogu. 1. Teoria (metodologia-konpetentziak) 2. Teoria (flipped blended learning) 3. Baliabide digitalak 4. Errubrikak 5. Bideokonferentziak 6. Unitate didaktikoak
2023-05-08 / 2023-05-25
Aplikazio fasea.- Erronkak garatzea
3 erronka labur planteatzen dira horietako 2 ezinbestekoak direlarik ikastaroa gainditzeko
2023-05-26 / 2023-05-29
Ebaluazioa
Irakasleak ebaluazioa egingo die partaideei.
Matrikula prezioak
Matrikula | 2023-04-24 arte |
---|---|
111,00 EUR | |
95,00 EUR | |
95,00 EUR | |
95,00 EUR | |
78,00 EUR | |
95,00 EUR | |
95,00 EUR |
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago