MSFren ‘Sin Ellas No Hay Futuro’ erakusketa

MSFren ‘Sin Ellas No Hay Futuro’ erakusketa

Uzt. 10 - 15. Ira, 2018 Kod. J18-18

Azalpena

Haurdunaldia edo jaiotza osasun larrialdi arriskutsua bihur daiteke; baita, gaixotasun bat, lesio bat edo sexu eraso baten ondorioak ere. Mugarik Gabeko Medikuak (MSF, gazteleraz) erakundearen ospitaleetara egunero iristen dira bizia mehatxatzen duten baldintza medikoak dituzten emakumeak. Beste askok, milioika mundu osoan, behar dutenean ez dute mediku bat ikusteko aukera izaten, edo beranduegi izaten da ospitalera iristen direnean.

Chantal, Sylvie, Marlin, Yvonne edo Ednaren kasuan, obstetrizia larrialdi batek edo erditze txar batek fistula bat eragin die, edo senarrek bortxatu dituzte, edo bortxaketaren ondorioz haurdun gelditu dira, edota GIB (Giza Immunoeskasiaren Birusa) dute eta euren haurrei transmititzeko beldur dira.

Orain beraien istorioak ezagutzeko aukera izango dugu, EHUko Uda Ikastaroen baitan. Miramar Jauregian egingo da uztailaren 10etik irailaren 15era bitartean, Mugarik Gabeko Medikuan erakundearen erakusketa hau, sarrera irekia eta doakoa da.

‘Sin Ellas No Hay Futuro' erakusketak Martina Bacigalupo, Patrick Farrell, Kate Geraghty eta Sydelle Willow Smithen argazkiak eta bideoak biltzen ditu eta MSFk lan egiten duen testuinguruak erakusten dizkitue, hala nola, Burundi, Papua Ginea Berria, Malawi eta Haiti. Emakumeen osasunarentzat eta bizitzarentzat diren bost mehatxu barne hartzen dituzte, horiek pairatzen dituzten emakumeen lekukotasunaz baliatuz.

Irakurri gehiago

Helburuak

Emakumeak krisi humanitarioetan pairatzen dituzten osasun arazoak ezagutzea

Emakume hauen sufrimenduarekin enpatizatzea

Bizi hauek salbatzeko Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak egiten duen lana gertutik ezagutzea

Sentsibilizazioa, eztabaida eta kontzientziazioa bultzatzea

Kolaboratzaileak

  • Médicos Sin Fronteras

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa