Nanotechnology Meets Quantum Information (NanoQI'19)
Azalpena
Solido egoerako egitura gero eta txikiago, hobeto diseinatu eta kontrolaturikoak arlo kuantikora iristen ari dira eta teknologiarekin eta informazioaren prozesatzearekin loturiko promesa eta erronka berriak dakartzate berekin, baita goraka doan industria bat ere.
Ikastaro honek ikuspegi orokor baterako sarrera bat izan nahi du, informazio kuantikoaren hainbat arloren eta solido egoeran oinarrituriko teknologia kuantikoen oinarriak azaldu eta berriki egin diren aurrerabideak aurkezteko. Informazioaren teknologia kuantikoen hainbat ezarpenen oinarrizko fisikari eta metodo teoriko aplikagarriei helduko zaie. Ikastaroa informazio kuantikoan eta haren ezarpenean (solido egora) interesa duten doktoregoko eta doktorego ondoko ikasle gazteei dago zuzenduta.
Batzorde antolatzailea:
J. Ignacio Cirac (Max-Planck-Institute for Quantum Optics Garching)
Géza Giedke (DIPC, Basque Country, Spain)
Ataç Imamoglu (ETH Zurich, Switzerland)
Mikhail D. Lukin (Harvard University, Cambridge, MA, USA)
Alejandro González-Tudela (Institute for Fundamental Physics, CSIC Madrid, Spain)
Helburuak
Informazio kuantikoaren prozesatzean, teknologia kuantikoetan eta haiek solido egoerako sistemak erabiliz aplikatzean interesa duten zientzialari gazteak biltzea.
Kontzeptu eta metodo nagusiei buruzko sarrera eta ikuspegi orokor bat eskaintzea, eta egungo ikerketa ildo oparoenak azaltzea adituek eskainitako konferentzien bidez.
Norberaren ikerketak aurkeztu eta kideekin eta maila handiko ikertzaileekin eztabaidatzeko foro bat eskaintzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikasleak
- Profesionalak
Kolaboratzaileak
Zuzendariak
Geza Giedke
DIPC
Matrikula prezioak
REGISTRATION | 2019-07-22 arte |
---|---|
0 EUR | |
330,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa