Naturan hezi, orain da unea!

Naturan hezi, orain da unea!

Uzt. 01 - 30. Uzt, 2020 Kod. @50-20

Azalpena

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170012 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Egun bizi dugun pandemia egoeran, haurrak eskoletara bueltatzeak kezka handia eragin du hezkuntza-komunitate osoan. Iparraldean, haurrak alarma egoerak agindutako segurtasun neurriekin bueltatu dira eta hegoaldean, itzulera hori nolakoa izango den oraindik ez dakigun arren, antzeko neurriak hartuko direla pentsatzekoa da.

Beste zenbait herrialdeetan (Norvegian, Danimarkan eta Eskozian, esaterako), eskoletara itzulera alarma egoerako lehen fasetan egin da eta birusaren kutsadura gutxitzeko neurri ezin hobea hartu dute: haurrak ikasgela barruan sartu beharrean, eskolak naturara irekitzea erabaki dute. Neurri honek, gainera, haurren behar afektiboak, ongizatea eta eskubideak (jolasa eta ingurumenarekin harremana) bermatzen ditu.

Baina ez hori bakarrik. Egun bizi dugun krisiak zerikusi handia du klima-larrialdiarekin eta honi aurre egiteko tresnetako bat, hezkuntza bera dugu. Adituek diotenez klima-larrialdiko edukiak ikasgai batean ala bestean txertatu baino, programa akademiko guztia blaitu behar dute eta tronkalak diren disziplinetan modu transbertsalean lantzea ezinbestekoa da, ikasleen bizitzetan inpaktua izan dezaten. “Garapen jasangarrirako helburuetarako hezkuntza” txostenean, Unesco etxeak dio “esperientzia zuzenak” behar direla, ikasleen arlo emozionala ukitzen dutenak. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia21 egitasmoan, “Naturarekin begirunetsuak diren eskoletarako” gidalerroak gomendatzen dira eta besteak beste, ikastetxeak euren inguruan integratzea ezinbestekoa dela jasotzen da bertan.

Ikastaro honen helburua, beraz, eskolak naturara zabaltzeko grina piztea da, egun bizi ditugun egoerei aurre egiteko irtenbide gisa. Eskola-sistemako eragileengan jasangarritasunarekiko konpromezua indartu nahi dugu eta horretarako, irakasleak naturan hezteko prestatu nahi ditugu.

Zeren zain gaude? Naturan hezteko unea da!

Irakurri gehiago

Helburuak

Naturan ikasteko ereduak, egungo pandemia eta klima-larrialdi egorei aurre egiteko tresna bezala ulertzea.

Irakasleak naturaren ezagutzan, jolas librean eta entzute-aktiboetan oinarritutako pedagogietan formatzea

Euskal curriculuma naturalizatzea. Haurrek naturaren bidez konpetentzia guztiak bereganatzeko eta naturarekin harremana handitzeko aukera ematea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Kutxa Ekogunea

Programa

2020-07-01 / 2020-07-01

Aurkezpena eta ikastaroari buruzko azalpenak

“Online saioa”

Saio honetan ikastaroko aurkezpena egingo dugu eta ikastaroari buruzko azalpenak emango ditugu

EMALEAK :
  • Maialen Sistiaga Poveda

2020-07-02 / 2020-07-02

Naturan ikasi... zertarako?

“Online saioa”

Egun bizi dugun krisiak zerikusi handia du klima-larrialdiarekin eta honi aurre egiteko tresnetako bat, hezkuntza bera dugu. Adituek diotenez klima-larrialdiko edukiak ikasgai batean ala bestean txertatu baino, programa akademiko guztia blaitu behar dute eta tronkalak diren disziplinetan modu transbertsalean lantzea ezinbestekoa da, ikasleen bizitzetan inpaktua izan dezaten. “Garapen jasangarrirako helburuetarako hezkuntza” txostenean, Unesco etxeak dio “esperientzia zuzenak” behar direla, ikasleen arlo emozionala ukitzen dutenak. Saio honetan, Nazio batuen erakundeko 2016-2030 agendako Garapen Iraunkorreko Helburuak (ODS-ak) zer diren ikusiko dugu. Ondoren naturaz hausnartuko dugu: zer da natura eta zertarako ikasi naturan?
 

EMALEAK :
  • Kakun Orbegozo Rezola

2020-07-03 / 2020-05-03

Naturarekin kontaktuaren garrantzia eta onurak haurtzaroan: baso-eskola eredua

“Saio sinkronikoa streaming bidez”

Ordua: 09:00-10:00

Streaming bidez emitituko den saio honetan, naturarekin kontaktua zein garrantzitsua den eta zer nolako onurak dituen ikusiko dugu, ikerketa zientifikoetan oinarrituta. Itxialdiaren aurretik eta ondoren, gure haurrek naturarekin duten harremanaz hausnartuko dugu. Natura ezaren sindromea zer den ikusiko dugu eta baso-eskola eredua aurkeztuko dizuegu: zer da baso-eskola? Zergatik baso-eskola? Baso-eskola ereduaren jatorria eta zabalkundea mundu mailan. Baso-eskola, pandemiari aurre egiteko tresna gisa eta Kutxa Ekoguneko baso-eskola eredua.

EMALEAK :
  • Maialen Sistiaga Poveda

2020-07-04 / 2020-07-04

Ezagutzen al ditugu gure inguruko bizidunak?

“Saio presentziala”

Ordua: 09:00-11:00

Lekua: Kutxa Ekogunea

Gure inguruko natura eta ahozko ondarea elkarri lotuta daude eta ongi ezagutzen zuten ingurunearekin harreman estuan bizi ziren gure aiton-amonek. Baina ezagutza hori transmititu al da gure belaunaldira? Ba ote dakigu zeintzuk diren inguratzen gaituzten animalia eta landareak? Hezkuntza formalean, Curriculumak dioenaren arabera, ikasleek bere ingurunearen oinarrizko ezagutza eta kontaktua edukitzea ezinbestekoa da; hori da eskolan irakatsi beharrekoa. Ordea, eduki horiek barneratzea zaila suertatzen da faunarekiko eta florarekiko ezagutzarik eta interesik ez badugu. Baina, Euskal Herrian, zein da irakasleek eta ikasleek landareekiko eta animaliekiko duten interesa? Ezagutzen al dituzte?

EMALEAK :
  • Iñaki Sanz Azkue

2020-07-04 / 2020-07-04

Anfibio eta narrasti bila!

“Saio presentziala”

Ordua: 11:30-13:30

Lekua: Kutxa Ekogunea

Zer dira anfibio eta narrastiak? Zer egin behar da uhandre bat ikusteko? Nola ezagutu ditzakegu gure inguruko narrasti eta anfibioak? Kontserbazioaren oinarrian dago ezagutza, ezagutza arduratsua. Beraz, ikastaro honetan animaliak errespetuz behatzen ikasiko da. Anfibio eta narrastiak zein ekosistematan topa ditzakegun ikasiko dugu, in situ identifikazioa egin, krudeltasunik gabeko behatze teknikak eta hauen inguruan ibiltzeko aholkuak.Gainera, Euskal Herrian animalia hauei lotutako kondairak, ipuinak, abestiak eta ekintza praktikoak ikasiko ditugu, ondoren gure ikasleekin aplikatu ahal izateko.

EMALEAK :
  • Iñaki Sanz Azkue
  • Ander Izagirre Egaña

2020-07-04 / 2020-06-04

Landare bila!

“Saio praktikoa”

Ordua: 14:30-17:30

Lekua: Kutxa Ekogunea

Edonora begiratuta ere, beti aurkituko duzu landareren bat zure inguruan. Euskal Herrian 3.500 espezie ditugu; horietatik 225 mehatxupean. Belaunaldiz belaunaldi, ordea, landareekiko interesa eta ezagutza murrizten joan da gure gizartean, eta egun, kosta egiten zaigu inguruan ditugun landare arruntenei izena jartzea. 2001ean eginiko ikerketan, Wandersee eta Schussler botanikariek gauza bera ondorioztatu zuten Amerikako Estatu Batuetan; eta izena jarri zioten gertatzen ari zenari: plant blindness, landareekiko itsutasuna. Saio praktiko honetan zehar, landareei buruzko orokortasunak ikasiko ditugu eta ondoren, gure basoetan dauden landarerik ohikoenak identifikatzen ikasiko dugu. Bukatzeko, Euskal Herrian landareei lotutako kondairak, ipuinak, abestiak eta ekintza praktikoak ikasiko ditugu, ondoren gure ikasleekin aplikatu ahal izateko.

EMALEAK :
  • Yoana Garcia Mendizabal

2020-07-06 / 2020-07-06

Xomorro bila!

“Online saioa”

Ia edozein animalia txiki sartzen dugu xomorroen taldean baina egia da basoetan topatzen ditugun xomorroak, animalia talde ezberdinetakoak izaten direla: moluskoak, anelidoak, intsektuak, araknidoak, krustazeoak, miriapodoak... hau anabasa! Zenbat dira ba xomorro taldeak? Zein ezaugarri dituzte? Online saio honetan horiek denak landuko ditugu eta bukatzeko, animalia hauei lotutako kondairak, ipuinak, abestiak eta ekintza praktikoak ikasiko ditugu, ondoren gure ikasleekin aplikatu ahal izateko.

2020-07-07 / 2020-07-07

Hegazti bila!

“Saio sinkronikoa streaming bidez”

Ordua: 09:00-11:00

Urdaibai Bird Centerrekin zuzeneko saioa egingo dugu eta bertatik, Edorta Unamunok hegaztiei buruzko orokortasunak azalduko dizkigu, eraztuntze saio birtual bat biziko dugu eta basoetako hegaztirik arruntenak ezagutu kamara batean zehar. Bukatzeko, animalia hauei lotutako kondairak, ipuinak, abestiak eta ekintza praktikoak ikasiko ditugu, ondoren gure ikasleekin aplikatu ahal izateko. Gurekin bat egiten duzuen guztiok, Gautegiz Arteagako paduran dauden erdigunetik eta behatokietatik, hegaztiak behatzeko jardunaldi birtual bikaina izango duzue.

EMALEAK :
  • Edorta Unamuno

2020-07-09 / 2020-07-09

Jolasa oso kontu serioa da

“Online saioa”

Zaila da haurrak jolasten sentitzen eta ikasten duena neurtzea, jolasa esperientziak bizitzea baita. Mugimendua, abilezia, oreka, ikerketa, esplorazioa, konfiantza, arriskua, gatazka, konponketa, lorpena, harremanak, negoziazioa, komunikazioa… barnebiltzen ditu jolasak. Horregatik guztiagatik, gauza serioa da haurraren garapenerako, garapen psikomotore, intelektual, sozial eta afektibo-emozionalari berebiziko bultzada ematen baitio. Saio honetan jolasa zer den eta zer ez den ikusiko dugu, hau da, jolasa definitzen ahaleginduko gara eta jolasak zein ezaugarri dituen aztertzen. Zein funtzio du jolasak? Zein ekarpen egiten dio haurraren garapenari? Zer da jolas librea? Jolasaren inplikazio praktikoen inguruan arituko gara.

EMALEAK :
  • Iñaki Larrea Hermida

2020-07-10 / 2020-07-10

Haurren ahotsaz eta beharrez...

“Saio sinkronikoa”

Ordua:09:00-10:00

Saio honetan zehar, haurtzaroaren eskubideen eta egoeraren inguruan hausnartuko dugu. Ba ote zenekiten, adibidez, jolasa Nazio Batuen Erakundeak babestu egin zuela Haurren Eskubideen Konbentzioan? Eta gauza bera gertatzen da ingurunearekin, EAEko 237/2016 Dekretuak dio «haurraren eskolak ingurunera zabaldu eta arreta jarri behar diola haurrek eskolatik kanpo bizi dituzten esperientzien ekarpenari». Saio honetan haurren eskubideak historian zehar nolakoak izan diren ikusiko dugu, baita pandemia egoera honen aurretik eta bitartean ere. Zer gertatuko da haurren eskubideekin "normaltasun berrira" bueltatzen garenean? Zergatik eta zertarako da garrantzitsua haurtzaroari ahotsa ematea?

EMALEAK :
  • Jesus Mari Azkona

2020-07-11 / 2020-07-11

Jolasa aberastuz

“Saio presentziala”

Ordua: 09:00-11:00

Lekua: Kutxa Ekogunea

Saio honetan zehar, Alvaro Beñaranek jolasa aberasteko gakoak emango dizkigu. Zein izan beharko luke helduon rola jolasean? Jolasa behatzean, zertan oinarritu beharko luke helduak? 0-8 urte bitarteko haurrek, mugimendua, jolasa, ekintza, helduekiko harremana behar-beharrezkoak dituzte, beraz hori guztia zaindu egin beharko dugu, eta mugimendua, jolasa, ekintza eta harremanak nola mantendu ditzakegun moduak bilatu beharko ditugu. Haurrei psikomotrizitatea lantzeak zer nolako abantailak ematen dizkion ikusiko dugu eta konfiantzazko espazioek duten garrantziez hitz egingo dugu.

EMALEAK :
  • Alvaro Beñaran Aranzabal

2020-07-11 / 2020-07-11

Escenografías del aprendizaje

“Saio praktikoa”

Ordua: 11:30-13:30

Lekua: Kutxa Ekogunea

Jolasari buruzko saio praktiko honetan multibertso pedagokikoez hitz egingo dugu, eszenografia hezkuntza-espazioak diseinatzeko tresna gisa ulertuko dugu, jakin-mina ikaskuntza-eragile gisa, irudimena sormen-garapenerako oinarri gisa. Proposamen pedagogikoen sekuentziazioa edo sinkronizazioa aztertuko dugu eta ikaskuntza-eszenografiak diseinatzeko eta giroak egituratzeko gakoak emango dizkigute CREATECTURAko kideek.

EMALEAK :
  • Irene Fernandez Alvarez

2020-07-11 / 2020-07-11

Paisajes Inmersivos

“Saio praktikoa”

Ordua:14:30-17:30

Lekua: Kutxa Ekogunea

Bazkaldu ondoren, jolasari buruzko saio praktikoarekin jarraituko dugu, CREATECTURAko kideen eskutik. Kasu honetan, estetikak gure espazio pedagogikoetan duen garrantziaz hitz egingo digute, material naturalak, berrerabilitako materialak, eguneroko objektuak erabiltzearen inguruan arituko gara, baita jolasaren dinamikez ere: aldaketa, mugimendua, eferbeszentzia, kontzentrazioa eta lasaitasuna ikaskuntza-inguruneetan. Bukatzeko, esperimentazio-instalazioak ikasgelako egunerokotasunean integratzearen garrantzia aipatuko digute.

EMALEAK :
  • Irene Fernandez Alvarez

2020-07-13 / 2020-07-13

Naturan jolastearen garrantzia eta murgilketa

“Online saioa”

Naturan jolasteak, onura handiak ditu haurren garapenerako, ongizaterako eta osasunerako, batez ere etapa goiztiarretan. Egituratu gabeko espazio eta material ugari izateak ikerketara, esploraziora eta esperimentaziora gonbidatzen ditu haurrak, begirada kritikoa sustatzen du eta haurren erresilientzia indartzen du. Kanpoaldean errazagoa da segurtasun-tarteak mantentzea, infekzioak zailtasun handiagoz transmititzen dira eta airearekin eta eguzkiarekin kontaktuan egoteak defentsak indartzen ditu. Horregatik, gela bat baino espazio seguruagoa da natura. Saio honetan, naturak jolasari zein ekarpen egiten dion ikusiko dugu. Jolasaren dimentsioa (kognitiboa, soziala eta mugimendua), naturan nola aldatzen den ikusiko dugu eta naturak haurren jolasean eta generoan nola eragiten duen aztertu.

EMALEAK :
  • Iñaki Larrea Hermida

2020-07-14 / 2020-07-14

Ingurunea eta jolasaren arteko loturaz

“Online saioa”

Haur Hezkuntzako kanpo espazioak oso garrantzitsuak dira haurraren garapenerako. Haurraren jolasean, ikaskuntzan zein garapenean izan dezaketen eraginagatik, kanpo espazioa goi mailako baliabide pedagogikotzat hartzea aldarrikatzen dute zenbait ikerlarik eta horregatik, beren diseinua zaindu beharrekoa da. Saio honetan zehar, ingurunearen eta jolasaren arteko loturaz hitz egingo dugu, inguruneak jolasa aberasteko zer nolako baldintzak bete beharko lituzkeen ikusiko dugu eta bukatzeko, zenbait inplikazio praktikoen inguruan arituko gara.

EMALEAK :
  • Iñaki Larrea Hermida

2020-07-15 / 2020-07-15

Material irekiak jolasean: pieza solteen teoria

“Online saioa”

Saio honetan zehar pieza solteen teoriaz arituko gara. Teoria honen arabera, "Edozein ingurunetan, asmatze-, sormen- eta jakinmin-maila zuzenki proportzionalak dira dagoen aldagaien kopuru eta motarekiko". Baina zer esan nahi du honek? Zer dira pieza solteak? Zergatik pieza solteen teoria baso-eskolan? Jolaserako materialen aukeraketaz, kopuruaz eta aurkezpenaz hitz egingo dugu. Bukatzeko, jolasaren ingurumen-inpaktua nola gutxitu aztertuko dugu.

 

EMALEAK :
  • Irati Andoño Erdozain

2020-07-17 / 2020-07-17

Gure emozio eta jokaerak bideratuz

“Saio sinkronikoa”

Ordua: 09:00-10:00

Pandemia egoera honetan asko dira helduoi sortu zaizkigun beldurrak eta zeresanik ez, honelako egoera batean haurrak eskolara bueltatzeak eragiten dizkigun emozioak. Nola bueltatuko dira haurrak eskolara? Erantzuna emango ote zaie beraien behar afektiboei? Eta irakasleak, gai izango al gara alarma-egoerak agindutako neurriak betetzen? Zein baldintzatan? Nola emango da kontziliazioa etxean? Eta naturara ateratzen bagara haurrekin... seguru egongo al dira haurrak? Eguraldi txarra egiten badu, zer? Eremu zabal honetan haurrek ez dute ihes egingo? Mugak ondo barneratuko dituzte? Irakasleek ilusioz jarraituko dugu behin proiektua hasita? Jakinduria nahikoa izango dugu haurrak motibatzeko eta haiei erantzuteko? Asko dira sortuko zaizkigun beldurrak, eta Nerea Mendizabalek, hauek bideratzen ikasteko zenbait gako emango dizkigu.

EMALEAK :
  • Nerea Mendizabal

2020-07-18 / 2020-07-18

Adierazi nahi duguna zintzotasunez azaltzeko praktikak

“Online saioa”

Gugan konfidantza gehiago izan nahi dugu eta ikasleei hasarratzeko beldurrik gabe adierazten ikasi. Sarritan nahiko genukeena adierazi ezinik edo esango genukeen baino gehiago edo modu kaltegarriagoan esaten aurkitzen gara, honek ekartzen digun ondoez eta erruaz, geurekin eta besteekin. Norbere sentimentu eta beharrak adierazteko eta bestearen jokaera edo jarrera desatsegina entzun eta ulertzeko gakoak emango dizkigu Nerea Mendizabalek, egoera gatazkatsuak kooperaziotik eta errespetutik konpontzeko eta ez epaiketa eta min egitetik.

EMALEAK :
  • Nerea Mendizabal

2020-07-20 / 2020-07-20

Enpatiaz entzutea

“Online saioa”

Entzuteko, beharrezkoa da enpatia. Bestearen oinetakoak jantzi behar ditugu eta haiek jantzita ibili. Nerea Mendizabalek zer pentsatu emango digu, gure giro erosoa uzteko eta bestearena imajinatzeko zer zailtasun ditugun pentsaraziko digu. Haren diskurtso harrigarria entzunda, nork bere baitan begiratu eta enpatikoa izateko behar dituen baliabideak berreskuratuko ditugu.

EMALEAK :
  • Nerea Mendizabal

2020-07-21 / 2020-07-21

Gatazken kudeaketa

“Online saioa”

Eskolan gatazkak kudeatzeko teknikak zein estrategia baketsuen inguruan hitz egingo dugu saio honetan, eskolan elkarbizitza eredu onuragarria landuz.

EMALEAK :
  • Nerea Mendizabal

2020-07-22 / 2020-05-22

Nola ezarri limiteak: komunikazio ez-bortitza

“Online saioa”

Arauei, mugei eta komunikazio ez-bortitzari buruzko arituko gara saio honetan: bateragarriak al dira ala bateraezinak? Marshall Rosenberg-en teoria azalduko dugu, mugei buruz, arauak eta mugak definitzen ahaleginduko gara eta zintzotasunaren eta benekotasunaren arteko desberdintasunak zeintzuk diren hausnartuko dugu.

EMALEAK :
  • Franziska Rautenberg

2020-07-23 / 2020-07-23

El "no" es el "sí" a nuestras necesidades

“Online saioa”

Gure beharretatik mugak jartzen ikasiko digu, ezetzaren aurrean zer nolako beharrak dauden ulertu eta baso-eskola ereduarako baliogarriak izango zaizkigun adibide zehatzen bidez, komunikazio ez-bortitzetik mugak jartzen ikasi.

EMALEAK :
  • Franziska Rautenberg

2020-07-24 / 2020-07-24

Baso-eskolako gidalerroak

“Online saioa”

Saio honetan zehar baso-eskolarako gomendio praktikoak emango ditugu. Nola presatu haurrak eta helduak? Jantziak eta baso-eskolako kita, bilgunea eta arauak, baso-eskolarako kohesio jolasak, natur-eremuarekiko atxikimendua...eta askoz gehiago!

EMALEAK :
  • Irati Andoño Erdozain

2020-07-27 / 2020-07-27

Baso-eskolako segurtasun irizpideak

“Online saioa”

Zer izan kontutan basoa aukeratzerako orduan (alerta meteorologikoak, jabetzak, eskolek alerta protokoloa…)? Baso-eskolako eegurtasun prozedurak eta protokoloak ikusiko ditugu, baita basoan gertatu ohi diren istripu ohikoenak nola sahiestu baita hauek gertatu ezkero, nola jokatu ere.

EMALEAK :
  • Maialen Sistiaga Poveda

2020-07-28 / 2020-07-28

Natura ikasgela: txertaketa kurrikularra

“Online saioa”

Natura ikasgela: zer diote ikerketek? Naturan hezten dugunean, haurrek lortzen al dituzte kurrikulum ofizialean eskatzen diren konpetentzia guztiak? Eta nola moldatzen dira gero Lehen Hezkuntzara, ikasgelara bueltatzen direnean? Zer dio Heziberrik? Eta nola lortu Heziberrik markatutako konpetentziak naturan?

EMALEAK :
  • Maite Ezponda

2020-07-29 / 2020-07-30

Proiektuaren garapena

“Sortu zuen eskolarako proiektua”

Datozen egunetan zehar, ikasitakoarekin zuen eskolarako naturan heztearen inguruko proiektu bat lantzeko eskatuko zaizue. 

EMALEAK :
  • Maialen Sistiaga Poveda

2020-07-30 / 2020-07-31

Agurra eta ebaluazioa

“Online saioa”

Garatutako proiektua ebaluatuko da eta ikastaroa agurtuko dugu.

EMALEAK :
  • Maialen Sistiaga Poveda

Zuzendariak

Maialen Sistiaga Poveda

Kutxa Ekogunea, Baso Eskola

Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta egun, Kutxa Ekoguneko Baso-eskola proiektuko arduradunetako bat da. Kutxa Ekogunean Ingurumen Hezkuntzako departamentuan ere egin izan du lan eta EuskalNatura (UEU Natur Zientziak) taldeko kidea da 2007 urtetik. Horrez gain, EHU/UEUko Online Irakaskuntza Masterreko irakaslea da.

Hizlariak

Iñaki Aizpuru Oiarbide

IHOBEko Edukietako burua eta Natur Sistemen Saileko teknikaria da, intereseko landareak eta habitatak aztertzeaz eta kontserbatzeaz arduratzen dena. Flora Iberica proiektuko lantaldeko kidea da, eta Pirinioetako atlas floristikoaren koordinatzailea, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren baitan.

Irati Andoño Erdozain

Kutxa Ekogunea

Kutxa Ekoguneko Baso-eskola teknikaria da. EHUko Bilboko Irakasleen eskolan irakasle ikasketak burutu ditu, Haur Heziketan espezialitatea eta Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik Ikaskuntza Espazioen Diseinua graduondoa burutu du. Esperientzia handia du haur eta gazteekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da.

Jesus Mari Azkona

Magisteritzan lizentziatua, HHko espezialitatean. Esperientzia zabala du hainbat eskolatan eta azken urteak 0-3 etapan eman ditu. Pikler eta Reggio Emilia metodologietan aditua da eta horren inguruko formazioak eman ditu zenbait herrialdeetan zehar. Oinherri-Herri hezitzaileko kidea da eta PlistiPlasta famili espazioetako sortzaileetako bat.

Alvaro Beñaran Aranzabal

Pedagogia Terapeutikoan lizentziaduna eta ASEFOPeko (Praktika Eskolen Europako Elkartea) hezitzailea da, Bergarako UNEDeko Luzaro Psikomotrizitate eskolako zuzendaritza-taldeko kidea eta irakaslea. HikHasi aldizkariko ohiko kolaboratzailea da, eta esperientzia handia du psikomotrizitateko laguntza terapeutikoko lanetan.

Maite Ezponda Irizar

Langile Ikastola

Langile ikastolako HHko irakaslea. Baso-eskolan formatua Philip Bruchner, Cercedako Bosque Escuelako sortzailearekin. Azken hiru ikasturtetan Baso-eskola proiektuan murgildu diren 4 eta 5 urteko haurrekin ibili da. Lehenengo urtean Ekoguneko pilotajearen gidaritzapean, bertako hezitzaileekin batera. Hortik abiatuta, Ikastolak diseinatutako proiektua aurrera eramaten parte hartu du. Hernaniko Langile eskolako irakaslea, hiru urte eman ditu baso-eskola programan, 4 urteko ikasleekin.

Irene Fernandez Alvarez

Arquitecta y músico especializada en el diseño de espacios artísticos y pedagógicos. Su experiencia es muy variada, abarcando desde el campo escénico, al trabajo como artista visual y el de diseñadora de ambientes de aprendizaje. En los últimos años ha centrado su trabajo en la investigación y desarrollo de espacios de innovación pedagógica a través de diferentes lenguajes artísticos.Presidenta de la asociación pedagógica ILER (Innovative Learning Environment Research) y fundadora y coordinadora del proyecto CREATECTURA, está especializada en el público familiar e intergeneracional y en la formación y acompañamiento de maestros y educadores en diseño de ambientes, la integración artística en las aulas y el desarrollo creativo.

Yoana Garcia Mendizabal

UPV/EHUn Biologian lizentziatua, Aranzadi botanika Saileko kidea da 2009tik. Gipuzkoako hareatzetako eta estuarioetako flora baskularraren eta landarediaren kontserbazio-egoeraren azterketan parte hartu du, flora inbaditzailea desagerraraztearekin lotutako proiektuetan, Gipuzkoako Landare Germoplasmaren Bankuaren lanetan, ingurune naturalari buruzko azterlanetan eta Gipuzkoako hainbat udalerritarako Kudeaketa Planak idazten aritu izan da. Azken urteotan, EAEko landare-paisaiaren dinamika monitorizatzen, baso autoktonoak berreskuratzeko aholkularitza eta koordinazioan eta ingurumenarekiko sentsibilizazio-jardueretan lan egin du. Aurreko etapa profesionalean ingurumen-hezkuntzarekin eta lorategi botanikoen kudeaketarekin eta mantentze-lanekin lotutako lanak garatu ditu. Gainera, Bosquescuelak emandako ikastaroa jaso du metodologia honen inguruan.

Ander Izagirre Egaña

Ingurumen zientzietan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean, Biodibertsitate masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra, UNIRen. Egun, DBH eta batxilergoko irakaslea da. Aranzadiko Herpetologia saileko kide aktiboa da eta herpetologiari lotutako hainbat dibulgazio ekintza burutu izan ditu: hitzaldi, ikastaro zein irteera gidatuak. www.naturzalia.blogspot.com blogaren sortzaile eta kudeatzailea da.

Iñaki Larrea Hermida

Iñaki Larrea Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da. Irakasle eta psikopedagogiako ikasketak burutzeaz gain, doktorego tesia egin zuen Haur Hezkuntzaren ezaugarriek haurraren garapen ebolutiboan duten eraginaren inguruan. Bere ibilbide profesionalean, unibertsitatean irakasle eta ikertzaile bezala eta ikastetxeetan aholkulari gisa, kalitatezko Haur Hezkuntza bultzatzeko ahaleginean dihardu. Lan horren isla dira 3 liburu eta hainbat artikulu eta komunikazio. Azken urte hauetan, eskoletako kanpo espazioak eta horiek haurrarengan duten eragina aztertzen aritu da. Gaiari buruzko hainbat argitalpen egiteaz gain, parte hartu du ikastetxe batzuetako kanpo espazioak eraldatzeko prozesuetan.

Nerea Mendizabal Etxeberria

Gizarte hezkuntzako diplomatua eta psikopedagogian lizentziatua da eta egun, psikopedagogo eta Gizarte Hezitzaile bezala egiten du lan. Komunikazio Ez Bortitzeko hezitzailea da, Non-violent communication zentroak ziurtatua. Haur masajeko hezitzailea. Familia, hezitzaile, haur eta nerabeen arteko harremanetan eskarmentu handia du.

Kakun Orbegozo Rezola

Kutxa Ekogunea

Kutxa Ekoguneko Edukien eta Ingurumen Heziketako gaien zuzendaria da. Biologian lizentziatua da eta Zoologian espezializatua. Desagertzeko arriskuan dauden animalien mantenua zein kautibitatean ugaltzeari buruzko diplomatura egin zuen Ingalaterran eta geroztik Ingurumen Heziketan, Natur guneen erabilera publikoan eta Ondarearen interpretazioan egin du lan batik bat. Galemys S.L. enpresaren sortzailetako bat da.

Franziska Rautenberg ---

SentimosNecesitamos

Franziska Rautenberg, formadora certificada de la Comunicación NoViolenta según Dr. Marshall B. Rosenberg por el CNVC, titulada en psicología por la Univ. Freie Universität Berlin, terapeuta sistémica familiar y de pareja por la Escuela Vasco Navarra de Terapia Familiar y de embodied peacemaking según Paul Linden. Directora de SentimosNecesitamos. Impulsora y coordinadora del primer FamilyCamp de la Comunicación NoViolenta en España, formadora para el profesorado de CAP de Navarra, colaboradora de la Asociación para la Comunicación No Violenta, Bosquescuela y 21Kolore y facilitadora de formación de crecimiento personal y gestión de conflictos, coach y acompañamiento individualizado. Mi gran afición es la creación de espacios de relaciones humanas vivos, de confianza y empatía. Así como difundir la CNV como terapeuta y formadora, con proyectos como “SentimosNecesitamos”, “El sueño de la jirafa”, la “CNV en Familia”, etc.

Edorta Unamuno

Urdaibai Bird Center-en lan egiten du eta Aranzadiren Eraztuntze Bulegoko eraztuntzaile aditua da. Euskadi Irratiko Faktoria saioan ohiko kolaboratzailea da eta hegaztien inguruko bitxikeriak kontatzen aditua. Esperientzia zabala du hegaztien inguruko hitzaldiak eta formazioak emanez eta Urdaibai Bird Centerretik zuzeneko saioak antolatzen ditu Youtubeko kanalaren bidez.

Iñaki Sanz Azkue

Biologian Lizentziatua (2004) Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Donostiako Ingurugela-CEIDAko teknikaria da. Herpetologiako hainbat arlotan lan egin du. Burutu dituen lan gehienak herpetofaunari buruzko inbentariatze, jarraipen eta kontserbazioari loturik badaude ere, narrastien genetikari buruzko ikerketan ere badu esperientzia. Herpetologia utzi gabe, beste hainbat adar ere jorratu izan ditu, botanika esaterako. Hainbat landare mehatxaturi buruzko lanak burutu eta publikatu ditu. 2006tik ondare naturalaren eta ahozko ondarearen ezagutza eta kontserbazioari loturiko jakintza-alor anitzeko hainbat proiektutan lan egiten du eta koordinatzen ditu. Azken urteetan Argia astekariaren, Gara egunkariaren eta Urumeako Kronikaren kolaboratzaile ere bada, eta ingurumenari, etnografiari eta zientziari loturiko dibulgazio erreportajeak idazten ditu.

Matrikula prezioak

Matrikula2020-07-03 arte
152,00 EUR
132,00 EUR
132,00 EUR
20,00 EUR

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

13 - Klimaren aldeko ekintza

Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza

15 - Lehorreko ekosistemetako bizitza

Lehorreko ekosistemen erabilera jasangarria babestea, berreskuratzea eta sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, desertifikazioaren aurka borrokatzea, lurren degradazioa geldiaraztea eta biodibertsitatearen galera gelditzea. Gai gakoak: desertifikazioaren aurkako borroka, lehorreko ekosistemak basoberritzea, kontserbatzea, berrezartzea eta modu jasangarrian erabiltzea, habitat naturalak, biodibertsitatea, espezie exotiko inbaditzaileak, ekosistemen balioen integrazioa plangintzan, ezkutuko ehiza.

Informazio gehiago
15 - Lehorreko ekosistemen bizitza