Nazioarteko biltzarra: Zentsura eta Literatura: Memoria Eztabaidatuak

Nazioarteko biltzarra: Zentsura eta Literatura: Memoria Eztabaidatuak

Eka. 21 - 22. Eka, 2018 Kod. L01-18

Azalpena

Frankismoaren errepresio estrategien artean, gutxien aztertu izan denetako bati heltzea da kongresu honen xedea: zentsurari, hain zuzen ere. Honen berezitasunak aztertzea da helburu nagusia; azken ikerketen inguruko hausnarketa egitea eta zentsurak izan zituen aldi ezberdinak azaltzea, diktadorea hil osteko urteetan ere, euskal kasuan zein arlo iberiarrean.

Kongresuaren hizkuntzak:

Lehen egunean: Gaztelania

Bigarren egunean: Euskara

Matrikula mota ezberdinak:

Matrikula osoa (ekainaren 21 eta 22)

Matrikula partziala (ekainaren 21a)   Gaztelaniaz

Matrikula partziala (ekainaren 22a)   Euskaraz

Irakurri gehiago

Helburuak

Helburu orokorra da Iberiar literaturetan zentsurak izan duen eragina aztertzea, dela narratiban, poesian, nahiz antzerkigintzan.

Ikuspegi konparatista batetik aztertzea bai zentsura frankista, eta baita 1975 osteko zentsura ere, kontuan izanik, 1980ko hamarkada arteko eragina izan zuela, ikertzaileek diotenez (Abellán: 1980; Ruiz, E.: 2005; Gallofré i Virgili: 1991; Losada Castro: 1987; Torrealdai: 1987; Torrealdai: 1999…).

Zentsurak eta autozentsurak izan dituen forma ezberdinak aztertzea.

Zentsurak euskal kulturan izan duen eragina aztertzea, dela kantagintzan, artean, zein itzulpengintzan.

Joan Mari Torrealdai omentzea, euskal liburugintzaren zentsura aztertzeko egin duen lanagatik.

Zentsuraren azterketa akademikoa osatzea “Debekatuak baina ez ahaztuak” erakusketa antolatuaz.

Irakurri gehiago

Kolaboratzaileak

  •  Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan Ikertaldea (MHLII)
  • Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Saila (IT 1047-16 Proiektua; CGV18/10 Proiektua)
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (US 17 / 10 Proiektua)
  • Ministerio de Economía, Industria y Competitividad (MINECO FFI2017-84342-P)
  • Proyecto Prometeo 2016/133 “Max Aub y las confrontaciones de la memoria histórica”
  • Conselleria d'Educació, Investigació, Cultura i Esport. Generalitat Valenciana
  • Euskaltzaindia

Zuzendariak

Mari Jose Olaziregi Alustiza

UPV/EHU, IRAKASLEA

Mari Jose Olaziregi (Donostia, 1963) Euskal Filologian doktore da eta Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Titularra (Letren Fakultatea, Vitoria-Gasteiz). Hainbat unibertsitatetako irakasle gonbidatu izan da (University of Nevada, Reno; University of Chicago; City University of New York; Universität Konstanz...).Bi master ere eginak ditu, bata Ramon Llull Unibertsitatean (Bartzelona, 1998) eta bestea East Angliako Unibertsitatean (Erresuma Batua, 2007). Euskaltzaindiko kide urgazle da, 2004 urteaz gero, Basque Literature Series bildumaren editore da, Center for Basque Studies-en. 2010-2016 artean Etxepare Euskal Institutuko Euskara Zuzendaria izan zen. Bere argitalpenen artean, Euskal eleberriaren historia ( 2002), Waking the Hedhegog: Universe of Bernardo Atxaga (2005), edo editatutako BAsque Literary History (2012) aipa daitezke. 2013tik MHLI Ikertalde Kontsolidatua eta beronek aurrera daramatzan proiektuak zuzentzen ditu.

Lourdes Otaegi Imaz

UPV/EHU

Euskal Filologian lizentziatua (1982) eta Literatura arloan doktore (1992) Deustuko Unibertsitatean. Literatura Konparatuko postgradua egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Euskal literaturan espezializatu da eta zenbait azterketa monografiko burutu ditu Bigarren Errepublikaren garaiko Euskal Pizkundeari buruz, eta bereziki Xabier Lizardi idazleari buruz. Literatura garaikideari buruzko Ikerketa Proiektuetan parte hartu du, eta azterlan horien emaitza zenbait artikulu zientifiko eta liburu-ataletan mamitu da. Euskaltzaindiaren urgazle da eta Literatura Ikerketa Batzordearen kide da 1998tik hona (idazkari, 2000-2008), Literatura Terminoen Hiztegia egitasmoa koordinatuz (2008). Irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Gisa berean, Baionako Master 1-en irakasten du (Univ. Michel de Montaigne Bordeaux III, Frantzia) eta UNED Unibertistatearen Masterrean XIX. mendera arteko Euskal Literaturaren ikasketen arduradun da.

Hizlariak

Mikel Ayerbe Sudupe

MHLI. UPV/EHU

(Azpeitia, 1980). Literatur Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitatean (UB) eta Euskal Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean dihardu euskal literaturako eskolak ematen. Era berean, euskal literaturaren baitan sorkuntza prozesuen, idazketa bertsioen eta berridazketen bilakaeraren garrantzia aztertu du Euskal literatura kritika genetikoaren argitan: Aresti, Sarrionandia, Saizarbitoria eta Atxagaren idazlanen sorkuntza prozesua aztergai tesian (2016). Gerra Zibilaren eta egungo gatazka sozio-politikoen inguruko ipuinak biltzen dituzten Our Wars: Short Fiction on Basque Conflicts (Center for Basque Studies, 2012) eta Nuestras guerras: relatos sobre los conflictos vascos (2014) apailatu ditu batetik; eta bestetik, Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo bat lanaren egilea ere bada.

Xelo Candel

Universitat de València

Xelo Candel Vila (Valencia, 1968) es Profesora Titular de Literatura Española en la Universitat de València. Ha sido profesora en Bucknell University (EEUU), Ohio University (EEUU) y Saint Louis University (Madrid). Su actividad investigadora ha tenido como ejes fundamentales la teoría literaria en los parámetros de la Modernidad, el estudio de los poetas de posguerra y la transición así como los poetas del exilio republicano español. En estas líneas ha editado, entre otros, los libros: Versiones y Subversiones de Max Aub (2016); Los Sesenta. Revista literaria. México, 1964-1965 (2015); Epistolario entre Max Aub y Vicente Aleixandre (2014); El libro de las baladas y Romances de colorido (con los poemas anteriores a Abril) (2012); Luis Rosales, memoria encendida de un poeta (2012); Luis Rosales. El contenido del corazón (2010) y El romántico ilustrado. Imágenes de Luis García Montero (2009).

Xosé manuel Dasilva

Universidade de Vigo

Xosé Manuel Dasilva (Vilagarcía de Arousa, Pontevedra, 1962) es profesor en la Facultad de Filología y Traducción de la Universidad de Vigo. Publicó numerosos estudios relativos sobre todo a los ámbitos gallego y luso-brasileño. Fue comisario de la exposición itinerante Editar en galego baixo a censura franquista. Sobre la figura de Ramón Piñeiro, publicó los trabajos Ramón Piñeiro e a prohibición de traducir ao galego(2008), 'As vicisitudes editoriais d’A esmorga' (2009) e 'Ramón Piñeiro y Cancioeiro de Pokorny. Anatomía dun certame de traducción(2010), además del libro Ramón Piñeiro, tradutor (2009).

Amaia Elizalde Estenaga

MHLI. UPV/EHU

(Donostia, 1988). Hispaniar Filologian (2011) eta Euskal Filologian (2012) lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) eta mugikortasun programen bitartez egonaldiak egin ditu Mexikoko UNAMen eta Pau-eko UPPAn. Bordeaux-Montaigne (UBM) unibertsitatean Master Recherche Études Basques gauzatu zuen (2013) eta egun doktoregaia da literaturaren alorrean. Ikerketa-proiektua kotutoretzan gauzatzen ari da EHU/UPV eta UMBrekin. Euskal literaturaren 50-60ko hamarkadetako berpizte eta berritze kulturalaren testuinguruan, Jon Mirande XX. mendeko euskal idazle madarikatu paristarra eta bere Haur besoetakoa (1970) eleberriaren analisia nahiz harrera ditu aztergai. Horretarako, 2014an EHUren “Tesiak Euskaraz egiteko Doktorego aurreko Ikertzaileak prestatzeko kontratazioa” jaso zuen.

Ana Gandara Sorarrain

MHLI. UPV/EHU

(Sunbilla, 1986) Euskal Filologian Lizentziatua eta Literatura Konparatua eta Literatura Ikasketetan doktorea (EHU, 2015). Irakasle Atxikia da EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Elkarlanean aritu da Deustuko Unibertsitatearekin eta baita Mondragon Unibertsitatearekin ere. Materiarik gabeko ondare kulturalari eta baliabide sinbolikoei buruz aritu da ikertzen. Bertzeak bertze, Mikel Laboa Katedrarekin aritu da, Mikel Laboari buruzko bibliografia nagusia bildu, bere aritua gune duen monografia gauzatu eta, 2014an, doktorego aurreko beka jaso zuen. 1960-1990 bitarteko euskal kulturaren birmoldatzeari buruzko tesia defendatu zuen, 2015ean (“Euskal ondare kulturalaren moldatzea (1960-1990) egungo Euskal Kultur Sistemaren oinarri. Baliabide eta forma sinbolikoak”). Espresuki ardaztua da literaturan eta komunitateen ondare kultural metatuaren azterketan. Memoria Historikoa Literatra Iberiarretan (IT 1046-16) ikertalde kontsolidatuko partaidea da.

idoia gereñu odriozola

EHUn Filosofian lizentziatu eta Madrilgo Carlos III unibertsitatean masterra burutu ostean, Giza Zientzietako Doktore titulua lortu zuen 2016an Jarrai (1959-1968), euskal teatroaren abangoardiako ikur tesiari esker. Azken hamar urteetan 30eko hamarkadatik 70era bitarteko euskal teatroaren inguruan ikerketan aritu da. Zeregin honen ondorio izan dira argitaratu dituen Antzerti 75 urte ondoren (Etor-Ostoa, 2007), Antonio Maria Labaien euskal antzerki gizona (Hamaika Bide elkartea, 2010) eta Gure antzerki idatzia 1936ko erbestealdian (Hamaika Bide elkartea, 2012) lanak. EHAZEko koordinatzaile lanetan aritu zen elkartearen sorreran eta egun bertako zuzendaritza taldean parte hartzen du. Katiuska antzerki taldean zuzendari lanetan dabil, 2013an sortu zenetik. Hezkuntza arloan, Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan daramatza azken urteak lanean filosofia eta musika irakasten, eskola eta ikastola ezberdinetan.

Miren Ibarluzea Santisteban

UPV/EHU, irakaslea

Itzulpengintzan, argitaletxeetan eta eskolarako materialgintzan aritu ondoren, EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean eskuratu zuen nazioarteko doktoretza 2017an (2018/19 ikasturteko doktorego sari berezia eta Koldo Mitxelena VI Saria jaso zituen). UPV/EHUk eta University of Groningen-ek eskainitako European Master in Multilingual Education masterra egina du (2020). Itzulpen Ikasketak eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika ditu ikergai nagusi: euskal itzulpengintzaren historia eta kritika, itzulpengintzaren soziologia, itzulpenaren errepresentazioak, itzulpen-ohiturak, eleaniztasuna eta hizkuntzen trataera bateratua. Euskara eta Euskal Kulturako irakasle jardun zuen 2011-2015 bitartean Frantzian, Michel de Montaigne-Bordeaux 3 eta Sorbonne Nouvelle-Paris 3 unibertsitateetan. 2016/2017 ikasturteaz geroztik UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean dihardu, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, eta MHLI ikerketa-taldeko kide da (MHLI: www.mhli.net).

Javier Lluch-Prats

Universitat de València

Profesor de Literatura Española de la Universitat de València. Doctor en Filología, entre sus líneas de investigación figuran la historia cultural de la España contemporánea; la memoria y el exilio republicano; las relaciones culturales hispanoamericanas y la crítica textual. En torno a ella es autor de publicaciones comoEl escritor en la sociedad de la comunicación (2011, con P. Fernández); En el taller del escritor. Génesis textual y edición de textos (2010, con M.J. Olaziregi y A. Arcocha) o Max Aub-Ignacio Soldevila. Epistolario 1954-1972 (2007). Amplia es su participación y experiencia de gestión en cursos, congresos, actividades editoriales y divulgativas.

Francisco José López Alonso

Universitat de València

Profesor titular del departamento de Filología Española de la Universitat de València. Libros publicados: César Vallejo, las trazas del narrador (1995), “Hablo, señores, de la libertad para todos” (López Albújar y el indigenismo en el Perú) (2006), Sombras de la libertad. Una aproximación a la literatura brasileña (2008), La narrativa de la emancipación (2015), Mario Bellatin, el cuadernillo de las cosas difíciles de explicar (2015).

Raquel Macciuci

Universidad Nacional de La Plata

Raquel Macciuci es catedrática de Literatura Española II en la Universidad Nacional de La Plata (Argentina) e investigadora del Centro de Teoría y Crítica Literaria de la UNLP. Es especialista en historia, memoria y exilio en la literatura española, y en los diálogos transatlánticos establecidos entre España y Argentina. Ha dirigido publicaciones como Entre la memoria propia y la ajena. Tendencias y debates en la narrativa española actual (2010), La Plata lee a España. Literatura, cultura, memoria (2009), Final de plata amargo. De la vanguardia al exilio. Ramón Gómez de la Serna, Francisco Ayala y Rafael Alberti (2006). Ha presidido numerosos congresos de prestigio internacional y ha dirigido proyectos de investigación subvencionados por diferentes organismos argentinos.

Ismael Manterola Ispizua

MHLI. UPV/EHU

(Zumaia, 1966). Arte Historian lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean eta doktoregoa EHU/UPVn gauzatu zuen Arte Historian. Egun EHU/UPVko Arte Ederren Fakultatean Artearen Historia irakasten dihardu. Egunkarian, Berrian eta Garaegunkariko Mugalari gehigarrian arte kritika idatzi du. Gure Artea 2006 (2006) eta Bilbea eta Hari askeak: euskal artearen bi bildumen arteko elkarrizketa (2014) izeneko erakusketak antolatu ditu. Bere agitalpenen artean daude, besteak beste, 2012an UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren eskutik kaleratutako Raemaekersen Marrazkiak: Britainiar propaganda Espainian eta Euskal Herrian Lehen Mundu Gerranliburua eta Autonomía e ideología (2016) liburuko “Compromiso o especifiicidad del medio. Arte en el País Vasco en las últimas décadas del siglo XX” atala.

Paula Martínez-Michel

Université Tours

Autora del libro Censura y represión intelectual en la España franquista: el caso de Alfonso Sastre (2003). En 2002 obtuvo la «Qualification» del CNU y una plaza de Maître de Conférences (profesor titular) en el IUT de Tours (Information –Communication), Université François Rabelais, Tours. 2000: Tesis de doctorado “Nouveau Régime” La censure dans le théâtre espagnol de l’après-guerre. Le cas d’Alfonso Sastre, en el laboratorio: Langue et Communication dans le Monde Hispanique Contemporain, en Dijon, Université de Bourgogne. Lectura de la tesis el 17-07-2000, mención «cum laude». Entre sus últimos trabajos, destacan artículos como “El visor argentino enfoca a Madrid. Marcelo Luján y Carlos Salem ¿dos nuevas voces de la novela negra española?” (2017) o “El vértigo del desencanto en el neopolicial cubano de Leonardo Padura Fuentes” (2016).

Francesc Montero

Universitat de Girona

Katalan Filologian doktorea da eta ikerketa teknikari eta Institut de Llengua i Cultura Catalanes (Gironako Unibertsitatea) institutuko proiektuen kudeatzailea. Project manager gisa ikerketa proiektu anitzetan parte hartu du eta kongresu zientifikoen eta dibulgazioaren alorrean esperientzia luzea du. Bere doktorego tesiak Manuel Brunet i Solà kazetari-idazlearen biografia intelektuala aztertzen zuen (Manuel Brunet i Solà (1889-1956): el periodisme d'idees al servei de la "veritat personal"). Aldizkari eta liburuetan hainbat artikulu akademiko argitaratzeaz gain, Josep M. Corredor (1912-1981) kazetari-idazleari buruzko liburuki bi plazaratu ditu: Contra la valoració de la mediocritat. Articles i assaigs d'exili (2012) eta Josep M Corredor. De casa a Europa (2013). MINECO-k babestutako "El impacto de la ‘guerra civil europea' en la figura del escritor-periodista (1914-1945): nuevos oficios, nuevos géneros, nuevas interrogaciones críticas" proiektuan parte hartzen du.

Berta Muñoz Caliz

Universidad Autónoma de Madrid

Berta Muñoz Cáliz es doctora en Filología Hispánica por la Universidad de Alcalá de Henares, con Premio Extraordinario de Doctorado. Hizo su tesis sobre la censura teatral durante la dictadura franquista y ha publicado varios libros sobre este tema: El teatro crítico español durante el franquismo, visto por sus censores (Madrid, Fundación Universitaria Española, 2005), Expedientes de la censura teatral franquista (Madrid, Fundación Universitaria Española, 2006, 2 vols.), y Censura y teatro del exilio (Murcia, EDITUM, 2010). En el ámbito de la práctica escénica, ha trabajado como ayudante de dirección de Jesús Campos en los montajes A ciegas (1997), Triple salto mortal con pirueta (1998), Naufragar en Internet (1999) y Danza de ausencias (2000). Actualmente, trabaja en el Centro de Documentación Teatral del Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. En 2011 publicó el volumen Mapa de la documentación Teatral en España.

Joan Oleza Simó

Universitat de València

Joan Oleza (Palma de Mallorca, 1946), Literatura espainiarrean Katedraduna da Valentziako Unibertsitatean, eta Filologia Fakultateko Dekano izan da, bai eta hainbat unibertsitate internazionaletako irakasle gonbidatu ere, hala nola, Bolonia, Chicago, La Plata, Londres, Mainz, Mar de Plata, Nottingham edo Erroman. Argitalpen internazional anitzen Batzorde Zientifikoetan dago (15), eta hainbat talde zientifikotako kide da. Diablotexto aldizkariaren zuzendaria da (Valentziako Unibertsitatea) eta baita ‘Textos teatrales hispánicos del siglo XVI' bildumarena ere. Max Auben Obra Guztiak koordinatzen ditu, Comisión Nacional de Evaluación de la Actividad Investigadora (CNEAI) batzordeko aholkularia izan zen (2000-2002 urteetan), eta 11. Saileko Aholkularitza Batzordeko presidentea (2002an). Bere ikerketa ildoak literaturaren teoria, literaturaren historia eta antzerkiaren historia dira.

Pio Jose Perez Aldasoro

UPV/EHU

(Pasai Donibane, 1963). Filosofian lizentziaduna (1986) eta Gizarte Antropologian doktorea (2000). Egun UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropología saileko zuzendaria da. Azken urteetan, memoriaren antropologiaren eta euskal kulturaren inguruko auziak izan ditu ikerketa egitasmotan. Besteak beste, narrazio biografikoak, testigantzaren garrantzia, horiekin loturiko traumak eta gizarteek gogoratzeko edo ahazteko dituzten moduak landu ditu, gehienbat 1936ko gerra zibila ardatza hartuta. Hainbat Masterretan eskolak eman ditu; gaur egun, Genero eta ikasketa feministen Unibertsitate Masterrean eta Gizarte Antropologia masterrean.

Xavier Pla i Barbero

Universitat de Girona

Literatura Katalan Garaikidearen eta Literaturaren Teoriaren irakasle da Gironako Unibertsitatean. Literaturan doktorea da Paris-Sorbonne Unibertsitatetik (Paris IV), eta École des Hautes Études en Sciences Sociales-eko (Paris) eta Kaliforniako Stanford University-ko irakasle gonbidatua izan da. Josep Plaren obrari buruzko hainbat ikerketaren egilea da, hala nola, ‘Josep Pla, ficció autobiogràfica i veritat literària' (1997) saiakerarena, eta edizio hauena: ‘Cartes a Pere' (1996), ‘Josep Pla, la diabòlica mania d'escriure' (1997) eta ‘Josep Pla. Dietaris 1918-1919' (2004). Horrez gain, Joan Fuster Saiakera Saria irabazi zuen ‘Simenon i la connexió catalana' (2007) lanarekin, eta La Vanguardiren ‘Cultura/s' gehigarrian eta ‘El Temps' aldizkarian kolaboratzen du.

Joan Mari Torrealdai

Teologiako lizentzia Tolosako Institutu Katolikoan egin zuen (1972), eta Soziologiako lizentzia, aldiz, Parisko Institutu Katolikoaren Gizarte Zientzien Institutuan (1975). Orobat, Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziatu zen 1985ean, euskaraz egindako lehen lizentzia txostenarekin. 1991n doktoregoa eskuratu zuen Zientzia Politikoetan eta Soziologian, zentsura frankistaz (1936-1983) egindako tesiarekin, Deustuko Unibertsitatean Carmelo Garitaonaindiaren zuzendaritzapean. 1958an hasi zen euskaraz idazten eta, 1960az geroztik, frantziskotarren Jakin taldeko zuzendaritzan jardun du. Zuzendari gisa, Jakin (1967-1969) eta Anaitasuna (1974-1977) aldizkariak garai berrietara egokitu zituen. Egunkaria Sortzen taldeko arduradunetakoa izan ondoren, Euskaldunon Egunkariaren kontseilu editorialeko buru (1990-2000) eta administrazio kontseiluko kide (1990-2000) eta buru (2000-2003) izan zen, Martin Ugalde eta beste hainbatekin elkarlanean.

Andrés M. Urrutia Badiola

Euskaltzaindia

Zuzenbidean lizentziatu zen 1971-1976 artean Deustuko Unibertsitatean, Abokatu-Ekonomista sailean. 2015ean Zuzenbideko doktoregoa burutu zuen, unibertsitate berean. Notarioa izateko lehiaketak Madrilen prestatu zituen eta, gainditu ostean, Ondarroako notarioa izan zen 1981-1994 artean. Geroztik Bilboko notario bulegoan egiten du lan. Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide (1984-1988, 2004-) eta Lege Garapenaren Azpibatzordeko kide izan da. Era berean, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Nafar Kontseiluko kide da 2004tik. Eusko Jaurlaritzaren Etxepare Euskal Institutuko (2008) patronatukide ere bada Euskaltzaindian, 1987tik hiztegigintzan (EEBS) eta arlo juridiko-ekonomikoan egin zituen lehen lanak. 2001-2004 artean, orobat, Jagon sailburu izan zen. Jean Haritxelharren ordez, 2004an euskaltzainburu izendatu zutenetik, ardura horretan dihardu gaurdaino.

Dolores Vilavedra

Universidade de Santiago de Compostela

(Vigo, 1963) Hispaniar Filologian lizentziatu zen, Sciences du Langage IAT du École des Hautes Études-etik (CNRS, Paris), eta Galiziar Filologian doktorea da (‘Análisis de la polifonía en la novela gallega. Variabilidad diacrónica de los emisores textuales' tesiarekin). 1996az geroztik galiziar literaturaren irakaslea da Santiago de Compostelako Unibertsitatean, eta literatur kritikan aritzen da, bai dibulgaziozko argitalpenetan, baita espezializatuetan ere. Ikerlari gisa, bere arlo nagusien artean garaiko narratiba eta antzerki galiziarra daude. Ikuspegi historiko-literarioa duten bere argitalpenen artean honakoak nabarmendu daitezke: ‘Historia da literatura galega' (1999), ‘Sobre narrativa galega contemporánea' (2000), ‘Un abrente teatral. As Mostras e o Concurso de Teatro de Ribadavia' (2002) eta ‘A narrativa galega na fin de século' (2010). Hamarkada batez galiziar literatur hiztegia ondu zuen lantaldea zuzendu zuen (lau liburukitan argitaratu zuten hiztegia, 1995 eta 2004 artean).

Beñat Sarasola Santamaría

MHLI. UPV/EHU

(Donostia, 1984) Filosofian (EHU, 2006) eta Literatur Teorian eta Literatura Konparatuan (UB, 2008) lizentziatua da. “Construcción y Representación de Identidades Culturales” masterra egin zuen (2010) eta “Pensar el arte hoy: estética del arte contemporáneo” graduondokoa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (2008). Doktoradutza eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitatean “El Segundo Modernismo: la dialéctica de la modernidad y la posmodernidad desde la Escuela de Frankfurt hasta la actualidad” (2014, Doktoradutza Sari Berezia). Readingeko Unibersitateko Samuel Beckett fundazioan eta Columbia Unibertsitatean (NYC) egin ditu ikerketa egonaldiak. Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi ikerketa liburua argitaratu du 2015ean, 70-80. hamarkadako euskal literatur-aldizkariak aztertzen dituena. Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean dihardu, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean.

Matrikula prezioak

MATRIKULA2018-06-22 arte
60,00 EUR
40,00 EUR
40,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa